{"id":68692,"date":"2026-09-06T10:15:50","date_gmt":"2026-09-06T09:15:50","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68692"},"modified":"2026-09-06T10:15:50","modified_gmt":"2026-09-06T09:15:50","slug":"eitbri-gutuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/eitbri-gutuna\/","title":{"rendered":"EITBri gutuna"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">EITBko arduradun agurgarriak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zuengana heldu naiz lanpostu berriarentzat nihauren burua aurkezteko. Uste dut zuen beharrei eta helburu berriei erantzuteko pertsona ideala naizela. Zer? Ez duzuela lanpostu berririk proposatzen? Bai, noski! Iruditzen zait inklusioaren izenean Iparraldeko pertsonak integratzea erabaki duzuela zuen taldean!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Frantziako Itzuliari buruzko zuen iragarkia ikusi ondotik, ohartu naiz geografikoki animaleko akatsa egin duzuela eta zuek laguntzera heldu naiz. Frantzia eta Ipar Euskal Herria nahasi dituzue!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baiona Lapurdin kokatzen da. Beste bi probintzia badira Bidasotik at: Baxenabarre eta Zuberoa. Ikusten duzuen bezala, nire gaitasun geografikoak oso interesgarriak izan daitezke zuen kateentzat.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ni lapurtarra naiz eta aitortzen dut gure elkarlana konplikatua izan daitekeela hasiera batean, baina, denok indarrak egiten baldin baditugu, lortuko dugu. Adibidez, nik\u00a0ez ditut sobera aditz trinkoak erabiltzen eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">esan<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-en ordez, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">erran<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> enplegatzen dut. Ber maneran, ez dut <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">morea<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> erraten, baina <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ubela<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">. Badakit zinezko buruhaustea izaten ahal dela elkar ulertzeko eta korapiloak sortuko direla gure burumuinetan. Baina nork daki? Beharbada momentu baten buruan denok gure hiztegia aberastuko genuke?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hurrengo arazoa\u00a0ezberdintasun kulturala da. Bai, ukaezina da, ez ditugu baitezpada erreferentzia berberak. Alta, ziurtatzen dizuet denok ber mailako euskaldunak garela. Hor ere, beharbada, zuekin lan eginez asko ikasiko dut. Baina zuek ere beste mundu bat deskubritzen ahalko zenukete. Nork daki!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Adibidez, hemen, festibala aipatzen dugularik, ez da BBK. EHZ, duela 30 urte auzolanari esker bizi den festibalari erreferentzia egiten diogu. Ber maneran, gure elikagaiak kalitatezkoak izan daitezen, lurra eta laborariak ahal bezainbat errespetatzeko Laborantza Ganbera sortua izan da duela jadanik 21 urte. Horrelako beste eredu asko aipatzen ahalko nizkizueke: hala nola Kanaldude, euskoa, Plazara, Maiatz, Haria argitaletxea\u00a0eta Usopop diskoetxea. Ikusi beharko zenukete Ipar Euskal Herrian zer egiteko gai den jende euskalduna babestua izan gabe.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nire ustez, hori da arazoaren muina: euskararen tokia. Zuek komunikabide bat zarete, potoloena gainera! Beraz, badakizue hizkuntza bat ez dela bakarrik komunikatzeko tresna bat. Mintzaira batek bere historia, bere ibilbidea, bere zapalkuntzak eramaten ditu berekin. Euskaldunok errepresio horiek jasan ditugu. Badakigu zer den norbait entzutea guri esplikatzen euskarak ez duela balio eta hobe genukeela beste hizkuntza bat erabili. Mingarria da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baina oraindik mingarriagoa da gure taldekoek\u00a0gure kontra markatzen dutelarik. Zuen publizitatearekin, ukatu, apaldu eta folklorizatu gaituzue frantses lurraldeak egiten duen bezala. Ez, ez gara Frantziaren zaleak, ez dugu Aznavour entzuten, ez dugu txapelik janzten eta Paris ez da gure paneletan agertzen. Ez gara hori.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez gara zuen gibeleko basea edo ogi ona jateko aukera. Frantses eta espainolen jokoan sartu zarete, erakutsi diezue ez garela batuak, ez dugula elkar ezagutzen eta errazki hauskorrak garela<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gure borrokak ukatzen dituzue 30 segundoko kanpaina hori zabalduz. Eta hemen kokatzen da nire duda. Hori nola izan ote da onartua? Eztabaidak, galderak edo urrikiak izan ote dituzue? Edo denek barnatu duzue Iparraldearekiko mespretxua onargarria dela? Nire ustez, denbora gehiegi da ez dela zuen ekipoan izan lapurtar, xiberotar edo baxenabartarrik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herria ez da EAEra mugatzen. Gure lurraldean, zuenean ez bezala, euskara ez da koofiziala, ez du estatus legalik, egia da. Baina hala ere, ez da hila. Bizirik da. Denon ardura da euskara eta gure kultura lurralde guztietan errespetatzea eta sendotzea. Ez gara zuen gibeleko basea edo ogi ona jateko aukera. Pertsona batzuk egunero borrokatzen dira, iduriz ahantzi dituzuen balioen alde. Zuen iragarkiarekin itzaltzen gaituzue. Frantses eta espainolen jokoan sartu zarete, erakutsi diezue ez garela batuak, ez dugula elkar ezagutzen eta errazki hauskorrak garela. Epeltasuna zapaltzailearen aldeko posizio bat da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horretarako, nihauren burua aurkezten dizuet zuen kuota berria izateko. Bai, badakit\u00a0kuotak artifizialak direla baina, egoera ikusiz, hobe dugu oinarri artifizial batekin hasi deus ez izan\u00a0baino. Ausartak izateko, gure plana hiru partetan banatuko dugu:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Lehenik barkamenak eskatuko dituzue, eta zuen hainbat urtetako mespretxua eta baztertzea aitortuko dituzue.