Karpatoetako Rusa. Rusiniarrak eta beren nortasun nazionala

Txekoslovakiako Lehen Errepublikako (1919-1939) nazionalismo indartsuak batez ere eslaviarren anaitasuna sustatu zuen, rusiniarrak barne hartzen zituena, baina praktikan ez zuen funtzionatu. Rus Subkarpatikoa Txekoslovakian sartu zen, txekiarrek rusiniarrei autonomia zabala emango zietela hitzeman ostean.  Baina txekiarrek ez zuten agindutako autonomia eman, eta eslovakiarrek ere ez zituzten rusiniarren lurralde aldarrikapenak onartu. Rusiniarrek, beraz, ez dute garai hartako oroitzapen onik; autonomiarik gabe geratu ziren, eta Rus Subkarpatikoko lurraldearen zati bat Eslovakiaren mende.

Bigarren Mundu Gerraren bezperan, karpato-rusiniarren estatusa nabarmen aldatu zen. Municheko Itunaren (1938) ondorioz Sudeteen lurraldea galdu izanak oso ahulduta utzi zuen txekiar gobernua, eta horrek karpato-rusiniarrei autonomia ematea beste erremediorik ez zuen izan.

Rus Subkarpatiko autonomoa

1938ko urriaren 11n, Pragak Rus Subkarpatikoko lehen gobernu autonomoaren kabinetea izendatu zuen, Andrei Brodii lehen ministroa buru zuela. Brodiiren gobernuak 15 egun baino iraun ez zuen arren, denbora labur horretan bere helburua argi utzi zuen: “Karpatoetan dauden Ruseko lurralde guztiak batzea (Poprad ibaitik Tysza ibairaino) estatu bateratu eta aske batean”. Brodiik eta bere jarraitzaileek autonomia lortzeko aukerarik onena Hungariako Estatuaren parte izatea zela uste zuten. Eta horretarako plebiszitu batera deitu zuten, probintziako biztanle gehienek (karpato-rusiniarrek eta bertako magiarrek) beren aberria Hungariara itzultzearen alde bozkatuko zutelakoan.  Txekoslovakiako agintariek, ordea, lehen kabinete autonomoa berehala kargutik kendu eta Brodii atxilotu zuten. Urriaren 26an, Pragak gobernu berri bat izendatu zuen, Avhustyn Voloshyn lehen ministroa buru zuela. Gobernu berri honek Ukrainarekiko orientazioaren nagusitasuna hasi zuen Rus Subkarpatikoaren bizitza politikoan.

Mukachevo hiria eskualdeko gune espiritual historikoa eta rusiniera hizkuntzaren gotorleku tradizionala da.

Rus Subkarpatiko izatetik Karpato-Ukraina izatera.

Karguan astebete baino gutxiago eman ondoren, Voloshynen erregimenak lehen krisiari aurre egin behar izan zion. 1938ko azaroaren 2an, Municheko Ituna sinatu eta 6 aste baino gutxiagora, beste akordio bat lortu zen Txekoslovakia are gehiago zatitzeko. Vienan (orduan Alemania naziaren zati zen) egindako akordioaren bidez (Vienako Saria), Alemaniak Eslovakiako eta Rus Subkarpatikoko ordezkariak behartu zituen Hungariari lurraldea ematera. Rus Subkarpatikoak (Podkarpatskok) lur eremu zabal bat galdu zuen, Uzhhorod, Mukacheve eta Berehovo barne.

Voloshynen erregimenak, Alemania naziaren aldekoa zena, ukrainar orientazio nazionala hartu zuen. Horretarako, Rus Subkarpatikoa Karpato-Ukraina berrizendatu zuen, eskualdeko batzar bat antolatu zuen eta Milizia Karpatiko izeneko talde paramilitar nazionalistak onarpen ofiziala jaso zuen. Laster argi geratu zen Voloshynen administrazioak jarrera ukrainarrak zituela hezkuntza eta kultura gaietan. 1938ra arte egon ziren egunkari eta aldizkari gehienak itxi zituzten, eta aldizkari berrietako argitalpen-kontseiluak, berriz, langile ukranofiloek osatu zituzten. Aldizkari eta egunkari guztiak ukraineraz argitaratuak izan ziren, guztiek probintzia autonomoaren izaera ukrainarra nabarmendu zuten. Rus Subkarpatiko (orain Karpato-Ukraina)-ko intelektual ukranofilorik gazteenak indar osoz babestu zuen Voloshynen gobernua.

