{"id":69431,"date":"2026-11-26T19:22:48","date_gmt":"2026-11-26T18:22:48","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=69431"},"modified":"2026-11-26T19:22:48","modified_gmt":"2026-11-26T18:22:48","slug":"joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/","title":{"rendered":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb"},"content":{"rendered":"<h2><span style=\"font-weight: 400;\">XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen &#8216;Drapetomania&#8217; eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.\u00a0<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-69434\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19.jpg\" alt=\"\" width=\"1299\" height=\"785\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19.jpg 1299w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-300x181.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-1024x619.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-768x464.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-695x420.jpg 695w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-150x91.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-696x421.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image1-19-1068x645.jpg 1068w\" sizes=\"auto, (max-width: 1299px) 100vw, 1299px\" \/><br \/>\nJoseba Sarrionandia idazlea, Durangon. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Norberaren bizilagunekin edo\u00a0etxe azpiko kebab jatetxeko langileekin\u00a0edo sakelakoari so dagoen\u00a0lagunarekin komunikatzeko gaitasuna galdu duen gizarte batean bizi garela uste duen arren, Joseba Sarrionandiak\u00a0(Iurreta, Bizkaia, 1958) bere pentsamendua\u00a0orri zurietan jasotzeko borondatea du oraindik, komunikatzeko gogoa. Hala, aspaldiko laguna duen Ares karikaturagileak eta berak bi nobela historiko egingo zituztela erabaki zuten; bata,\u00a0Joan Sebastian Elkanoren bidaiari buruzko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Munduari bira eman zion ontzia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (Pamiela, 2022), \u2014baina istorioa \u00abkapitalismo kolonialaren hasiera moduan\u00bb kontatzeko asmotan\u2014, eta, bigarrena, argitaratu berri dutena: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Drapetomania<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (Pamiela).\u00a0Bada,\u00a0bere etxeko goxoan, eta elkarrizketara bertaratu den argazkilaria ere interes biziz harrapatuta, Sarrionandiak\u00a0esklabotzaren nondik norakoak azaldu ditu; ez, ordea, sistema ekonomiko hura ikertzeko helburu soilarekin, egungo gizartea ulertzeko asmoarekin\u00a0baizik. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Drapetomania <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">kontzeptuaren etimologiak\u00a0grezierako bi hitzetan du oinarria:\u00a0<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">drapetes <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">(iheslari) eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">mania <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">(erotasun). Mediku estatubatuar batek asmaturiko buru gaixotasun bat izan zen, esklabo beltzei egozten zietena.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abEsklabo egoera ametitu ez eta ihes egiteko gogoa edo praktika\u00bb. Seguru bat edo beste identifikatua sentituko dela sintoma horiekin.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nire ustez, bai. Drapetomania kontzeptua esklabotzara edo beste gatibu egoera askotara aplikatu daiteke; alor askotan daukagu askatasun falta hori. Nobela, batez ere, botere harremanei buruzkoa da, eta botere harremanak horrelakoak dira:\u00a0ez da soilik askatasuna kentzen dizutela, baizik askatasun kentze hori arrazionala izaten dela, zientziak eta botereak babesten dutelako. Horregatik, oso zaila izaten da askatasuna aldarrikatzea. Baina nobelak XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatzen du.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Eta gertaera historiko horrek\u00a0gaur egungo gizartea ulertzeko gakoak ematen ditu.