{"id":68141,"date":"2026-07-05T10:01:18","date_gmt":"2026-07-05T09:01:18","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=68141"},"modified":"2026-07-05T10:01:18","modified_gmt":"2026-07-05T09:01:18","slug":"zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/","title":{"rendered":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin"},"content":{"rendered":"<p><b>Zeramikazko ontzi batean topatu dute: \u00ababa\u0155\u00bb jartzen du, eta euskarazko hamar zenbakiarekin lotu dute ikerlariek. Aranzadiko kideek induskatu zuten ontzia, eta Javier Velazak, Joan Ferrerrek eta Joaquin Gorrotxategik egin dute azterketa linguistikoa.\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68144\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg\" alt=\"\" width=\"1299\" height=\"785\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg 1299w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-300x181.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-1024x619.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-768x464.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-695x420.jpg 695w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-150x91.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-696x421.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1-1068x645.jpg 1068w\" sizes=\"auto, (max-width: 1299px) 100vw, 1299px\" \/><br \/>\n\u00ababa\u0155\u00bb hitza agertu den zeramika piezako zatia. ARANZADI\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baskonikoarekin, iberierarekin eta are antzinako euskararekin lotuta egon daitekeen beste aurkikuntza baten berri eman du Aranzadi zientzia elkarteak, eta, hain justu, Irulegin (Nafarroa) eginiko indusketa lanetan aztarrika arituta topatutakoa da hau ere, Irulegiko Eskua azaldu zen lur berean. Zeramikazko ontzi baten puska bat da, eta piezak idazkun bat du: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00ab<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">aba\u0155\u00bb. Testuaren azterketa epigrafiko eta linguistikoa egin dute hiru adituk, eta ondorio hau atera: inskripzioa zenbaki baskoniko bat da, eta baliteke euskarazko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">hamar<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> zenbakiarekin egitea bat.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Joaquin Gorrotxategik, Javier Velazak eta Joan Ferrerrek egin dute idazkunaren azterketa, eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Palaeohispanica<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> aldizkari zientifikoaren hurrengo alean emanen dute. Dena dela, hiru ikerlariek piezaren gainean egin duten interpretazioa zuzena dela frogatuko balitz, zenbaki baskoniko baten lekukotasun bat aurkitu den lehenbiziko aldia litzateke oraingo hau. Diotenez, aurkikuntza \u00aboso garrantzitsua\u00bb da hizkuntza baskonikoaren eta iberieraren artean zer lotura dagoen jakiteko. \u00abBaita biek ala biek euskara historikoarekin \u2014euskararen fase zaharrekin edo berreraikiekin\u2014 edo egungo euskararekin zer lotura duten ikertzeko ere\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aranzadik 2017an hartu zuen bere gain Irulegiko aztarnategiko ikerketa arkeologikoaren gidaritza, eta, ordutik, osotara 75 metro koadroko eremua hartzen duten hiru etxe induskatu dituzte. Hain justu, haietako batean aurkitu zuten Irulegiko Eskua, 2021eko ekainaren 18an, eta, preseski, eraikin berberean aurkitu zituzten <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">aba\u0155<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza markaturik daukan ontziaren arrastoak ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[Etxebizitza] Haietako batean aurkitu zuten Irulegiko Eskua, 2021eko ekainaren 18an, eta, preseski, eraikin berberean aurkitu zituzten &#8216;aba\u0155&#8217; hitza markaturik daukan ontziaren arrastoak ere<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zehazki, zeramikazko ontzi puska hori bi zatitan banatua aurkitu zuten Aranzadiko ikerlariek \u2014bi alditan, baina elkarrengandik oso hurbil\u2014, eta, ondorioztatu dutenez, litekeena da hantxe bertan edo behinik behin inguru horretan eginiko edukiontzi baten ertza izatea. Eta, hain justu, zehazki edukiontzi bat izate hori bera funtsezkoa da idazkunean zer jartzen duen argitzeko, hipotesi nagusia baita inskripzioaren funtzioa hau zela: ontziaren edukieraren neurria zehaztea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izan ere, Aranzadik zabaldutako informazioaren arabera, zeramika puskan \u00aba[ba]\u0155\u00bb<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">edo \u00aba<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">ba<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\u0155\u00bb jartzen du idazkera paleohispanikoan, \u00abseguruenik baskonikoan\u00bb, eta, horregatik, loturak atzeman litezke haren eta hamar zenbakiaren idaztankera iberiarrari buruz berriki argitaratutako ikerketek azaleratutakoen artean. Ikerlan horien tesi nagusia da euskararen zenbaki sistemak eta iberierarenak antza dutela, eta 10 zenbakiarena dela adibide argienetako