{"id":66057,"date":"2025-12-12T10:29:07","date_gmt":"2025-12-12T09:29:07","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=66057"},"modified":"2025-12-12T10:29:07","modified_gmt":"2025-12-12T09:29:07","slug":"gernika-eta-egiaren-indarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gernika-eta-egiaren-indarra\/","title":{"rendered":"Gernika eta egiaren indarra"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alemaniako Gobernuak 1997an egin zuen Gernikaren aurkako bonbardaketaren lehen aitorpen politikoa, Roman Herzog presidenteak 60. urteurrenean egindako hitzaldian.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Herzogek \u00abfederazio alemaniarraren eta bere herritarren ordezkari gisa\u00bb\u00a0eskuzabaleko elkartasuna eskaini zion Gernikari eta haren biktimen komunitateari. Ez zuen, ordea, zuzenean barkamenik eskatu; haren mezua doluaren eta erantzukizun historikoaren aitortza instituzionala izan zen. Aldiz, presidentearen hitzek argi uzten zuten Alemaniako Estatuak atsekabea sentitzen zuela Gernikaren aurka eraso egin zuten hegazkin alemanen jardunagatik, eta \u00abiragan hura bere gain\u00bb\u00a0hartu nahi zuela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Herzogek biktimen eta lekukoen mina ekarri zuen gogora, suntsitutako familiak, etxerik gabe gelditu ziren pertsonak, auzotasuna ebatsirik ikusi zuen herria. Azkenik, \u00abiraganeko zauriak\u00bb\u00a0barruan zituztenei adiskidetza instituzionala luzatu zien. Alegia, Alemaniak aitorpen politikoa egin zuen 1997an. Ordutik, Alemaniako kontsula urtero joan da Gernikara apirilaren 26an, errespetua eta gertutasuna adierazteko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Italiak, aldiz, ez du inoiz inolako aitorpenik, dolurik edo azalpenik eskaini, Gernikaren aurkako erasoaren erantzukizun partekatuaren inguruan ere ez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">2022an Espainiako Gobernuak urrats instituzional garrantzitsua eman zuen bonbardaketaren 85. urteurrenean. F\u00e9lix Bola\u00f1os Memoria Demokratikoko ministroak adierazpen ofiziala egin zuen, eta eraso hura \u00abinolako salbuespenik gabe\u00bb\u00a0gaitzetsi. Gobernuak adierazi zuen berritzen zuela biktimen eta senideen aurreko aitortza, konpromisoa hartzen zuela haien memoriaren iraupena bermatzeko, eta berretsi zuen justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak sendotzeko borondatea. Lehen aldiz, Gernikako urteurreneko ekitaldietan parte hartu zuen Espainiako Gobernuko ordezkari batek, Fernando Mart\u00edn L\u00f3pez Estatu idazkariak hain zuzen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alemaniako, Espainiako, Italiako eta beste inongo atzerri gobernuak ongi etorriak dira Euskal Herriaren dolua euskaldunon herriarekin gogora ekartzera, noski.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">2023an beste urrats bat egin zen, Madrilgo Gobernuak Gernika-Lumo memoria demokratikoaren leku izendatu zuen. Izendapen horrek Gernikaren garrantzi politiko eta sinbolikoa onartzen du, bai euskal memoriarentzat, bai espainiar zein europar testuinguru demokratikoentzat. Legezko babes berezia ematen zaio hiriari eta haren memoria espazio guztiei, hau da, bonbardaketaren ibilbideari, babeslekuen aztarnei, Juntetxeari, oroigarriei, museoari, Gernika Gogoratuz elkarteari edo Zalloko hilerriari, besteak beste. Tokiko eta nazioarteko hezkuntza eta interpretazio programen garapena indartu daiteke, eta honek guztiak memoria lantzeko finantzaketa aukerak irekitzen ditu. Ireki besterik ez. Gero, behin atea irekita dagoela, pasa ere pasa behar da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">2024an, Miguel \u00c1ngel Moratinosek, Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzaren ordezkari nagusi gisa, nazioarteko bultzada estrategiko bat diseinatu zuen \u00abgerrarik gabeko mundu baterako\u00bb, militarismoaren ordez elkarrizketa interkulturala eta nazioarteko zuzenbidearen defentsa sustatzeko. Lan horiek 2025ean gauzatu ziren Gernikan, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">A Call for Peace, the End of Wars and Respect for International Law\u00a0<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">ekimenaren inaugurazioan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Moratinosek bonbardaketaren memoria gogorarazi zuen Gernikaren sinbolismo historiko eta politikoa indartuz, herria nazioarteko bakearen hiriburu gisa kokatuz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Monarkiaren kasuan, 1936ko estatu kolpean parte hartu zuen Alfonso XIII.ak erantzukizun historiko zuzena izan zuen frankismoaren sorreran, eta gaur egungo erregeak ez du inoiz inongo aitortzarik egin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hala ere, badira oraindik egin ez diren garrantzi handiko aitorpenak. Historiografiaren eta memoria historikoaren ikuspegitik, galdera nagusia ez da nor joango den omenaldira edota barkamena eskatu duen ala ez, baizik eta zehazki<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\"> zer den<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0aitortu edo aitortzekoa den hori. Francoren garaiko negazionismoa gaindituta badago ere eta jada inork ez badu Gernika \u00abgorriek\u00bb erre zutela defendatzen, eskuin muturreko hainbat ahotsek oraindik ere suntsipenaren dimentsioa eta hildakoen kopurua txikitu nahi izaten dute. Erredukzionismoaren ildotik, Gernikako %71 suntsitu zela jarraitzen dute esaten, Francok ez zekiela ezer jarraitzen dute esaten, bonbardaketaren helburua Errenteriako zubia lehertzea zela jarraitzen dute esaten eta, nagusiki, 100 eta 300 pertsona artean kokatzen dute Gernikako