{"id":68718,"date":"2026-09-06T10:29:25","date_gmt":"2026-09-06T09:29:25","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68718"},"modified":"2026-09-06T10:29:25","modified_gmt":"2026-09-06T09:29:25","slug":"mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/","title":{"rendered":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari"},"content":{"rendered":"<h2><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herrian badira hainbat gaztelu, baina Maulekoaren pareko presentziarik duenik ez, ziur asko. \u00dchaitza ibaiaren eskuinaldearen gaineko muino batean dago gotorlekua, eta bere hirigunea sortu zuen Erdi Aroan, Zuberoako aginte militarraren lekuko.\u00a0<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68721\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4.jpg\" alt=\"\" width=\"1299\" height=\"731\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4.jpg 1299w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-300x169.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-768x432.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-746x420.jpg 746w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-150x84.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-696x392.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-4-1068x601.jpg 1068w\" sizes=\"auto, (max-width: 1299px) 100vw, 1299px\" \/><br \/>\nMauleko gaztelu beltza. JOSU NARBARTE\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zuberoa aspalditik izan da identitate bereziko lurraldea. Haren izenaren aipamenik zaharrenak Antzinatean bila daitezke; K.a. I. mendean, Julio Zesarrek Akitanian garaitutako herrien artean aipatzen ditu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">sibusates<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izenekoak, mende bete geroago Plinio Zaharrak <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">sybillates<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> deitu zituenak. Askoz geroago, 635. urtean baskoiek agintari frankoen aurka egindako matxinadaren harira, palazioko kroniketan jasoko dute Arinberto dukea Subola izeneko haran batean hil zutela.<\/span><\/p>\n<ol>\n<li><span style=\"font-weight: 400;\"> mendearen hasmentan, Zuberoa \u00abbizkonderri\u00bb bilakatu zen, hau da, tokiko\u00a0familia aristokratikoek gobernatutako lurralde bat, Iru\u00f1eko Erresumaren menpekoa\u00a0baina autonomia handikoa. Bada, egitura politiko horren erdigunea izanen zen, hain zuzen ere, Mauleko gaztelua;\u00a0Alfontso I.a erregeak 1122an emandako dokumentu batean aipatu zuten lehen aldiz: \u00ab<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">castello nouo quod fecimus in capo de Sobala<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00bb, hots, \u00abZuberoako buruan eraiki dugun gaztelu berria\u00bb.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Garai berean, hirigune txiki bat ere eratu zen gazteluaren itzalpean; hala, 1150 eta 1170 artean Nabarra izeneko emakumea agertuko da \u00abMauleko bizkondesa\u00bb moduan aipatuta. Hirigune hori gaur egungo Bela karrika inguruari dagokio, \u00dchaitza ibaiaren gainekoari. Erdi Aroko bastida baten egitura tipikoa du, merkatu plaza zabal baten inguruan lerrokatutako etxez osatua, eta halaxe deskribatzen dute garai bateko agiriek ere, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">mercadiu et bastide<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">. Haren oinetan eta \u00dchaitzaren ertzean, Berroetako San Joan eliza eraiki zuten, herritarren parrokia funtzioak bete ez ezik, bortuetan zehar Compostelara bidean zihoazen erromesei zerbitzu emanen ziena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Dena den, Zuberoako bizkondeen autonomia oreka geopolitiko prekario samarrean oinarrituta zegoen. Batetik, lotura pertsonalak eta politikoak zeuzkaten Nafarroako errege-erreginekin, baina, bestetik, Bearnoko bizkondeen joera espantsionistei ere aurre egin behar zieten, azken horiek Akitaniako dukerri boteretsuaren babesa baitzuten. Egoera XIII. mendean irauli zen, Akitania Ingalaterrako erresumaren esku gelditu zenean. Azkenik, 1261ean Oger III.a bizkondeak Mauleko gaztelua utzi behar izan zuen, eta, konponketa batzuk egin ondoren, Edward I.a errege ingelesak egonaldia egin zuen bertan, 1287an.