{"id":68416,"date":"2026-07-27T14:43:04","date_gmt":"2026-07-27T13:43:04","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68416"},"modified":"2026-07-27T14:43:04","modified_gmt":"2026-07-27T13:43:04","slug":"independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/","title":{"rendered":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu"},"content":{"rendered":"<h2><span style=\"font-weight: 400;\">150 urte bete dira gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak desegin zituztenetik. Historialarien hitzetan, Euskal Herrian foruak barneratuta daude oraindik lege eta ohitura moduan.\u00a0<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abFueroak esan nahi du\/ gure herrietan\/ ez zaigula sartuko\/ inor ezertan;\/ aita ta seme beti\/ gure fronteretan\/ armatuko garela\/ diraden gerretan;\/ gainerakoetan,\/ guk gure juntetan,\/ okasioetan,\/ aginduko degula\/ geure gauzetan\u00bb<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">1838an, bertso lerro horien bidez\u00a0erantzun zion Agustin Pascual Iturragak 1837ko Espainiako Konstituzioak foruen bidezko aginteak bertan behera utzi izanari, eta hala jaso zuen Sabino Arana fundazioak apirilean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Hermes<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> aldizkariaren zenbaki monografikoan. Berrogei urte geroago desegin ziren foruak behin betiko, 1876ko uztailaren 21eko legea tarteko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Foruak abolitu zireneko\u00a0150. urteurrena oroitzeko, Hego Euskal Herri osoko\u00a0<\/span><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/burujabetza-eske-elkartu-dira-bergaran_2161322_102.html\"><span style=\"font-weight: 400;\">berrehun udal ordezkari inguru bildu ziren igandean<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">,\u00a0Bergaran (Gipuzkoa) egin zuten ekitaldi batean. Burujabetzaren aldarrikapena nabarmendu zuen\u00a0Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak: \u00abForuen abolizioa dela eta, aldarrikatu nahi dugu euskal lurraldeoi dagokigula geure burua gobernatzeko eskubidea, autogobernu hori etenik gabe berritzeko eta garatzeko eskubidea\u00bb.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Foruak autogobernurako tresna bat\u00a0izan ziren, eta\u00a0XIX. mendearen amaierara arte iraun zuten indarrean. Behin horiek deseginda, euskal lurraldeen burujabetza apaldu egin zen, eta probintzia bihurtu ziren;\u00a0orain, estatus politikoaren inguruko eztabaida abian den honetan, foruek ere badute garrantzia.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">1 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Foruen sorrera<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baina zergatik da hain garrantzitsua urteurren hau? Xabier Irujo historialariak horrela definitu ditu: \u00abForuak\u00a0euskal nortasunaren eta identitate kolektiboaren bizkarrezurra dira\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">XIX. mendea baino lehen, euskal foruek autogobernu politikoa, fiskala eta judiziala ematen zizkieten Arabari, Bizkaiari, Gipuzkoari eta Nafarroari. Foruei esker, bermatua zuten\u00a0beren erakundeak, legeak eta zerga sistema propioak kudeatzeko ahalmena eta boterea.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan, ahalmen hori 1800. urtean egonkortu zen, foruak modu ofizialean eratu zirenean. Horretarako, hiru lurraldeetako Batzar Nagusietako ordezkariek aginte politikoko egitura bateratu bat sortu zuten: Euskal Gobernua, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Irurac\u00a0bat<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, foruak. Ordutik, Batzar Nagusiak izan ziren aginte politikoaren oinarria, eta helburua zen aginte hori herriaren beraren esku egotea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bestelakoa zen egoera Ipar Euskal Herrian: euskal lurraldeen eskubide historikoak\u00a0Frantziako 1791ko Konstituzioak abolitu zituen. Biltzarrak ezabatu zituzten, eta aginte sistema berriaren bidez, lurraldeak\u00a0departamendutan\u00a0banatu, estatu zentralistaren ereduari jarraituta. Hortaz, euskal lurraldeak departamendu batean bilduta gelditu ziren, eta aginte guztia Frantziako Parlamentuaren esku.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">2 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Lehen aldaketa<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Joseba Agirreazkuenaga EHU Euskal Herriko Unibertsitateko\u00a0katedraduna eta Ituna institutuko kidea da, eta azaldu du foruak bateraezinak zirela XIX. mendean liberalismoak babesten zuen estatu zentralistarekin, orduko liberalek\u00a0herritar eta lurralde guztien arteko berdintasun ideala defendatzen baitzuten. Hala, foruak abolitzea \u00ablehentasun politiko\u00bb bihurtu zen, nabarmendu duenez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehen urrats garrantzitsua 1839an egin zuten. Agirreazkuenagaren hitzetan, urriaren 25eko legeak\u00a0\u00abberdinketa juridikoa\u00bb ekarri zuen. Hau da,1839an, Lehen Gerra Karlista amaitu zenean, Espainiako Parlamentuak foruen bidezko agintea onartu zuen, baina adierazi beharrezkoa zela\u00a0foruak Espainiako Konstituzioaren arabera moldatzea. Horretarako, legearen bigarren artikuluan ezinbestekotzat jotzen zen\u00a0foruen moldaketa egitera; bada, artikulu horrek \u00abetengabeko tirabirak\u00bb sortu zituen euskal gizartean,\u00a0Agirreazkuenagak adierazi duenez. Hala, XIX. mendean jada <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal auzia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0deitzen zitzaion\u00a0Hego Euskal Herriko lurraldeen eta Espainiaren arteko gatazkari.