{"id":66468,"date":"2026-01-07T11:53:25","date_gmt":"2026-01-07T10:53:25","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=66468"},"modified":"2026-01-07T11:53:25","modified_gmt":"2026-01-07T10:53:25","slug":"montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/","title":{"rendered":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Espainiako Gobernuak amorruz mendekatu nahi izan zuen, baina Euskal Herria sutan zen eta Europan eta mundu osoan Burgosko epaiaren aurkako ahotsak altxatu ziren.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><em><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-66473\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image2-3-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"386\" height=\"257\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image2-3-300x200.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image2-3-630x420.jpg 630w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image2-3-150x100.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image2-3.jpg 660w\" sizes=\"auto, (max-width: 386px) 100vw, 386px\" \/><br \/>\nAnai Artean elkartekoak kontsularen askatzeaz mintzatzen.<\/span><\/em><\/p>\n<p><b>Basab\u00fcr\u00fcko Montorin<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">70eko hamarkada gogorra izan zen Euskal Herrian, frankismoa odol isurketa handia egiteko prest baitzegoen, eta den-dena ongi lotua zuen: poliziak, militarrak, epaileak\u2026 Euskaldunak ere, ez zeuden loak harturik, eta era guztietako borroka bideak zerabilzkiten Francoren erregimenari aurre egiteko. 1970. urtearen bukaera aldean, agintari faxistak ETAko hamasei ekintzaileren aurkako auzitegi militarra prestatzen hasiak ziren eta nabaritzen zitzaien heriotza zigorrak emateko irrikan zeudela. Euskaldunei sekulako kolpea eman nahi zieten. Abenduaren 3a zen epaiketari hastapena emateko finkatua zuten eguna.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baina, bi egun, lehenago, hau da, abenduaren 1ean, ETAko komando batek Alemaniak Donostian zuen Eugen Beihl kontsula bahitu zuen. Helburu garbia zuten, Burgosen epaitu behar zituzten euskal militanteen epaia baldintzatzea, eta frankistek prestaturik zituzten heriotza zigorrak eragoztea.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"font-weight: 400;\"><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-66477\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image4-3-300x184.jpg\" alt=\"\" width=\"385\" height=\"236\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image4-3-300x184.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image4-3-150x92.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image4-3.jpg 660w\" sizes=\"auto, (max-width: 385px) 100vw, 385px\" \/><br \/>\nBurgosko auzitegi militarrean epaitu zituzten hamasei euskal ekintzaileak.<\/em>\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herri osoa zainetan zegoen, manifestazioak eta protesta ekintzak nonahi eta noiznahi. Horrelako herri matxinada apaldu nahian, abenduaren 4an, Espainiako gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan eta, hamar egun beranduago, Hegoaldeko gainerako lurraldeetan eta estatu osoan. Poliziek bazter guziak hankaz gora jarri bazituzten ere, ez zuten bahitutako kontsul alemaniarraren arrastorik aurkitu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nik garai hartan hamalau urte nituen, eta ongi oroitzen dut etxean eta kalean entzuten eta ikusten nuena. Amona Anttonik gauero entzuten zituen Euzkadi, Pirenaica eta Paris irratiak, eta gero, hurrengo egunean, senide, adiskide eta auzoei entzundakoa, hau da, mundu zabalean gertatzen ari zenaren berri zehatza ematen zien. Nik Donostian, Mundaizeko Bihotz Sakratuaren fraideen ikastetxean ikasten nuen, eta orduan egin genuen lehen greba Burgosen epaitzen ari zirenen alde. Ondoko EUTG-n ere egin zuten, eta oroitzen dut nola ibili ziren grisak, gupidarik gabe, hango ikasleen kontra eginez.<\/span><\/p>\n<ol>\n<li><b> Kontsul alemaniarraren bahiketa<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehen erran bezala, abenduaren 1ean, Burgosko auziak hasi behar zuen baino bi egun lehenago, Joan Joxe Etxaberen komandoak Eugen Beihl kontsul alemaniarra bahitu zuen Donostian, Mirakontxako bere etxean, eta, lokartu ondoren, Bidasoaz bestaldera eraman zuten. Donibane Lohizunen kalapita bat izan zuten jendarmeekin, baina ihes egitea lortu zuten. Hortik aitzina, Eustakio Mendizabal <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Txikia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> komandoa izan zen bahitua Zuberoara eramateko ardura hartu zuena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Anai Artean elkartearen inguruko apaiz abertzale talde batek lagundu zuen eta Montorin, Pierre Legarto apaizaren etxean, ezkutatu zuten. Joan Joxe Etxabek proposamena egin zion Beihl kontsulari: ihes egiten saiatzen ez bazen, nahi zuen guztia (janari-edariak, telebista, egunkariak\u2026) ekarriko zizkiotela, eta hitz eman zion Eguberrietarako etxean libre egonen zela. Kontsulak horrela onarturik, egunero kaxa bat garagardo eramaten omen zioten. Baina, ustekabean, gau batez, zaintzaileak erdi lotan zeudela ikusirik, kontsulak apaiz-etxetik ihes egin zuen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Egun