Hungariaren lurralde-hedapena 1938 eta 1941 bitartean.

Karpato Ukrainaren independentzia (1939ko martxoaren 15a)

1939ko martxoaren 15ean, alemaniar armadak Txekoslovakia inbaditu, Praga okupatu eta Bohemia eta Moravia “Alemaniaren protekturatu” izendatu zituen. Txekoslovakia zatituta geratu zen, izan ere, bere izena Txeko-Eslovakia (gidoiarekin) izatera pasa zen. Hitlerrek Txekoslovakiatik geratzen zen apurra suntsitzea erabaki zuen. 1939ko martxoaren 13an, Eslovakia autonomoko lehen ministro Jozef Tiso Berlinera joatea deitu zuten, eta han Eslovakia estatu independente bat deklaratzeko eskatu zioten, alemaniarren babespean. Biharamunean, Eslovakiako parlamentu autonomoak independentzia aldarrikatu zuen. Rusiniar buruzagiek Eslovakiako eredua jarraitzea beste aukerarik ez zuten, eta egun horretan bertan Karpato-Ukraina Errepublika aldarrikatu zuten.

Karpato-Ukraina 1939ko martxoan

Voloshyn presidenteak Hitlerri eskatu zion Karpato-Ukraina Errepublika independentea Alemaniaren protektoratu bihur zedin. Baina Hitlerrek uko egin zion eskaera horri, aldez aurretik (martxoak 12) berak eman baitzion Hungariari Karpatos-Ukraina inbaditu eta anexionatzeko onespena. Eta horrela gertatu zen, independentzia aldarrikatu ondoren, ia 40.000 soldadu hungariarrek inbasioa hasi baitzuten. Probintzia honetan zegoen Txekoslovakiako armadak amore eman zuen gau hartan bertan. Budapest Irratiak iragarri zuen Karpatalja aberriaren amarekin bateratu zela 21 urtez banandu ondoren. Gertaera hauek Bigarren Mundu Gerraren preludioa izan ziren.

Rus Subkarpatikoaren itzulera Hungariara. Miklós Horthy erregeordea agertzen den propaganda kartela

Bigarren Mundu Gerra

Karpato-Ukrainak gerraren zati handi bat hungariarren mende bizi izan zuen, nahiko lasai. Baina nazien etorrerak eskualdeko komunitate judu historikoaren sufrimendu izugarria ekarri zuen. Gehienak nazien sarraski-eremuetara erbesteratuak izan ziren eta Holokaustoan hil ziren. Armada Gorriaren etorrerak, ordea, hondamendia ekarri zien hungariarrei, horietako asko Gulagera erbesteratuak izan zirelarik. Une horretan, txekoslobakiarrek espero zuten sobietarrek lurraldearen kontrola itzuliko zietela. Izan ere, Avgustyn Voloshyn Karpato-Ukraina Errepublikako presidente ohiak, une horretan Pragan matematika eskolak ematen zegoenak, espero zuen sobietarren etorrerak “Ukraina Handi batean” erabateko autonomia berreskuratzea ahalbidetuko ziola. Baina sobietarrek ez zieten jaramonik egin txekoslovakiarren eskariei; Voloshin Moskura eraman, epaitu eta fusilatu egin zuten.

Avhustyn Voloshyn (1874-1945), Karpato-Ukraina Errepublikako presidentea

Zakarpatia Ukraina sobietarrean

1945ean, Karpato Rusa, rusiniarren aberri etnikoa, hiru herrialdetan banatuta geratu zen. Alde batetik, mendebaldeko lurraldeak Polonian eta Txekoslovakian sartu ziren. Polonian, gobernu komunista berriak rusiniar asko deportatu zituen ekialdera; Txekoslovakian geratu zirenek eslovakiartze politika gogorra jasan zuten. Bestetik, Karpato Ruseko ekialdeko lurraldeak Sobietar Batasunean sartu ziren eta ofizialki Zakarpatia (Transkarpatia) izena hartu zuen, geroago Ukrainaren zati izendatua izango zena. Sobietar gobernuak eskualdea egonkortu zuen esku gogorrez, eta rusiniar agintari batzuk fusilatu zituzten (Andrej Bródy, Avgustyn Voloshyn) eta beste asko espetxeratu. Errepresioaren tamainak rusiniar ekintzaileei erakutsi zien ezin zela inolako akordiorik lortu sobietar erregimen berriarekin.

