Historia berreskuratzeko eta faltsifikazioei aurre egiteko kanpaina

 

Euskal Herriaren historiari buruzko solasaldiak

«Jendarteari dei egin nahi zaio 1512ko konkistaren 500garren urteurrena gainean du­gula, gure historiaren oroitzapena berreskura­tzeko eta faltsifikazioei aurre egiteko», azaldu du Amaiur 1512-2012 Nafarroa bizirik elkarteak. Eta Hernaniko Udalarekin batera, Euskal Herriaren historiari buruzko bost solasaldi antolatu ditu Biterin, asteartean hasita. Herri ezberdinetan bultzatzen ari den sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen dira.

Euskal herriko historian ba­rrena ibiltzeko aukera izan­­go da datozen egunetan hernanin. hernaniko udalak eta amaiur 1512-2012-nafa­rroa bizirik elkarteak antolatuta, bost solasaldi izango dira biterin, arratsaldeko 20:00e­tan hasita. lehenengoa datorren asteartean, otsailaren 9an izango da, gipuz­koa, biz­kaia eta arabaren ga­leraraino arituko dira: ixga­rren mendetik 1300 urtera. Angel Rekalde nabarraldeko kidea izango da hizlaria. bes­te so­la­saldi bat ere izango da da­torren astean; zehazki ostegunean, hilaren 11n, eta az­ter­tuko da historiaurretik ixga­­rren mendera arteko ga­raia, hau da, iruñeako erre­suma­ren sorrerainokoa. beñi agirre hernaniarrak emango ditu azalpenak. berau ere nabarraldeko kidea da.
hilaren 16an, berriz, na­farroa garaiaren konkista izan­go dute hizketagai. 1512 urtean zentratuko dira eta ai­tzin­da­riak eta ondorioak azalduko dituzte. handik bi egunetara, hilaren 18an eman­go zaio ja­rraipena la­purdi, baxe­nabarre eta zu­beroa frantzia­pean geratu zi­reneko kontaketarekin. eta az­ken solasaldia hilaren 23an izango da eta bertan azalduko dira soberaniaren aztarnak.
solasaldiak dohainik dira, baina aurretik izena eman behar zen.

1512-2012, nafarroa bizirik elkartearen sentsibilizazio kanpaina
1512-2012, nafarroa bizirik elkartea helburu jakinarekin sortu da, nabarraldek bultzatua eta hainbat pertsonaia publikok babestua. «2012 urtean, 500 urte beteko dira 1512ko konkistatik, hau da, historiaren manipulazioak ituntzat aurkeztu digun inbasiotik. luzea da nafar erresumak jasan dituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikur bilakatu da. eta jadanik iragarrita dago agintariek historia berriz ere manipulatuko du­te­la. herriaren kontzien­tzia  fal­tsutuko dute, 500 urte be­tetzera doan biolentzia-egoera bat lausotzen ahaleginduko dira», diote 1512-2012 na­farroa bizirik elkarteko kideek. eta horren harira antolatu dituzte her­nanin egitekoak diren bost solasaldi ho­riek. herri ezberdinetan egiten ari diren sentsibilizazio kan­pai­naren barru­an, hain zuzen.

«faltsifikazioei aurre»
«sentsibilizazio kanpaina honekin jendarteari deia egin nahi zaio 1512ko konkistaren 500garren urteurrena gainean dugula, gure historiaren oroitzapena berreskuratzeko, eta, beraz, faltsifikazioei aurre egiteko», gaineratu dute. eta azaldu dute kolokan ez dagoela iraganaren inguruko interpretazio bat ala beste, gaur egungo egoera eta etorkizunaren aurreko eztabaida baizik. «manipulazioak, azken batean, nafarroak erabakitzeko ahotsik ez duen egoera hau legezkotzat jotzeko asmoa du. itunaren ideia faltsuak estali nahi du nafarroa ez dela burujabe, asimilazio prozesuan dagoela, akulturazioan, berezko erakundeak ukatzen direla, bere nortasuna, hizkuntza, kultura…».