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta Euskal Herriko lurraldeak ere bi norabidetan banatu ziren. Batetik, Nafarroak erabaki zuen aginte politikoaren ordez foru ekonomikoak bermatzea. Bestetik, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak\u00a0ez zuten onartu foruen gaineko moldaketarik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">3 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Bi norabide<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Foruak moldatzeko 1841eko abuztuaren 16ko\u00a0legearen bitartez, Nafarroako foruak abolitu zituzten. Nafarroaren zor publikoa Espainiako Estatuak hartu zuen bere gain, erreskate publikoaren bidez; trukean, Nafarroaren kudeaketa diputazio probintzial berriaren esku gelditu zen eta, ondorioz, Nafarroak bere aginte politiko guztia\u00a0galdu zuen. Gainera,aurrerantzean,\u00a0Nafarroak Kupoa ordaindu beharko zuen urtero, zor publikoaren interesak ordaintzeko pixkanaka-pixkanaka. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, aginte politikoari eta ekonomikoari eutsi nahi zioten, eta, beraz, foruen moldaketarako legea\u00a0luzatzea\u00a0erabaki zuten. Hala ere, Espainiako Gobernua bere kabuz\u00a0hasi zen moldaketak egiten: besteak beste, foru baimenak ezabatu zituen, eta Espainiako sistema judiziala indarrean jarri zuen euskal lurretan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hainbat saiakeraren ostean, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak erresistentzia handia egin ondoren, 1876ko uztailaren 21ean foruak abolitzeko legea aurkeztu zuen Canovas del Castilloren Ministroen Kontseiluak; 1877ko apirilaren 26an argitaratu\u00a0eta indarrean sartu zen. Diputazioen protestak piztu zituen horrek, baina protestek ez zuten fruiturik eman. Lehenengo, Bizkaiko\u00a0Foru Diputazio osoa ezabatu zuten, lurralde hartako\u00a0Batzar Nagusiekin batera, eta diputazio probintzial\u00a0bat ezarri. Hilabete batzuk geroago, Arabako eta Gipuzkoako foru administrazioak ere desegin zituzten, eta diputazio probintzialak osatu\u00a0bi lurralde horietan ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">4 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Abolizioaren ondorioak<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lege hori aplikatzearen\u00a0ondorioz, herritarrei\u00a0\u00abdena kendu\u00bb zieten, Irujok eta Agirreazkuenagak adierazi dutenez: lurraldetasuna, hiritartasuna eta hiru botereak \u2014botere exekutiboa, legegilea eta judiziala, alegia\u2014. Irujoren esanetan, \u00abherria desegituratu\u00bb zuten: \u00abIndependentea izateari\u00a0utzi, eta probintzia bihurtzeko\u00a0prozesu batean murgildu ginen\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Foruak galtzean,\u00a0Euskal Herria\u00a0\u00abdesagertuko zen\u00a0irudipen orokortua\u00bb agertu zen gizartean, eta \u00abdepresio kolektibo bat\u00bb piztu zuen horrek, Agirreazkuenagaren esanetan. \u00abNortasun krisi sakon batean sartu zen gizartea, herritarrek ez zekiten zer ziren \u2014nafarrak, euskaldunak, espainolak edo frantsesak\u2014, eta identitate kolektiboak asko sufritu zuen\u00bb, nabarmendu du Irujok. Gainera, unibertso kulturalaren \u00abdesartikulazio totala\u00bb gauzatu zen foruen galerarekin, eta euskara bigarren hizkuntza izatera pasa zen bizitzako arlo guztietan. \u00abEspresio kultural guztiak urratu zizkiguten\u00bb, dio Irujok.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horri aurre egin nahian, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal pizkundea <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">deritzona sortu zen. Irujoren hitzetan, euskal pizkundea ez zen, askok definitzen duten moduan, mugimendu kultural bat: \u00abMugimendu politiko bat izan zen, kulturaz jantzia\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Agirreazkuenagak azaldu duenez, 1876an bertan independentziaren aldeko proposamenak hasi ziren eztabaidatzen. \u00abForuen galerak beste euskal abertzaletasun bat sorrarazi zuen, Espainiarekin bateraezina zena\u00bb. Horren harira, XIX. mendearen\u00a0bukaeran, halako\u00a0\u00abgiro bat\u00bb sortu zen, foruak berreskuratzeko bidea bilatzearen aldekoa. XX. mendean sartuta,\u00a0nahi horren erakusgarri\u00a0izan ziren 1936ko Autonomia Estatutua eta 1979ko Gernikako Estatutua.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">5 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur egun<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Foruak abolitu ondoren\u00a0euskal lurraldeetan sortutako diputazio probintzialak dira gaur egunera arte iraun duten egitura instituzional nagusiak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioen kudeaketaren parte nabarmen bat foru aldundien esku dago orain, eta Nafarroa ere foru gobernu batek kudeatzen du.