1946an, sobietarrek Eliza greko-katolikoa desegin zuten Galizian, eta, ondoren, Transcarpatiako parrokia greko-katolikoak ortodoxiara itzultzeko presioa egin zuten. 1949ko urtarrilean, Mukachevoko Eparkia (Elizbarrutia) greko-katolikoa legez kanpokotzat jo zuten; bertako apaizak atxilotu zituzten, eta elizaren jabetzak nazionalizatu eta erabilera publikorako zatitu zituzten, edo Errusiako Eliza Ortodoxoari (Moskuko Patriarkatua) eman zizkioten, eskualdean onartutako agintari erlijioso bakartzat.

Mukachevoko katedral katoliko erromatarra. Hiria eskualdeko gune espiritual historikoa da, baita Kyiiv metropoliaren ekialdeko eparkia (elizbarruti) ortodoxoarena ere

Ukrainera lehen hizkuntza izendatu zuten eskualde osoko eskoletan, ondoren errusiera, unibertsitate mailan asko erabili zena. Belaunaldi berri gehienek rusiniera modu pasiboan ezagutzen zuten, baina tokiko kulturari buruzko ezagutzarik ez. XIX. mendeko intelektual rusiniarrak “Vatikanoko iluntasunaren tresna eta klase erreakzionarioaren kide” bezala etiketatuak izan ziren. Rusiniarren ereserkia jotzea debekatu egin zuten jendaurreko interpretazioetan eta haien herri-kultura ukrainar kulturaren tokiko aldaera gisa aurkeztu zuten. Hitz batean, rusiniarren kultur erakunde guztiak debekatuak izan ziren. 1924an, Txekoslovakiako ekialdeko eslaviar biztanle guztiak (rusiniarrak, karpato-rusiniarrak eta rusnak-ak) ukrainar izendatu zituzten. 1946ko erroldan rusiniar guztiak ukrainar gisa erregistratuta zeuden; antzinako etiketari eusten zion edonor separatista eta kontrairaultzaile potentzialtzat hartzen zen.

Industrializazioaren areagotzeak (estatuko zerrategiak, kimikako eta elikagaiak prozesatzeko plantak, Mukachevoko tabako fabrika, Solotvynoko gatzagak) lanpostu egonkorra eman zien eskualdeko biztanleei, ohiko biziraupeneko nekazaritzatik harago. Eskualdeko biztanleria etengabe hazi zen: 1946ko 776.000 milioitik 1989ko 1,2 milioira. Uzhhorod hirikoa bost aldiz biderkatu zen, 26.000tik 117.000ra, eta Mukachevokoa 26.600tik 84.000ra. Biztanleriaren hazkunde horrek aldaketa demografikoak ere islatu zituen. Armada Gorriaren etorrerak 5.100 hungariar eta 2.500 alemaniar kanporatzea ekarri zuen, eta Holokaustotik bizirik atera ziren 20.000 juduek ere alde egitea erabaki zuten. Trukean, ukrainar eta errusiar asko Transkarpatiara etorri ziren. 1989. urterako, 170.000 ukrainar inguru eta 49.000 errusiar bizi ziren Transkarpatian, batez ere Uzhhorod eta Mukachevon, non hizkuntza nagusia hungarieratik eta yiddishetik errusierara pasatu zen laster.

Uzhhorod hiria, Zakarpatia oblasteko hiriburua eta administrazio-gunea

Hirugarren Karpato-Rusiniar Pizkunde Nazionala (1989tik)

Karpato-Rusiniarrek oso azkar erreakzionatu zuten Gorbatxoven erreformek SESBen eragindako aldaketa politiko eta sozial itzelen aurrean. Ordurako, Europako hainbat estatutan (Polonia, Ukraina, Eslovakia, Txekia, Hungaria, Errumania, Jugoslavia) banatuta bizi ziren karpato-rusiniar gehienek erakunde kulturalak sortuak zituzten herrialde bakoitzean.

