{"id":68644,"date":"2026-09-06T09:49:20","date_gmt":"2026-09-06T08:49:20","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68644"},"modified":"2026-09-06T09:49:20","modified_gmt":"2026-09-06T08:49:20","slug":"aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/","title":{"rendered":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hirugarrenez heldu dio gure historiari Aritz Ibarra Agirrezabal (Gasteiz, 1992) idazle eta ilustratzaileak. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">(Nabarralde, 2026) titulatu du lan berria, gure herriaren biziraun nahiari kantatuz bezala. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, idatzi du egileak Euskal Herri gureaz.<\/span><\/p>\n<p><b><i>Gasteiz, 1200. Defentsa amaigabea<\/i><\/b><b> argitaratu zenuen 2022an. Hurrena, duela bi urte, <\/b><b><i>Aldaxka pozoituak<\/i><\/b><b>. Oraindik orain, berriz, <\/b><b><i>Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia.<\/i><\/b><b> Gertakari historikoak gai harturik zabiltza.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Horietara jotzeko joera dut, epika handiko gertakarietara. Uste dut horren gabeziarik ere badugula Euskal Herrian. Iruditzen zait gaur egun, euskal literaturan, norbanakoaren egunerokoak agintzen duela; batzuetan arazo txikiak dira eta, beste batzuetan, aldiz, handiak. Ni, berriz, abenturazalea naiz, epika zalea, eta, askotan, atzerriko hizkuntzetara jo behar izan dut haiek irakurtzera, pentsatuta gurean halakorik ez geneukala. Halako batean, hala ere, konturatu nintzen gure historian eta literaturan ere badugula epikarik. \u201c<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ostia!<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, episodio hauek zabaldu beharra dago, jendeak jakin behar du!\u201d. Horixe esan eta hasi nintzen lanean.<\/span><\/p>\n<p><b>Hirugarren hau ere baduzu gisa berekoa.\u00a0<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Bai, baina <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Aldaxka pozoituak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-ek, adibidez, gehiago du antiepikatik, epikatik baino, lan hori Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian izan zituen eraginei buruzkoa baita. Kontra egiten diot Frantziak ezarritako errelatoari, epika nazionalista frantsesari eta heroitasunari. Euskal ikuspegitik jota, esaten dut hura ez zela gure gerra izan, ez zela batere loriatsua izan, oso zikin, arrotz eta suntsitzailea baizik. Gerrari kritika egiteko modu bat da <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Aldaxka pozoituak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">.<\/span><\/p>\n<p><b><i>Gasteiz, 1200<\/i><\/b><b> eta oraingo <\/b><b><i>Deiadarra<\/i><\/b><b>, bestelakoak dituzu, beraz?<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Horiek Euskal Herriaren defentsari eta gertakari epiko eta erresistentziari lotuta daude. Lan hauek dira nik nerabetan, ikastolan, irakurri nahi izango nituzkeenak, eta aurkitu ez nituenak. Beharbada, halako libururik izan banu eskuartean, goizago piztuko zitzaidakeen historiarekiko jakinmina. Baina ikastolan ez ziguten halako historiarik kontatu, edo, kontatu baziguten, ez nengoen adi [barreak]\u2026 Egia esan, uste dut halakorik ez zigutela aipatu.<\/span><\/p>\n<p><b>Nabarralderen zigilua daramate zure lanek. Ez dakit <\/b><b><i>Deiadarra <\/i><\/b><b>enkarguzko lana izan duzun.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Ez, ez da izan enkarguzko lana, neure kezkatik abiatutakoa baizik. Seguruena, Nabarralderen bidez ezagutu ditut liburu honetan jorratzen ditudan mugarri historiko gehienak, eta pena ere banuen gertakariok \u2013asko, behintzat\u2013 ezezagunak zaizkigulako; ezezagunak, baita abertzale askoren artean ere! Kezka horixe buruan, gure historia bestelako modu batera aurkezteko era bazegoela pentsatu nuen. Alegia, Nabarralderen bitartez jasotako gertaerak modu atseginago eta erakargarriago batean ezagutzera ematea. Eta, marrazkilaria naizenez, egokia iruditu zitzaidan liburu ilustratuaren bidetik jotzea. Gazteak erakartzeko, batik bat. Hala ere, liburua publiko zabalarentzat da, ez bakarrik gazteentzat.