hartan zerri-hiltzea zen Montorin, eta herritarrak jai giroan zeuden, herriko karrikak eta bi ostatuak jendez gainezka. Dena zen besta eta kantu, gau hartan. Ostatu horietako batera sartu zen Beihl kontsula, pijamaz jantzita, bizarra moztu gabe eta oso itxura txarrean. Ostatuko telebistan kontsularen bahiketaren berri ematen ari ziren, eta kontsula, irudi horiek seinalatuz, oihuka hasi zen kontsul bahitua bera zela esanez eta laguntza eskatuz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Montorin, Gestapok bortizki jo zuen Bigarren Mundu Gerran, bertako herritarrak erresistentziaren alde ari zirelakoan, eta hogeita zazpi bizilagun eraman zituzten Alemaniara, lan bortxatuak egitera. Hori dena montoriarren gogoan zen, eta gizon hura ikusita, berriz, apaizaren etxera eraman zuten, eta hantxe segitu zuen preso, ETAkoek, alemaniar agintariekin izan zituzten solasaldien ondorioz, askatu zuten arte. Osora hogeita bost egun egon zen bahituta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Piarres Larzabal apaiz azkaindarra eta Telesforo Monzon abertzale historikoa izan ziren bitartekari lanak egin zituztenak, eta Alemania Federaleko gobernuarekin Burgosko auzitegian presio egiteko konpromisoa lortu zutenak. Erroman, Federiko Krutwig-ek ere harremanak izan zituen alemaniar gobernukoekin, eta denen artean, lehen aipatu akordiora iritsi ziren. Horrela, ETAko kideek kontsula Eguberri egunean askatu eta abenduaren 26an, zenbait kazetari alemaniarren bitartez, Alemaniako Wiesbaden-en libre agertu zen. Kolpe handia izan zen Espainiako gobernu frankistarentzat. Kontsulak, libratu ondoren, Alemanian eman zuen prentsaurrekoan garbi utzi zuen bahitzaileek tratu zuzena eman ziotela.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><i><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-66475\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image3-3.jpg\" alt=\"\" width=\"172\" height=\"227\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image3-3.jpg 182w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image3-3-150x199.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 172px) 100vw, 172px\" \/><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-66469\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image6-1.jpg\" alt=\"\" width=\"195\" height=\"229\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image6-1.jpg 195w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image6-1-150x176.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 195px) 100vw, 195px\" \/><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-66479\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image5-2.jpg\" alt=\"\" width=\"195\" height=\"235\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image5-2.jpg 195w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image5-2-150x181.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 195px) 100vw, 195px\" \/><br \/>\nPiarres Larzabal, Telesforo Monzon eta Federiko Krutwig bitartekari gisa aritu ziren.\u00a0<\/span><\/i><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Espainiako Gobernuaren amorrua ikaragarria zen eta, bi egun beranduago, hau da, abenduaren 28an, Burgosko epaitegian euskal presoen aurkako epaia aditzera eman zuten: sei heriotza zigor eta 518 urte kartzelan gainerako guztientzat. Hauxe izan zen frankismoaren mendekua. Baina Euskal Herria sutan zegoen, eta Europan eta mundu osoan epaiaren aurkako ahotsak eta manifestazio erraldoiak etengabean errepikatzen ziren. Alemaniako Gobernu Federalak heriotza zigorrak bertan behera uzteko eskatu zuen, baita Vatikanoak eta beste nazio askok ere. Hori dela eta, abenduaren 31n, Francok heriotza zigorrak kommutatu behar izan zituen.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><em><span style=\"font-weight: 400;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-66471\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image1-6-300x184.jpg\" alt=\"\" width=\"380\" height=\"233\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image1-6-300x184.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image1-6-150x92.jpg 150w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/image1-6.jpg 626w\" sizes=\"auto, (max-width: 380px) 100vw, 380px\" \/><br \/>\nEugen Beihl kontsula libratu ondoren.\u00a0<\/span><\/em><\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><b> Roger Idiart apaizaren kantua<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Roger Idiart apaiza izan zen bitartekari lanetan ibili zen euskal apaizetako bat, eta Montorin gertatu zena kontatuz <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Basab\u00fcru\u00fcan Montori<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izeneko kantu ospetsua egin zuen, orduz geroztik, Zuberoan maiz, karkaila handiren artean, entzun daitekeena. Honela dio:<\/span><\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Basab\u00fcr\u00fcan Montori, han bazen jaun bat beilari<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">arrano beltza \u00fcd\u00fcri, ga\u00fcaz leihotik ezkapi,<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">txerkat\u00fcrik zen aspaldi, eta nihon ez ageri.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Nun ote zen gizon hori, orai jenteak badaki.