Euskararen Egunean eman du elkarteak bere izeneko lehen saria; Getaria hautatu du, honek bere historia berrikusteko
Nabarralde elkarteak izen bereko saria eman du gaur lehenengoz. Jean Louis Davant euskaltzain osoak jaso du omenaldia “euskararen alde egin duen lan guztiagatik”. Euskararen Eguna hautatu du saria emateko, eta Getaria, honek bere historia berrikusteko “lan handia egin duelako”. Udaletxeko udalbatzar aretoa bete egin du jendeak, eta Davantek hitz hunkigarriak egin ditu, jasotako saria eskertuz. Makila jaso du Nabarralderen partetik eta, bereziki bere emaztea eskertu ondoren, “Gora Nabarralde!, Gora euskara!, Gora Nafarroa!” esanez amaitu du, makila altxatuta.