{"id":68670,"date":"2026-09-06T10:06:43","date_gmt":"2026-09-06T09:06:43","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68670"},"modified":"2026-09-06T10:06:43","modified_gmt":"2026-09-06T09:06:43","slug":"lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/","title":{"rendered":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-68677 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3.png\" alt=\"\" width=\"127\" height=\"127\" \/><br \/>\nZenbait lurralde hor ari dira izugarrizko diru kopuruak ordaintzen lurralde marka identifikatuko duen sinboloa aukeratzeko. Logikoa, denak nahi dute ikur potente eta erakargarriaz ezagutaraztea. Baskoniak, hor dauka ia ahalegin berezirik egin gabe, biztanlegoak bere egin duen ikur kulturala, eskura berez etorri zaiona, <\/span><b>Lauburua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.<\/span><\/p>\n<p><b>Lurralde marka gisa antolatzeko eta legeztatzeko unea heldu da<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Altxorra dugu eskuetan. Bestela ez da esplikatzen zela bere egin duen euskal jendeak. Historian zehar erabilia izan da, hainbat marka utzi ditu zenbait harrietan gizaldietan zehar, baina orain ere oso erabilia da zenbait aplikazioetan. Euskal souvenirrik ia ez dago lauburu gabe, janarietan ere oso erabilia da, zenbait bitxik darabilte, etxeetako hainbat sarreretan ere hor agertzen da, hilerrietako hilarrietan, hainbat oialetan ere hor da, beste zenbait detailetan den moduan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta ikur hori ez da, inongo erakundeak bilatu duelako, baizik eta urteetan zehar bere baitan euskal lurrak bere egin duelako. Ikur kulturala da, zentzu horretan erabiltzen da gaur egun. Beste abantaila handia ere badu, ez dute alderdi politikoek aukeratu, ez dute ideologiek berari lotu, historian zehar gizartean garatu den zerbait da. Berebiziko indarrarekin garatu dena. Lauburua, beraz, espazio kultural partekatu baten adierazle da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Testu honetan lurralde markari buruz ariko naiz, markaren parte txiki batetaz, sinboloaz. Lurralde markak nazioaren sena identifikatzen du. Ez da bakarrik izena, sinboloa, ereserkia, nazio markak bere sena helarazten du. Askotan sinboloarekin identifikatzen bada ere. Une egokia da lurralde marka gisa antolatzeko zein legeztatzeko aukerak aztertzeko.<\/span><\/p>\n<p><b>Zergatik da Lauburua Baskoniaren identifikazio ikur<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erreputazio ikuspegitik, Euskal lurraldeak horrelako ikurra edukitzeak merezi du babesa izatea. Horretarako, zergatik ez eman Lauburu-ari presentzia gehiago? Zein da bere eboluzio historikoa? Merezi ote du arautzea? Babestu daiteke euskal ikur gisa?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lauburua aurkeztean denak identifikatzen dute Baskonia lurraldearekin. Baskoniako lurraldean oso errepikatua den sinboloa da, jende orok preziatzen duena. Galdeketa egingo balitzaio, euskal lurralde eta inguruetako bizilagunei, gehiengo zabalak ongi identifikatu luke euskal lurraldearen ikur dela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-68681 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image5-1.jpg\" alt=\"\" width=\"550\" height=\"223\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image5-1.jpg 550w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image5-1-300x122.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image5-1-150x61.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 550px) 100vw, 550px\" \/>Batzuetan kritikatua izan da elementu folkloriko bat besterik ez dela, baina ongi pentsatuta hori da benetako indarra, ez du behar inon ideia ideologikoekin lotu. Geurea den sinbolo bat da, ez besterik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zenbaitek diote eboluzionatutako esbastika bat dela, hitza sanskritotik dator eta zori ona edo ongizatea esan ei du, angelu zuzenean okertutako besoak dituen gurutze geometrikoa da. Indiatik edo ekialdetik datorrena. Hinduismo, budismo eta jainismoan erabili izan da, Jainkotasuna, eguzkia, oparotasuna eta zorte ona adierazten ditu. Santanak <\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#5b35bfe7-93e2-41b3-b0a0-a4127e2d12b0\"><span style=\"font-weight: 400;\">1<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">garatu du era oso argian tesi hau.