1991n, Karpato-Rusiniarren Lehen Mundu Biltzarra egin zen, eta harrezkero, kongresu berri bat egiten dute bi urtean behin. Kongresu eta kongresu artean, herrialde ezberdinetako karpato-rusiniarrek hainbat proiektu zehatzetan parte hartzen dute, hala nola hizkuntzen kodifikazioan, argitalpenetan, erakusketetan eta antzezlanetan. Aldizkako proiektu eta bilera horiek aukera ematen diete guztiei ideiak trukatzeko eta konturatzeko beren nahiak beste herrialde batzuetan bizi diren aberkideek dituztenen antzekoak direla; hortik, bada, helburu komun eta espezifikoak lortzeko elkartasunez ikastearen eta lan egitearen garrantzia. Laburbilduz, egungo hirugarren berpizkunde nazionalak aurreko biak (XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendeko gerren arteko urteetan gertatuak) ezaugarritu zituen pentsamolde probintziarra hautsi zuen.

Erakunde bakoitzaren mezu ideologikoa, kokapen-herrialdea edozein dela ere, berbera zen, honako lau printzipio hauetan oinarrituta. (1) Karpato-Rusiniarrek herri edo nazionalitate (narod) bat osatzen dute. (2) Karpato-Rusiniarrak ez dira beste ezein nazionalitateren adar bat (ukrainarra, errusiarra, poloniarra edo eslovakiarra), baizik eta ekialdeko laugarren nazionalitate eslaviar desberdin bat. (3) Nazionalitate desberdin gisa, Karpato-Rusiniarrek beren literatura-hizkuntza kodetua izan behar dute. (4) Karpato-Rusiniarrek, edozein herrialdetan bizi direla ere, gutxiengo nazional guztiei emandako eskubideak izan behar dituzte, baita egunkarietan, irratian eta telebistan hizkuntza propioaren erabilera ere; eta, garrantzitsuena, rusiniera eskoletan irakasteko hizkuntza gisa (rusinierazko hezkuntza).

Karpato Rusiniarren Munduko Biltzarraren aurkezpen ekitaldia

Gaur egun, Eslovakia, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Errumania, Serbia eta Kroaziako gobernuek gutxiengo nazional gisa onartzen dituzte Karpato-Rusiniarrak. Onarpen honen ondorioz, rusiniera lehen eta bigarren mailako eskoletan irakasten da, baita unibertsitate-mailan ere. Rusinierazko irrati- eta/edo telebista-programak ere badaude.

Hala ere, Karpato Ruseko biztanle guztiek ez dute uste rusiniar nazionalitatea edo rusiniera hizkuntza literarioa gorde behar denik. Askok nahiago dute bizi diren estatuko nazionalitate nagusiarekin identifikatu, dela poloniarra, eslovakiarra, hungariarra edo serbiarra. Ukrainan, bestalde, 1989an egungo Karpato-Rusiniar berpizkunde nazionala hasi zenetik, pertsona askok eta Ukrainako gobernuak berak, rrusiar nazionalitatearekin zerikusia duen edozein adierazpen mota errefusatu eta “rusiniar separatismo” eta “rusinismo politiko” gisa kalifikatzen dute. Horretaz gain, lotsarik gabe baieztatzen dute rusiniar nazionalitatea eta rusiniera “ez direla inoiz existitu, ez direla existitzen ezta existituko ere”. Ironikoki, Errusiako gobernu inperialak XIX. mendearen amaieran erabilitako esaldi bera da, ukrainera hizkuntza eta ukrainar berak nazionalitate desberdin gisa existitzen zirela ukatzeko. Beraz, pertsona horiek uste dute rusiniarrak ukrainar nazionalitatearen eskualdeko adar bat direla eta rusiniera ukraineraren aldaera dialektal bat baino ez.

Zakarpatia Ukraina independientean

1991n, Sobietar Batasuna kolapsatu zenean, Zakarpatia (Rus Subkarpatiko historikoa) Ukraina Sobietarraren zati zen, beraz, naturala zirudien Ukraina independente baten parte izaten jarraitzea. Baina, bere historia eta kultura bereizgarriak direla eta, Zakarpatiak autonomia eskatu zuen. Ukrainaren independentziari buruzko erreferendumean, Zakarpatiako herritarren % 90ek baino gehiagok Ukrainaren independentziaren alde bozkatu zuten, eta % 78k autogobernuaren alde. 1996ko ekainean, Ukraina estatu zentralizatu bihurtzen zuen konstituzio bat onartu zen. Krimeari bakarrik eman zitzaion errepublika autonomo estatusa. Gainontzeko herrialdeak, sobietar garaian bezala, oblastetan (probintzietan) zatituta iraun zuen. Transkarpatia, beraz, autonomiarik gabeko probintzia soil bat zen Ukrainan.