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Jaun kondearen bortan<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal literaturan ere bada Mauleko gazteluak iraganean izandako garrantziaren arrastorik. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bereterretxen khantoria<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> da adibiderik ederrenetakoa. Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu ondoren, Jean Salaberrik idatziz jaso zuen 1870ean; Jean Jaurgain historialari zuberotarrak, aldiz, azterketa xehea egin zuen 1899ko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Quelques l\u00e9gendes po\u00e9tiques du pays de Soule<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> liburuan eta, bertan azaldu zuenez, litekeena da XV. mendeko gertaerak izatea baladan jasotakoak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kantuak leinuen arteko gatazka odoltsua aurkezten du. Pazko gauerdi batez, gizon armatuen konpainia batek Larraineko Bereterretxe leinuaren\u00a0etxea inguratu zuen, \u00abjaun konde\u00bb bat buru zuela. Orduan, Bereterretxe gaztea preso hartu eta, hilko ez zutela zin eginik, Mauleko gaztelura bidean abiatu ziren. Bidean promesa urratu\u00a0zuten, ordea, Etxebarreko Ezpeldoi etxe aurrean gaztea haritz bati lotu eta hil egin baitzuten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bitartean, haren ama Marisantz lasterka abiatu zen Larrainetik, Bosmendietan zehar, Lakarriraino. Anaia Buztanobi etxeko jauna zuen, eta hari eskatu zion laguntza, baina anaiak Maulera bidali zuen, \u00abjaun kuntiaren borthala\u00bb ager zedin semea itzul ziezaioten erregutzera. Han ikasi zuen Bereterretxe gaztearen heriotzaren berri.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68719\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-5.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-5.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-5-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-5-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-5-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nMauleko gaztelua, aireko irudi batean. FRANTZIAKO GOBERNUAREN ONDAREAREN PLATAFORMA IREKIA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Testuan aipatutako jaun kondea\u00a0Luis Beaumont litzateke, Nafarroako handikirik boteretsuenetakoa XV. mendean. Erresumako kondestable eta Leringo konde ez ezik, 1434az geroztik Mauleko gazteluzain\u00a0ere bazen, Ingalaterrako Henrike VI.aren babespean; baina, 1441ean Nafarroako Zuria I.a erregina hiltzean, Zuriaren senarraren eta semearen arteko gatazkan sartu zen bete-betean, Vianako printzearen alde esku hartuta. Horiek horrela, Gaston IV.a Foixeko konde eta Bearnoko bizkondeak\u00a0Zuberoari eraso\u00a0zion, eta, 1449an, Luisek errenditu egin\u00a0behar izan zuen Mauleko gazteluan. Ekintza hori traiziotzat hartuta, Ingalaterrako erregeak jabetza guztiak konfiskatu zizkion.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hortaz, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bereterretxen khantoria<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-n kontatzen diren gertaerak 1434 eta 1449 artekotzat jo daitezke, eta, ziur asko, Nafarroako barne gatazkei lotuta ulertu behar dira. Mauleko gazteluzaina \u2014eta, beraz, Zuberoaren jabea\u2014 Luis Beaumont baldin bazen, pentsa liteke Bereterretxe eta Buztanobi leinuak agaramontarrekin lerratuta zeudela,\u00a0baina, handiki batzuen eta besteen arteko xextrak gorabehera, garaiko nobleziaren bortizkeria da olerkiak uzten duen irakaspen nagusia.