‘Historia laburra’ liburu bilduma berria

Gure herriaren historia modu arin eta hezitzaile batean jendearengana errazago ailegatzeko helburuarekin, berriki bilduma bati ekin diogu: Historia Laburra. Bilduma honen helburua, formatu txikian eta prezio murritz batean, gure historiako gertakari eta gai zehatzei heltzen dieten lanak plazaratzea da. Hala, sail berriaren lehenengo hiru zenbakiak plazaratu ditugu jada, eta gure online dendan aurkitu ditzakezue: José Luis Orella Unzueren La actividad armada de Gipuzkoa en la conquista de Navarra (1512-1524), Emakumeak historian (hainbat egile) eta Las matxinadas de Euskal Herria, Xosé Estévezena. 

Izenburuek argi adierazten nondik jotzen duen liburu bakoitzaren edukiak. Orellaren liburuak, Gipuzkoak Nafarroako konkistaren aurrean izan zuen aldartea erakusten digu, hainbat gertakaritan oinarrituta: Gipuzkoa eta Gaztelako Erresumaren arteko harremana, Nafarroa konkistatzeko bataila desberdinetan izan zuen papera, tartean Amaiur eta Belatekoa; garai historiko erabakigarri horretako izen eta pertsonaia esanguratsuenak… 

Historia Laburra bildumako bigarren zenbakiari dagokionez, urtez urte Nabarralden argitaratu izan dugun Haria bildumako alerik arrakastatsuenetako bat berreskuratu dugu: Emakumeak historian. Bertan, egile desberdinen artikuluen bitartez gure historiako emakume azpimarragarri batzuen biografiak azaltzen ditugu, hala nola, Katalina Foixkoa, emakumeen papera ikastolen sorreran…

Azkenik, Xosé Estévezek idatzitako Las matxinadas en Euskal Herria lanean XVI eta XIX mendeen artean gertatutako gatazkei errepasoa egiten zaie, garaian garaiko testuinguruan kokatuz.