Autonomia ez lortzeak eragindako etsipena handia izan zen rusiniarren artean. Ondorioz, beste aukera batzuk aztertu ziren. Adibidez, 1919an aurrera egin zuen ideia, Rus Subkarpatikoa Txekoslovakiarekin lotzea. Baina Txekoslovakia bi nazio banandutan banatzeak, Txekia eta Eslovakia, 1994an, ideia horri amaiera eman zion. Bestalde, Zakarpatia eskualdeko mugak, bitxia bada ere, Karpato-Ukraina Errepublika independiente iragankorraren muga berberak ziren oraindik. Independentzia lortzeko ideiak behera egin zuen, baina, egia esan, ez zen erabat desagertu. Batzuek “rusiniarren ametsa” praktikan jartzeko unea iritsi zela planteatu zuten: Karpato-Ruseko Federazio bat…. . Baina errealitate politikoa oso bestelakoa zen. Ukrainan jarraitzea onartu beharra zegoen.

Rusiniarren ametsa. Karpato-Ruseko Federazioa 1993an

Bitartean, Ukrainak ustelkeria endemikoa, suntsitutako egitura ekonomikoa, instituzionalizazio maila eskasa eta barne gatazkak pairatzen zituen. Beste era batera esanda, Ukraina herritarrei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko eta gobernatzeko gauza ez den estatua zen, hots, Estatu hutsegina. 2004an, bazirudien Iraultza Laranjak etorkizun baikorragoa eskaintzen zuela, baina egunsenti faltsua izan zen. Dirua eta boterea, hau zen Kieveko klase nagusiari axola zitzaion gauza bakarra.

Ukrainak ia ahaztu zuen Zakarpatia, 2007ko martxoaren 7ra arte. Egun horretan, Zakarpatiako Biltzarrak gehiengo handi baten alde (71 alde, 2 aurka, 2 abstentzio) bozkatu zuen rusiniarrak beste nazionalitate bat zirela onartzea. Eta, urte eta erdi geroago, 2008ko udazkenean, ustekabeko gertaera bat gertatu zen. Zakarpatiako Biltzarrak (Dmitri Sydor apaiza buru zuela) eta Kontseilu Nazionalak (Ievhen Zhupan medikua buru zuela) diputatu talde bat bildu zuten eta publikoki iragarri zuten Karpato-Ruteniako Errepublikaren berrezartzea, hau da, rusiniar estatua berritzea Rus Subkarpatiko Errepublika baten forman. Azkenean, dena ezerezean geratu zen. Sydor apaiza atxilotu zuten, separatismoa leporatuta, eta hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Dmitri Sydor

Zakarpatiako karpato-rusiniar gehienek interes gutxi erakutsi zuten, eta, kasu askotan, erabat axolagabeak ziren “gai politiko” hauekiko. Beren kezka (mendeetan zehar beren guraso, aitona-amona eta arbasoena izan zen bezala) biziraupen ekonomikoa zen, sobietar ordenaren kolapsoak herrialdea hondamenean utzi baitzuen. Sobietar Batasunaren garaiko ekonomia zuzenduaren eta Estatuaren babesaren amaierarekin, Ukraina independenteko Zakarpatian industria fabrika eta abeltzaintza ustiategi gehienak itxi zituzten. Hondamendiko egoera ekonomikoak ondorio oso kaltegarriak izan zituen eskualdeko biztanleentzat. Hala, Sobietar Batasunaren garaiko azken urtean (1991n) 2.500 pertsona baino ez zeuden lanik gabe, eta hamarkada bat geroago kopuru hori 360.000ra igo zen, hau da, lan-indarraren % 50 ingurura….Eta hori gutxi balitz…… Orain, Rus Subkarpatikoko gizartearen egoera sozio-ekonomiko txarrak nabarmen egin du okerrera Ukrainak Errusiaren aurka gaur egun duen gerrarekin.

