{"id":68700,"date":"2026-09-06T10:22:44","date_gmt":"2026-09-06T09:22:44","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68700"},"modified":"2026-09-06T10:22:44","modified_gmt":"2026-09-06T09:22:44","slug":"garanoko-gaztelua-irunerriko-atea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/","title":{"rendered":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea"},"content":{"rendered":"<h2><span style=\"font-weight: 400;\">Monumentu bitxia da Gara\u00f1oko gaztelua. Ollaranen dago,\u00a0Iru\u00f1etik 15 kilometro eskasera. Herri eta bide nagusien periferian gelditu da, eta bertara espresuki doanak baino ez du aurkituko. Ollarango itzulia\u00a0egitea da bertara iristeko modurik ederrena.\u00a0<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68705\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2.jpg\" alt=\"\" width=\"1299\" height=\"731\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2.jpg 1299w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-300x169.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-768x432.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-746x420.jpg 746w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-150x84.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-696x392.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-2-1068x601.jpg 1068w\" sizes=\"auto, (max-width: 1299px) 100vw, 1299px\" \/><br \/>\nGara\u00f1oko gaztelua, inguruan harresia duela. JOSU NARBARTE\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ollaran \u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baskoien lurraldean, Iru\u00f1ea da Erromatar Inperioarekin batera desagertu ez zen hiri bakarra; Antzinate berantiarreko \u00abmende ilunak\u00bb gainditu eta bisigodoen, arabiarren eta frankoen okupazio saioei eutsi ondoren, Pirinioen magaleko erresuma \u00f1imi\u00f1o baten buru bilakatu zen IX. mendean. Lurralde txikia izan arren \u2014Arga eta Irati ibaiek zeharkatutako arro txiki bana baino ez, hasmentan behintzat\u2014, hiriaren kokapena zinez estrategikoa zen, Ebroren haranaren eta Pirinioetako bortuen arteko giltzarri nagusia izaki. Koroarentzat ezinbertzekoa zen, beraz, \u00abhiri buruzagia\u00bb behar bezala babestea, Iru\u00f1errira zihoazen pasabide nagusiak zainduko zituzten gotorlekuen bidez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arkeologoek hainbat gaztelu identifikatu dituzte Iru\u00f1ea inguruan: iparretik zetorren galtzada, adibidez, Uharteko gazteluak zaintzen zuen; ekialdean Legin zegoen; eta hegoaldean Gerga, Untzueko haitzaren gailurrean. Guztiak zutik ziren, dagoeneko, XI. mendean, lurraldearen gobernu militarraz arduratzen ziren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">tenentzia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> gisa aipatuta agertzen baitira orduko agirietan. Hala ere, Gara\u00f1o da guztietan bereziena eta, indusketa lanak egin ondoren, emaitzarik harrigarrienak eskaini dituena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gara\u00f1o ibarra eskualde populatua izanen zen XI.-XII. mendeetan, gaur egun baino herri gehiago baitzeuden orduan. Gainera, erresumako handikiek interes ekonomiko handiak zeuzkaten bertan, behin eta berriro agertzen baitira ondasunak saltzen eta erosten<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erdi Aroko agiriek maiz aipatzen dute Gara\u00f1o izeneko ibarra, Arakil eta Arga ibaiek bat egiten duten tokitik gertu. Eskualde populatua izanen zen XI.-XII. mendeetan, gaur egun baino herri gehiago baitzeuden orduan. Gainera, erresumako handikiek interes ekonomiko handiak zeuzkaten bertan, behin eta berriro agertzen baitira ondasunak saltzen eta erosten. Hainbat eliza gelditu dira botere joko horien aztarna gisa: Uharteko Andre Mariarena, adibidez, Gartzea III. erregeak eman zien Iratxeko monjeei 1045ean, Deioko gazteluaren truke; Olloko Donamaria eliza erromanikoa, aldiz, 1066an eman zion Antso IV.a erregeak Iratxeri.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68703\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-2.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-2.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-2-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-2-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-2-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nGara\u00f1oko gaztelua muino batean. JOSU NARBARTE<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Dena den, ibarrari izena eman dioten herriak eta gazteluak osatzen zuten eskualdearen erdigunea. Kono formako muino baten magala eta gailurra hartzen zuten, hurrenez hurren; kokapen horrek sortuko zuen toponimoa, bistan dena, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">garai<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitzak eta\u00a0txikitasuna adierazteko\u00a0&#8211;<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00f1o<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> atzizkiak osatua baita. Altitude txikia izan arren (590 metro), ikuspegi bikaina zeukan, gotorlekua kokatzeko ezin hobea. Iparralderantz Oskiateko amildegia zaintzen zuen; haren erditik pasatzen da Arakil ibaia, Sakanako korridore luzea zeharkatu ondoren, eta harekin batera Arabatik zetorren galtzada zaharra. Amildegiaren gainean zegoen, halaber, Orarregiko gaztelua, Gara\u00f1orekin lotura bisual zuzena zeukana. Hego-ekialderantz, aldiz, Iru\u00f1erri osoa zaintzen zuen, baita hiriburua bera ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hala ere, XIII.