Euskera eta euskal sena

euskalsena1

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13

Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da, “amai”+”ga”, hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Euskal senaren gaia zinez berezia da. Eta horri buruz hitz egiteko, batetik, Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek euskeraren ekohizkuntzalaritzan ardatz diren hitzen garrantzia azalduko digute: elkar, lagun, ote, -ok…. Ondoren, Felix Zubiagak euskera amaren mundu ikuskeran oinarritzen dela azalduko digu. Odon Ulibarrenaren audio hitzaldian, Gizabidea eta euskera euskal etniaren biziraupenaren eta orekaren muinari buruz hitz egingo digu. Ondoren Jabier Goitiak giza portaerako hitz pilo bat, gaztelerazkoak barne, nondik etor daitezkeen azalduko digu.

Arratsaldez Jose Ulibarrenak sortutako Artetako Museo Etnografiko liluragarria bisitatuko dugu eta beste lau hitzaldi interesgarri izango ditugu. Batetik, Felix Rodrigo Morak elkarbizitza, komunalitate eta hizkuntzaren arteko harremanaz egingo du hitz. Ondoren Imanol Agirren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua aurkeztuko digu bere semea den Luisek. Gero Licenciado Pozak 1587an idatzitako lana ezagutzeko aukera izango dugu Antonio Arnaizen bidez eta, amaitzeko, Iruña-Veleiaren gaian dauden azken albisteak eta partaideek, taldeka, gai honi buruzko iritzi eta proposamenak jasoko ditugu World Kafe baten bidez.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.

09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena

10:00 Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar, lagun, ote-ei-omen, -ok, …

11:00 Felix Zubiaga Legarreta: Ekologiazko armonikak euskeran

11:45 Atsedenaldia

12:15 Odon Ulibarrena Iroz: Gizabidearen zehar Eskuaraz – Gizabidea: la forma de ser de un

pueblo entendida a través del euskera

12:45 Jabier Goitia Blanco: Giza harremanen arloko euskerazko eta gaztelerazko berben

etimologiak

13:15 Mahaingurua: Euskerak Euskal Herriaren nortasunean eragina ahal dauka?

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldia: Artetako Museo Etnografikoa

18:00 Felix Rodrigo Mora: Convivencia, comunalidad y lenguaje

18:30 Luis Agirre Colon: Semblanza de Imanol Agirre y “Vinculos del Euskera con las lenguas

del mundo”

19:15 Antonio Arnaiz-Villena: Licenciado Poza: el Euskera es el antiguo lenguaje de las Españas

19:45 Iruña-Veleia: azken albisteak eta world kafea partaideen iritzi eta proposamenak jasotzeko

20:15 Biltzarraren amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 45 € bazkaria, bisita eta gidaliburua barne. Ikasle edo langabetuek: 30 €.

Informazioa eta izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com

Sarrera egiteko: Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469 (abonuan abizena jarri)

Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizena jarri)