Hemeroteca: Praileaitz

Ainhoa Sarasola.

Berria

Azken asteetan Zeleta enpresak Itsasertze Legea urratu duela onartu du Jaurlaritzak, «komunikazio arazo batengatik»

Praileaitzen benetako eremua aztertzeko eta babesa handitzeko eskatu dute arkeologoek

Azken bi asteotan hondeamakinak Praileaitzeko koba (Deba, Gipuzkoa) inguratzen duen magala suntsitzen aritu dira, Mutrikuko Natur Taldeak jakinarazi duenez. Itsasertze Legeak babesten du, teorian, inguru hori, baina Sasiolako harrobia ustiatzen duen Zeleta enpresak legea urratu duela aitortu zuen atzo Blanca Urgell Kultura sailburuak, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean eginiko agerraldian. «Komunikazio arazo batengatik» gertatu da lege haustea, Urgellen hitzetan. Itsasertze Legeak ez duela Praileaitz babesten garbi du, ordea, Aranzadi Zientzia Elkarteak. Horregatik, ingurua Kultur Ondarearen Legearen bitartez babesteko eskatu zuen atzo, beste behin.

Praileaitzentzat Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den babes dekretu zirriborroaren gainean iritzia emateko agerraldia egin zuten Aranzadiko Xabier Peñalver, Sonia San Jose eta Juantxo Agirre Mauleon arkeologoek, Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkidearen eskariz. Zirriborroarekiko oinarrizko desadostasunak agertu zituen Peñalverrek, zortzi urtez aztarnategian lanean aritu den arkeologo taldeko buruak. Batetik, aztarnategiaren kultur balioa aintzat hartuta -Madelein aroko margoak nahiz bitxiak aurkitu dituzte bertan-, Praileaitz kultur ikuspegitik babestu behar dela adierazi zuen. «Burgoseko katedrala harrobi baten eraginetik babestu beharko balitz, ez nuke proposatuko ingurumenaren aldetik babestea, alboan igelak bizi diren putzu bat duelako, esaterako», adierazi zuen.

Jaurlaritzaren asmoa, ordea, babes hori 1988ko Itsasertze Legearen bidez ematea da, gaur arte bezala. Lege horrek ez du haitzuloa ez inguruko mendi magala babesteko balio, Aranzadiren ustez. Horren lekuko, azken egunotako gertaerak jarri zituen Peñalverrek. Zeletaren makinek «atzera ezinezko kaltea eragin dute egun askotan, erabateko hondamendia», arkeologoek salatu zutenez.

Kultura sailburuak berak azaldu zuen gertatua, Peñalverrek hitza hartu aurretik. Urgellen hitzetan, enpresak errepidera harriak ez erortzeko makinak sartzea erabaki zuen, eta horren berri eman zion Ura Uraren Euskal Agentzari. Baina «komunikazio arazo batengatik» Urak ez zuen mezua jaso, ezta Zeletak Ura agentziarena ere, salaketen harira lanak gelditzeko agindu zuenean. Larrazabalek eta Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak ez zuten azalpena ontzat jo, eta ziurtzat jo zuten enpresa babestutako gunea ustiatzen aritu dela.

Urgellen ustez, Itsasertze Legea nahikoa da Praileaitz babesteko, baina gehitu zuen legeak ezin duela ziurtatu arau hausterik ez dela izango, ezta Ondarearen Legeak ere. Horixe gertatu dela iritzi zion, enpresak legea urratu duela egunotan. Hala, Ura agentzia auzibidea zabaltzea aztertzen ari dela jakinarazi zuen. Orain arte Itsasertze Legearekin ere Praileaitz ustez babestuta zegoela, baina esperientzia «ezin txarragoa» izan dela esan zuen Peñalverrek. Eta ez dela legea urratu den lehen aldia izan gogorarazi zuen. Lege hori ez betetzekotan Kulturak esku hartuko zuela esan izan du sailburuak, eta hartarako badela garaia uste du Aranzadik.

