{"id":68517,"date":"2026-08-24T15:50:46","date_gmt":"2026-08-24T14:50:46","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68517"},"modified":"2026-08-24T15:50:46","modified_gmt":"2026-08-24T14:50:46","slug":"mugak-ez-baitira-finkoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/mugak-ez-baitira-finkoak\/","title":{"rendered":"Mugak ez baitira finkoak"},"content":{"rendered":"<p><b>Duela hamar urte pasatxo ez bezala, gaur egun ez dago prozesu independentistarik martxan, eta, gainera, jokaleku globalak ez du laguntzen horretarako baldintzak izan daitezen. Ez dira desagertu, ordea, ez aldagaiak, ez independentisten masak.\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68520\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1299\" height=\"731\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1.jpg 1299w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-300x169.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-768x432.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-746x420.jpg 746w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-150x84.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-696x392.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image1-1-1068x601.jpg 1068w\" sizes=\"auto, (max-width: 1299px) 100vw, 1299px\" \/><br \/>\nEskoziako independentisten manifestazio bat Edinburgon, 2021eko irailean. JON OLANO URAIN\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain dela 10-15 urte, hiru prozesu independentista zeuden martxan munduan.\u00a0Izan ere, Eskozian, Katalunian eta Kaledonia Berrian erreferendumak egin zituzten 2014an, 2017an\u00a0eta 2018an. Eskozian eta Kaledonia Berrian aukera ez-independentista nagusitu zen, eta, ondorioz, ez ziren banandu Erresuma Batutik eta Frantziatik, hurrenez hurren. Kataluniakoa, berriz, legez kanpokotzat jo zuen Espainiako Gobernuak. Hamar bet urte geroago, inon ez dago independentzia\u00a0erreferendumik aurreikusita.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrek ez du esan nahi, ordea, gisa horretako prozesuak berriro martxan jarri ezin direnik,\u00a0independentisten\u00a0masak ez baitira desagertu.\u00a0\u00abPosible da prozesuak berriz piztea. Edonoiz gerta daiteke zerbait prozesua berrabiaraziko duena\u00bb, azaldu du Matthias Scantamburlo Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasleak.\u00a0\u00abHistoriak erakusten du estatuen mugak ez direla finkoak\u00bb, gehitu du, horren harira,\u00a0Nicola\u00a0McEwen Glasgowko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasleak.\u00a0\u00abDena den, gaur egun, munduan, ez da erraza horri buruz hitz egitea, beharbada lehentasunak aldatu direlako\u00bb, ohartarazi du.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori bai, hasteko, aldagai batzuk ezinbestekoak dira molde horretako prozesuak abiarazteko.\u00a0\u00abEgiturazkoez\u00bb\u00a0mintzo da\u00a0Scantamburlo, telefonoz. Haren esanetan,\u00a0\u00abidentitate ezberdinak eta laido ekonomikoak, politikoak, kulturalak\u00bb behar dira; baita\u00a0\u00abantolatzeko gaitasuna\u00bb ere,\u00a0\u00abprozesuak ez baitira ezerezetik sortzen\u00bb. Nabarmendu nahi du, baina,\u00a0\u00aboso derrepentean bezala, ezustean\u00bb pitz daitezkeela. Gogorarazi du, adibidez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2010ean Kataluniako Estatutua murrizteko kaleratutako epaiaren harira hasi zela hango prozesua.\u00a0\u00abGure ikerketaren bidez esan dezakegu sententziak bihurtu zuela bat-bateko,\u00a0eta aldatu egin zituela jendearen lehentasunak\u00bb. Hain zuzen, mugimendu independentistak zergatik sortzen diren aztertu du<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\"> Lost autonomy triggers and the rise of secessionism<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> lanean (Autonomia galeraren eragileak eta sezesionismoaren goraldia, 2025),\u00a0Felix Schulterekin (ECMI Gutxiengoen Auzietarako Europako Zentroa)\u00a0eta\u00a0Maria Ackrenekin batera (Groenlandiako Unibertsitatea).\u00a0\u00abKontrako adibidea da Hego Tirolgoa. 