{"id":68598,"date":"2026-08-25T14:27:28","date_gmt":"2026-08-25T13:27:28","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68598"},"modified":"2026-08-25T14:27:28","modified_gmt":"2026-08-25T13:27:28","slug":"espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/","title":{"rendered":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxoan bizi dela. Espainian, bere markarik ezagunena Vox da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan indarrez agertu zen alderdia. Izan ere, eskuin mutur espainiarrak, eta faxismo espainiarrak orokorrean, bere taldekide europarren aldean badu berezitasun nabarmen bat: bere espainolismo amorratua eta espainiarrak ez diren beste nazionalismoekiko gorroto itsua, bereziki katalan eta euskaldunekikoa. Muturreko espainolismo hori frankismoaren oinordeko zuzena da, 40 urtetan gure nazioa zanpatu zuen erregimen faxista eta etnozidaren oinordekoa. Herriminez oroitzen duten Espainia inperial hark\u00a0atzoko eta gaurko faxistak biltzen ditu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jakina da zein zen Francoren kezka nagusia: Espainiaren batasuna. Hilzorian zela, Juan Carlos errege ohiak berak kontatzen duenaren arabera, Franco diktadoreak, eskutik heldu, eta zera erregutu zion: Espainiaren batasuna zaintzeko. Ez zion eskatu Espainia komunismoaren edo masoneriaren mehatxuetatik libratzeko, ez, separatismoaren mehatxutik baizik. Pasadizo oso esanguratsua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Faxismoa gaitzesten dugu ideologia zitala delako, giza eskubideak zapaltzen dituelako eta demokraziari muzin egiten diolako. Aldi berean, abertzale garen aldetik, espainiar faxismoa arbuiatzen dugu, batik bat, espainiar inperialismorik gordinena ordezkatzen duen ideologia delako, euskal nazioaren suntsipena eta asimilazioa, aho-bilorik gabe, bilatzen dituelako. Eskuin muturrak bat egiten du oso espainiarra den soziologia batekin, inperio zahar baten nostalgikoekin, euskaldunak eta katalanak <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">pribilegiatuak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">fanatikoak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">egoistak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">insolidarioak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0garela errepikatzen duenarekin. Funtsean, beren fobien arrazoi sakona penintsulako beste nazioak azpiratzeko eskubidea duen Gaztelako egitasmo inperialistan oinarritzen da, hau da, konkista eskubidean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hala ere, oso traketsak izango ginateke uste izango bagenu nazionalismo espainiar garratz hori eskuin muturraren ondare esklusiboa dela, alegia, PPren eta Voxen eremura mugatzen dela. Espainiar inperialismoa transbertsala delako, ezkerrean zein eskuinean oso errotuta dagoelako. Ez al zuen Josep Plak esan eskuineko espainiar batekin antzik handiena duena ezkerreko espainiarra dela?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrenbestez, Espainiako ezkerrak eta eskuinak gure eskubide nazionalak ukatzen dituen ideologia bera partekatzen dute, Voxetik Podemoseraino. Batzuek gurekin <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">polizia onaren<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0rola jokatzen dute, eta besteek <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">polizia gaiztoarena<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, baina denek debekatzen dute gure askapen nazionala. Denek defendatzen dute gaur egungo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">statu quo-<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">a, hots, euskal eta katalan nazioen Espainiarekiko mendekotasuna.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Espainolismoa, alderdi politikoetan ez ezik, estatu espainolaren muin-muinean dago, erakunde guztietan txertatuta eta, ezinbestez, Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko harreman orotan islatzen da. Adibidez, koiuntura ona probestuta Eusko Jaurlaritzak odol-izerdiak botata eskumen ziztrin batzuk legez onartzea lortzen duenean, administrazioko zerbitzariek oztopo tekniko zenbaezinak baliatzen dituzte botere zatitxoa ez transferitzeko edo transferentzia lardaskatzeko. Erakunde espainol guztietan aurkituko ditugu agintari espainolista saiatuak Euskal Herriaren eskubideak ukatzeko: justizian, armadan, polizian, hedabideetan, kiroletan, kulturan, ekonomian, enpresetan, sindikatuetan, lan munduan, eliza katolikoaren hierarkian&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Are gehiago, espainolismoa herritar arruntengan sakonki barneratuta dagoen ideologia da. Izan ezkerrekoak edo eskuinekoak, aberatsak edo pobreak, ezjakinak edo eskoladunak, prest daude beti euskaldunen kontra joateko, dagokien mailan, eta agintarien erabaki antieuskaldunak txalotzeko. Finean, herritarren ideologia espainolistak eta erakundeenak elkar berrelikatzen dute.