Praileaitz 6 eta Praileaitz 1

Praileaitzeko leizeen nondik norakoak oraindik ez direla sakon aztertu, eta koben luzera eta sakonera nahiz haien artean loturarik ba ote dagoen ere ez dakitela azaldu zuen Peñalverrek. «Garbi utzi behar da erdiko nukleoa den Praileaitz 1en mugak ez direla ezagutzen. Gaur-gaurkoz, ez da aski ongi ezagutzen babestu nahi den ondarea». Dekretu zirriborroa egiteko erabili den planoan Aranzadiko taldeak aztertu dituen hainbat leize ez direla agertu ere egiten gehitu zuen. Hala, Praileaitz 6 gunearen egoera aipatu zuen bereziki. Harrobiak gune horretan leherketak egiten urteak daramatzala, eta agian Praileaitz 1ekin lotura duela ohartarazi zuen. Hartara, Praileaitz 1 txikitzen aritzea ezin dela baztertu iritzi zion. Praileaitz 6ri zazpi metroko babes eremua ezarri diote zirriborroan, baina ez da nahikoa arkeologoentzat.

Hala, Praileaitz 1 eta 6ren mugak zehazteko eta haien arteko balizko lotura argitzeko azterketak eskatu zituzten, baita orain arte eginiko azterketen ondorioak aplikatzeko ere. Magala kultur ikuspegitik babesteko eta legeak betearazteko ere eskatu zuen Aranzadik.

Adituen aurretik mintzatu zen Urgell, eta dekretu berriaren eraginkortasuna ez ezik, Itsasertze Legeak ematen duen babesa defendatu zuen, bi argudio emanda: batetik, magal osoa hartzen duela eremutzat; eta bestetik, legea enpresaren ustiatze baimena baino lehenagokoa izanik, zailago lukeela Zeletak kalte-ordaina eskatzea, zenbait eremutan jarduerak etetekotan. Ondarearen babesaren eta ikuspegi ekonomikoaren artean oreka bilatzea beharrezko jo zuen sailburuak, kalte-ordainak milioika eurokoak izan daitezkeelakoan. «Gure helburua babesa da, eta landutako proiektua anbiziotsua eta eraginkorra da».

EA eta Aralarreko ordezkariek ez zituzten nahikotzat jo proposatutako babes neurriak, eta PPko Carmelo Barriok urratsak egiten jarraitzeko eskatu zion sailburuari.

 

El tiempo se agota para Praileaitz

Editorial

Gara

Mientras la empresa Amenabar, que explota la cantera de Sasiola en Deba, sigue comiendo a grandes bocados la ladera de Praileaitz, el Parlamento de Gasteiz continúa enfrascado en debates cada vez más enterrados en un lodazal de competencias y vergonzosa falta de decisión política. Y mientras este enclave, auténtico santuario rupestre guipuzcoano, camina cada día que pasa y de forma inexorable hacia la destrucción, los nuevos responsables institucionales se esconden detrás de supuestas amenazas económicas, en forma de hipotéticas indemnizaciones millonarias a los explotadores de la cantera, para permitir que se consume un desastre cultural de dimensiones aún no calculadas y, lamentablemente, irreversibles.

«Las cosas se ven diferentes desde el Parlamento que desde el Gobierno, porque la palabra de un parlamentario tiene menos consecuencias de responsabilidad que la de alguien que está gobernando». Aún no se había apagado el eco de estas insólitas palabras, pronunciadas recientemente por Antonio Rivera, viceconsejero de Cultura, cuando se desarrollaba ayer la sesión de la Comisión de Cultura que debía abordar el decreto que regulará la protección de la cueva. Rivera trataba sin éxito de justificar el cambio radical de postura de su partido, el PSE, que estando en la oposición defendía la protección total del enclave y, ya en el Gobierno, se contenta con ampliar en apenas diez metros la insuficiente área de protección de la cueva.

Tras la brutal sinceridad del viceconsejero, que de un solo plumazo vacía de contenido cualquier planteamiento político de oposición en el Parlamento, se esconde en realidad una actitud pusilánime ante las amenazas empresariales y una absoluta falta de respeto a los propios principios y a los compromisos ideológicos adquiridos con su electorado. Y si eso es grave, hay algo aún peor: el tiempo se agota para Praileaitz.