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Beste batzuk diote Lauburua ez dela esbastika bat. Esbastikaren forma hori errepikatzea oso erraza dela sinbolo gisa, mundu osoan garatua dela, eta hemen hedatu dena desberdina dela, lau buru biribil dituela eta era kurbatuan marrazten dela; ez dela esbastikaren eboluzioa, baizik eta elementu apaingarri berritua. Hala ere, oraingo era honetan identifikatzen den modua XVII. mendean hasten da agertzen, lehenagokorik ez baita ezagutzen. Nahiz eta Baskonian garatu batez ere, Alemanian eta Kastila, zein Kantauri itsas ertzean ere badaude ale bakanak. Elkarrizketa eder batean ongi azaltzen du Txomin ezizenekoak Xabier Aguayo-k Exploraciones Txomin-i <\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#b3c584cb-0afe-4662-9c8e-e947d70131b7\"><span style=\"font-weight: 400;\">2<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">egindako bideoan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Santiago de Pablo-k <\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#30e4c2e2-27bb-486b-8cd1-38e95c89d691\"><span style=\"font-weight: 400;\">3<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">ere dio Lauburua ez dela aurrehistoriatik milaka urtetik datorren ikurra, baizik XVII. mendean sortu zen apaingarri bat, dekorazio-sinbolo gisa, beste inongo lotura gabe. Egun ez duela eztabaidarik sortzen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aurreko garaietan Lauburuaren antzeko motiboak ageri dira, adibidez Foruko San Kristobal<\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#9dbaeeae-2209-4458-929b-22ea7c4a7326\"><span style=\"font-weight: 400;\">4<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> ermitako Kristo aurreko irudia, baina arkeologoek argi adierazi dute ez dela Lauburua bera, baizik eta motibo proto-lauburutar edo espiral geometriko baten adibide goiztiarra. Horrek erakusten du irudiaren bidea aspalditik zabalik egon zela, nahiz eta gaur egungo forma eta esanahia XVII. mendetik aurrera finkatu.<\/span><\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68679\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image4-1.jpg\" alt=\"\" width=\"386\" height=\"247\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image4-1.jpg 386w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image4-1-300x192.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image4-1-150x96.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 386px) 100vw, 386px\" \/><br \/>\nForua, Bizkaia. San Kristobal ermita. Kristo aurreko figura<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Zer irudikatzen du<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kontuan izanik apaingarri bat dela, urteetan zehar hainbat azalpen desberdin ere eman zaizkio, aro bakoitzak zuen aztarna mota edo inprontaren arabera: gurutze santua sinbolizatzen duela, lau herrialdeak direla, eguzkiaren sinboloa dela, etab. Eskuinera (dextrorrotatorioa) egiten badu, bizia; ezkerrera (leborrotatorioa) bada, heriotza.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baskonia osatzen duten hiru eremu instituzionaleko etxeetako sarreren gainean, bi eratara ere agertzen da askotan, baita ere era bakarrean, adibide hauetan ikus daitekeen moduan:<\/span><\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68671\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image7.jpg\" alt=\"\" width=\"567\" height=\"326\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image7.jpg 567w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image7-300x172.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image7-150x86.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 567px) 100vw, 567px\" \/><br \/>\nBizkai-ko Elorrio-ko Iguria auzoko Ibarluzea Olakoa arkuaren inposta, 1770 urtekoa. Argazkia: Txelu Angoitia.<\/span><\/i><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68683\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image6-1.jpg\" alt=\"\" width=\"567\" height=\"377\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image6-1.jpg 567w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image6-1-300x199.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image6-1-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 567px) 100vw, 567px\" \/><br \/>\nArmendaritze, Lapurdi. Domingo Ainciondo eta Maria Arhetchek eraikia, 1775 urtekoa.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68675\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2.jpg\" alt=\"\" width=\"416\" height=\"736\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2.jpg 416w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2-170x300.jpg 170w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2-237x420.jpg 237w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2-150x265.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-2-300x531.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 416px) 100vw, 416px\" \/><br \/>\nUxue, Antonio Aiesa eta Theresa Marco-k San Anton kalean eraikitako etxea, 1772 urtekoa. Argazkia: IA\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Laburbilduz bi kritika nagusi izan ditu Lauburuak: bata, nazien esbastikatik datorrela, gaur egun indarra galdu duen argudioa, frogatuta geratzen baita irudi desberdina dela; eta bestetik, folklorikoa dela, zer hobe folkloretik, hau da herri bertatik, sortua den irudia bada. Batak zein besteak ez du zentzu handirik. Batez ere Baskoniak bere egiten jarraitzen duelako<\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#_edn4\"><span style=\"font-weight: 400;\">[iv]<\/span><\/a><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#bc940dcd-7b33-4fc0-a200-59d5ad585749\"><span style=\"font-weight: 400;\">5<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">.