kazeta 106

Nazioa eta errelatoa jardunaldia Hernanin

Urtarrilean aurreratu genuen bezala, Nabarralden gure herriaren identitatea sustatuko duen errelatoa lantzen ari gara. Izan ere,  gure buruaz daukagun pertzeptzioa aztertzerakoan, ikuspuntu okerretatik abiatzen garela konturatzen gara: batzuetan ikuspegi espainol edo frantsesetik; besteetan nafa redo euskal konplexuetatik. Betiere, izan bertsio forala edo sabiniarra, dimentsio mugatu batetik ezin ateraz. Gure iritziz, sortu nahi dugun subjektu politikoa indartzea beharrezkoa da, baita estrategia gaitasuna ematea ere. Horretarako, ezinbestekoa da nortasun horren kontzientzia argi edukitzea: kolektibitatearen entitatearena (iragana, dimentsioa…), testuinguruarena, (menpekotasuna kontutan hartuz) egoerarena, dauzkagun helburuena…

Gure herriak mendez mende jasan duen subordinazio egoerak eragin duen akulturizazioa eta memoria eza gailentzeko, nazio honen berezko errelatoa berreskuratu, definitu eta konposatu behar dugu.

Urte luzeez historiaren eta memoria historikoaren eremuan landu dugu proposamen hau, baina garrantzitsua da ulermen hori errelato nazionalaren adiera guztietara zabaltzea. Egun, eztabaida ugari datozkigu gainera (euskalduntzea, genero ikuspegia, migrazioa, pobrezia, hauteskunde kanpainak…), herri bezala itotzen gaituztenak, eta ezinezkoa suertatzen da askotan gauza bakoitza bere lekuan jartzea.

Zer da errelatoa eta nola eragiten du nazio baten eraketan? Nola uztartzen dira hizkuntza, kultura, lurraldea, historia, ondarea eta errelatoa bera definizio horren baitan? Nola sortzen da errelato bat? Zein da etorkizuneko proiektu batekin, Estatu propioaren helburuarekin, daukan harremana?

Datorren apirilaren 16an galdera guzti hauen inguruan hausnartzeko tartea eskainiko dugu Hernanin ospatuko dugun “Nazioa eta Errelatoa” jardunaldian. Hartara, Pako Aristiren, Joxe Manuel Odriozolaren eta Eneko Bidegainen hitzaldiekin emango diogu hasiera egunari; eta jardunaldiaren bigarren atalean Angel Rekaldek, Mikel Soraurenek, Luis Mª Martinez Garatek eta Beñi Agirrek osatutako mahaingurua izango dugu.

Izen-ematea irekita daukagu jada: 948 21 10 57 telefonora deituta edo nabarralde@gmail.com helbidera idatzita egin dezakezue.

 

  • Nabarralde: Fernando Sánchez Aranaz: “Vasconia ha conseguido conservar viva la llama de la forma de entender su inserción en el mundo”
  • Luis María Martínez Garate: Memoria breve
  • Jon Nikolas Lz. de Ituiño: ¡Escucha español!
  • José Luis Latasa Bilbao: Concepto de nación y estado invasor
  • Jesus Perez de Viñaspre: Himnos, silbidos y nacionalismo banal
  • Iñaki Uriarte: Ausencias en el callejero de Pamplona
  • Joxe Manuel Odriozola: Ezkerra eta nazio askapena
  • Familia Goikoetxea-Oiharbide: A la memoria de José Mari Jimeno Jurío
  • Ana Telletxea: Bortuetako
  • Beñi Agirre: Etxauzia, konda gaitezen
  • Angel Rekalde: El pecado mortal identitario