Hernani Errotzen Elkartea

Hernani Errotzen Elkarteak, «bulego txukuna eta lanerako egokia», Villa Ave Marian

Hernaniarren nafartasuna eta memoria historikoa berreskuratzea helburu dituen Hernani Errotzen Elkarteari lokala utzi dio Udalak Villa Ave Marian, eta atzo inauguratu zuten bulegoa.

Hernani Errotzen Memo­ria Historikoa Elkarte Kul­turalak bulegoa dauka Villa Ave Ma­rian, atzoko egunaz geroztik. Hernani Errotzen Elkarteak, hernaniarren na­far­tasuna eta memoria historikoa berreskuratzeko lanean dihardu eta zeregin horretan segi dezan, lokala utzi dio Udalak. «Lokal txukuna eta lanerako egokia», azaldu du elkarteak. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia eta bertan izan ziren elkarteko ki­deekin batera, Luis In­txaus­pe alkatea, herriko talde ezberdinetako kideak eta hainbat herritar. Bulegoak balioko die taldeko bilerak-eta egiteko, besteak beste, eta Nabarraldeko materiala ere bertan izango da eskuragai. Goizeko ordutegia izango du, normalean, 09:00-12:00. Bulegoko zenbakia, berriz, honakoa: 943 55 60 11.

Gaiarekin interesa, herritarrek
Hernani Errotzen, Nabarralde­tik sortutako elkartea da. Badi­ra 3 urte herritar batzuk nafartasunaren inguruan eta me­mo­ria historikoaren inguruan hitzaldiak eta liburu aurkezpenak antolatzen hasi zirela. Eta taldea, orain dela urte eta erdi in­guru asentatu zen. Dozena bat herritar dabiltza taldean, baina laguntzen duen jende gehiago badela dio Beñi Agirre taldekideak: «Gaiare­kin interesatutako herritar de­xente da­go. Eta pu­blikoa zabala da, ikuspegi po­litiko eta kultural ezberdinetakoa». Herritarren inplikazioari lotuta, herri mailan dagoen la­guntza eskertu du eta azaldu du horren adibide direla, besteak beste, Leokadisti li­bu­rudendak beraien materiala eskura jartzea eta Irizar tabernan, kamixeta eta banderak.

Hainbat ekimen
Ikerketak egiten ari dira. «Esa­terako, aurkikuntza interesgarria izan da oso, XVIIgarren mendeko do­kumentua bilatu izana». Do­kumentua, Herna­ni­­ko kon­tzejuak Espainiako erregeari bidalia da garai hartan. Orain, arrasto gehiagoren bila dabil­tza. Dokumentu ha­ren eran­tzunaren bila, hasteko. Horrez gain, egin dituzte: hitzaldiak, liburu aurkezpenak… Hemendik aurrera, as­moa dute ikastaroak ere antolatzekoa. Azken bi urteetan Tilosetan egin den kulturen ar­te­ko azoka ere Hernani Erro­tzenek antolatu du, beste talde batzuekin batera.

Datorren urterako lanean
Datorren urtean, hau da, 2012an, Nafarroako erresumaren konkistaren 500garren ur­teu­rrena izango da eta Herna­ni Errotzen taldea Hernaniko bes­te elkarte eta taldeekin la­ne­an ari da. «Asmoa da talde ho­riek beraien ekintzetan ikuspegi honen berri ematea. Argi edukitzea gai honen gainean de­nok egin dezakegula zerbait. Hori oso inportantea da», diote.

http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=28956&Act=07