Rus Subkarpatikako ekintzaile rusiniarrek autonomia estatusa eta nazionalitate aitorpena eskatzen dute. Kyiiv hirian, 2015eko maiatza

Ondorio gisa

Honetaraz geroz, galde daiteke zein den Karpato-Rusen eta Karpato-Rusiniarren egungo errealitatea eta etorkizun hurbila. Karpato-Ruseko lurralde historikoari dagokionez, mendebaldean Poprad ibaitik ekialdean Tisza ibaiaren goialderaino hedatzen zena, gaur egun lau herrialdetan banatuta dago: Polonia, Eslovakia, Ukraina eta Errumania. Karpato-Rusiniar biztanleriari dagokionez, erabat aldatu da. Iraganean karpato-rusiniar gisa identifikatzen ziren gurasoak eta aitona-amonak zituzten biztanle gehienak, ziurrenik orain beste nazionalitate batekin identifikatzen dira, eslovakiar, poloniar edo ukrainarrarekin. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, beste herri batzuk (ukrainarrak, errusiarrak, poloniarrak) iritsi dira Karpato-Ruseko zenbait lekutara. Ondorioz, XXI. mendearen hasieran, karpato-rusiniar gisa identifikatzen ziren 56.000 pertsona inguru baino ez zeuden; eta hau Karpato-Rusean bizi diren ia bi milioi pertsonen zati txiki bat da. Zifra hauek erroldako datu ofizialak islatzen dituzte, eta egia da nortasun-gaiei buruzko estatistikak ez direla oso fidagarriak. Edozer dela ere… errealitatea latza da.

Baina Karpato-Rusa gaur egungo errealitate gisa existitzeaz gain, beste Karpato-Rus bat ere badago ideia gisa. Nazionalitateak, berez, egia bihurtutako ideia baten emaitza dira, hau da, intelektual indibidualek edo estatuko agintariek identitateari buruz formulatutako kontzeptuen emaitza dira, gero pertsona-talde batek onartzen dituenak. Historiak erakusten du herri batek nazio-identitate komun bat onartzea borondatezko edo nahigabeko bitartekoen bidez lor daitekeela. Eta pentsa daiteke, XIX. mendetik aurrera, Karpato-Rusiniarren historia, zentzu batean, estatu eta lider intelektualek beren beharrizan politikoak asetzeko estuki lotutako naziotasun eta hizkuntzaren auzia manipulatu duten moduen historia izan dela. Bai, baliteke Karpato-Rusean horrela gertatu izana. Eta horrek azalduko lituzke Karpato-rusiniarrek iraunkortasun nazionalean dituzten gabeziak, hainbat belaunalditan zehar herri baten etengabeko biziraupena markatzen duena. Karpato-Rusen iraunkortasun nazionalean eragina duten faktoreen artean, rusiniarrak aktiboki ari dira lanean beren ordezkaritza politikoa hobetzeko, beren hizkuntza eta kulturaren instituzionalizazioa indartzeko eta herritarren baldintza ekonomikoak onbideratzeko.

Azkenik, azpimarratzekoa da Poloniako, Eslovakiako, Hungariako, Errumaniako (2004an) eta, ondoren, Kroaziako (2013an) Europar Batasunean integratzearen garrantzia. Karpato-Rusiniarrak bi herrialdetan bizi dira orain, EBn eta Ukrainan. Ukraina Europan mailaz maila integratu ahal izateak Karpato-Rusiniarrei mesede egingo die, oraindik muga batek gutxienez bereizten baititu. Europar Batasunean sartzeak berekin dakar gaur egun europar guztientzat besterenezinak diren giza eskubideen printzipio orokorrak onartzea, besteak beste, nork bere nazio-nortasuna erabakitzeko eta nork bere hizkuntzan hitz egiteko eskubidea. Gaur egun, XXI. mendeko mundu postkomunista osoan, balio liberal eta demokratikoak aldarrikatzen dira, eta, beraz, gizabanako bakoitzak bere nortasun nazionala zehazteko eskubidea du. Horrenbestez: “Karpato-Rusiniarrak iraganean existitu ziren. Gaur egun existitzen dira. Eta etorkizunean existituko dira”.

https://busturianaiak.home.blog/2024/07/24/karpatoetako-rusa-rusiniarrak-eta-beren-nortasun-nazionala-2/

Karpatoetako Rusa. Rusiniarrak eta beren nortasun nazionala (2)

Jesús Perez de Viñaspre Txurruka