Durangoko Azoka zela-eta, Bernado Atxagak hitzaldi bat eman zuen eta hasi, mapa zaharrei buruz mintzatzen hasi zen, Liebanako Beatoaren mapamundian agertzen diren izenez eta abar. Mapa hau VIII. mendekoa da (XVIII.ekoa zekarren GARAko kronikak… kazetariaren akatsa, nonbait) eta, Atxagak berak dioskunez, harritu egingo ginateke mapa hori ikusiko bagenu eta Asia, Afrika eta Hispania bera, munduaren zentroa ez izaki, letra txikiz agertzen direla ohartarazten digu. Hartara, Euskal Herria oso berandu arte ez zela azaldu mapetan jakinarazi zigun. Azken afirmazio hau harrigarri samarra da, egiaz, Atxagaren ahotan entzutea, jakinik ba-dela mapamundi bat, XI. mendekoa, Gaskuñako St Sever herriko monasterioan ustez zuberotar familiako fraide Estefano Garzia batek egina non, letra larriz, Wasconia ageri den, ikusi nahi duenarentzat. St Sever Baionatik 50 km-ra dago, ipar-ekialderantz, Liébana baino gertuago bide batez, Euskal Herriko muga historikoen barruan. Bere armarriko legenda latinoak honelaxe dio: Caput Vasconiae, alegia, Baskonia-ko burua, hiriburua. Tomas Urzainkiren hitzetan: “Este mapamundi vascón de principios del siglo XI contiene una de las primeras representaciones que se conocen sobre la geografía política de la actual Europa”. Eta eransten du: “Este Mapamundi contempla a toda Vasconia unida, no distinguiendo entre la Vasconia aquitánica y la Vasconia ibérica”. Euskaldunok akats asko ditugu baina, bistan da, horien artean ez dagoela mapetan berandu agertzearena. Ondoren, Europako mapetan Nafarroa agertuko da, erresuma baitzen, harik eta azpikeriaz, jukutriaz, jazarpenaz, bortxaz, torturaz, terrorismoaz, hilketa selectivo eta masiboen bidez, orduan bai, mapeta-tik desagerrarazi zuten, gintuzten, arte. Ez da berria euskaldunok zibilizaziora berandu iritsi izanaren kontu hori. Gure etsaiek, hasi Aymeric Picaud-etik eta Sánchez Albornoz-eraino etengabe erre-pikatu digute, “gens barbara… parva, perversa, perfida, fide vacua et corrupta, libidinosa, ebriosa” eta nola ez “omni violentia docta, ferox et silvestris” eta guk sinetsi, baita gure basakeria harrotasunez asumitu ere, Europako indigenak omen garen ikuspegi bitxi horrekin. “Heuskaldunok bertze nazione guztien artean ez garela hain basa” gogorarazi behar izan zuen Leizarragak euskaldunoi erantsi diguten etengabeko leloaren aurrean. Berriz ere Urzainkik: “La minorización, de la actual Navarra [‘de los vascos’, esan zezakeen] es consecuencia de las conquistas militares que ha padecido, acompañadas de largos procesos de nacionicidio, lingüicidio, colonización, primitivización, consuetudinización y marginación”. Etsipengarria da kanpaina horiek Atxaga bati begiak Liebanara begira jarri izana, St Sever ignoratuta.
AZKEN BERRIAK
“Ni ez naiz sorgina eta ez naiz izan”, ozen eta euskaraz
Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute -
Manu Sota eta Euskararen Nazioarteko Eguna
Joseba Sarrionandia -