\u00a0<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Denbora pasatzen da, eta konturatzen gara ze injustua izan zen Inkisizioa XVII. mendean, baina hori momentuan normala zen, gehiengoak onartzen zuen, justifikatzen zuten eta praktikara eramaten zutenak goi mailako pertsonak ziren, gainera prestigioa lortzen zutenak hori eginez. Esklabotza gauza bera izan zen: esklabo jabeak eta esklabo trafikatzaileak jauntxo handiak izan ziren eta dira oraindik. Zulueta, adibidez, 1878an hil zen, eta mila eta piko esklabo utzi zituen testamentuan; erregeak emandako tituluak zituen, Arabako markesa zen, Arabako aberatsena,\u00a0baita Kubako aberatsena eta ongile aitortua ere. Ideia orokor bat dago liburuan, irakurlea konturatuko da: hori gertatzen baldin bazen XVII. mendean Inkisizioarekin eta XIX. mendean esklaboekin, gaur egun ere horrelako botere harremanak eta zapalkuntzak existitzen dira. Eta jende hori Realeko presidentea da, edo mundua gobernatzen duena.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Zulueta bera agertzen da liburuan, baita besteren bat ere&#8230;<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izen batzuk erabili ditut, baina oso gutxi. Adibidez, Manuel Calvo. Portugaleteko ongile bat izan zen, Portugaleteko zubi zintzilikariaren ondoko hotelaren jabea. Portugalete erdia berea zen, eta Kubako azken oligarka trafikatzailea izan zen. Botere handia zuen independentzia denboran ere, baina gero Euskal Herrira lekualdatu zen. Eta\u00a0Goitisolo lekeitiarra ere aipatu dut, Euskal Herritik Kubara\u00a0eta Kubatik Bartzelonara joan zena. Egungo Bartzelonako familia aberats bat da Goytisolo familia, eta famatuak dira nahiz eta burgesia gorriaren parte izan, ondorengoak idazleak izan direlako: Juan Goytisolo, Jose Agustin Goytisolo eta Luis Goytisolo.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Fikzioa errealitatearekin nahasi duzu, beraz.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fikzioa da, baina erreferentzia historikoak ditu; nobela historiko bat da. Badirudi esklabotza antzinako kontua izateaz gain\u00a0kontu marjinala zela, baina saiatu naiz azaltzen esklabotza zentrala zela diruaren ekoizpenean. Eta egiazko istorio bat kontatzen saiatu naiz, konta daitekeen modu bakarrean: egoera bat bizitzeko jendeak izan ditzakeen ikuspegi diferenteetatik. Pio Barojak esklaboen trafiko ilegalaz hitz egin zuen <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Las inquietudes de Shanti<\/span><\/i> <i><span style=\"font-weight: 400;\">Andia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> liburuan, eta nik ez dut asko aipatzen, baina irudietan agertzen da Maria Kristina Espainiako erreginaorde izandakoa, trafiko ilegalaren inbertitzailerik handienetakoa izan zena.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Zer irudi da\u00a0emakume itsusi bat agertzen den hori?<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai, hori Maria Kristina erreginaren errepresentazio bat da; hau, begira [liburua 69. orrian zabaldu du]. Eta arropan duena zera da: barkuan esklaboak nola eraman zehazteko, eskema moduko bat egiten zen, espazioaren arabera zenbat kabituko ziren antolatzeko. Esklaboen eskema hori darama soinean.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur-gaurko\u00a0gaia da orduan esklabotzarena.\u00a0<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ematen du gertaera isolatu bat dela, baina aktuala da, nire ustez. Ze jende honen dirua sortu zen marxismoan akumulazio primitiboa esaten zaion kapital bilketarekin. Diru hori mantendu eta handitu egin dute. Egungo familia aberats askoren jatorrizko dirua ez da \u2014esaten duten moduan\u2014 burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik. Ibarra familia edo Zulueta familia horren adibide dira. Diru hori lortzeko jende horrek ez du sekula lanik egin. Zer esanik ez Borboiekin: familia terrible bat da, eta ordutik dator jende horren boterea eta dirua.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Eta zer eskatzen diozu jende horri, aitorpen moduko bat egin dezan-edo?<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zertarako? Ez. Nire ustez, memoria ariketa asko oso eztabaidagarriak dira. Memoria historikoa oso inportantea da, baina dena disolbatzen da erruaren eta damuaren gisako kontu moralistekin. Adibide bat jarriko dizut: Kuban independentziak sortutako gobernu neokolonialak aldatu egin zituen aurreko gobernu kolonialak jarritako kaleen eta herrien izenak. Baina ezin izan zituen denak aldatu, eta iraultzak aldatu zituen berriro. Adibidez, Goitisolok ingenio bat zuen <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Lequeitio<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izenekoa \u2014liburuan azaltzen da\u2014, eta bertako herria