<\/span><\/p>\n<p><b>Lauburua lurralde markaren identifikazio ofizial gisa<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lauburua babestu eta arautzea proposamen zentzuzkoa da, batez ere bere erabilera ordenatzeko eta euskal produktuen identifikazioan koherentzia emateko. Gaur egun hainbat enpresek erabiltzen dute, batzuk erregistratuta, beste batzuk ez, eta horrek erabilera desorekatuak sortzen ditu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Babesak ez luke pertsona partikularren erabilera mugatuko; helburua merkataritza eta ekoizpen esparruan koherentzia eta gardentasuna bermatzea litzateke. Oraingo erabilera partikularrak errespetatuz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Noski, ez legoke eragozpenik pertsona konkretu batek bere etxean marrazteko edo bitxi moduan zintzilikatzeko. Horretan bakoitza libre da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izan behar luke:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Garbia<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Ongi taxutua<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Orain arte daudenak errespetatuko dituena<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Ekoizle, merkatari, zerbitzuei gomendatua<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Baskoniatik (edo erabakitzen den eremutik) kanpokoarakoaren mugatzailea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Sortuko diren kasuistika desberdinen integratzailea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Euroregioaren baitan kudeatutako araudia<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baskoniako lurraldeetan, lurralde markak erabilgarria izatea nahi badu, egoera instituzionalak bere egin eta antolatzea legoke. Eta Baskoniaren kasuan hiru erakunde instituzional direnez, hiruren artean sortua dute Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarra deitzen den Euroregio edo Euroeskualdea. Hor kokatuko litzateke proiektua.<\/span><\/p>\n<p><b>Lauburua zela arautu: hiru dimentsio<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horretarako hiru urrats nagusi eman beharko lirateke: erabilera sozio-ekonomikoa argitu, \u00a0ikurra definitu eta identitate-erabilerarako eskuliburu grafikoa finkatu eta, azkenik, erabilera juridikoa izan eta babes legala eman diezaiokeen instituzio baten babesarekin legeztatu.<\/span><\/p>\n<p><b>Dimentsio sozio-ekonomikoa<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erabilera irekia baina garbia behar du. Zehaztu beharko litzateke zein baldintza bete behar dituzten ekoizle eta merkatariek Lauburua euskal lurralde markaren osagai gisa erabiltzeko. Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarra Euroregioa lankidetza esparru egokia da erabilera hori koordinatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ekoizleek eta merkatariek zer baldintza bete beharko luketen: Baskonian edo zehazten den lurraldean egon, bertan kokatuak izan. Kanpoan saltzen diren zenbait produktu izan daitezke euskal kutsuz eginak (esaterako mantelak edo bitxiak) eta kanpoan sortu daitezke; baina Baskoniako ikur bezala identifikatzeko zer baldintza bete beharko luketen zehaztu beharko litzateke.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nahia da eremua irekia izatea, baina hori kudeatzen duen erakundeak erabakiko luke. Ideia elkartrukatze ostean nondik norakoa konkretatu eta ongi taxututako memoria egitea izango litzateke lehen urrats hau.<\/span><\/p>\n<p><b>Eskuliburu grafikoa<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erabilera-eskuliburuak finkatuko luke irudia nola marraztu, dimentsioak eta formula. Ongi legoke ere bere babes-protekzioa neurtu eta kolore paleta bat zehaztea, posible balitz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kontrolatuko luke ere beste ikur ofizialekin beteko lukeen lekua, hau da, konplementarioa izatea edo beharrezkoa den lekuetan itsastea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hau da, forma konkretu batera marrazten den sinboloa legeztatu eta babestua egotea, patentatua, nahiz eta jakin hauen antzeko beste irudi batzuk ezingo direla mugatu. Ikus azpian izan daiteken formulazio zehatza.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ikuspuntu honetatik badaude Lauburua normalizatzeko bideak; esaterako, eta badirudi logikoa eta erraza dela, azpiko irudian azaltzen den metodo hau.