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Mugaldean<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">XVI. mendearen hasieran aldaketa geopolitiko handiak gertatu ziren Pirinioen inguruan. Mendilerroaren iparrean, Frantziako koroak Akitania osoa bereganatu zuen, bai Ingalaterraren jabetza izandako lurraldeak eta baita ordura arte autonomo eutsi zioten bizkonderriak ere; tartean, Zuberoa. Hegoaldean, aldiz, Gaztelako armadak Nafarroa inbaditu zuen 1512an. Dinastia legitimoa behin baino gehiagotan saiatu zen galdutako lurraldea berreskuratzen, Frantziaren laguntzarekin, baina, azkenean, porrot egin zuten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horiek horrela, Pirinioak zera bilakatu ziren, Europako nagusitasuna eskuratzeko lehian zebiltzan bi potentzia handiren arteko muga. Hura kontrolatzeko, XVI. eta XVII. mendeetan hala alde bateko nola besteko gotorleku nagusiak berritu eta handitu zituzten, atzerriko ingeniariak engaiatuz eta punta-puntako berrikuntza militarrak integratuz. Lan horien emaitza dira, besteak beste, Baionako, Hondarribiko eta Iru\u00f1eko harresiak, baina baita gotorleku apalagoak ere, Mauleko gaztelua bezalakoak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Pirinioak kontrolatzeko, XVI. eta XVII. mendeetan hala alde bateko nola besteko gotorleku nagusiak berritu eta handitu zituzten; besteak beste, Baionako, Hondarribiko eta Iru\u00f1eko harresiak, baina baita gotorleku apalagoak ere, Mauleko gaztelua bezalakoak<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gaztelako armadak 1523an jotako erasoak kalte larriak eragin zituen Zuberoako hiriburuan. Gainera, XVI. mendearen bigarren erdian Frantzia odolustu zuten erlijio gerrek ere gogor jo zuten, eta, 1568an, L\u00fck\u00fczeko jaun katolikoak su eman zion, nagusiki higanotez populatuta zegoela eta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gertaera horien ondorioz, plazak\u00a0estrategikoa izateari utzi zion, apurka. 1642an, Frantziako erregeak gaztelua eraisteko agindu zuen, eta, sei urte geroago parte batzuk berreraikitzen hasi ziren arren, gotorlekuak ez zuen inoiz\u00a0berreskuratu lehengo distira.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Hormak irakurtzen<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herriko gazteluei erreparatuta, historiarik luze eta nahasienetakoa izan dutenen artean dago Maulekoa. Garai bakoitzeko gertakariek, agintarien esku hartzeek, eta hala eraispen nola berreraikuntza lanek marka utzi dute gaur egun arte iraun duen eraikinean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain arte indusketarik egin ez duten arren, arkeologoek badute modurik zutik dauden hormetan aztarna horien sekuentzia irakurtzeko. Horixe egin zuen Anne Berdoy ikerlariak 2007an, herriko etxearen eskariz; \u00abarkitekturaren arkeologia\u00bb izeneko metodoari jarraikiz, horma guztien\u00a0eta horma bakoitzaren faseen arteko harreman estratigrafikoak aztertu zituen \u2014bata bestearen gainean bermatuta baldin badago, azpikoa baino modernoagoa da ezinbestean\u2014 eta, hortik abiatuta, eraikinaren sekuentzia historikoa berreraiki zuen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lan horri esker, ondorioztatu zuen eraikinaren parterik zaharrenak Erdi Arokotzat jo daitezkeela datazio irizpideen arabera: iparraldeko eta hegoaldeko harresien oinarriak, hain zuzen ere. Elementu horiek XII. mendekoak izan litezke, aipatutako\u00a01122ko\u00a0lanen emaitza, agian. Harrizko bloke karratu txikiz osatutako hormak dira, harea ugaridun morteroz lotuak. Dena den, hipotesi hori baieztatzeko, beharrezkoa izanen da datazio absolutuak egitea; adibidez, harrien arteko morteroetan harrapatutako ikatz zatiak erradiokarbono bidez analizatuta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gazteluaren parterik handiena, berriz, Aro Modernokotzat jo behar dela uste du Berdoyk, datazio irizpideei erreparatuta. Lan horiek gerra tekniken berrikuntzarekin lotuta egon behar dute; bolbora eta artilleria asmatu ondoren, Erdi Aroko gotorleku zaharrak ez ziren gehiago erabilgarri gertatuko, eta beharrezkoa izanen zen arkitektura molde berriak probatzea. Hala, harresiaren gibelaldeko bastioia eta hiru dorre biribilen oinarriak XVI. mendearen lehen erdikoak lirateke, 1523ko suntsiketaren ondotik eraikiak; baita ate nagusia ere. Harlandu handiak erabili zituzten, kare ugariz osatutako mortero zuriarekin lotuta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fase horretan eraikitako bastioiak bi arrakala handi dauzka, suntsiketa bortitz baten lekuko. Bi aukera egon daitezke gertaera hori azaltzeko: 1568ko suteak eragindako kalteak izan daitezke, Erlijio Gerren barruan L\u00fck\u00fczeko jaunak hiria konkistatu ondorengoak; edo 1642an Frantziako Luis XIII.a erregeak agindutako eraispen planifikatuaren emaitza ere izan daiteke. Modu batean ala bestean, gaztelua XVII. mendearen bigarren erdian berreraiki zuten, dorreei eta harresiei gaur egun arte iraun duen forma emanda. Garai horretako hormak askoz ere heterogeneoagoak dira, neurri askotako harlangaitzak eta kalitate kaskarragoko morteroak tartekatuta eraikiak. Ate nagusira doan harrizko zubia ere garai horretan eraiki zuten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Beraz, XVI-XVII. mendeetako lanek eman zioten Mauleko gazteluari egungo itxura: gotorleku sendoa eta iluna da, eta Zuberoa zaharra zaintzen du\u00a0bere talaiatik, \u00dchaitz inguruko landetatik Pirinioetako bortuetaraino.