<\/span><\/p>\n<p><b>Zeure kezka horretatik abiaturik hasi zinen proiektua lantzen, hortaz.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Nabarraldeko kide sentitzen naiz, lagunak ditut, kezka bertsuak ditugu, aurreko bi proiektuak ere Nabarralderekin publikatu nituen, eta, oraingo lan honen kasuan ere, begi onez ikusi zuten nik haien edukiak bestelako modu batean plazaratzeko proposamena. Horrelaxe egin dugu lan hau. Hala ere, nire lehen ideia zen Euskal Herriko historia osoa kontatzea, erromatar garaitik gaur eguneraino.<\/span><\/p>\n<p><b>Historia osoa?!<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Bai. Hogei kapitulu nituen buruan, hogei ilustrazio. Laster ohartu nintzen hura ezinezkoa zela, hogei ez ezik, hogeita hamar, berrogei, berrogeita hamar, hirurogei, hirurogeita hamar\u2026 nahi beste mugarri historiko sortu zitzaizkidalako bata bestearen atzetik eta, beraz, lana amaigabea zelako. Ezinezkoa zela ohartu nintzenean, bi atal egitea pentsatu nuen. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Deiadarra<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, hortaz, nire asmo handi haren lehen atala da, 1620 urte artekoa: Nafarroako Erresumaren sorrera prozesu luze eta neketsua kontatzen dut, erresumaren garapena eta gainbehera, eta burujabetzaren amaiera 1620an.\u00a0\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Bigarren atalik gabe gara, hortaz.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Bigarren lan hori ez dut sekula burutuko, hainbat arrazoi tarteko direla, baina horixe zen hasierako ideia. Hasieran, mugarri historiko jakin batzuk neuzkan buruan, baina dokumentatu ahala, eta sakondu ahala, mugarri gehiago ezagutu ditut. Horietan aipagarriena, seguruena, Lapurdi eta Zuberoaren konkista. Aurreko lana egin nuenean [<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Aldaxka pozoituak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">], eta ordurako oraingo liburu hau egosten ari nintzen, egonaldi bat egin nuen Urru\u00f1an (Lapurdi). Han, besteak beste, Joritz Larraza historialaria ezagutu nuen, Urru\u00f1a bertakoa. Kezka transmititu zidan, esanez Hegoaldekook Ipar Euskal Herriko historia jorratzen dugunean \u2013Nafarroaren historia, batez ere\u2013, Lapurdiko eta Zuberoako konkistarik ez dugula aipatzen.<\/span><\/p>\n<p><b>Eta arrazoi du?<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Nik uste baietz. Hortaz, berak nahi beste informazio helarazi zidan, eta liburu honetan konkista horri kapitulu bat eskaini ahal izan diot. Nik uste horrek osotasuna eman diola nik kontatu nahi nuenari, herrialde guztiak barne bildurik.<\/span><\/p>\n<p><b>Hiru ataletan banatu duzu <\/b><b><i>Deiadarra<\/i><\/b><b>: Aitzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Hiru atal, 42 kapitulu, eta nahi beste mugarri!<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Lehen atala beste biak baino laburragoa da, ezinbestean, garai hari buruz askoz datu gutxiago ditugu-eta. Korrika ihes egin dut sasoi hartatik, garai hartaz hipotesiak gehiago dira-eta benetan dakiguna baino. Dakiguna adierazten saiatu naiz, eta bestelako usteak saihesten. Azkar egin dut eskapo Aitzinarotik, eta Erdi Aroan eta Aro Modernoan zentratu naiz batez ere.<\/span><\/p>\n<p><b>Urte bat genuen burdin goriak larruan joa bezala: 1512, Nafarroaren konkistaren urtea. Zuk, berriz, beste urte bat josi diguzu: 1620.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur egun, esateko moduan gara Nafarroako erresumaren higadura 1076an hasi zela, Antso Pe\u00f1alengua hil zutenean. 1200ean, Nafarroako mendebaldea konkistatu zuten. 1461, Sonsierra. 1512an Gaztelako tropek Nafarroa konkistatu zuten \u2013Nafarroa osoa, alegia: oraingo Nafarroa Beherea eta Garaia\u2013 baina ezin izan zituzten mantendu soldaduak Pirinioetatik iparraldera, neguko elurteek galarazi egiten baitzien hara eta hona ibiltzea. 