\u00a0Bestalde,\u00a0Irujok esan du Sabino Aranak bultzatutako euskal nazionalismoa dela foruen galerak gaur egungo politikan izandako eraginik nabarmenena, eta horrekin batera, Aranak berak 1895. urtean sortu zuen EAJ alderdia,\u00a0Euskal Herriko alderdi politikorik zaharrena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irujoren hitzetan, Euskal Herrian foruak errotuta daude oraindik lege eta ohitura moduan: \u00abNahiz eta foruen\u00a0parte handiena\u00a0galduta egon, sozialki bizirik daude oraindik. Hori da euskaldun egiten gaituena\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">6 <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Etorkizuna foruetan<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irujo eta Agirreazkuenaga bat datoz etorkizuneko estatus politikoak \u00abezinbestean\u00bb foruetan izango duela oinarria. Irujo:\u00a0\u00abEuskal Herriak, Euskal Herria den bitartean, foruak izango ditu bizkarrezur\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abEuskal Herriak, Euskal Herria den bitartean, foruak izango ditu bizkarrezur\u00bb<\/span><\/p>\n<p><b><i>XABIER IRUJO<\/i><\/b><i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0Historialaria<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hortaz, ez da kasualitatea foruak abolitu zireneko\u00a0150. urteurrenaren harira ordezkari instituzionalek aukera ikustea Euskal Herriko eskubide historikoei buruz hitz egiteko, eta horretarako indar politiko instituzionalak biltzea.\u00a0Agirreazkuenaga: \u00abIkusten da XX. eta XXI. mendeetan aginte ekonomikoa bermatzea, aginte politikoa berreskuratzea eta aginte judizialaren agintaritza propioa eskuratzea dela etorkizuneko estatus politikoa lortzeko ideia zentrala\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>150 urte bete dira gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak desegin zituztenetik. Historialarien hitzetan, Euskal Herrian foruak barneratuta daude oraindik lege eta ohitura moduan.\u00a0 \u00abFueroak esan nahi du\/ gure herrietan\/ ez zaigula sartuko\/ inor ezertan;\/ aita ta seme beti\/ gure fronteretan\/ armatuko garela\/ diraden gerretan;\/ gainerakoetan,\/ guk gure juntetan,\/ okasioetan,\/ aginduko degula\/ geure gauzetan\u00bb.\u00a01838an, bertso [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68416","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"150 urte bete dira gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak desegin zituztenetik. Historialarien hitzetan, Euskal Herrian foruak barneratuta daude oraindik lege eta ohitura moduan.\u00a0 \u00abFueroak esan nahi du\/ gure herrietan\/ ez zaigula sartuko\/ inor ezertan;\/ aita ta seme beti\/ gure fronteretan\/ armatuko garela\/ diraden gerretan;\/ gainerakoetan,\/ guk gure juntetan,\/ okasioetan,\/ aginduko degula\/ geure gauzetan\u00bb.\u00a01838an, bertso [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-07-27T13:43:04+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Irati Montiel Bravo\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu\",\"datePublished\":\"2026-07-27T13:43:04+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/\"},\"wordCount\":1069,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/\",\"name\":\"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2026-07-27T13:43:04+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde","og_description":"150 urte bete dira gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak desegin zituztenetik. Historialarien hitzetan, Euskal Herrian foruak barneratuta daude oraindik lege eta ohitura moduan.\u00a0 \u00abFueroak esan nahi du\/ gure herrietan\/ ez zaigula sartuko\/ inor ezertan;\/ aita ta seme beti\/ gure fronteretan\/ armatuko garela\/ diraden gerretan;\/ gainerakoetan,\/ guk gure juntetan,\/ okasioetan,\/ aginduko degula\/ geure gauzetan\u00bb.\u00a01838an, bertso [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-07-27T13:43:04+00:00","author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Irati Montiel Bravo","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu","datePublished":"2026-07-27T13:43:04+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/"},"wordCount":1069,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/","name":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2026-07-27T13:43:04+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/independente-izateari-utzi-eta-probintzia-bihurtu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u00abIndependente\u00bb izateari utzi, eta probintzia bihurtu"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68416","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68416"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68416\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68417,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68416\/revisions\/68417"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68416"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68416"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68416"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}