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Herrian badira hainbat gaztelu, baina Maulekoaren pareko presentziarik duenik ez, ziur asko. \u00dchaitza ibaiaren eskuinaldearen gaineko muino batean dago gotorlekua, eta bere hirigunea sortu zuen Erdi Aroan, Zuberoako aginte militarraren lekuko.\u00a0 Mauleko gaztelu beltza. JOSU NARBARTE\u00a0 Zuberoa aspalditik izan da identitate bereziko lurraldea. Haren izenaren aipamenik zaharrenak Antzinatean bila daitezke; K.a. I. mendean, Julio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":68701,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68718","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskal Herrian badira hainbat gaztelu, baina Maulekoaren pareko presentziarik duenik ez, ziur asko. \u00dchaitza ibaiaren eskuinaldearen gaineko muino batean dago gotorlekua, eta bere hirigunea sortu zuen Erdi Aroan, Zuberoako aginte militarraren lekuko.\u00a0 Mauleko gaztelu beltza. JOSU NARBARTE\u00a0 Zuberoa aspalditik izan da identitate bereziko lurraldea. Haren izenaren aipamenik zaharrenak Antzinatean bila daitezke; K.a. I. mendean, Julio [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-06T09:29:25+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"338\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"354\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josu Narbarte\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:29:25+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/\"},\"wordCount\":1225,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/\",\"name\":\"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:29:25+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"width\":338,\"height\":354},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde","og_description":"Euskal Herrian badira hainbat gaztelu, baina Maulekoaren pareko presentziarik duenik ez, ziur asko. \u00dchaitza ibaiaren eskuinaldearen gaineko muino batean dago gotorlekua, eta bere hirigunea sortu zuen Erdi Aroan, Zuberoako aginte militarraren lekuko.\u00a0 Mauleko gaztelu beltza. JOSU NARBARTE\u00a0 Zuberoa aspalditik izan da identitate bereziko lurraldea. Haren izenaren aipamenik zaharrenak Antzinatean bila daitezke; K.a. I. mendean, Julio [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-09-06T09:29:25+00:00","og_image":[{"width":338,"height":354,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josu Narbarte","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari","datePublished":"2026-09-06T09:29:25+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/"},"wordCount":1225,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/","name":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","datePublished":"2026-09-06T09:29:25+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","width":338,"height":354},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mauleko-gaztelua-pirinioen-zaindari\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Mauleko gaztelua, Pirinioen zaindari"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68718","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68718"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68718\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68723,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68718\/revisions\/68723"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/68701"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68718"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68718"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68718"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}