Zuztarrak Errotuzek euskal historia eta mitologiari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu

Urtero bezala, Zuztarrak Errotuz elkarteak udaberrian hitzaldiak antolatu ditu. Elkarte honen helburua, duela 14 urtetik, Euskal Herriaren historia euskaldunen ikuspuntutik kontatzea da. Zuztarrak Errotuz elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Euskal Herriaren historiari eta memoriari lotutako gaiak jorratuko ditu Kulturateko areto nagusian.

Lehen hitzordua, apirilaren 30ean izango da, asteazkena, 19:00etan, Anjel Rekalde Nabarralde fundazioko koordinatzaileak, “Euskal Sorgina: Fikziozko Errelatoa” izeneko hitzaldia eskainiko du.

Bigarren hitzaldia maiatzaren 7an izango da, asteazkena, 19:00etan, Kulturaten. Oraingo honetan, Aitzol Altuna historialariak, Nabarraldeko kide eta Lehoinabarra blogaren egileak, hitzaldi bat emango du “Nafarroako Gipuzkoarren mila urte” izenburupean.

https://mondraberri.eus/zuztarrak-errotuzek-euskal-historia-eta-mitologiari-buruzko-hitzaldiak-eskeiniko-ditu/