JARDUNALDIA:
EUSKAL HERRIAREN NAZIO-GARAPENA
Auritz, 2024ko abuztuaren 3a eta 4a, larunbata eta igandea
Independentzia ezaren kostua izango da sinposium honen gaia. Helburu nagusia zera da: aztertzea zer galtzen ari den Euskal Herria , arlo politiko, kultural, sozial edota ekonomikoan errepublika independentea ez den bitartean, eta zer irabaziko lukeen herriak independentzia lortzean. Egitura artikulatu batean landuko dute antolatzaileek saioak, lau atal nagusitan banatuta: politika, kultura, ekonomia eta soziologia arloak. Karmelo Landak, Eneko Bidegainek, Xabier Irujok, Iñigo Urrutiak eta Oskar Arantzabalek parte hartuko dute.
Hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak izango dira, non parte-hartzaileek beren ikuspuntuak eta esperientziak partekatuko dituzten. Gainera, arlo bakoitzeko adituek hitzaldiak emango dituzte, eztabaida sakon eta informatuak bideratuz.
Nevadako Unibertsitateak antolatutako konferentzia da, eta parte-hartzaileek Euskal Herriaren etorkizunaz hausnartzeko aukera paregabea izango dute.
Sinposioaren amaiera gisa, Amaia Gartziaren eskutik, irrintzi kurtso bat eskainiko da parte hartu nahi duten guztientzat (aforoa mugatua).
Antolatzailea: Nevadako Unibertsitatea
Laguntzaileak: Auritzeko Udala eta Nabarralde Fundazioa