Lekeitio deitzen zen. Iraultzak herriari izena aldatu nahi izan zion koloniala eta esklabista zelako. Kendu eta beste izen bat ipini behar zuen. Ze izen? Lekeitioko martir iraultzaile baten izena \u2014han\u00a0<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">martir<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> esaten zaie\u00a01953ko uztailaren 26ko\u00a0iraultzan hildako gerrillariei\u2014. Noski, esklaboen ondorengoek jabearen abizena dute denek. Orduan, herriari <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Lekeitio<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izena kendu zioten eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Goytisolo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ipini. Ze uztailaren 26ko militante hori Jose Agustin Goytisolo deitzen zen, bere lehenengo jabearen abizenez.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Ezin esklabotzaren arrastoa gainetik kendu&#8230;<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta gaur egun herriari Lekeitio deitzen dio jendeak, baina ofizialki Goytisolo da. Izen koloniala ezin da borratu, badira erremediorik ez duten gauza batzuk. Halako zoritxar eta desastre historikoek ez dute erremediorik, ezin dira garbitu. Egin behar dena da oroitu, eta izena bera edukitzea motibo bat da oroitzeko:\u00a0Donostian Matia kalea dago, eta Matia esklabo trafikatzailea zen. Nik ez nuke eskatuko izena kentzeko, ze Matia kaletik pasatzen zarenean motibo bat duzu oroitzeko.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Baina jakin dezala jendeak, ezta?<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori da. Memoria egitea da inportantea,\u00a0ez da zertan ezer borratu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-69432\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image3-7.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image3-7.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image3-7-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image3-7-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image3-7-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nJoseba Sarrionandia bere etxeko apalategia atzean duela. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Zenbait ahotsek kontatzen dute nobela ardazten duen gertaera, eta zer diferente kontatzen duen bakoitzak&#8230;\u00a0<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arazoa jasaten duenak era batean bizi du, eta boterea duenak, beste era batean. Bakoitza bere esferan bizi da, eta batzuk oso arrotz dira egoerari. Gure gizartean gertatzen den moduan, adibidez,\u00a0migrazioarekin.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Protagonistak ere migratu egin beharko\u00a0du nolabait; bere ahotsa da bereziena.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Pixka bat desmuntatuta idatzi dut, ze besteek badute pertsonalitate zehatz bat. Gizarteetan badaude pertsonak hor daudenak, ikusgai direnak: barku kapitain bat, epaile bat, kontsul bat&#8230; Badira norbait. Baina liburuaren protagonista\u00a0ikusezina da,\u00a0umea delako,\u00a0esklaboa delako eta leku batetik bestera dabilelako&#8230; Jende horrek ez du inoiz gizartean errepresentaziorik izan; ez dute ahotsik izan. Eta saiatu naiz lengoaian ere hori azal zedin;\u00a0puntuaziorik gabe, estilo naif horretan.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Poesia balitz bezala.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai. Errelato oso gogorra da aldi berean. Puntuaziorik ezak desmuntatu egiten du lengoaia jakin bat, eta edonola interpreta daiteke. Baina kontatzen diren gauza batzuk\u00a0oso gogorrak dira, beste batzuk pertsonalak&#8230; Orduan lengoaia arraro bat sortu dut, eta, horrekin batera,\u00a0irakurlearentzat oso interpretablea den errelato bat.\u00a0Irakurleak jarri behar dizkio komak eta puntuak, bere esku gelditzen dira. Zentzu horretan, protagonista da pertsonaiarik zehaztugabeena, eta Aresek ere irudikatu du hori: behin bakarrik agertzen da, txikia denean.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Ez da zehazten neska edo mutila den ere.