Kazeta 66

Martxa nazionala: Noainetik Iruñera!

 

Nafarroaren konkistarenV.mendeurren honetan Noaingo bataila gure iraganaren berebiziko erreferente bihurtzen da.Nafarroa tropa arrotzek inbaditu zutelarik, gerra luze hartako bataila baten oroimena ekarriko dugu gogora

 

Kzt66

 

Udaberrian sartu garen honetan gero eta gertuago dugu urteroko hitzordu garrantzitsuenetako bat, Noaingo martxa alegia. Aurten ordea, berezia izango da hitzordua, berezia denez 2012 urtea. Ekitaldia ekainaren 16ra aurreratu dugu Nafarroa Bizirik ekimenak ospatuko duen Euskal Herriko Martxa Nazionalarekin bat egiteko. Nabarraldek Noaingo zutabea antolatuko du, Iruñeko erdigunean beste zutabeekin elkartuko delarik.

 

Ohitura den legez, Getzen izango da topagunea goizeko 9.30ean eta handik abiatuko da martxa. Ulibarrenarenmonumentuan geldiune eta omenaldi labur bat egin ondoren, eguerdiko 13.00ak aldera iritsiko da Iruñeko Azpilagaña auzora eta han atseden hartzeko eta sabela betetzeko gune bat egongo da. Azpilagañako jaiak direla aprobetxatuz jai batzordearekin batera txosnak, haurrentzako jolas lekuak, bazkari herrikoia, musika eta bestelako egitekoak antolatuko dira bertan. Bazkal ondoren eta festa giroan, martxak Iruña erdigunerantz egingo du musika eta dantzarien soinura.

 

Nafarroaren konkistaren V. mendeurren honetan Noaingo bataila gure iraganaren berebiziko erreferente bihurtzen da. Nafarroa tropa arrotzek inbaditu zutelarik, gerra luze hartako bataila baten oroimena ekarriko dugu gogora. Independentzia berreskuratzeko adorez borrokatu ziren nafar haien testigantza aldarrikatzea izango dugu helburu, eta Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritako guztiekin batera 500 urte eta gero Nafarroa bizirik dagoela ozen adieraztea.

 

Horregatik ekainaren 16an gurekin bat egiteko gonbita luzatzen dizuegu; gurekin urterik urte Getzen elkartu zareten horiei eta baita lehen aldiz etorriko zaretenoi. Ekitaldiari buruzko informazio guztia biltzeko blog berri bat sortuko dugu laster, beraz egon zaitezte adi gure web orrian emango baitugu horren berri. Bertan ibilbidea, autobusen geltokia, Azpilagañako gunea, egutegia eta abarri buruzko informazio aurkitu ahal izango duzue. Noaindik bertatik zein Azpilagañako jai gunetik hasten zaretela, Iruñean ahalik eta jende gehien biltzea dugu erronka!

 

Sarako idazleen biltzarra

 

Apirilaren 9an, pazko astelehenez, Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren 29. edizioa ospatuko da Saran. Bertara argitaletxe eta batez ere idazleak hurbilduko dira beraien azken lanak aurkeztera, horien artean Ur Apalategi, Daniel Landart, Rosa Arburua, Jokin Apalategi eta Nabarraldetik Angel Rekalde eta Luis Mª Mtz. Garate idazleak. Aurtengo Biltzarraren saria Jakintza elkarteari eta Pierre Paul Berzaitz abeslari zuberotarrari emango diete, eta haurrentzako tailerrak ere izango dira egun osoan zehar. Nabarraldek postua jarriko du Sarako kiroldegian eta hara gerturatzen zaretenok gurekin egoteko eta azken argitalpenak eskuratzeko aukera izango duzue.

 

 

1512-2012 Noainetik Iruñera!

 

Este V centenario estámarcando el calendario de trabajo de Nabarralde con una tarea ingente. Es tal la demanda que recibimos, que podemos llamarlo el año de las charlas. De todos los lugares de la geografía nos convocan para explicar lo que ocurrió en aquella ocasión; incluso el tema se amplía y se añaden conferencias sobre capítulos anteriores y posteriores de nuestra historia, de otras invasiones (1200…) y circunstancias.

 

El equipo de Nabarralde se reparte la labor para llegar a tantas peticiones. Ha habido charlas en Urruña, Arrigorriaga, Nasvascués, Usurbil, Lekeitio, Ataun, Gernika, Iruñea, Zuia… Decenas y decenas. Muchas otras están a la espera (en la Ribera, la costa, la montaña…), en una demanda incesante, que nos demuestra que el tema de la conquista de Navarra toca de lleno la sensibilidad de nuestras gentes, y llena las salas. Las peticiones provienen de miembros de Nabarralde, pero también de ayuntamientos, profesores, sociedades, grupos culturales, particulares…

 

Es una tarea abrumadora; pero también necesaria. En cada lugar hay que trabajar la memoria de aquel agravio, de aquella pérdida de la independencia. Cualquiera que vea en su entorno una oportunidad, en su kultur etxea, en la sociedad gastronómica o la ikastola, no tiene más que llamar a Nabarralde y nos pondremos de acuerdo para organizar una conferencia, para reservar una sala, distribuir unos carteles y convocar a nuestros vecinos para dar a conocer nuestra historia.

 

  • Elkarrizketa: Angel Rekalde “Konkistaren ondorioak hizpide historialarien III. Biltzarrean
  • La tira de Tasio
  • Angel Rekalde: Historia, identidad y derechos
  • Joxe Manuel Odriozola: Nazionalismo linguistikoa
  • Ferran Requejo: Democracias: viajes inacabados
  • Jule Goikoetxe: Plurinacionalidad y autodeterminación· Elkarrizketa:Will Kymlicka
  • La tira de Oroz
  • Nabarralde: Ausa Gaztelua
  • Beñi Agirre: Kadreitatik Gernikara
  • Patxi Goikoetxea: ¿Acoso a las ikastolas?

 

Nabarralde Kazeta 66.pdf

[issuu viewMode=singlePage width=550 height=778 shareMenuEnabled=false backgroundColor=%23222222 documentId=120405070709-78281688d0994a47aec0c6f3eeadf7dc name=kazeta66 username=nabarralde tag=nabarralde unit=px id=26a82164-ae42-d676-714c-6a081fe5a9d9 v=2]