1528an, esaterako, gaztelarrek atzera egin behar izan zuten, eta berpiztu zen Nafarroako Erresuma. Kulturalki ere sekulako bizia izan zuen erresumak. Pirinioetatik iparrera halako susperraldirik ez du inoiz izan Nafarroak. Harrigarria da gertakari hori zein ezezaguna den.<\/span><\/p>\n<p><b>Mugarri historiko pila handia ageri duzu liburuan.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Gure historiari buruzko hainbat jardunalditan izan naiz eta hainbat liburu irakurri ditut, eta ohartu naiz batzuek eta besteek mugarri pila bat aipatzen dituztela. \u201cMugarri hauek denak ilaran jarri nahi ditut!\u201d, esan nion neure buruari. Badirudi, menderik mende, gureak egin duela, eta, aldiz, harrigarria da nola altxatzen dugun beti burua, inperioei buru eginda. Hori ere erakutsi nahi nuen liburuan, mugarriak zerrendatu eta erresistentziari tamaina eman. Badirudi desagertzeko zorian gaudela beti eta, hurrena, berriz, berpiztu egiten garela ikusten da. Horixe da gure garaipenik handiena. Beste herri batzuek beren heroi jakin batzuetan jartzen dute fokua. Gurean, herria bera da heroirik handiena, ez halako edo halako norbanako, menderik mende herri bezala egin dugun bidea baizik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68645\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3.jpg\" alt=\"\" width=\"917\" height=\"1200\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3.jpg 917w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-229x300.jpg 229w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-783x1024.jpg 783w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-768x1005.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-321x420.jpg 321w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-150x196.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-300x393.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image3-696x911.jpg 696w\" sizes=\"auto, (max-width: 917px) 100vw, 917px\" \/><br \/>\nZaldi ero \/ ARGIA CC BY SA\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b><i>\u201cIraun nahiaren pena larriak \/ darama gure bizitza\u2026\u201d <\/i><\/b><b>idatzi zuen Bitoriano Gandiagak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Inoiz herri normalizatu bat izatekotan, Nafarroako Erresumaren garaian izan zen. Nazioartean onartu eta homologatuak ginen, inorekin buruz buru eta berdinetik berdinera jarduteko moduan. Nik esango nuke euskaldunok ez garela herri normalizatua izan sekula; salbuespena da Antso Nagusiaren garaian. Gainerakoan, kinka larrian bizi izan gara beti, bizirauteko borrokan, desagertzeko zorian. Hala ere, biziraun dugu, gaurdaino!<\/span><\/p>\n<p><b>Ez alferrik, <\/b><b><i>\u201cjaioko dira berriak!\u201d<\/i><\/b><b> kantatu zuen Xenpelarrek.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Eta lan honek gaur egungo erronkei baikortasunez begiratzen lagundu dit, herri hau beti gai izan baita aurrera egiteko. Badu horretarako sena. Garaipen handirik ez, baina bizirik. Aurkezpenetan erabiltzen dudan esaldia esango dizut: \u201cBaskonia, erresuma edo estatu handinahien artean bizitzeko txikiegia; irentsia izateko, aldiz, egoskorregia\u201d. Uste horretan nago. Horixe da gure garaipenik handiena. Ez dago iragan idilikorik zeinetara itzuli, beti izan da zaila, baina beti atera gara zulotik, eta iraun dugu. Dena den, garai bakoitzak du bere epika, gaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak. Gaur egun, kultur sorkuntza izan liteke epika, edo Baxoa euskaraz egiteko borroka. Han eta hemen badira hainbat borroka epiko: euskalduntzea, arnasguneei eustea\u2026 Horietan da gaur egungo epika, nire ustez.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Zertan izan dira zure baitako sortzailearen krisialdiak lan hau egiteko bidean?<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Eguneroko ogia izan da hori! Hiru urte iraun du lan honek, eta ia egunero izan dut krisia. Ni, izan, ilustratzailea naiz, marrazkilaria. Eroso sentitzen naiz marrazten, ez dut pentsatu beharrik ere. Marraztu bitartean ikus nezake dokumental bat, edo podcast bat aditu, instintiboki. Baina dokumentatzea gogorra da. Eta idaztea are gogorragoa! Ni ez naiz idazlea, eta, bestalde, liburuko gaiak eskatzen zuen hizkera erabiltzea lan zaila izan dut. Erronka izugarria izan da, ia etsitzera eraman nau. Ez dut etsi, ez dakidalako amore ematen, baina gogorra izan da.