2001etik, erreforma baten bidez, gure autonomia [hangoa da] higatu du Italiako\u00a0Estatuak, baina modu motel batean, burokratikoki. Ez da inoiz izan halako une sinbolikorik\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">McEwen\u00a0ere antzeko elementuei buruz aritu da; lurralde bat, zeinean hango herritarrek\u00a0\u00abidentitate nazionaleko sentipen bat\u00bb izango duten; alderdi bat edo alderdi batzuk identitate hori\u00a0\u00abpolitizatzeko\u00bb; eta, azkenik, telematikoki esan duenez,\u00a0\u00abaldagai horiek guztiak batuko dituen katalizatzaile bat\u00bb. Oroitarazi\u00a0du, halere, Eskoziako erreferendumari dagokionez ez zela\u00a0egiazki katalizatzailerik egon, eta hori\u00a0\u00abezohikoa\u00bb izan zela.\u00a0\u00abAukera politiko bat sortu zen\u00bb. 2011ko Eskoziako Parlamenturako bozetan gehiengo oso historiko bat\u00a0lortu zuen SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak, eta, kanpainan agindu bezala, erreferendum bat planteatu zion Londresi, eta hark onartu.\u00a0\u00abHorrek ekarri zuen independentziaren aldeko mugimendu masibo bat sortzea\u00bb.\u00a0McEwenek\u00a0uste du, ordea, ez dela beharrezkoa galdeketa bat deituta egotea mugimendu bat sortzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Mugimendu horiek, prozesuak beraiek bezala,\u00a0\u00abhigatu\u00bb egiten dira denborarekin.\u00a0\u00abEzin duzu biztanleria oso bat mobilizatuta eduki denbora guztian\u00bb, argitu du Deustuko Unibertsitateko irakasleak. Berretsi du edonoiz pitz daitezkeela prozesuak, eta zera azpimarratu:\u00a0\u00abAzkenean, estatuak, nolabait, denbora erosten du instituzio autonomikoen bidez\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Munduan zer gertatzen den, garaian garaiko joerak zeintzuk diren, horrek ere markatzen du bide bat.\u00a0\u00abMundu mailan ikusten da badagoela olatu birzentralizatzaile bat. Karakalpakstanen, Kaxmirren, Karabakh Garaian, Krimean&#8230; Ikus dezakegu autoritarismo berri bat, saiatzen dena boterea birzentralizatzen. Baina Mendebaldeko demokrazietan ere dakusagu, nahiz eta motelago joan, era instituzionalizatuago batean\u00bb, adierazi du\u00a0Scantamburlok, eta adibidea jarri: Vox Espainian, M5S 5 Izar Mugimendua Italian; Reform UK Erresuma Batuan&#8230;\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azken urteetan gorantz egin du eskuin muturrak globalki, eta bide horretan jarraitzen du.\u00a0McEwenen iritziz,\u00a0ultren gorakadak eragindako \u00abbeldurrak\u00bb ekarri du, beharbada, lehentasunak aldatzea. Eta egon daitezkeen beste beldur batzuez ere mintzo da:\u00a0\u00abBeldurra Asiako beste indar batzuei, europarrek munduan duten rolari&#8230;\u00a0 Horrelako gauzei\u00bb. Prozesu independentista bat hasteko orduan\u00a0nazioarteko jokalekua garrantzitsua delakoan dago.\u00a0\u00abEta independentziak, nonahi sortzen dela ere, arriskuak sortzen ditu, eta ezinegona piztu. Beraz, jendeak arriskuak kontuan hartuko lituzke erreferendum batean\u00bb. Iruditzen zaio, finean,\u00a0\u00absegurtasun gabeziaren sentsazioak\u00bb ez diela mesederik egiten Europan sor daitezkeen mugimendu sezesionistei.\u00a0\u00a0\u00abNoiz-eta Europa eta Europako Batasuna bera ahaleginetan ari direnean munduko ordena berrian beren lekua topatzeko\u00bb.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Euste hormak<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori bai,\u00a0Scantamburlok pentsatzen du prozesu independentistak\u00a0\u2014\u00abEskoziakoa, adibidez\u00bb\u2014 euste horma baten modukoak direla \u00abeskuin berriaren aurka\u00bb. Esplikatu du, gainera, Europa ekialdeari buruzko ikerketa batean diotela gutxiengo nazional antolatuak dauden lekuetan \u00abautokratizazio prozesuak\u00bb\u00a0motelagoak direla.