 

1512, Hernani erre zuteneko urtea

Nafarroa Garaiaren konkista izeneko solasaldiak, hau da, emango den hirugarrenak, badu bereziki interesgarria egiten duen kontakizuna hernaniarrentzat. Izan ere, urte hartan, 1512an erre zen Hernani. Zergatik erre zen eta nork agindu zuen su ematea ezagutzeko aukera izango da aipaturiko solasaldian eta baita garai hartako kontakizun gehiagoren berri izateko ere. Beñi Agirrek aurrerapen txiki bat ekarri dio Kronikari.

Otsailaren 16an, asteartean, hirugarren solasaldiaren txanda izango da: nafarroa garaiaren konkista. aitzindariak eta ondorioak izenekoa, eta 1512 urtera eramango gaituzte azalpenek. bertan kontatuko dute hernani noiz eta zergatik erre zen, besteak beste. solasaldira joateko aukerarik ez dutenek hementxe dute garai hartako egoeraren azalpen txiki bat. beñi agirre nabarraldeko ki­deak kontatu dizkio kroni­ka­ri solasaldiaren xehetasunak.

hernani erre, gaztelarrek laguntzarik ez jasotzeko
1200 urtean, gasteiz zazpi hilabetez setiatu eta suntsitu ondoren, gaztelarrek honda­rri­biraino sartu eta hernani beretu egin zuten, beste hainbat herrirekin batera. 1512an, na­farroa garaia­ren inbasio garai­an, hernanik harresiak eta do­rreak zituen inguruan eta  kokapen estrategikoa zuenez, hernaniarrek nahi ala nahi ez, parte zuzena hartu behar izan zuten konkistan eta ondorengo sarraskietan.
1512ko uztailean, uru­me­an barrena sartu ziren lehenengo oste espainiarrak iruña har­tzera, eta uztailaren 24an erori zen hiriburua. azaroan, nafa­rroako joan albret erregearen eta la palicen osteen adar bat iruña berreskuratzeko guduan ari zen berriro. eta bien bitartean, beste adar ba­tek irun, oiar­tzun, erren­teria eta hernani har­tu eta erre egin zituen iru­ñan gotortuak ziren gaztelarrek laguntzarik jaso ez zezaten.  

benetako asmoa, nafarroa menperatzea
1512ko urtean, gaztelan, joa­na eroa zen erregina titularra, baina, honen eroaldia zela-eta, bere aita fernando ii.a ara­goikoak gobernatzen zuen (ka­tolikoa, faltsarioa edota inki­sidorea ere deitua). urte har­tan, frantziako luis xii.a­ren eta aragoiko fernando ii.aren arteko gerra piztu zen. ingalaterrak ere bazuen honetan interesik, espainiarra ga­rai­lea izanez ge­ro, ehun ur­teko gerran galdutako aki­tania berreskuratuko bai­tzuen.
hori horrela, fernando ii.ak ingalaterrako erregearekin hitzarmena egin zuen frantziarren kontra. hala eta guztiz ere, aragoi-gaztelako erresumaren benetako asmoa ez zen frantziarren kontra aritzea, nafarroa haien pean jartzea baizik. nafarroako erresuma oso egoera ahulean zegoen militar arloan eta gainera, egungo araba, bizkaia eta gipuzkoako lur gehiena gaztelaren pean zegoen 1200eko inbasioez geroztik.