<\/span><\/p>\n<p><b>Eta lana bukatzean?\u00a0<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Sekulako lasaitua hartu dut. Baina, batzuetan, ematen du lana ez dela inoiz amaitzen. Lana idatzita ere, maketazioa, inprimategiko lanak \u2013eta ea liburua nola ateratzen den handik\u2013, aurkezpenak, salmentak, gizarteratzea\u2026 Irudipena dut lana ez dela inoiz amaitzen. Eta amaituta ere, beste bati heltzen ari zara!<\/span><\/p>\n<p><b>Kezkarik bai, asmatu ote duzun, ez duzun? \u201cHalako aldatuko nuke!\u201d\u2026<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Alde horretatik oso pozik nago: ez nuke ezer aldatuko. Oso pertsona obsesiboa naiz, eta halako lan bati ekiten diodanean buru-belarri sartzen naiz bertan, alde batera uzten ditut gainerako gauza asko \u2013baita bizitza soziala ere, neurri batean\u2013 nire lana ongi burutu ahal izateko. Horrek kezka asko sortzen dizkit laneko prozesuan, baina, amaitu orduko, ez dut damurik: \u201cNire onena eman dut, guztia\u201d. Normalean, halako lanak zenbait pertsonaren artean egiten dira. Batean, idazlea; bestean, dokumentalista; hurrena, marrazkilaria\u2026 Kasu honetan dena neure gain hartu nuen, baita erabaki guztiak ere, eta, beraz, neurea dut erantzukizun osoa. Esan dut, gogorra izan da, baina pozik nago egindako lanarekin. Eta eskerrak historia edukietan eta testua zuzentzen ere lagundu didaten. Bestela, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">txapuza <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">hutsa izango zatekeen lan hau.<\/span><\/p>\n<p><b>Zer esan nahi duzu liburuari <\/b><b><i>Deiadarra <\/i><\/b><b>titulua emanda?<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Hasieran <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Herri Gogoa <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">deitzeko asmoa nuen. Asko gustatzen zait kontzeptu hori, gure herriaren historian biziraupen gogoa mendez mende agertzen baita. Lana bi ataletan banatzea pentsatu nuen garaian, lehen atalari \u201cDeiadarra\u201d izena emateko asmoa nuen eta, bigarrenari, berriz, \u201cGarrasia\u201d. Esan dut, bigarren parte horrek ez du inoiz argia ikusiko. Bi izenek ere arbasoen deiari egiten diote erreferentzia, gure aurrekoek egingo liguketen oihu etsia da, gure iragana ahantz ez dezagun. Aurrera begira bizi gara, baina noizbehinka atzera begiratu beharra dago, lotura batzuen bila. Askotan, militantzia eta borroka oso dira etsigarriak, eta ikustea gure aurretik ere beste batzuek borrokan jardun dutela, lagungarri zait, babes ematen dit. Hortik dator <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Deiadarra <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">izenburua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68647\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"1200\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2.jpg 800w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-200x300.jpg 200w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-683x1024.jpg 683w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-768x1152.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-280x420.jpg 280w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-150x225.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-300x450.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image2-696x1044.jpg 696w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><br \/>\nZaldi ero \/ ARGIA CC BY SA\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Militantzia aipatu duzu, eta, hitz beste eginez, zure militantzia hedabideetaraino heldu zen, iragan urriaren 12an Espainiako Falangeak Gasteizen egin nahi izan zuen ekitaldia tarteko.