\u00a0<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bere umetasunean ez dago zertan zehaztu. Normalean, mundu guztiak ikusten ditu sexismoaren arazoak, baina gero derrigorrez zehaztu behar izaten dugu bestearen sexua&#8230;<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abErabilitako hitz arraroen\u00bb hiztegi bat gehitu duzu atzealdean; zerrendan daude, adibidez, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ingenio<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> [kanaberatik azukrea ekoizteko fabrika] edo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">mukele<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> [mutiko afrikarra] hitzak.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai, ze norberaren\u00a0testuinguruaren arabera hiztegia guztiz diferentea izan daiteke. Kasu honetan, XIX. mendearen erdiko lexikoa eta kultur erreferentziak\u00a0azaltzea derrigorrezkoa da. Euskaraz sartu behar izan ditut orduko hitzak eta esanahiak; adibidez, esku-eskailera bat lan tresna bat izan daiteke, normal-normala, baina momentu horretan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">eskailera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> esateak tortura esan nahi zuen, ze esklaboen kontrako errepresioan esku-eskailerak erabiltzen ziren eurak lotzeko eta torturatzeko. Edo, esaterako, askatasun gutuna zen esklabo bati libertatea emanez gero\u00a0jasotzen zuen\u00a0dokumentua. Hori azaldu egin behar da, ze askatasun gutuna, bestela, ez da ezer. Eta, noski, hizkuntza kolonialek edo inperialistek ordutik dute asumitua lexiko hori, baina euskara ez zen iritsi espazio horietara, eta, beraz, lexiko bat errekuperatu egin behar da.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Eta, aldi berean, igartzen da gustuko duzula horrekin jolastea.\u00a0Adibidez, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">urkulu<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza aipatzen duzu, baina hitz hori\u00a0ez da agertzen inongo hiztegitan.\u00a0<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Urkulua hau\u00a0da [liburuen apalategitik hartu du Y forma duen egurrezko jostailua], tiragomak egiteko erabiltzen duguna. [Goma tenkatuko balu bezala\u00a0zerbaiti\u00a0emateko keinua egin du]. Ez duzu inoiz txoririk hil tiragomarekin?\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Ez&#8230;<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[Barrez] Egur forma hori duen tresna da\u00a0urkulua; guk asko erabiltzen genuen. Baina esklabotzan\u00a0bi urkuluren bidez lotzen zuten zama, bi urkulu elkarren ondoan jarrita. Esango nuke bizkaieraz hitz normala dela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-69436\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image2-9.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image2-9.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image2-9-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image2-9-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image2-9-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nJoseba Sarrionandia urkulu bat eskuetan. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Alegia, ez diozula beldurrik hiztegian agertzen ez diren hitzak erabiltzeari, hizkuntzarekin jolasteari.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaldunok gaur egun arazo itzela dugu zuzenketarekin. Lehenago ez zegoen, ze denok gaizki idazten genuen \u2014edo ondo, ze ez genuen eredurik\u2014, baina gero euskara batua sortzen da, eta niri orain idazten dudan aldiro zuzentzaileak gorriz markatzen dit dena [barrez]. Eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">korrektoa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izatea ere ondo dago, behar dugu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">korrekzioa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, baina ondo datorkigu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">inkorrekzio<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> pixka bat ere.<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Non dago muga?<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bueno [barrez]&#8230; Euskaldunok ez gara jende normala. Jendeak dio: \u00abEuskara beste hizkuntzak bezalakoa da\u00bb. Euskalduna ez da besteak bezalakoa, ez euskara, ezta euskal literatura ere. Trantsizioko jendea gara, eta minorizazioa, bazterketa eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">eskizoglosia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> batetik egoera normal batera pasatzeko beharko ditugu belaunaldi bat edo bi. Bitartean, ahal duguna egiten dugu&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aurrekoan poz handia hartu nuen nire liburuarekin batera ekarri zidatelako Itziar Aranbururen eta Jon Ander Garciaren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Dudak Dakarrena<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> liburua. Daukagun egoera orokorragatik sakrifizio moduan bizi dugu euskaraz egitea, eta pozgarria da ikustea jendeak hizkuntza jolaserako erabiltzen duela.