EAEko alderdiek estatus berrirako lanak irail honetan hasiko dituztela adierazi denez komunikabideetan, izenaren auzia fokatzen lagundu dezakeela irudituz, testu labur hau idaztera nator.
(Hitz hauek irakurri daitezke erreskadan edo, nahiago izanez gero, bertan dauden loturekin osatuta, azaldutako ideiak sakontzen dituzten artikuluak baitira)
- Deitura da, estatutuaren testu guztitik, gehien erabiliko den kontzeptua. Eta deitura osotik, izen sustantiboa, oinarrizkoena. Izenak baldintzatzen du neurri handi batean, gehiago digitalizazio eta Adimen Artifizial sasoian, izendatzen duen eremuaren presentzia eta erreputazioa.
- Izena ondo erabiltzen asmatzen bada, maximalismorik gabe, tentsio ugari gainditu daitezke. Baita ere lagundu euskal eremua ongi definitzen eta bere parteak ere egoki erabiltzen, inor mindu gabe.
- Hauek dira gure herrirako izen batek bete behar lituzkeen baldintza orokorrak, egokia izan dadin eta mundu osoan funtziona dezan:
- konpaktua (izen bakarra, edo bedi konpaktatua)
- berdina hizkuntza guztietarako (euskara barne)
- inklusiboa (identitate eta ideologiarik baztertuko ez duena, haserreak ekidituz)
- identifikatzailea, errekonozitzailea eta desberdina (diszernigarria izan dadin)
- historikoa (ez berria, historian erabilitakoarekin konkordantzia izango duena)
- Ongi legoke ere kontutan hartzea
- Trinkotasuna
- Luzera (silaba/hizkiak)
- Euskal/erdal hiztunen komunitateak errespetatzea
- Ahalbideratzea biztanlego kohesionatuagoa
- Eremu osoko izenak, zein barne zatien izenek, ez dezatela beraien artean talka egin
- Deitura, hizkuntzaren izena eta jentilizioaren artean konkordantzia bilatzea
- ISO kodeetan lekua izatea
- Akronimoak egiterakoan, eremu bakoitzak bakarra eta berea izatea.
- Gaur egun, euskal eremua hiru administraziotan eta bi estatutan sakabanatuta dagoenez, administrazio bakoitzak erosotasunez bere egiteko modukoa izan beharko luke.
- 2019. urtean Legebiltzarren alternatiba desberdinak aurkeztu zirenean, izenaren erabilera aztertzen hau idatzi nuen. Nahiko argi uzten ditu orduko kontraesanak eta hutsuneak.
- Izenaren auziaren inguruan egin nuen azterketan (ikus liburua), euskal eremuaren osotasunerako izen egokiena Baskonia dela ondorioztatzen da. Baskonabarra ere, bigarren geratu zen izena, onargarria izan daiteke. Dena den, orain eremuaren parte bateko estatutua idazten hasiko denez, honek ez du garrantzi handirik, ez diolako nire ustez eragiten mendebaleko hiru lurraldeentzako izenari.
- Proposamena hau da.
- Osotasunerako izena: Baskonia
- EAErentzako izena: Baskonia Mendebala
- Mendebal hitza hizkuntzaren arabera jarriko litzateke: Oeste, Ouest, West, etab.
- Kontutan harturik Euskadi eta Euskal Herria hitzek duten garrantzia, izen ofiziala bikoiztea gomendatzen da. Euskal Herria idatzi gabe, Euskalherria onesten da, konpaktatua, elkartuta hobeto funtzionatzen duelako era digitalean.
- Horrela geratuko litzateke proposamen osoa:
- Osotasunerako izena: Baskonia/Euskalherria
- EAErentzako izena: Baskonia Mendebala/Euskadi
- Beti ere kontuan izanik deitura osoak bi parte dituela, alde batetik sustantiboa eta, bestetik, definitzen laguntzen duten adjetiboak. Definitzen laguntzen duten adjetiboek sustantiboa deskribatzen dute eta zehaztasun ematen diote.
- Ondorengo ariketa, alderdiek 2019. urtean Legebiltzarrean planteatutako bi testuak[1] kontutan hartuta, egiten da. Erakutsiaz zela idatziko litzatekeen izena Estatus berriaren lehen artikuluan.
