ABENDUAK 2, ostirala
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna larunbatean egokitu da. Iturzaeta Herri-Eskolak ere bere aletxoa jarriko du, eta honako egitaraua prestatu du:
12:00etan, eskolako atarian, kantuak eta bertsoak:
– Euskara plazara
– Bertsoak
– Euskal Herrian Euskaraz kanta
– Bertsoak
– Behin betiko kanta
– Txistua eta dantza: Biribilketa
ABENDUAK 3, larunbata EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
GAZTELEKUAn euskararen eguna ospatzeko euskal esaldi dibertigarrien lehiaketa antolatuko da. Partehartzen dutenen artean sortzen diren esaldiak gaztelekutik zehar jarriko dira.
NAFARROAREN EGUNA:
– 12:00etan, GIPUZKOAREN JATORRIA dvd-aren proiekzioa, Berdura plazan.
– 17:00etan, berdura plazan, HITZALDIA:
– “NAFAR ERREINUAREN KONKISTA. Getaria 1200 – Nafarroa Garaia 1512”.
Hizlariak: Idoia Arrieta eta Patxi Abasolo, historialariak.
– 18:30ean, denok dantzara. Nafarroako dantzak, azuri beltza eta zazpi jauzi, plazan.
– Jarraian, Kantu-poteoa plazatik hasita.
– 21:30ean, Bertso-afari musikatua herriko bertsolariekin, gaztetxean.
– Nafarren afaria: 20:30ean Taxkon elkartuko dira.
Izena-ematea abenduaren 1a bitartean, Getariano kafetegian.
Antolatzaileak: Getariaren Sustraiak, GGA (Getariako Gazte Asanblada).
Languntzailea: Getariako Udala
ABENDUAK 4, igandea
– 12:30ean, “GAZTE ALAIAK” TXISTULARI TALDEAREN KONTZERTUA, elizan.
– 19:00etan, Txalo Produkzioak aurkeztuta, “BAGINAREN BAKARRIZKETAK” antzezlana, eskolako aretoan.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Ainhoa Garai.
Egilea: Even Ensler
Zuzendaria: Begoña Bilbao
*** Kutxaren kultur programaren baitan antolatuta.