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Ondotik, ez gaituzue gehiago <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">gehigarri<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> bezala ikusiko, baina lurraldeko aktore bezala eta aktualitatearen muinean barnatuko gaituzue.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bukatzeko, kulturalki gure ahotsa entzunaraziko duzue: gure idazleak, musikariak baloratuz, baina programa gehiago EAEtik deszentralizatuz ere bai, eta bikoizleak, aurkezleak, aktoreak aniztuz gure ahotsak entzunak, onartuak eta integratuak izan daitezen. Guk ikasi dugu zuen ikuspuntutik Euskal Herria ezagutzen. Hegozentrismo hori suntsitzeko garaia etorri da.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gutun hau behar den lekuan aintzat hartuko duzuelakoan. Adeitasunez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EITBko arduradun agurgarriak. Zuengana heldu naiz lanpostu berriarentzat nihauren burua aurkezteko. Uste dut zuen beharrei eta helburu berriei erantzuteko pertsona ideala naizela. Zer? Ez duzuela lanpostu berririk proposatzen? Bai, noski! Iruditzen zait inklusioaren izenean Iparraldeko pertsonak integratzea erabaki duzuela zuen taldean! Frantziako Itzuliari buruzko zuen iragarkia ikusi ondotik, ohartu naiz geografikoki animaleko akatsa egin duzuela [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":68693,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68692","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EITBri gutuna - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EITBri gutuna - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"EITBko arduradun agurgarriak. Zuengana heldu naiz lanpostu berriarentzat nihauren burua aurkezteko. Uste dut zuen beharrei eta helburu berriei erantzuteko pertsona ideala naizela. Zer? Ez duzuela lanpostu berririk proposatzen? Bai, noski! Iruditzen zait inklusioaren izenean Iparraldeko pertsonak integratzea erabaki duzuela zuen taldean! Frantziako Itzuliari buruzko zuen iragarkia ikusi ondotik, ohartu naiz geografikoki animaleko akatsa egin duzuela [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-06T09:15:50+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"198\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"183\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Idoia Rodriguez Mondragon\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"EITBri gutuna\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:15:50+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/\"},\"wordCount\":669,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/\",\"name\":\"EITBri gutuna - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:15:50+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/09\\\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg\",\"width\":198,\"height\":183},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/eitbri-gutuna\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EITBri gutuna\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EITBri gutuna - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"EITBri gutuna - Nabarralde","og_description":"EITBko arduradun agurgarriak. Zuengana heldu naiz lanpostu berriarentzat nihauren burua aurkezteko. Uste dut zuen beharrei eta helburu berriei erantzuteko pertsona ideala naizela. Zer? Ez duzuela lanpostu berririk proposatzen? Bai, noski! Iruditzen zait inklusioaren izenean Iparraldeko pertsonak integratzea erabaki duzuela zuen taldean! Frantziako Itzuliari buruzko zuen iragarkia ikusi ondotik, ohartu naiz geografikoki animaleko akatsa egin duzuela [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-09-06T09:15:50+00:00","og_image":[{"width":198,"height":183,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Idoia Rodriguez Mondragon","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"EITBri gutuna","datePublished":"2026-09-06T09:15:50+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/"},"wordCount":669,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/","name":"EITBri gutuna - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg","datePublished":"2026-09-06T09:15:50+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Idoia-Rodriguez-Mondragon.jpg","width":198,"height":183},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/eitbri-gutuna\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EITBri gutuna"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68692","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68692"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68692\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68695,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68692\/revisions\/68695"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/68693"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68692"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68692"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68692"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}