bonbardaketaren ondorioz hildakoen kopurua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Badakigu, ordea, Gernikako eraikuntza guztien %85,22 suntsitu zituztela (herriaren %99 hondatu zuen bonbardaketak), badakigu Francok agindua eman zuela (bai eta gezurra zabaltzeko agindua eman zuela ere, bonbardaketa egin eta ordu gutxi batzuen ostean); badakigu helburua herria suntsitzea zela (esperimentu militar bat izan baitzen), eta, nagusiki, jakin badakigu 2.000 lagunetik gora hil zirela bonbardaketaren ondorioz. Hori da \u2015eta ez besterik\u2015 gogoratu eta aitortu beharreko egia. Gezurra aitortzeak ez dio memoriari kaltea besterik egiten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Egiaren aurkako manipulazio hori gainditu ezean, ezin da hitz egin benetako aitortzaz edo barkamenaz; bestela, kantak dioen moduan, \u00abbota dezagun aitortza zerri-askara\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alemaniako Gobernuak 1997an egin zuen Gernikaren aurkako bonbardaketaren lehen aitorpen politikoa, Roman Herzog presidenteak 60. urteurrenean egindako hitzaldian. Herzogek \u00abfederazio alemaniarraren eta bere herritarren ordezkari gisa\u00bb\u00a0eskuzabaleko elkartasuna eskaini zion Gernikari eta haren biktimen komunitateari. Ez zuen, ordea, zuzenean barkamenik eskatu; haren mezua doluaren eta erantzukizun historikoaren aitortza instituzionala izan zen. Aldiz, presidentearen hitzek argi uzten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":63799,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-66057","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Alemaniako Gobernuak 1997an egin zuen Gernikaren aurkako bonbardaketaren lehen aitorpen politikoa, Roman Herzog presidenteak 60. urteurrenean egindako hitzaldian. Herzogek \u00abfederazio alemaniarraren eta bere herritarren ordezkari gisa\u00bb\u00a0eskuzabaleko elkartasuna eskaini zion Gernikari eta haren biktimen komunitateari. Ez zuen, ordea, zuzenean barkamenik eskatu; haren mezua doluaren eta erantzukizun historikoaren aitortza instituzionala izan zen. Aldiz, presidentearen hitzek argi uzten [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-12-12T09:29:07+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"532\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"624\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Irujo\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Gernika eta egiaren indarra\",\"datePublished\":\"2025-12-12T09:29:07+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/\"},\"wordCount\":631,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/word-image-63798-1.jpeg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/\",\"name\":\"Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/word-image-63798-1.jpeg\",\"datePublished\":\"2025-12-12T09:29:07+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/word-image-63798-1.jpeg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/word-image-63798-1.jpeg\",\"width\":532,\"height\":624,\"caption\":\"2025-01-22, Bilbo. Xabier Irujoren \u2018La mec\u00e1nica del exterminio\u2019 liburuaren aurkezpena. 22-01-2025, Bilbao. Presentaci\u00f3n del libro \u2018La mec\u00e1nica del exterminio\u2019 de Xabier Irujo.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gernika-eta-egiaren-indarra\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gernika eta egiaren indarra\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde","og_description":"Alemaniako Gobernuak 1997an egin zuen Gernikaren aurkako bonbardaketaren lehen aitorpen politikoa, Roman Herzog presidenteak 60. urteurrenean egindako hitzaldian. Herzogek \u00abfederazio alemaniarraren eta bere herritarren ordezkari gisa\u00bb\u00a0eskuzabaleko elkartasuna eskaini zion Gernikari eta haren biktimen komunitateari. Ez zuen, ordea, zuzenean barkamenik eskatu; haren mezua doluaren eta erantzukizun historikoaren aitortza instituzionala izan zen. Aldiz, presidentearen hitzek argi uzten [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-12-12T09:29:07+00:00","og_image":[{"width":532,"height":624,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Xabier Irujo","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Gernika eta egiaren indarra","datePublished":"2025-12-12T09:29:07+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/"},"wordCount":631,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/","name":"Gernika eta egiaren indarra - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg","datePublished":"2025-12-12T09:29:07+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/word-image-63798-1.jpeg","width":532,"height":624,"caption":"2025-01-22, Bilbo. Xabier Irujoren \u2018La mec\u00e1nica del exterminio\u2019 liburuaren aurkezpena. 22-01-2025, Bilbao. Presentaci\u00f3n del libro \u2018La mec\u00e1nica del exterminio\u2019 de Xabier Irujo."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gernika-eta-egiaren-indarra\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gernika eta egiaren indarra"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66057","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=66057"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66057\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":66058,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66057\/revisions\/66058"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63799"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=66057"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=66057"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=66057"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}