2009. honetan estreinako aldiz emanen da Nabarralde Saria.
Lehen edizio honek mailazko pertsonaia omendu nahi du, Davant zuberotarra. Gurean ezaguna da euskaltzaina, lan asko argitaratu baitu gurekin, hitzaldiak eman, ikastaroetan parte hartu… Ibilbide aberatseko gizona da, idazle oparoa, kulturan jantzia inor baino hobeki. Aurtengo honekin aitortza saio luze bati hasiera eman nahi dio Nabarraldek, gure hurbilean lanean kementsu ari direnak txalotuz, ahaleginak ezagutzera emanez. Davant baino hoberik ez da sari hauei hastapena emateko: historian jakitun, euskaltzain oso, idazle aberats, irakasle, kultur munduan arduratsu…
Lan eta irakurketa interesgarrien egile da, eta haren mintzaldiek merezi dute beti ikuslegoaren arreta osoa, ez baitu hitz bakar bat ere hutsalki esanen. Iparraldetik gogoz ari da beti lanean, herri honen historia eta memoriaren kontzientziaren alde ongi idatzi du ausarki.
Nabarraldek bere sorreratik hurbil izan du Jean Louis. Beti aiduru, beti prest, beti gogotsu, lagun, aditu, gomendio emaile, leial. Haren ekarpena oso aberatsa da gurean, eta oraindik ere uzta handia dugu elkarrekin biltzeke.
Eskerrik asko maisu, zure lanagatik. Gizarteari eman diozun haziak ekarriko al du zuhaitz bete baso?
Hitzordua; 2009ko abenduaren 3an, Getarian. (Ordua eta tokia)
Biografia-Bibliografia
Jean Louis Ürrüstoi-Larrabilen sortürik 1935ean, Züberoa Pettarreko herri hortan bizi da. Aljerian soldado egonik (27 hilabetez). Agronomiako irakasle izana, 35 urtez (1960-1995), Hazparneko Laborantza Ikastetxean (L.A.H.P. delakoan). Züberoako Euskaltzain osoa da, 1975etik.
Lan zonbait:
– Frantsesez: euskaldünen historia bat, Eüskal Herriko ekonomia bat.
– Eüskaraz: bost olerki libürü, bost pastoral, bi iseiü, elerri bat, libürütto elibat eüskaratzaz, züberotar eüskalkiaz, Züberoako idazleez, eüskarazko olerkigintzaz, sonetoaz…
– Eüskaraz eta frantzesez: mintzaldi eta artikülü hanitx gei desbardinez.
– Literatüra sari: elibat irabazi dütü olerkian, bat entzerkian.
Pastoralak:
– Abadia Ürrüstoi, Xiberoko Ikastolek emana Maulen, 1990ean.
– Eüskaldünak Iraultzan, Gotaine-Irabarnen, 1993an.
– Aguirre Presidenta, Arrokiagan, 1995ean.
– Xiberoko Makia, Sohütan, 2001ean.
– Antso Handia, Maulen, 2004an: http://www.berria.info/pastorala04/testua.php
– Xiberoko Jauna (Ezpeize-Ündüreine, 2008)
– Nafarroako Blanca, eman gabea.
Erreferentziak sarean:
–http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00027.htm
–http://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Louis_Davant
-Argia.com web guneko elkarrizketa, 1975-05-11 — 636. zenb: http://www.argia.com/argia-astekaria/636/atalak/elkarrizketak
-Jean-Louis Davant. Entrevista realizada en el programa “Komatxo Artean” de Herri Irratia en colaboración con Euskal Idazleen Elkartea (2004/05/09):
http://media.euskonews.com/index.php/eu/multimedia-fondoa/audioa/link/?id=16273
-Elkarrizketa:http://www.nabarralde.com/es/nabarmena/3287-liduri-luke-pastoralak-botatzen-diren-mokanesak-direlar