‘Foruak’ ikastaroaren edizio berrirako izen-ematea, irekita

Nabarralde Fundazioak Foruak online ikastaroaren edizio berri bat eskainiko du aurten, martxoaren 4tik 25era. Ikasnabaralde online plataformaren bidez emango da kontzeptu honen inguruan dagoen nahasmena argitzea izango du helburu. Izen-ematea irekita egongo da otsaila bukaera arte nabarralde.eus-en. 

Deustuko Unibertsitateko katedraduna den Jose Luis Orella Unzuek zuzenduta, ikastaroa lau unitate didaktikotan banatzen da, kontzeptuaren definizioa eta testuinguru historikoa, Nafarroako Foru Orokorra, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Lapurdiko tokiko foruak eta sistema foralaren egungo ikuspegia aztertuko direlarik. Ikastaroa euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera dago, bestalde.

Foruen inguruan dagoen eztabaida historikoan nahasmen handia dago kontzeptuaren esanahiari dagokionez. Nazio Foralaz ari garenean, zertaz ari gara? Foruak hitzak hainbat erabilera ditu: Foru Orokorra, tokiko foruak, foruak eskubide bezala… Afera hau argitzea ezinbestekotzat jotzen dugu, eztabaida bere oinarrietara eramateko.

Pentsamendu analitikoa eta historiarekiko zein memoria historikoarekiko ikuspuntu egokia bilatzeko helburuarekin batera, gaur egun beharrezkoak diren erreferente historikoen balioa berreskuratzea dago, subjektu eusko-nafarraren ibilbide historikoan berebiziko garrantzia izan dutenak: eskubide piriniarra, erakunde foralak, foralitatearen paradigma…

Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgai bakoitzean sarrera bideo bat, irakasleak landutako edukiak eta eduki gehigarriak aurkituko dira, asteroko maiztasunarekin.

IZEN-EMATEA, HEMEN

HELBURUAK

  • Euskal Herriko erreferente historikoetan sakontzea.
  • Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
  • Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea, historiografia ofizialak ez baitu horrelakorik jasotzen (horren eredu garbia da “Nafarroa Foru Erkidegoa” izena bera da)
  • Eguneroko jarduna utzi gabe gai hauetan prestatzea ahalbidetzen duen metodologia eskaintzea, sareko hezkuntzaren bitartez.
  • Oroimen lekuen eta gure historian erreferentzialak izan diren data eta gertaeren balioa berreskuratzea.
  • Euskal subjektuari dagozkion prozesu historikoen eta hauen ondorioez jabetzea: zuzenbide piriniarra, foru-erakundeak, paradigma forala…
  • Historia ondare gisa: ezagutza, balio sinbolikoa eta aberastasuna. Nafar Estatuaren berezitasunak eta ezaugarriak.

EGITARAUA

  1. GAIA: ZER DIRA FORUAK? Glosarioa, Hiri Forua eta testuinguru historikoa
  2. GAIA: NAFARROAKO FORU OROKORRA
  3. GAIA: LURRALDE FORUAK. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Lapurdi
  4. GAIA: FORU SISTEMAREN IKUSPEGIA GAUR EGUN. Zuzenbide Publikoa (Kontzertu Ekonomikoa), Zuzenbide Pribatua eta testuinguru historikoa: gerra karlistak, gamazada…

EDUKIEN ZUZENDARIA: JOSÉ LUIS ORELLA  (Deustuko Unibertsitatean katedraduna)

MATRIKULAZIOA

Izen-ematea www.nabarralde.eus webgunean edo 948 21 10 57 telefono zenbakira deituta egin daiteke. 

Izen-emate epea: Otsailaren 29ra arte.

METODOLOGIA

Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgai bakoitzean sarrera bideo bat, irakasleak landutako edukiak eta eduki gehigarriak aurkituko dira, asteroko maiztasuna izango dutelarik.

Ikasleak  e-learning programan eskuragarri izango ditu material didaktikoak (tutoretzak, material gehigarria, bibliografia, ebaluaketak…). Ikasle bakoitzari pasahitz bat emango zaio matrikulazioa egiterakoan. Ikasgaiak web orrian jarriko dira astero.

Ebaluaketa jarraitua egiten zaie ikasleei, ariketa didaktikoen bitartez:
Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek gai amaieran erantzun beharko ditu.

IRAUPENA

Martxoaren 4tik 25ra. Ikastaroa lau astez garatuko da. 

ZIURTAGIRIA

Amaitzean, ikasleari ziurtagiria emango zaio.

HIZKUNTZA

Ikastaroa euskaraz eta gazteleraz egingo da.

PREZIOA

Ikastaroaren zenbatekoa 50 eurokoa da. Nabarraldeko sustatzaileek 10 euroko deskontua izango dute.