{"id":66119,"date":"2025-12-19T11:50:11","date_gmt":"2025-12-19T10:50:11","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=66119"},"modified":"2025-12-19T11:50:11","modified_gmt":"2025-12-19T10:50:11","slug":"enamoratu-ala-politizatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/enamoratu-ala-politizatu\/","title":{"rendered":"Enamoratu ala politizatu?"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iragarki bat irratian, abenduko hirugarren egunean. \u00abArgia ez da pizten betebeharrez\u00bb. Iberdrola? EDF? \u00abArgia desiotik pizten da\u00bb. Eguberriko argien iragarkia? \u00abPiztu! Piztu! Piztu!\u00bb Eta gero etorri da erantzuna: Eusko Jaurlaritzak euskararen egunaren karietara egindako kanpaina. Metafora argia da: euskara ez da behartu behar, gogoa piztu behar da, ez da \u00abinposatu\u00bb behar, motibatu behar da, seduzitu, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak egunkari honi adierazi zionaren ildotik. Hots, \u00abliskarrak\u00bb utzi behar dira eta euskarak enamoratu behar du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Utz dezagun argiaren metafora, une batez. Bazen behin Eustakio. Egun batez, Frantzisko eta Esperanza joan zitzaizkion etxera, eta zipli-zapla zanpatu zuten, bizkarra hautsi zioten, sudurra porroskatu, hortzak xehatu, begia lehertu\u2026 Bazter batean utzi zuten erdi hilik eta haren etxeaz jabetu ziren. Eustakiok denbora behar izan zuen zutitu ahal izateko, eta nonbait bi makila lorturik joan zen, tirri-tarra, erreparazio galdez, bere eskubideak berreskuratzera. Frantzisko eta Esperanza pixka bat kezkatu ziren makilak ikustean, eta euro bateko pomada eman zioten zauriak senda zitzan\u2026 Lo belarrez osatutako ukendua. Orain erraten diote ez dadila kexa, ez dezala deus eska, dena konponduko duela seduktore agertuz. Frantzisko eta Esperanza, egun osoa gimnasioan, giharrak gogor, hortzak zuzen eta dirdiran, janari osasuntsuz lepo, hezur eta larru daukaten Eustakiori ari zaizkio erraten hark seduzitu dezala. Eustakio, enamora itzazu ingurukoak, zure sudur hautsiarekin, hortzik gabeko irribarrearekin, bizkar makurrarekin\u2026 Eta ez eska etxea berreskuratzerik! Ez erabil elbarrituentzako aparkalekurik! Zer dira pribilegio horiek? Frantziskok eta Esperanzak zergatik ez lukete eskubiderik hor aparkatzeko?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Herri honetan gertatzen dena da amnesia kolektibo bat zabaldu zaigula; ez daitekeela aipa nazio zapalkuntza gogor, luze eta iraunkor bat jasaten ari garela. Bai: ari garela; orain ere bai. Beraz, euskarari buruzko mila solas entzuten dira ezker-eskuin, baina gehienek ukatzen dute euskararen egoera zapalkuntza politikoaren ondorio zuzena dela. Euskara dagoen bezala dago Frantziak eta Espainiak Euskal Herria menperatuta daukatelako, eta menpekotasun egoera horrek ez du euskara salbatuko. Lotura hori egin gabe, analisi\u00a0(eta beraz aterabideen proposamen) makurra baizik ez daiteke egin. Leku bat argia piztu gabe ikusi nahi izatea bezala da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abEz politizatu euskara!\u00bb, erantzunen digute, zapalkuntza politikoari erreferentzia egitea politizatzea baita. Bistan da hala dela! Ez daiteke bestela izan. Euskararen egoera politikoa da, muin-muinean. Baina, kasu! Nazio zapalkuntza aipatu gabe euskararen egoera hobetu litekeela erratea (sinetsaraztea) ere gaia politizatzea da, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">statu quo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> politikoa babestea baita.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00abEz politizatu euskara!\u00bb. Politika zerbait zikin eta itsusi balitz bezala! Paradoxa da ez politizatzeko eskatzen dutenak politikari profesionalak direla gehienetan, erakundeetako giderrak eskuan dituztenak. Ez al dute politika maite? Zer erran nahi dute? Ez egiteko euskararekin erabilera elektoralik? (Baina politika ez da hori, ez da hauteskunde lehia, edo ez hori bakarrik). Erran nahi baita, erakundeen hizkuntza politika salatzen bada, erakunde horiek kudeatzen dituzten alderdi politikoek beren burua kritikatua sentitzen dute. Beraz, ez politizatu! Ez kritikatu \u00abagintean\u00bb dagoena!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez kritikatzea ere politizatzea ez balitz bezala\u2026 Kudeaketan daudenak ongi ari direla (beraz botoa merezi dutela) iradokitzeak kutsu elektoralik ez balu bezala\u2026 Hauteskunde kanpainetan eta kanpainetatik kanpo hizkuntza eskakizunen alde egitea bezain elektorala izan liteke kontra egitea. Baina zenbait alderdi politiko eta sindikaturi ez zaie leporatzen euskara politizatzea euskara eskatzea gehiegi dela salatzen dutenean eta auzitegira jotzen dutenean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez da kasualitatea Kontseiluak Pizkundea aipatuz abenduaren 27an Bilborako deia egin duen garaian erabiltzea argia \u00abpiztearen\u00bb metafora. Hori ere politika egitea da, hizkuntza eskakizunen inguruko eztabaida politikoan posizionatzea da. Euskararen kontrako oldarraldi bat indarrean dagoen bitartean, adieraztea euskara ez dela behartu behar, baizik eta seduzitu, bando baten alde egitea da. Herri honen arazo