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Kanberan debeat\u00fcrik, oskiak etxen \u00fctzirik,<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">hegaltat\u00fc zen ixilik, leihotik jauzi eginik.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Hotza sendit\u00fc beitz\u00fcan, agert\u00fc zen ostat\u00fcan,<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">bellopealat joan nahian, erori zen ifern\u00fcan.<\/span><\/i><\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Erraiten d\u00fce gisala, ord\u00fcan izert\u00fc zela<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">h\u00fctsik beitz\u00fcan sakola, ezin edan Coca-Cola.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Hantik elki behar \u00fcken, seg\u00fcr uste beno lehen<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">ontsa lag\u00fcnt\u00fcrik beitzen, bidajez abiat\u00fc zen.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Mont\u00fcra txar bat ez aski, airean behar ibili<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Eg\u00fcberritan zen eraitxi, Papa No\u00eblek ekarri.<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ixtoria hortan zen barat\u00fc, geroztik fama hedat\u00fc<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/i><i><span style=\"font-weight: 400;\">Montorik ez ote d\u00fct\u00fc, e\u00fcskald\u00fcn zonbait salbat\u00fc.<\/span><\/i><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/independentea.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/independentea.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espainiako Gobernuak amorruz mendekatu nahi izan zuen, baina Euskal Herria sutan zen eta Europan eta mundu osoan Burgosko epaiaren aurkako ahotsak altxatu ziren. Anai Artean elkartekoak kontsularen askatzeaz mintzatzen. Basab\u00fcr\u00fcko Montorin 70eko hamarkada gogorra izan zen Euskal Herrian, frankismoa odol isurketa handia egiteko prest baitzegoen, eta den-dena ongi lotua zuen: poliziak, militarrak, epaileak\u2026 Euskaldunak ere, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":40495,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-66468","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Espainiako Gobernuak amorruz mendekatu nahi izan zuen, baina Euskal Herria sutan zen eta Europan eta mundu osoan Burgosko epaiaren aurkako ahotsak altxatu ziren. Anai Artean elkartekoak kontsularen askatzeaz mintzatzen. Basab\u00fcr\u00fcko Montorin 70eko hamarkada gogorra izan zen Euskal Herrian, frankismoa odol isurketa handia egiteko prest baitzegoen, eta den-dena ongi lotua zuen: poliziak, militarrak, epaileak\u2026 Euskaldunak ere, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-01-07T10:53:25+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Aurkenerena Barandiaran\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko\",\"datePublished\":\"2026-01-07T10:53:25+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/\"},\"wordCount\":915,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/Joseba-Aurkenerena.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/\",\"name\":\"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/Joseba-Aurkenerena.jpg\",\"datePublished\":\"2026-01-07T10:53:25+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/Joseba-Aurkenerena.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/Joseba-Aurkenerena.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde","og_description":"Espainiako Gobernuak amorruz mendekatu nahi izan zuen, baina Euskal Herria sutan zen eta Europan eta mundu osoan Burgosko epaiaren aurkako ahotsak altxatu ziren. Anai Artean elkartekoak kontsularen askatzeaz mintzatzen. Basab\u00fcr\u00fcko Montorin 70eko hamarkada gogorra izan zen Euskal Herrian, frankismoa odol isurketa handia egiteko prest baitzegoen, eta den-dena ongi lotua zuen: poliziak, militarrak, epaileak\u2026 Euskaldunak ere, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2026-01-07T10:53:25+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Aurkenerena Barandiaran","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko","datePublished":"2026-01-07T10:53:25+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/"},"wordCount":915,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/","name":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg","datePublished":"2026-01-07T10:53:25+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/Joseba-Aurkenerena.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/montori-gestapok-bortizki-jo-zuen-eta-hori-herritarrek-ez-zeukaten-ahanzteko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Montori Gestapok bortizki jo zuen eta hori herritarrek ez zeukaten ahanzteko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66468","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=66468"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66468\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":66481,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66468\/revisions\/66481"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/40495"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=66468"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=66468"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=66468"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}