-XIV. mendeetan ibarra despopulatzen joan ziren. Izan ere, Iru\u00f1eko erresuma hegoalderantz hedatu ahala, beste lurralde eta galtzada batzuek indarra hartu, eta Gara\u00f1ok bere garrantzia estrategikoa galdu zuen.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Ikerketa akuilu<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroa Garaian ikerketa arkeologiko sistematikoak egin diren gaztelu gutxietakoa da Gara\u00f1o. Lanak 2010ean abiatu zituzten, I\u00f1aki Sagredo Gardek zuzenduta, eta hainbat urtez luzatu dira, Ollarango Udalaren, Iru\u00f1erriko mankomunitatearen eta Cederna-Garalur garapen agentziaren arteko elkarlanari esker.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hala, gazteluaren egitura ongi ezaguna da gaur egun. Bi harresi zentrokidek osatzen zuten. Kanpoko harresiak forma irregularra zuen, muinoaren gailurrari egokitua; ia bi mila metro koadroko azalera hartzen zuen. Haren barnean zeuden ur biltegiak, garnizioaren egoitzak, sukaldeak, ukuiluak eta abar. Harresi horretan zirkuluerdi formako planta zuten hamar dorreren aztarnak aurkitu dituzte, baina oso higatuta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eremu horren erdigunean zegoen bigarren harresia, bostehun metro koadroko zirkulu ia perfektua osatzen zuena. Barnean, hainbat eraikinen arrastoak identifikatu dituzte; tartean, etxebizitza bati dagozkionak. 2021ean egin zituzten indusketa lanak; eskailera, sutegi baten arrastoak eta hegaztien eta moluskuen hondakin ugari aurkitu zituzten, besteak beste. Eraikinaren kokapena eta kalitatea kontuan hartuta, baliteke gazteluzainaren bizilekua izatea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68707\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-3.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-3.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-3-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-3-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-3-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nGara\u00f1oko gazteluan, kanpoko harresiaren barruan, zirkuluerdi formako planta duten hamar dorreetako bat. JOSU NARBARTE<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bigarren harresiaren erdigunean zegoen dorre nagusia, hori ere planta biribilekoa. Gaur egun hiru bat metroko garaiera du, apur bat goratu baitzuten lehengoratu zutenean; baina pentsa liteke garai batean askoz ere garaiagoa zela, inguruko lurraldearen gaineko ikuspegi ahalik eta hoberena izateko. Gisa horretako dorre biribilak ohikoak dira Nafarroako gazteluetan \u2014antzekoak aurki daitezke, besteak beste, Orarregin, Gergan eta Elon\u2014; baina tipologia horren azterketa arkeologiko xehea egiteko dago oraindik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kronologiari dagokionez, gazteluak hainbat fase izan zituela frogatu ahal izan da. Horretarako, ikerlariek eraikinaren morteroa aztertu dute; gisu harria birrinduta, kiskalita eta urarekin nahasita egiten da, eta, prozesu horretan, ohikoa da ikatz zati txikiak sortzea. Ikatz zati horiek organikoak direnez, erradiokarbono bidez analiza daitezke, eta horrela morteroaren fabrikazio data gutxi gorabehera ezarri.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Adituek uste dute Gara\u00f1oko gotorlekuaren azken konponketak Behe Erdi Aroan egin zituztela, kokalekua abandonatu baino lehen. Horren aurretik, dorre nagusiaren eta inguruko eraikinen faserik zaharrena X. mendean kokatu dute, hau da, Iru\u00f1eko erresuma sortu zeneko garaian. Hemen dator sorpresa, ordea: eraikin horiek egitura zaharragoen gainean bermatuta zeuden; parte horiek VII. mendearen azken herenean edo VIII. mendean egin zituztela uste dute.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrek beste galdera batzuk sortu ditu, noski. Gaztelua erresuma sortu aurrekoa bada, nork eraiki zuen, eta zertarako? Nola zegoen antolatuta lurraldea garai hartan? Ba ote dago lehen faseari buruzko aipamenik orduko iturri idatzietan?<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Gotorleku arabiarra?<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1eko erresuma sortu zenean, Iberiar penintsula ia osoa arabiar agintearen menpe zegoen. Garai horretako testu arabiarrak ugariak dira, eta behin baino gehiagotan aipatzen dituzte hala baskoien lurraldea (<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bilad al-Baskuns<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">) nola Iru\u00f1ea (<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Banbaluna<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">); baina, harrigarria bada ere, iturri horien azterketa xeherik ez da egin 2018ra arte;\u00a0orduan argitaratu zuen Jesus Lorenzo arkeologoak <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">La Vasconia peninsular en las fuentes \u00e1rabes (711-929)<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izeneko bilduma [Baskonia penintsularra iturri arabiarretan (711-929)].<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Testu horietan bada toponimo interesgarri bat, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Sajrat Qays <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">edo \u00abQays izeneko gizonaren haitza\u00bb, akaso Gara\u00f1orekin lot litekeena. Lehen aipamena 802koa da; urte horretan, Iru\u00f1eko baskoiak eta Tuterako banukasitarrak Zaragozako agintari arabiarraren kontra matxinatu ziren, eta, mugaldeko gobernadorea harrapatuta, gotorleku horretan preso hartu zuten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Handik berrogei urtera, 843an, Kordobako Abd ar-Rahman II.a emirrak kanpaina abiatu zuen Iru\u00f1earen kontra. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Sajrat Qays <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">gaztelua kristauen esku zegoen orduan, eta haraino iritsi zen armada arabiarra, Iru\u00f1erriko landak suntsitu eta hiria bera arpilatu aurretik. Gertaera horren kronika irakurrita, badirudi gaztelua Iru\u00f1erriko atea zela eta, behin hura hartuta, hiria defentsarik gabe gelditu zela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bigarren harresiaren erdigunean zegoen dorre nagusia, hori ere planta biribilekoa.\u00a0Gaur egun hiru bat metroko garaiera du, apur bat goratu baitzuten lehengoratu zutenean<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">924koa da azken aipamena; Abd ar-Rahman III.a emirra ageri da oraingoan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Banbaluna-<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">ko baskoiak zigortzeko kanpaina militarrean. Antso I.a Iru\u00f1eko erregeak denbora eta baliabide ugari inbertitu omen zituen kokalekua gotortzen eta bertan eliza bat eraikitzen; baina, hala ere, arabiarrek konkistatu eta erabat suntsitu zuten, Andaluziara garaile itzuli aitzin. Handik urte gutxira, Abd ar-Rahman boteretsuak kalifa izendatu zuen bere burua, hain zuzen ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kronikari arabiarrek ez zuten ongi ezagutzen baskoien lurraldea. Horregatik, beren testuetan agertzen diren deskribapenak lausoak dira, eta akatsez beterik daude. Ez da erraza <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Sajrat Qays <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">hura non zegoen asmatzea. Hainbat hipotesi plazaratu izan dira, tartean Uharte Arakil, Etxauri edo are Azagra izan daitezkeela; baina, kroniken berrirakurketa xehe batean oinarrituta, Alberto Ca\u00f1ada historialariak Gara\u00f1o proposatu zuen 1976an, kokapen sinesgarriena zelakoan. Badirudi ikerketa arkeologikoek arrazoia eman diotela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Monumentu bitxia da Gara\u00f1oko gaztelua. Ollaranen dago,\u00a0Iru\u00f1etik 15 kilometro eskasera. Herri eta bide nagusien periferian gelditu da, eta bertara espresuki doanak baino ez du aurkituko. Ollarango itzulia\u00a0egitea da bertara iristeko modurik ederrena.\u00a0 Gara\u00f1oko gaztelua, inguruan harresia duela. JOSU NARBARTE\u00a0 Ollaran \u00a0 Baskoien lurraldean, Iru\u00f1ea da Erromatar Inperioarekin batera desagertu ez zen hiri bakarra; Antzinate berantiarreko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":68701,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68700","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Monumentu bitxia da Gara\u00f1oko gaztelua. Ollaranen dago,\u00a0Iru\u00f1etik 15 kilometro eskasera. Herri eta bide nagusien periferian gelditu da, eta bertara espresuki doanak baino ez du aurkituko. Ollarango itzulia\u00a0egitea da bertara iristeko modurik ederrena.\u00a0 Gara\u00f1oko gaztelua, inguruan harresia duela. JOSU NARBARTE\u00a0 Ollaran \u00a0 Baskoien lurraldean, Iru\u00f1ea da Erromatar Inperioarekin batera desagertu ez zen hiri bakarra; Antzinate berantiarreko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-06T09:22:44+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"338\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"354\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josu Narbarte\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:22:44+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/\"},\"wordCount\":1157,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/\",\"name\":\"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:22:44+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Josu-Narbarte.jpg\",\"width\":338,\"height\":354},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde","og_description":"Monumentu bitxia da Gara\u00f1oko gaztelua. Ollaranen dago,\u00a0Iru\u00f1etik 15 kilometro eskasera. Herri eta bide nagusien periferian gelditu da, eta bertara espresuki doanak baino ez du aurkituko. Ollarango itzulia\u00a0egitea da bertara iristeko modurik ederrena.\u00a0 Gara\u00f1oko gaztelua, inguruan harresia duela. JOSU NARBARTE\u00a0 Ollaran \u00a0 Baskoien lurraldean, Iru\u00f1ea da Erromatar Inperioarekin batera desagertu ez zen hiri bakarra; Antzinate berantiarreko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-09-06T09:22:44+00:00","og_image":[{"width":338,"height":354,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josu Narbarte","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea","datePublished":"2026-09-06T09:22:44+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/"},"wordCount":1157,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/","name":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","datePublished":"2026-09-06T09:22:44+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Josu-Narbarte.jpg","width":338,"height":354},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/garanoko-gaztelua-irunerriko-atea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gara\u00f1oko gaztelua, Iru\u00f1erriko atea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68700","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68700"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68700\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68709,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68700\/revisions\/68709"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/68701"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68700"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68700"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68700"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}