Foruak ikastaroa Online 2017

‘FORUAK’ ONLINE IKASTAROAREN IV. EDIZIOA

Foruei buruzko eztabaida historikoak nahasmena sortu eta mitoen sorrera ahalbidetu  ditu. Nahasmen horren adibide garbia dugu Nafarroa:  egungo “foru” erakundeak Espainiako sistema politikoaren menpeko dira. Baina Foruen hasierako izpiritua erabat subiranoa zen.

Bestalde, foruen bilakaerak  (degradazioak) euskal gizartearen eta espainiar Estatuaren arteko harremana definitu du. Sabino Arana bera paradigma foralean oinarritu zen bere teoria nazionalista osatzeko orduan.

Online ikastaro honek Foruei buruzko argibideak eman eta eztabaidaren oinarriak zehaztea du helburu. Eredu forala  (zuzenbide iturria, foru idatziak, hiri foruak, foru orokorra, lurralde foruak…) aztertuko dira bertan.

 

EGITARAUA

1. GAIA: ZER DIRA FORUAK?

Glosarioa, Hiri Forua eta testuinguru historikoa

2. GAIA: NAFARROAKO FORU OROKORRA

3. GAIA: LURRALDE FORUAK

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Lapurdi


4. GAIA: FORU SISTEMAREN IKUSPEGIA GAUR EGUN

  • Zuzenbide Publikoa (Kontzertu Ekonomikoa)
  • Zuzenbide Pribatua
  • Testuinguru historikoa: gerra karlistak, gamazada…

 

EDUKIEN ZUZENDARIA:

JOSÉ LUIS ORELLA (Deustuko Unibertsitatean katedraduna)


MATRIKULAZIOA

Izen-ematea www.nabarralde.com webgunean edo 948 21 10 57 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

Izen-emate epea: Otsailaren 6tik 28ra.


HELBURUAK

Euskal Herriko erreferente historikoetan sakontzea.

Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.

Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea, historiografia ofizialak ez baitu horrelakorik jasotzen (horren eredu garbia da “Nafarroa Foru Erkidegoa” izena bera da)

Eguneroko jarduna utzi gabe gai hauetan prestatzea ahalbidetzen duen metodologia eskaintzea, sareko hezkuntzaren bitartez.

Oroimen lekuen eta gure historian erreferentzialak izan diren data eta gertaeren balioa berreskuratzea.

Euskal subjektuari dagozkion prozesu historikoen eta hauen ondorioez jabetzea: zuzenbide piriniarra, foru-erakundeak, paradigma forala…

Historia ondare gisa: ezagutza, balio sinbolikoa eta aberastasuna. Nafar Estatuaren berezitasunak eta ezaugarriak.

 

METODOLOGIA

Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgai bakoitzean sarrera bideo bat, irakasleak landutako edukiak eta eduki gehigarriak aurkituko dira, asteroko maiztasuna izango dutelarik.

Ikasleak  e-learning programan eskuragarri izango ditu material didaktikoak (tutoretzak, material gehigarria, bibliografia, ebaluaketak…). Ikasle bakoitzari pasahitz bat emango zaio matrikulazioa egiterakoan. Ikasgaiak web orrian jarriko dira astero.

Ebaluaketa jarraitua egiten zaie ikasleei, ariketa didaktikoen bitartez:
Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek gai amaieran erantzun beharko ditu.

 

IRAUPENA

Martxoaren 2tik martxoaren 30era. Ikastaroa lau astez garatuko da, tartean atseden aste bat hartuko delarik.

 

ZIURTAGIRIA

Amaitzean, ikasleari ziurtagiria emango zaio.

 

HIZKUNTZA

Ikastaroa euskaraz eta gazteleraz egingo da.

 

PREZIOA

Ikastaroaren zenbatekoa 50 eurokoa da. Nabarraldeko sustatzaileek 10 euroko deskontua izango dute.

 

izenemanonline