bat, iberierazko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">abar<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-ek bat egiten duelako euskarazko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">(h)amar<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-ekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-68142\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image2.jpg\" alt=\"\" width=\"585\" height=\"390\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image2.jpg 585w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image2-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image2-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 585px) 100vw, 585px\" \/><br \/>\nOntziaren ertz batean aurkitu dute idazkuna, zehazki, eta bi puskatan zatitua aurkitu zuten. ARANZADI<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Besteak beste, zeramikazko piezaren azterketan jardundako <\/span><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/kultura\/ikerketa-batek-ondorioztatu-du-antzekotasunak-daudela-iberieraren-eta-euskararen-zenbaki-sistemen-artean_2137642_102.html\"><span style=\"font-weight: 400;\">Joan Ferrer epigrafistak plazaratu izan du horri buruzko hipotesirik<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">, hala nola 2022an idatzi eta 2025ean plazaratutako ikerlan batean: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ogei (20): una possible marca l\u00e8xica de capacitat ib\u00e8rica expressada (en \u00e0mfores sobre un dolium de Ruscino (Perpiny\u00e0) <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u2014Ogei (20): anforatan adierazitako neurri iberiarraren marka lexikal posible bat Ruscinoko (Perpinya) <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">dolium<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> batean\u2014. Eduardo Ordu\u00f1a filologoak 2004an gai horri buruz eginiko lehenbiziko proposamenari jarraikiz, Ferrerrek iberieraren eta euskararen arteko paralelismoak aztertu zituen bi hizkuntzen zenbaki sistemak konparatuta, eta, besteak beste, ondorioztatu zuen litekeena dela iberierak eta euskarak ama hizkuntza berean izatea jatorria.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ferrerrek 1988an Ruscino hirian (Perpinya, Herrialde Katalanak) induskatutako <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">dolium<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> edo buztinezko ontzi bateko inskripzioa aztertu zuen horretarako; III. mendearen amaierako edo II. mendearen hasierako grafito bat da, eta, besteak beste, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza ageri da horretan. Hari horretatik tiraka, ikerlariaren hipotesia da buztinezko ontzien edukiera edo kantitatea adierazteko erabiliko zela <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">. Eta, ikerketa argitaratu berritan BERRIAri baieztatu zionez, posible da hitz horren eta euskarazko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">hogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-ren arteko paralelismoak identifikatzea. \u00ab<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> zenbaki iberiarraren balioa euskarazko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">hogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-ren antzekoa da, eta zenbaki konposatuak osatzeko erabiltzen da: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">orgeirur<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (23), <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">orgeikelaur<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (24), <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">orgeiabar<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (30)\u00bb, nabarmendu zion egunkariari 2025eko otsailean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta, hain justu, honako hau ere azaldu zuen orduan Ferrerrek: edukiera neurtzeko sistema oso baten parte zela <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ogei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza. Hori erakusten dute, haren ustez, ontzien grafitoetan aurkitu zituen beste hauek ere: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">irur<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (hiru), <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">laur<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (lau), <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">sei<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (sei), <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">sorse<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (zortzi) eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">abar<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (amar). Eta horra hor, azken horretan zehazki, orain Irulegin aurkitutakoarekin lotu litekeen haria.