Poeta, Ez Dok Amairuren sortzaile eta parte, euskal literaturaren zutabe garrantzitsuenetako bat izan zen Joxan Artze (Usurbil, 1939). 60ko hamarkadan euskal kultura berritu eta bizitu zuen artista klabea. Gaixo zegoen, eta gaur hil da, etxean.
Poesia idatzi du Joxean Artzek, eta hamar liburu argitaratu zituen. Euskal kantagintzan oso ezagunak diren hainbat hitz bereak dira: hala nola Mikel Laboaren Txoriak Txori eta Gure bazterrak. Laboarekin batera hainbat sormen lan egin zituen, eta bere anaia Jesusekin batera, txalaparta birsortzen egindako saioagatik ere ezaguna da.
Ez Dok Amairuren sortzaile eta kide izan zen, eta lan handia egin zuen 60ko hamarkadan euskal kultura berritzen eta bizitzen. Txalaparta eta poesia zutabe, molde berriak ekarri zituen idazkuntzara.
Berea da Euskal Herriko hainbat txokotan ikus daitekeen esaldia: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitzegiten ez duelako baizik”.