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Eta panorama horretan non kokatzen duzu zeure burua?<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nik, haurra nintzela, euskara galdu egin nuen, ze Durango erdalduna zen, frankista. Orain inor ez da akordatzen, baina kalean euskaraz egitea oso gaizki ikusia zegoen; ez zen egiten, eta bertako umeak konplexuarekin bizi ginen. Bada, nik 14 urterekin errekuperatu nuen euskara, gau eskoletara joaten. Eta literatura egiten\u00a0hasi nintzen debekatuta zegoelako; ze\u00a014 urterekin zer egingo duzu? Ba debekatzen dizutena, ez?\u00a0Gainera, beti debekatu didate, ze 1980an\u00a0euskaraz egitea permititu zutenerako, ni preso nengoen, eta ez Puerto de Santa Marian, ezta Herrera de la Manchan ere ezin zen euskaraz egin; gero, kanpoan izan naiz, eta hor ere\u00a0ezin nuen inon\u00a0hitz egin. Bueltatu naiz, eta ikusi dut euskara lagunduta dagoela, eskolan euskaraz egiten dutela, baina gazteak erdaraz egiten dutela&#8230; Ba, normala, ez? Ez dago debekatuta. Nik gizarte hau ez dut ondo ulertzen. Bakea dago,\u00a0baina, aldi berean, arraroa da egoera.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Akaso hori da nobelaren helburua, ezta? Zalantzan jartzea egun normaltzat ematen diren zenbait kontu, bakea bera auzitan jartzea.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai, bai. Maila guztietako botere harremanak bizi ditugu, eta oligarkiaren \u2014Zulueta eta haien\u2014 ondorengoak agintzen dute hemen. Nik gaur egungo gizartea ikusten dut oso arraroa. Asumituta daukagu biolentzia sinbolikoa: ondo portatu behar dugula\u00a0eta onak izan behar dugula. Gizarte injustu bat dugu onartua, bai euskaldunek eta bai extreme\u00f1oek. Eta esklabotzaren inguruan badago nahasmen historiko bat: esklabotza ez zen opresio sistema torturatzaile bat, benefizentzia sozialaren egitura bat zen. Esklabotzaren teoria berehalako benefizentzia zen esklaboarentzat, heriotza kondenaren ordezkoa, mesede bat. \u00abEz zaitut garbitzen, eta uzten zaitut bizirik\u00bb. Bizirik, lan egitearen truke. Onuragarria zen Afrikatik Ameriketara eramatea; alegia, leku barbaro batetik\u00a0leku zibilizatu batera. Eta, gainera, barkuan eramaten zituzten, ez ziren pateran etortzen \u2014hori orain okerragoa da\u2014. Bermatuak zituzten janaria, etxea, eta abar. Hain zuzen ere, hori da gaia: onura horiek guztiak edukita ere, patologia psikiko bat garatzen zutela [drapetomania]. Zientziak arrazoia zuen: psikopatologia bat da, euskaldunok independentzia eskatzea bezala.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta esklabo jabeek ez zituzten zigortzen esklaboak: gaixoak zigortzen zituzten, alde egin nahi zutenak. Patologiak sendatzeko erremedio bat zen kastigua. Are gehiago, jabeari ez zitzaion komeni esklaboa zigortzea. Zuk hartzen duzu aitzur bat, eta aitzurrak zer edo zer egin duelako ostia bat emango diozu aitzurrari? Zure lan tresna apurtuko duzu?\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Ez&#8230;<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orduan esklaboari zergatik egingo diozu kaltea? Ez zaizu interesatzen. Juan Goytisolok <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Coto vedado<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izeneko nobela bat\u00a0du,\u00a0eta hasieran kontatzen du bera Bartzelonan egonik\u00a0okurritu zitzaiola behin bere aititaren artxibategira igotzea, etxeko ganbaran bertan baitzegoen aititaren negozioen artxibategia. Igotzen da, eta eskutitzak leitzen hasten da. Lau kopiatzen ditu,\u00a0abolizioa gertatu zenekoak\u00a0\u2014Kuban, 1986an\u2014. Esklaboak libre gelditu ziren, baina zer egiten duzu zuk libre 80 urterekin, ezin zarenean ibili eta ez duzunean ez etxerik, ezta lan egiteko aukerarik ere. Lau karta horiek dira libertatea ez emateko eskatzen duten esklaboenak. \u00abNola utziko nauzu libre?\u00bb, esaten dio batek. Ze heriotza kondenak dira.\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Baten batek esango du gaur egungo langileak ere eskerrak eman behar dizkiola lana ematen dion enpresariari.