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Ez zait iruditzen ekintza hartan militantziagatik egon nintzenik. Are gehiago egin nuen euskaldun naizelako. Oso gauza instintiboa izan zen. Ez da onargarria Falangeak Euskal Herrian ekitaldirik egitea, iraingarria ere bada, eta halaxe joan nintzen [Gasteiz erdialdera], mobilizazio asmo hari kontrakotasuna adieraztera.<\/span><\/p>\n<p><b>Salaketa jarri zenuen Ertzaintzaren kontra, eta zure kontrako salaketa jarri zuen Ertzaintzak. Salatzaile zara, eta salaketa jasoa, aldi berean.\u00a0<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Esan dizut, mobilizazio hari kontrakotasuna adieraztera joan nintzen, eta, gauza amaituta zegoenean, ertzain batek distantzia laburretik, zazpi metrotik-edo, ihes egiten ari nintzela, tiro bat eman zidan aurpegian: masaila hautsi zidan, hortz bat atera eta hau eta hura. Handik egun batzuetara, Ertzaintzaren kontrako salaketa jarri nuen. Nik salaketa jarri, eta, atestatua egin zutenean, ni ekitaldiaren antolatzaileetakoa nintzela esan zuten, baita bi ertzain zauritu nituela ere! Urritik hona hainbat hilabete daramatza auziak irekita, baina oraindik ez dut aipu txikiena ere irakurri aurpegian jaso nuen pilotakadari buruz.<\/span><\/p>\n<p><b>Begi-bistakoak dituzu zauriak\u2026<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Atestatuan, metalezko makilak aipatzen dituzte, baina guk ez genuen halakorik, Falangekoek bai; eta, hala ere, direlako makilak ez dira inon agertu. Horiek aipatzen dituzte, nik jasotako pilotakadarik ez. Bestalde, esaten dute bi harri jaurti nituela, eta haietako batekin ertzain bati kaskoa hautsi niola eta, bigarren ertzain bat, berriz, hankan jo nuela. Eta hori erabateko gezurra da. Nik gertatua salatu, eta haiek ni gertakarien errudun azaltzen saiatu dira. Egin ditudanak eta egin ez ditudanak leporatzen dizkidate. Egin ditudanak aitortuak ditut, nire salaketan bertan ageri dira, eta publiko egin nituen, xehetasunez. Harro nago egindakoaz, Falangearen presentzia gure herrian ez baita onargarria. Ez dut zertan lotsatu. Baina eraiki nahi duten errelatoa izugarria da. Atestatua, berriz, lotsagarria. Adierazi nahi dutena da: \u201cGuk jo zaitugu, baina zuk ere jo gaituzu\u201d. Eta hori gezurra da. Irudi mordoa daude. Askotan irudiak gure kontra datoz, baina kasu honetan gure alde. Erabili ditut, publiko ere badira-eta.<\/span><\/p>\n<p><b>Noizko espero duzu epailearen ebazpena?<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Prozesu judizialak luze joko du. Auziperatu asko dira tartean, 22-edo, eta hainbat ertzainek ere deklaratu behar dute\u2026 Lehen fasean gaude oraindik.\u00a0\u00a0<\/span><\/p>\n<h5><span style=\"font-weight: 400;\">Ogibide, gosebide<\/span><\/h5>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cAmeskeria hutsa da ilustrazioa eginez bizitzea, ez bada atzerrian edo atzerrirako lan eginez, izan Europarako nahiz AEBetarako, adibidez. Baina euskaraz, euskarazko komikiak edo euskal literatura eginez bizimodua ateratzea, utopia. Ez dakit inor bizi ahal den lan hauek eginez. Bizi baino gehiago, biziraungo du. Bitartean, prekarietatea. Nire lanordu guztiak eskaini dizkiot lan honi [<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Deiadarra<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">], Jaurlaritzaren dirulaguntza bat ere jaso dut, 15.000 eurokoa, baina hori sostengu txiki bat besterik ez da, urte bateko laguntza, lan hau egiteko hiru urte ere eman behar izan baititut. Kamikaze modura ekin nion lan honi, baina bukatu da abentura. Nire ilustrazio-lana bestelako lan batekin uztartzen hasi beharko dut. 2022tik hona hiru liburu publikatu ditut, baina erritmo hori ez da jasangarria. Saiatu beharko dut lau edo bost urtean behin liburu bat argitaratzen. Erromantikoa naiz, baina erromantizismoak ere baditu mugak\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Argia<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hirugarrenez heldu dio gure historiari Aritz Ibarra Agirrezabal (Gasteiz, 1992) idazle eta ilustratzaileak. Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia (Nabarralde, 2026) titulatu du lan berria, gure herriaren biziraun nahiari kantatuz bezala. Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea, idatzi du egileak Euskal Herri gureaz. Gasteiz, 1200. Defentsa amaigabea argitaratu zenuen 2022an. Hurrena, duela bi urte, Aldaxka pozoituak. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65434,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-68644","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hirugarrenez heldu dio gure historiari Aritz Ibarra Agirrezabal (Gasteiz, 1992) idazle eta ilustratzaileak. Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia (Nabarralde, 2026) titulatu du lan berria, gure herriaren biziraun nahiari kantatuz bezala. Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea, idatzi du egileak Euskal Herri gureaz. Gasteiz, 1200. Defentsa amaigabea argitaratu zenuen 2022an. Hurrena, duela bi urte, Aldaxka pozoituak. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-06T08:49:20+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"640\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"480\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Aritz Ibarra (kazetari Miel Anjel Elustondo)\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"12 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d\",\"datePublished\":\"2026-09-06T08:49:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/\"},\"wordCount\":2029,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/\",\"name\":\"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"datePublished\":\"2026-09-06T08:49:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"width\":640,\"height\":480,\"caption\":\"Aritz Ibarra Agirre komikilaria. Lehen Mundu Gerrak Ipar EHan izan duen eraginaz komikia prestatzen ari du. Udalbitzako Geuretik Sortuak programako laguntzarekin.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde","og_description":"Hirugarrenez heldu dio gure historiari Aritz Ibarra Agirrezabal (Gasteiz, 1992) idazle eta ilustratzaileak. Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia (Nabarralde, 2026) titulatu du lan berria, gure herriaren biziraun nahiari kantatuz bezala. Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea, idatzi du egileak Euskal Herri gureaz. Gasteiz, 1200. Defentsa amaigabea argitaratu zenuen 2022an. Hurrena, duela bi urte, Aldaxka pozoituak. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-09-06T08:49:20+00:00","og_image":[{"width":640,"height":480,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Aritz Ibarra (kazetari Miel Anjel Elustondo)","Tiempo de lectura":"12 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d","datePublished":"2026-09-06T08:49:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/"},"wordCount":2029,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/","name":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","datePublished":"2026-09-06T08:49:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","width":640,"height":480,"caption":"Aritz Ibarra Agirre komikilaria. Lehen Mundu Gerrak Ipar EHan izan duen eraginaz komikia prestatzen ari du. Udalbitzako Geuretik Sortuak programako laguntzarekin."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gaur-ez-du-balio-ezpata-hartu-eta-borrokatzeak-kultur-sorkuntza-izan-liteke-epika\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Aritz Ibarra: \u201cGaur ez du balio ezpata hartu eta borrokatzeak; kultur sorkuntza izan liteke epika\u201d"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68644","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68644"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68644\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68649,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68644\/revisions\/68649"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65434"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68644"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68644"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68644"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}