\u00a0\u00abGutxiengo horiek euste horma bat izan daitezke. Noski, gero estatu bakoitzaren araberakoa da&#8230; Katalunian, esaterako, beste leku batzuetan baino geroago azaleratu da eskuin muturra; baita Eskozian ere. Eta euskal identitateak lotuta daude demokrazia liberalari babes handiagoa ematearekin. Hori diote datuek\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68522\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image2-1.jpg\" alt=\"\" width=\"645\" height=\"430\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image2-1.jpg 645w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image2-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image2-1-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/image2-1-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 645px) 100vw, 645px\" \/><br \/>\nEspainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren aurka hartutako erabakiaren ondoren, 2010eko uztailean Bartzelonan egindako manifestazioa. MARTA PEREZ \/ EFE<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrekin lotuta, azaldu du ez dagoela prozesu sezesionistei buruzko literatura askorik, baina jasota dagoela eskualde aberatsagoek besteek baino joera handiagoa dutela sezesionismorako. \u00abDesindustrializazioak asko ahuldu zuen klase gatazka, eta, neurri batean, horregatik azaldu da etno-nazionalismo berri hori\u00bb. Scantamburlok gogorarazi nahi izan du, ordea, \u00abfuntzionatu duten prozesu gehienak\u00bb leku \u00abpobreetan\u00bb izan direla. Adibide gisa aipatu du deskolonizazio prozesuek eta Sobietar Batasuna desegiteak eragin zutena, eta hausnarketa bat plazaratu gaur egunera etorrita: \u00abEkonomia globalizatu bateko eskualde aberatsenetan, sezesioaren kostuak txikiagoak dira. Baina, eskualde aberats horietan, jauziak gero kostu bat dauka&#8230; Jendeak galtzeko zerbait duen lekuan&#8230;\u00bb. Eta\u00a0Glasgowko Unibertsitateko irakasleak, berriz, zera erantsi du: \u00abMugimendu sezesionistak, historikoki, ekonomia aldetik aberatsak diren lurraldeetan sortu izan dira. Orduan sortzen dira batez ere, nazioak ahulak direnean baino gehiago\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alberta probintzia, esaterako, Kanadako aberatsena da, petrolio industria indartsu bat duelako. Bada, urriaren 19an kontsulta bat egitekoak dira probintzian bertan, galdetzeko hango herritarrei ea hasi nahi duten prozesu bat Kanadatik banantzeko. Kasu horretan ez da aintzat hartu behar identitate-kultura-hizkuntza propioaren aldagaia. \u00abZientzia politiko klasikoenak esango lizuke bereiz daitezkeela sezesionismo identitarioa eta interesetan oinarritutakoa. Baina nazionalismoei buruzko literaturak esango lizuke ez dagoela sezesionismorik identitaterik gabe\u00bb, esplikatu du\u00a0Deustuko Unibertsitateko irakasleak, eta nabarmendu Albertan ere beren identitatea dutela. \u00abKontu kontserbadore bat da gehiago; esaten dutenez, elite liberal baten kontrakoa\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">McEwenek zehaztu du ez duela hitz egin Alberta Kanadatik banantzea nahi duen\u00a0inorekin. \u00abEmaten du baldintza hobeak lortu nahi dituztela federazioaren barruan. Baina, prozesu bat hasten duzunean, inoiz ez dakizu non bukatuko den. Beti ezin da kontrolatu zer norabide hartzen duen&#8230;\u00bb.\u00a0 Iruditzen zaio laido ekonomiko bat pairatzen ari diren pertzepzioak bultzatzen dituela, neurri batean, Albertaren aldarrikapenak; baita Ottawak jaramonik egiten ez dien sentsazioak ere. \u00abHorretan guztian aldagai identitario handi bat dago\u00bb. Esan du eman dezakeela diferentea dela \u00abkasu kulturalagoekin\u00bb konparatuta, baina oroitarazi du Eskoziako nazionalismoak ez duela kultur aldarrikapenik egiten, kontu historikoetatik haratago. \u00abEz da hizkuntza propio bat behar independentziaren aldeko mobilizazio masibo bat lortzeko\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Biek ala biek pentsatzen dute Albertakoa konpara daitekeela Lega Nord Italia iparraldeko alderdi eskuindarrak 1990eko hamarkadan proposatutakoarekin: Italia iparraldea herrialdetik banandu, eta Padania sortu nahi zuten, asmatutako lurralde bat. \u00abKontu fiskal gisa planteatzen zuten. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Erroma lapurra <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">zen haien leloa\u00bb, kontatu du\u00a0Scantamburlo. \u00abNortasun bat asmatu zuten, guztiz eraikitako zerbait. Tira, edozein nazio da konstruktu\u00a0bat nolabait\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/mundua\/mugak-ez-baitira-finkoak_2160474_102.html?_gl=1*1lzld8x*_up*MQ..