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Espainolismoa ideologia zapaltzailea da, geure nazioaren eskubideak urratzen dituena. Horregatik, feminismoak sexismoa identifikatu eta areriotzat jotzen duen modu berean, guk ere espainolismoa izendatu behar dugu Euskal Herriaren etsai. Jarrera espainolistak identifikatu behar ditugu, salatu eta indargabetu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Joko politikora itzulita, beraz, huts larria egingo genuke, abertzale gisa, uste izango bagenu faxismoa dela gure nazioaren etsai bakarra. Horrekin batera, espainolismoa delako herri gisa dugun mehatxurik larriena, gure erabateko asimilazioa bilatzen duen ideologia inperialista zitala. Sarritan ahazten zaigun hori aintzat hartu beharko genuke beti, askapen nazionaleko estrategia bat abian jartzerakoan ez tronpatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrexegatik, ezin dugu ulertu euskal alderdi abertzaleek Madrilen PSOEri sostengua ematea, PP eta Voxen etorrera eragozteko. Ez al da ba PSOE Franco hil ondoren Hego Euskal Herria zatikatzea erabaki zuena, GAL sortu zuena, euskal presoen sakabanaketa politika abian jarri zuena, Ibarretxeren aurka PPrekin bat egin zuena, ezker abertzalea ere legez kanpo jarri zuena, Katalunian 155. artikuluaren aplikazioari sostengua eman ziona? Sanchezen espainolismoa ez da Feijoorena baino apalagoa.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal alderdiek Espainiako erakundeak desegonkortu beharko lituzkete eta independentziaren aldeko urratsak egin. Faxismoaren eta olatu espainolistaren aurkako eginkizunik onena baita zapaltzen gaituen Espainia zaharkitu, ustel eta autoritariotik alde egitea eta Euskal Errepublika lehenbailehen lortzea. Bada garaia euskal abertzaleok behingoz elkarrekin lanean aritzeko, naziogintza ardatz eta independentzia helburu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">OHARRA: Espainolismoari buruz diogun guztiak Frantziako jakobinismoarentzat ere balio du, gure Herriaren Bidasoaz beste aldeko zatiari dagokionez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxoan bizi dela. Espainian, bere markarik ezagunena Vox da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan indarrez agertu zen alderdia. Izan ere, eskuin mutur espainiarrak, eta faxismo espainiarrak orokorrean, bere taldekide europarren aldean badu berezitasun nabarmen bat: bere espainolismo amorratua eta espainiarrak ez diren beste nazionalismoekiko gorroto itsua, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68598","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxoan bizi dela. Espainian, bere markarik ezagunena Vox da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan indarrez agertu zen alderdia. Izan ere, eskuin mutur espainiarrak, eta faxismo espainiarrak orokorrean, bere taldekide europarren aldean badu berezitasun nabarmen bat: bere espainolismo amorratua eta espainiarrak ez diren beste nazionalismoekiko gorroto itsua, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-08-25T13:27:28+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Edurne Alegria eta Nerea Markaida\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia\",\"datePublished\":\"2026-08-25T13:27:28+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/\"},\"wordCount\":664,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/\",\"name\":\"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2026-08-25T13:27:28+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde","og_description":"Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxoan bizi dela. Espainian, bere markarik ezagunena Vox da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan indarrez agertu zen alderdia. Izan ere, eskuin mutur espainiarrak, eta faxismo espainiarrak orokorrean, bere taldekide europarren aldean badu berezitasun nabarmen bat: bere espainolismo amorratua eta espainiarrak ez diren beste nazionalismoekiko gorroto itsua, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-08-25T13:27:28+00:00","author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Edurne Alegria eta Nerea Markaida","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia","datePublished":"2026-08-25T13:27:28+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/"},"wordCount":664,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/","name":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2026-08-25T13:27:28+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/espainolismoa-euskal-herriaren-etsaia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Espainolismoa, Euskal Herriaren etsaia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68598","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68598"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68598\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68599,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68598\/revisions\/68599"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68598"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68598"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68598"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}