inbasioa, aita santuaren bulda aitzaikiatzat hartuta
fernando ii.a aragoikoak  julio ii.a aita santuak emandako ´pastor ille caelestis` delako bulda aitzakiatzat hartuta, na­farroa garaiaren inbasioa mar­txan jarri zuen.  bulda hori, or­dea, ez zen existitzen. geroztik eginarazia da.
uztailaren 10ean, donosti­al­dean zeuden oste espainiarrak urumea ibaian gora egin eta goizuetan barrena sartu ziren. ekialdetik, berriz, tara­zo­na eta erriberritik abiatu zi­ren erronkarialdeko ihesbidea mozteko asmoz. hilaren 17an, fernando ii.ak albako dukeari agindu zion gasteiztik atera eta iruñarantz abiatzeko.
uztailaren 24an, fer­nando logroñon zain zegoela, si­natu zen iruñako kapitulazi­oa eta joan iii.a albret eta ka­talina i.a nafarroako errege-erre­ginak ihes egin zuten biar­nora. gaztelarrek espaini­ako zaindariaren eguna, santi­a­go eguna, aukeratu zuten iru­ñan sartzeko: uztailaren 25a.  gainera, 1512ko abuztuaren hasieran, al­ba­ko dukearen os­teak doni­bane garazin sartu ziren.

kapitulazioa eta inkisizioa
fernando ii.ak nafar hiritarrak bere alde jartzea nahi izan zuen, horregatik,  nafa­rroako funtzionario eta jaun­txoen pribilejioak errespetatuko zituela zin egin zuen iruñako kapitulazioan. baina, ez zituen garrantzizko karguak nafarren eskuetan jarri. gainera, cisneros kardinalak gaztelu eta dorreak suntsiarazi zituen nafarrei birkonkistarako aukera galarazteko, he­rriak sakeatu zituen, emakumezkoak bortxatu, jendea torturatu, hil. villalba jeneral es­pai­niarrak ´herriari izu osa­sun­­tsua inposatzea beharrezkoa zela` esan zuen.
1512ko irailaren 21ean, erro­mako elizaren laguntzaz, fer­nan­dok inkisizio santua­ren tri­bu­nal modernoa ezarri zuen. in­ki­sizioak ehunka nafar sutan bi­zirik erretzera kondenatu zituen.

azken ahalegina 1521ean

iruña eta donibane garazi erori ondoren, gainerako na­far herriak ere segidan erori ziren, baina, ez borroka borti­tzetan inbasoreei aurre egin ga­be. gainera, ondorengo ur­te­etan ere, nafarroa garaia berreskuratzeko nafar-biarnesen ahaleginak etengabeak izan ziren.
azkenekoa 1521ean hasi zen, jauntxo gaztelarrek ko­mu­neroekin zuten guda zibila aprobetxatuta. oste nafarrek mai­atzean berreskuratu zuten iruña eta bertan zauritu zuten gaz­telarren alde ari zen loio­la­ko iñigo. nafarrek logroño har­­tzea ere lortu zuten, baina, os­te gaztelarrak komuneroen kon­trako gudu­an garaile izan on­doren, nafarren aurka bildu zi­ren berriro. noaingo sarraski­a (1521-vi-30), amai­ur­ko setioa (1522-vii-19) eta hon­darribia­ko galerarekin (1524-iii-25) amaitu ziren nafa­rroa garaia berres­kura­tzeko ahaleginak.

kronologia
1054an, fernando i. gaztela-leongo erregeak bere anaia gartzia iii.a nafarroakoa ata­puerkan hil eta nafar erresu­ma­­ren mendebaldea inbaditu zu­en: oka mendiak eta bu­­reba. 1076an, nafa­rroako an­­tso iv.a pe­ñalenen asasinatu zu­ten eta gaz­telako alfontso vi.ak naiara eta errioxa hartu zituen. 1200e­an, gasteiz zazpi hilabetez se­tiatu ondoren, gaz­telako al­fon­­tso viii.ak araba, biz­kaia eta gipuzkoa har­tu zi­tuzten honda­rri­biaraino. 1512­ko uztaila-abuz­tuan, es­pai­­nia­rrek nafa­rroa ga­raia eta beherea inbaditu zituzten. 1620an, iparraldea frantziako koroan barneratu eta 1659an, pirinioetako itu­naren ondorioz, egun eza­gu­tzen dugun fran­tzia-espainiako mugak  ezarri zituzten.

http://www.kronika.net