*_ga*MTY3NDU4NTAyMi4xNzg1MjIxOTI1*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODUyMjE5MjUkbzEkZzAkdDE3ODUyMjE5MjUkajYwJGwwJGgw\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.berria.eus\/mundua\/mugak-ez-baitira-finkoak_2160474_102.html<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hamar urte pasatxo ez bezala, gaur egun ez dago prozesu independentistarik martxan, eta, gainera, jokaleku globalak ez du laguntzen horretarako baldintzak izan daitezen. Ez dira desagertu, ordea, ez aldagaiak, ez independentisten masak.\u00a0 Eskoziako independentisten manifestazio bat Edinburgon, 2021eko irailean. JON OLANO URAIN\u00a0 Orain dela 10-15 urte, hiru prozesu independentista zeuden martxan munduan.\u00a0Izan ere, Eskozian, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":68518,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68517","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Duela hamar urte pasatxo ez bezala, gaur egun ez dago prozesu independentistarik martxan, eta, gainera, jokaleku globalak ez du laguntzen horretarako baldintzak izan daitezen. Ez dira desagertu, ordea, ez aldagaiak, ez independentisten masak.\u00a0 Eskoziako independentisten manifestazio bat Edinburgon, 2021eko irailean. JON OLANO URAIN\u00a0 Orain dela 10-15 urte, hiru prozesu independentista zeuden martxan munduan.\u00a0Izan ere, Eskozian, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-08-24T14:50:46+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"196\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"148\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Igor Susaeta\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Mugak ez baitira finkoak\",\"datePublished\":\"2026-08-24T14:50:46+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/\"},\"wordCount\":1119,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/08\\\/Igor-Susaeta.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/\",\"name\":\"Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/08\\\/Igor-Susaeta.jpg\",\"datePublished\":\"2026-08-24T14:50:46+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/08\\\/Igor-Susaeta.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/08\\\/Igor-Susaeta.jpg\",\"width\":196,\"height\":148},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mugak-ez-baitira-finkoak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Mugak ez baitira finkoak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde","og_description":"Duela hamar urte pasatxo ez bezala, gaur egun ez dago prozesu independentistarik martxan, eta, gainera, jokaleku globalak ez du laguntzen horretarako baldintzak izan daitezen. Ez dira desagertu, ordea, ez aldagaiak, ez independentisten masak.\u00a0 Eskoziako independentisten manifestazio bat Edinburgon, 2021eko irailean. JON OLANO URAIN\u00a0 Orain dela 10-15 urte, hiru prozesu independentista zeuden martxan munduan.\u00a0Izan ere, Eskozian, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-08-24T14:50:46+00:00","og_image":[{"width":196,"height":148,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Igor Susaeta","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Mugak ez baitira finkoak","datePublished":"2026-08-24T14:50:46+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/"},"wordCount":1119,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/","name":"Mugak ez baitira finkoak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg","datePublished":"2026-08-24T14:50:46+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/Igor-Susaeta.jpg","width":196,"height":148},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mugak-ez-baitira-finkoak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Mugak ez baitira finkoak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68517","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68517"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68517\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68524,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68517\/revisions\/68524"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/68518"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68517"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68517"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68517"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}