Kazeta 58

Noain 2011

Ekainaren 26an Noaingo martxa izanen dugu. Motorrak berotzen hasiak gara honezkero, hamaika bazterretatik ari da jendea deika txandak erreserbatzeko. Joan den urteko edizioarekin bide berria ireki genuen, eta aurten hura egonkortzen eta sendotzen saiatu behar dugu

Azala58

Uda atarian gaudela, eta urteko hitzordu handienetakoa gainean, kontu asko darabilgu esku artean. Haien gaineko errepaso txiki bat eginen dugu denak gogoan hartzeko. Ekaineko Kazeta honekin batera Bizardunak taldearekin prestatu dugun CDa doakizue sustatzaileoi; talde honek, nolabait esan, Nabarralderen saioetako bat izan zuen bere sortetxe, eta 2012aren bezperan gaudela, gaiarekin inplikazio zuzena duten bi kantu banatzeko proposamena egin ziguten. Beti mugitu izan gara formatu “serioagoetan”; liburuak, hitzaldiak, DVDak, artikuluak… baina uste dugu aukera ona dela beste motatako bideak ere lantzen joatea, ahal den neurrian, noski.

Ekainaren 26an Noaingo martxa izanen dugu. Motorrak berotzen hasiak gara honezkero, hamaika bazterretatik ari da jendea deika txandak erreserbatzeko. Joan den urteko edizioarekin bide berria ireki genuen, eta aurten hura egonkortzen eta sendotzen saiatu behar dugu. Ez baita gai isolatua, Noaingo bataila Nafarroaren konkistaren kapitulua da bete-betean, eta hura ulertzea garrantzitsua da gure gizartea eraiki-tzeko eta behar bezala sustraitzeko.

Martxa, ekitaldia eta ikuskizuna Burguen Plazan, bazkaria, dantzaldia… hazten ari den oroitzapen eguna da eta ilusioz hartu dugu aro berri honetako erronka. Poliki-poliki hedatzen ari da gaia, hainbat moldez, eta kalean nabari da. Modurik errazenetakoa, aipa dezagun, bandera, kapela, kamiseta eta abarrekin abiatu dugu, eta hala, Nabarraldek eskaintza zabala prestatu du gaiaren inguruan (ikus barneko orrialdeetan, Nabarralderen katalogo propioa).

Ez egin zalantzarik eta hartu zure txanda lehenbailehen! Deitu bulegora edo idatzi emailez. Ekarri taldea, koadrila, euskaltegia, elkartea… eta izan festaren partaide! Bazkaltzen gelditu nahi baduzue, aldez aurretik erreserbatu behar da tokia, kasu. Sartu gure atarian eta ikus zenbat gauza dauzkagun prestatuta: www.nafarroa.biz/noain.

Bestalde, Euskal Herriko Historialarien II. biltzarra abian da honezkero. Aurten berriz irailean eginen da (16, 17 eta 18) eta edizio honetan Oñatiko Unibertsitatean. Hitzordu hau ere aberasten ari da; egun bat gehiago izanen dugu aurten, oso egitarau interesgarri eta osoa izanen dugu… horren denaren berri aurkituko duzu gure web gunean: www.nabarralde.com/kongresua. Ez ahaztu ekainaren 1ean zabaldu dela izena emateko epea eta garai ona dela (uda etorri aitzin) matrikula egiteko, badaezpada.

Azkenik, gogoan izan oraino ere ari garela hitzaldiak eta emanaldiak egiten herriz herri. Zure herrian egiteke badago, jar zaitez gurekin harremanetan eta eginen dugu saio bat; Nafarroaren konkistaz edo Gipuzkoaren jatorriaz… bi DVDak zabaltzen ari gara hitzaldi errazen laguntzaz. Agenda bete-bete dugu aspaldian, eta tokian toki emaitza politak ikusi ditugu (talde berriak sortu dira, ekitaldiak abiarazi dituzte…).

Edozein moduz, badakizue non gauden, dauzkazuen ideia eta iradokizunak jasotzeko prest beti ere. Eta, ezin udari ongietorria eman zuei eskerrak eman gabe. Mila esker zinez, zuek gabe zail!

Bizardunak

Nos falta espacio para cubrir todas las actividades que     la galaxia Nabarralde está impulsando en todos los foros. Los promotores del territorio alavés han preparado un ciclo de conferencias y un homenaje a los navarros que defendieron la plaza de Gasteiz ante la invasión castellana de Alfonso VIII (1200). Los promotores guipuzcoanos han organizado la marcha al castillo de Ausa, en Aralar, con la misma idea de recuperar ese lugar de memoria. El día 5 de junio el movimiento social 1512-2012 Nafarroa Bizirik tiene prevista en Pamplona una jornada de actuación y presencia por las calles de la ciudad, con gran cantidad de puestos y actividades.

La semana de Noain se perfila en su último tramo de organización. De nuevo la comida tendrá lugar en Salesianos, y recomendamos reservar plaza con la antelación suficiente. Lo mismo sirve para los tramos de la Marcha, para llevar el relevo. Y el ciclo de conferencias se sitúa en un nivel excepcional, con la presencia del lehendakari Juan José Ibarretxe, Floren Aoiz, Iñaki Lasaga-  baster y Jokin del Valle.

El grupo Bizardunak nos ofreció la coedición de un CD con dos canciones vinculadas a la memoria de la independencia de Navarra, y aceptamos el envite con enorme satisfacción. Os enviamos un ejemplar a cada promotor con este número de Kazeta.

Y no olvidemos que a la vuelta del verano, en septiembre, se abre la segunda edición del Congreso de Historiadores de la conquista de Navarra (1512), que se celebra en la Universidad de Oñati.

 

  • Jose Mari Carlos, Bizardunak: Colaboración Nabarralde & Bizardunak
  • Salvador Cardús: Ansia de democracia
  • Txente Rekondo: Escocia apuntala su camino hacia la independencia
  • Pako Aristi: Ez esatearen garrantziaz
  • Luis Mª Martínez Garate: La invasión de Navarra
  • Beñi Agirre: Herri bat, bi bandera?
  • Angel Rekalde: Hace 500 años éramos independientes

Nabarralde Kazeta 58.pdf

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=110526102344-ea098497f1e3402e973c9618fd0551ea docname=web58 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20kazeta%2058 showhtmllink=true tag=nabarralde width=300 height=212 unit=px]