<\/span><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-68673 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1.png\" alt=\"\" width=\"250\" height=\"268\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1.png 250w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image1-150x161.png 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 250px) 100vw, 250px\" \/><\/p>\n<p><b>Dimentsio juridikoa<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erabilera juridikoan aztertu beharko litzateke zein den proiektua aurrera eramateko erakunderik egokiena. Esan bezala Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarra Euroregioa izan daiteke esparru apraposa, eta helburu horretarako, Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartea (LLEE) denez, Europako Batasunak arautua, instituzio egokia da. Estatus juridiko osoa du hemen proposatzen den babesa arautu et antolatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Europako Batasunaren araudi, babes edo patentea legeztatzeko zela arautu daiteken jakiteko AAri zer figura mota izan daiteken egokiena galdetu diot. Oso laburki EBk lau figura juridiko eskaintzen dituela produktuen jatorria edo ezaugarri komunak babesteko erantzun dit, hona erantzuna:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>EU Certification Mark \/ Marque de certification de l\u2019UE \/ Marca de Certificaci\u00f3n de la UE<\/i><\/b><i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0 EUIPOk arautzen du. Titularrak ez ditu produktuak saltzen, erabilera-araudi bat ezartzen du baizik, eta hori betez gero edonork erabil dezake marka. Iragazki geografikoa jar daiteke (Euroregioan ekoiztutakoetara mugatuz), eta EBko legediak espresuki baimentzen du jatorri geografikoa ziurtatzeko erabiltzea.<\/span><\/i><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>EU Collective Mark \/ Marque collective de l\u2019UE \/ Marca Colectiva de la UE<\/i><\/b><i><span style=\"font-weight: 400;\">. Bigarren aukera, Certification Mark-ak arazo teknikorik jasoko balu. Titularra elkarte bat izan behar da, eta erabiltzaileek kide edo baimendu izan behar dute.<\/span><\/i><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>Protected Designation of Origin (PDO) \/ Appellation d\u2019Origine Prot\u00e9g\u00e9e (AOP) \/ Denominaci\u00f3n de Origen Protegida (DOP).<\/i><\/b> <i><span style=\"font-weight: 400;\">Soilik nekazaritza-eta elikagai-produktuetarako. Lotura oso estua eskatzen du lurraldearekin, prozesu osoa bertan eginda.<\/span><\/i><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>Protected Geographical Indication (PGI) \/ Indication G\u00e9ographique Prot\u00e9g\u00e9e (IGP) \/ Indicaci\u00f3n Geogr\u00e1fica Protegida (IGP)<\/i><\/b><i><span style=\"font-weight: 400;\">.Halaber nekazaritza-produktuetarako, baina lotura malguagoa: fase bakarra egitea nahikoa da eremuan.<\/span><\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Certification Mark edo Collective Mark-ek, aldiz, malgutasun handiagoa eskaintzen duela dio AAk eta bide horretatik lantzea izango litzatekeela egokiena. Lauburu irudiaren erregistro baterako, figura egokiena zein izan daiteken identifikatuko litzake. Erregistratze bideak badaudela dirudi.<\/span><\/p>\n<p><b>Ondorioz<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hiru erakundeen norberaren eskumenak errespetatuz, bakoitzak baititu bere ikur pertsonalak, Lauburua erregulatzea eta legez babestea merezi duela dirudi. Lehenik ,erabilera sozio-ekonomikoa argitu, ondoren eskuliburu grafikoa finkatu eta, azkenik, LLEE bidez babes juridikoa lortu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lauburua jada Baskoniaren ikur kulturala da, herriak bere egina. Falta dena da babestu eta kudeatzea, erabilera desitxuratu ez dadin eta sinboloak indar berezia eman diezaion lurraldeko sozio-ekonomiari.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arautzeak ez luke sinboloa politizatuko; aitzitik, kultura-ondarearen eta lurralde-markaren arteko zubi praktikoa sortuko luke.<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Santana, Alberto in <\/span><a href=\"https:\/\/sierrasalvada.blogspot.com\/2021\/08\/el-origen-del-lauburu.html\"><span style=\"font-weight: 400;\">Blog Sierra Salvad<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">a <\/span><a href=\"https:\/\/sierrasalvada.blogspot.com\/2021\/08\/el-origen-del-lauburu.html\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/sierrasalvada.blogspot.com\/2021\/08\/el-origen-del-lauburu.html<\/span><\/a> <a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#5b35bfe7-93e2-41b3-b0a0-a4127e2d12b0-link\"><span style=\"font-weight: 400;\">\u21a9<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\ufe0e<\/span><\/a><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Exploraciones Txomin. Asier Aguayo entrevista a <\/span><a href=\"https:\/\/labur.eus\/hxnid1fl\"><span style=\"font-weight: 400;\">Txomin<\/span><\/a> <a href=\"https:\/\/labur.eus\/hxnid1fl\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/labur.eus\/hxnid1fl<\/span><\/a> <a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#b3c584cb-0afe-4662-9c8e-e947d70131b7-link\"><span style=\"font-weight: 400;\">\u21a9<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\ufe0e<\/span><\/a><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Santiago de Pablo. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">100 s\u00edmbolos vascos: Identidad, cultura, nacionalismo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0(2016) Edit. Tecnos <\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#30e4c2e2-27bb-486b-8cd1-38e95c89d691-link\"><span style=\"font-weight: 400;\">\u21a9<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\ufe0e<\/span><\/a><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bizkaia Eliza <\/span><\/i><a href=\"https:\/\/bizkeliza.org\/noticia\/descubierta-una-estela-precristiana-en-san-cristobal-de-forua\/\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/bizkeliza.org\/noticia\/descubierta-una-estela-precristiana-en-san-cristobal-de-forua\/<\/span><\/i><\/a> <a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#9dbaeeae-2209-4458-929b-22ea7c4a7326-link\"><span style=\"font-weight: 400;\">\u21a9<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\ufe0e<\/span><\/a><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Artigau, Christian. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pays Basque: Symboles-Myst\u00e8res-Passions<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (2025) Edit. Cairn <\/span><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#bc940dcd-7b33-4fc0-a200-59d5ad585749-link\"><span style=\"font-weight: 400;\">\u21a9<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\ufe0e<\/span><\/a><\/li>\n<\/ol>\n<p><a href=\"https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/iazkoaga.com\/2026\/08\/25\/ideia-sinpleak-2-lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbait lurralde hor ari dira izugarrizko diru kopuruak ordaintzen lurralde marka identifikatuko duen sinboloa aukeratzeko. Logikoa, denak nahi dute ikur potente eta erakargarriaz ezagutaraztea. Baskoniak, hor dauka ia ahalegin berezirik egin gabe, biztanlegoak bere egin duen ikur kulturala, eskura berez etorri zaiona, Lauburua. Lurralde marka gisa antolatzeko eta legeztatzeko unea heldu da Altxorra dugu eskuetan. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65917,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-68670","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zenbait lurralde hor ari dira izugarrizko diru kopuruak ordaintzen lurralde marka identifikatuko duen sinboloa aukeratzeko. Logikoa, denak nahi dute ikur potente eta erakargarriaz ezagutaraztea. Baskoniak, hor dauka ia ahalegin berezirik egin gabe, biztanlegoak bere egin duen ikur kulturala, eskura berez etorri zaiona, Lauburua. Lurralde marka gisa antolatzeko eta legeztatzeko unea heldu da Altxorra dugu eskuetan. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-06T09:06:43+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"577\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"457\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1aki Azkoaga Bastida\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:06:43+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/\"},\"wordCount\":1521,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/12\\\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/\",\"name\":\"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/12\\\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg\",\"datePublished\":\"2026-09-06T09:06:43+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/12\\\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/12\\\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg\",\"width\":577,\"height\":457},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde","og_description":"Zenbait lurralde hor ari dira izugarrizko diru kopuruak ordaintzen lurralde marka identifikatuko duen sinboloa aukeratzeko. Logikoa, denak nahi dute ikur potente eta erakargarriaz ezagutaraztea. Baskoniak, hor dauka ia ahalegin berezirik egin gabe, biztanlegoak bere egin duen ikur kulturala, eskura berez etorri zaiona, Lauburua. Lurralde marka gisa antolatzeko eta legeztatzeko unea heldu da Altxorra dugu eskuetan. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-09-06T09:06:43+00:00","og_image":[{"width":577,"height":457,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1aki Azkoaga Bastida","Tiempo de lectura":"10 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra","datePublished":"2026-09-06T09:06:43+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/"},"wordCount":1521,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/","name":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg","datePublished":"2026-09-06T09:06:43+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Inaki-Azkoaga-Bastida.jpg","width":577,"height":457},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lauburua-baskoniaren-ikur-kultural-baten-erregistro-beharra\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lauburua: Baskoniaren ikur kultural baten erregistro beharra"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68670","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68670"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68670\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68685,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68670\/revisions\/68685"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65917"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68670"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68670"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68670"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}