<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori da. Eta egia da, baina egia guztiek gezurra dute barruan. Nik nobela bat egin dut momentu historiko jakin bati buruz; ezin naiz nire iritziak sartzen ibili. Orduan, jolas moduko bat egin dugu Aresek eta biok: irudien bidez eman diogu anakronismoa istorioari.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen &#8216;Drapetomania&#8217; eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.\u00a0 Joseba Sarrionandia idazlea, Durangon. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU\u00a0 Norberaren bizilagunekin edo\u00a0etxe azpiko kebab jatetxeko langileekin\u00a0edo sakelakoari so dagoen\u00a0lagunarekin komunikatzeko gaitasuna galdu duen gizarte batean bizi garela uste duen arren, Joseba Sarrionandiak\u00a0(Iurreta, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65662,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-69431","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.9 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen &#8216;Drapetomania&#8217; eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.\u00a0 Joseba Sarrionandia idazlea, Durangon. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU\u00a0 Norberaren bizilagunekin edo\u00a0etxe azpiko kebab jatetxeko langileekin\u00a0edo sakelakoari so dagoen\u00a0lagunarekin komunikatzeko gaitasuna galdu duen gizarte batean bizi garela uste duen arren, Joseba Sarrionandiak\u00a0(Iurreta, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-11-26T18:22:48+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"705\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"435\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/webp\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Sarrionandia (kazetari: Odile Bourguignon Go\u00f1i )\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"13 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb\",\"datePublished\":\"2026-11-26T18:22:48+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/\"},\"wordCount\":2100,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/\",\"name\":\"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"datePublished\":\"2026-11-26T18:22:48+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"width\":705,\"height\":435},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde","og_description":"XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen &#8216;Drapetomania&#8217; eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.\u00a0 Joseba Sarrionandia idazlea, Durangon. MARISOL RAMIREZ \/ FOKU\u00a0 Norberaren bizilagunekin edo\u00a0etxe azpiko kebab jatetxeko langileekin\u00a0edo sakelakoari so dagoen\u00a0lagunarekin komunikatzeko gaitasuna galdu duen gizarte batean bizi garela uste duen arren, Joseba Sarrionandiak\u00a0(Iurreta, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-11-26T18:22:48+00:00","og_image":[{"width":705,"height":435,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","type":"image\/webp"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Sarrionandia (kazetari: Odile Bourguignon Go\u00f1i )","Tiempo de lectura":"13 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb","datePublished":"2026-11-26T18:22:48+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/"},"wordCount":2100,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/","name":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","datePublished":"2026-11-26T18:22:48+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","width":705,"height":435},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-sarrionandia-egungo-familia-askoren-dirua-ez-da-burdinagatik-egindakoa-esklabo-trafikoagatik-sortutakoa-baizik\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Joseba Sarrionandia: \u00abEgungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/69431","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=69431"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/69431\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":69438,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/69431\/revisions\/69438"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65662"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=69431"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=69431"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=69431"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}