<\/span><\/p>\n<h3><span style=\"font-weight: 400;\">Agerian baina ikusezin<\/span><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Idazkuna daukan zeramikazko ontzia Iru\u00f1eko Civivox Pompelo eraikinean dago ikusgai, eta han bertan egin dute haren aurkezpena ere gaur. Eta ez da kasualitatea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Joseba Asiron Iru\u00f1eko alkatearekin eta Manolo Romero Aranguren ibarreko alkatearekin batera, Irulegiko aztarnategiko zuzendari Mattin Aiestaranek eta Javier Velaza epigrafista eta linguistak eman dituzte azalpenak, eta aitorpenik ere izan da. Izan ere, pieza iragan urtarrilaren 30etik dago ikusgai, Civivox Pompelon bertan, <\/span><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/bizigiro\/hiri-baten-nortasuna-aztarnen-artean_2155834_102.html\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> erakusketan<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">. Hau da: guztien bistara zen lehendik ere, baina ez zuen aparteko azalpenik, ez eta inskripzioak izan dezakeen garrantzi historikoari buruzko aipamenik ere. Orain arte.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Inskripzio bat daukan beste pieza baten aurkezpena ere egin dute agerraldi berean, eta Irulegiko aztarnategian topatutakoa da hori ere; zehazki, Irulegiko Eskua eta \u00ababa\u0155\u00bb idatzia daukan zeramika azaldu ziren etxe harexen kanpoaldean. Italiatik ekarritako berniz beltzez margotutako ontzi baten puska bat da, Aranzadiren esanetan, \u00abkanpaniar\u00bb motakoa, eta \u00abbasi\u00bb du idatzia. Izen baten laburdura bat delakoan daude ikerlariak, eta, zehazki, baliteke \u00abontziaren jabeari edo etxeari\u00bb egitea erreferentzia.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zeramikazko ontzi batean topatu dute: \u00ababa\u0155\u00bb jartzen du, eta euskarazko hamar zenbakiarekin lotu dute ikerlariek. Aranzadiko kideek induskatu zuten ontzia, eta Javier Velazak, Joan Ferrerrek eta Joaquin Gorrotxategik egin dute azterketa linguistikoa.\u00a0 \u00ababa\u0155\u00bb hitza agertu den zeramika piezako zatia. ARANZADI\u00a0 Baskonikoarekin, iberierarekin eta are antzinako euskararekin lotuta egon daitekeen beste aurkikuntza baten berri eman du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-68141","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zeramikazko ontzi batean topatu dute: \u00ababa\u0155\u00bb jartzen du, eta euskarazko hamar zenbakiarekin lotu dute ikerlariek. Aranzadiko kideek induskatu zuten ontzia, eta Javier Velazak, Joan Ferrerrek eta Joaquin Gorrotxategik egin dute azterketa linguistikoa.\u00a0 \u00ababa\u0155\u00bb hitza agertu den zeramika piezako zatia. ARANZADI\u00a0 Baskonikoarekin, iberierarekin eta are antzinako euskararekin lotuta egon daitekeen beste aurkikuntza baten berri eman du [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-07-05T09:01:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1299\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"785\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Uxue Rey Gorraiz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin\",\"datePublished\":\"2026-07-05T09:01:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/\"},\"wordCount\":821,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/07\\\/image1.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/\",\"name\":\"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/07\\\/image1.jpg\",\"datePublished\":\"2026-07-05T09:01:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/07\\\/image1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/07\\\/image1.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde","og_description":"Zeramikazko ontzi batean topatu dute: \u00ababa\u0155\u00bb jartzen du, eta euskarazko hamar zenbakiarekin lotu dute ikerlariek. Aranzadiko kideek induskatu zuten ontzia, eta Javier Velazak, Joan Ferrerrek eta Joaquin Gorrotxategik egin dute azterketa linguistikoa.\u00a0 \u00ababa\u0155\u00bb hitza agertu den zeramika piezako zatia. ARANZADI\u00a0 Baskonikoarekin, iberierarekin eta are antzinako euskararekin lotuta egon daitekeen beste aurkikuntza baten berri eman du [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-07-05T09:01:18+00:00","og_image":[{"width":1299,"height":785,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Uxue Rey Gorraiz","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin","datePublished":"2026-07-05T09:01:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/"},"wordCount":821,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/","name":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg","datePublished":"2026-07-05T09:01:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image1.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/zenbaki-baskoniko-baten-lehenbiziko-lekukotasuna-izan-daitekeen-inskripzio-bat-aurkitu-dute-irulegin\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68141","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68141"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68141\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":68146,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68141\/revisions\/68146"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68141"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68141"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68141"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}