- Hauek dira aurkeztu diren testu biak: EAJ/PNV, PSE, Podemos: La ciudadanía de los territorios de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, como parte integrante de Euskal Herria, en expresión de su identidad nacional y de su voluntad democrática, se constituye en XXX de Euskadi, de acuerdo con la Constitución y con el presente Estatuto, que es su norma institucional básica. Legarda (EAJ/PNV): «LA CIUDADANÍA DE LOS TERRITORIOS…, DE ACUERDO CON LA CONSTITUCIÓN Y CON EL PRESENTE ESTATUTO POLÍTICO QUE ES SU NORMA INSTITUCIONAL BÁSICA. López Basaguren PSOE/PSE: ELIMINAR EL INCISO «COMO PARTE INTEGRANTE DE EUSKAL HERRIA». EH Bildu: La ciudadanía de los territorios de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, como parte integrante de Euskal Herria, a la que se reconoce su identidad nacional, en expresión de su libre voluntad democrátiva, se constituye en Comunidad Estatal Vasca.
- Izenari dagokionez, goian proposatutako alternatibarekin, idazketa bateratuagoa egin daiteke, horrela: Letra lodiz, alde biak onartutakoa eta ados egon daitezkeena, Kurtsiban auzitan dauden testuak eta gorriz proposatutako izena erabiliz adjetiboetan egon daitekeen dibergentzia. La ciudadanía de los territorios de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, como parte integrante de Baskonia/Euskal Herria, (en expresión de su identidad nacional y de su voluntad democrática/a la que se reconoce su identidad nacional, en expresión de su libre voluntad democrática), se constituye en Comunidad Autónoma de Baskonia Oeste/Euskadi. (de acuerdo con la Constitución y con el presente Estatuto, que es su norma institucional básica).
- Legeak edo epaitegiren batek behartzen duelako kendu behar bada, “como parte integrante de Baskonia/Euskalherria”, Baskonia Mendebala idatzita garbi geratzen da Mendebal zatia eremu handiago baten parte dela. Handiago horren izena Baskonia bada, erabat koordinatuta geratzen da.
- Guzti honek lagunduko luke ere, inondik inola funtzionatzen ez duen “Euskadi-Basque Country” betirako baztertzen. Ikus, Tourren irteera zela eta, izen honen erabilera ofizialaren indar galtzearen bilakaera.
- Gure herrirako erabiltzen den hitz biko izenak, esaterako País Vasco, dituen mugak aztertzeko artikulu hau argigarria izan daiteke.
- Planteatutako proposamenak izen egokiak bete behar dituen baldintza guztiak barneratzen ditu. Ikus testuliburuetan izan dezaken konportamendua, publizitatean edo kiroletan.
- Kontutan izan ausardia behar dela izenarena behingoz konpontzeko. Konpromisozko erabakiak, larregi pentsatu gabeak, luzarora arazoak dakartzate. Izenak garrantzi handiegia du horrela erabakitzeko.
- Orain arteko erabilerak ere ez dute konpontzen arazoa, PNV zein PSE planteatzen ari diren alternatibak edo beraien azterketetan aurkeztuak ere ez. EH Bildu ere ideia garbi gabe ari da.
- Izenaren laguntzaileei -sustantiboak behar dituen adjetiboei- kasu eginez, kontuan hartu behar da aurkeztutako alternatiba erabiliko balitz, laguntzailearen hitz baten bakarrik egongo litzatekeela dibergentzia, hamabigarren puntuan azaltzen den moduan. Batzuk diote Estatal eta besteek ez dute zehazten.
- Foral hitza aukeratzeak onura handiak lituzke, foral kontzeptua eremu administratibo horrek bere legeak egiteko duen ahalmen moduan ulertuta. Bi artikulu hauetan (lehena -irakurri mesedez azaltzen den izen proposamenari kasu egin gabe-, bigarrena) argudiatzen da zergatia.
- Comunidad hitza aldatu behar bada, adostasunik ez dagoelako, alda bedi, baina foral ukitu gabe. Comunidad hitzaren alternatiba batzuk hauek lirateke: Estatu, Errepublika, Erreinu, edo errealistagoak diren Konfederazio , Elkargo, etab; erdaraz: Estado, República, Reino edo Confederación, Unión, etab. Gure eremuak historian zehar jaso dituen izenen zerrenda luzea dago goian aipatu liburuan.
- Adibidea jartzearren, horrela geratuko lirateke izena goian aipatu bi aukerekin: Baskonia Mendebala/Euskadi Foru Konfederazioa, Baskonia Mendebala/Euskadi Foru Elkargoa, etab; erdaraz: Confederación Foral de Baskonia Oeste/Euskadi edo Unión Foral de Baskonia Oeste/Euskadi.
[1] Bi testuak hemendik jaso dira: https://federalistak.es/index.php/manifiesto-24-de-octubre/conclusiones-sobre-un-nuevo-estatuto-presentadas-en-el-parlamento-vasco/