politiko estrukturala ukatzea eta zapaltzaileen bandoan kokatzea da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Beste zenbait arlotan onargarriaren eta onartezinaren arteko marra garbiki azpimarratzen den bezala eta jarrera batzuk irmoki eta berehala arbuiatzen diren bezala, gure herriaren auzian ere ahoan bilorik gabe mintzatu beharko gara. Nazio zapalkuntza isiltzea nazio zapalkuntza babestea da. Berdin du etsipenagatik den, alderdi politiko baten babes instituzionala galtzeko beldurragatik den, edo hauteskundeetan ez hazteko ikaragatik. Adiskideak bere bikotekidea gaizki tratatzen duela jakin eta deus ez egitea edo erratea gaizki iruditzen zaigu. Kasu honetan, gauza bera da. Euskararen egoera nazio zapalkuntza politikoarekin ez lotzea herri honi gezurra erratea da, eta egoera esplikatzen ahalegintzea ekuazioaren aldagai garrantzitsuena kenduta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eguzkia sartzen denean ez da argia piztu beharrik. Ilunpetan argia piztu behar da, zerbait ikusi nahi bada. Ez da desioagatik, baizik eta pareta jota sudurra ez hausteko edo bilatzen duguna aurkitzeko. Eta argia (berogailuarekin batera) ez al da oinarrizko eskubide bat? Espainola eta frantsesa argipean eta epel-epel dauden bitartean, onartzen dugu euskara hotzak egon dadin, desio hutsak berotuko balu bezala?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iragarki bat irratian, abenduko hirugarren egunean. \u00abArgia ez da pizten betebeharrez\u00bb. Iberdrola? EDF? \u00abArgia desiotik pizten da\u00bb. Eguberriko argien iragarkia? \u00abPiztu! Piztu! Piztu!\u00bb Eta gero etorri da erantzuna: Eusko Jaurlaritzak euskararen egunaren karietara egindako kanpaina. Metafora argia da: euskara ez da behartu behar, gogoa piztu behar da, ez da \u00abinposatu\u00bb behar, motibatu behar da, seduzitu, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":39085,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-66119","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iragarki bat irratian, abenduko hirugarren egunean. \u00abArgia ez da pizten betebeharrez\u00bb. Iberdrola? EDF? \u00abArgia desiotik pizten da\u00bb. Eguberriko argien iragarkia? \u00abPiztu! Piztu! Piztu!\u00bb Eta gero etorri da erantzuna: Eusko Jaurlaritzak euskararen egunaren karietara egindako kanpaina. Metafora argia da: euskara ez da behartu behar, gogoa piztu behar da, ez da \u00abinposatu\u00bb behar, motibatu behar da, seduzitu, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-12-19T10:50:11+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Eneko Bidegain\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Enamoratu ala politizatu?\",\"datePublished\":\"2025-12-19T10:50:11+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/\"},\"wordCount\":727,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/ENEKOBIDEGAIN.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/\",\"name\":\"Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/ENEKOBIDEGAIN.jpg\",\"datePublished\":\"2025-12-19T10:50:11+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/ENEKOBIDEGAIN.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/ENEKOBIDEGAIN.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/enamoratu-ala-politizatu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Enamoratu ala politizatu?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde","og_description":"Iragarki bat irratian, abenduko hirugarren egunean. \u00abArgia ez da pizten betebeharrez\u00bb. Iberdrola? EDF? \u00abArgia desiotik pizten da\u00bb. Eguberriko argien iragarkia? \u00abPiztu! Piztu! Piztu!\u00bb Eta gero etorri da erantzuna: Eusko Jaurlaritzak euskararen egunaren karietara egindako kanpaina. Metafora argia da: euskara ez da behartu behar, gogoa piztu behar da, ez da \u00abinposatu\u00bb behar, motibatu behar da, seduzitu, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-12-19T10:50:11+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Eneko Bidegain","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Enamoratu ala politizatu?","datePublished":"2025-12-19T10:50:11+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/"},"wordCount":727,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/","name":"Enamoratu ala politizatu? - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg","datePublished":"2025-12-19T10:50:11+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/ENEKOBIDEGAIN.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/enamoratu-ala-politizatu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Enamoratu ala politizatu?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66119","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=66119"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66119\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":66120,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66119\/revisions\/66120"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39085"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=66119"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=66119"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=66119"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}