{"id":65794,"date":"2025-11-19T22:07:35","date_gmt":"2025-11-19T21:07:35","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=65794"},"modified":"2025-11-19T22:07:35","modified_gmt":"2025-11-19T21:07:35","slug":"euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/","title":{"rendered":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian"},"content":{"rendered":"<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Espainolak eta euskaldunak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> saiakeraz gogoetan ari(tu) naiz. Joxe Azurmendik legez, neronek ere euskaldunentzat idazten dut<\/span><b>. <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Ordea, nor da euskalduna XXI. mendean? XX. mendera arte, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskalduna<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> euskaraduna zen. Historian, ideologiak ideologia, beren burua espainol edo frantsestzat jo izan arren, euskaradunek ez dute euskaldun izatea ukatu. Egun, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskaldun <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">askok, euskaradunak izan arren, ez du bere burua euskalduntzat jotzen. Alegia, mende baten joanean, euskaldunon idiosinkrasia nabarmen aldatu da. Euskaradun jende askok ez du <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskaldun <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">izan nahi. Hau da, euskararen jabe izateak ez du <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskalduna <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">egiten. Edo ez bederen, XX. mendera arteko euskalduna egin zuen moldean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaldunak lekua badauka munduan, baina ez berezko lekurik.<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">Behiala izan zen euskalduna ez da berriz izango. Ez dut hura euskaldun oso-osokoa zela erran nahi, ezta egungoa baino oso-osokoagoa ere. Egungoaren aldean, bestelakoa zen. Hura iraungi ahala bere izatea deuseztatuz joan zen, eta haren ondoren, euskaldun suerte berri bat heldu da. Hura ez zen beregaina, ezta egungoa ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erdi Aroaz geroztik, mendez mende,<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">espainolak eta frantsesak gure baitan \u2014gure lurraldean, pentsamenduan, gogoan, bihotzean\u2014 sartu ziren, baita geure idiosinkrasia aldarazi ere. XXI.mendera iritsita, euskaldunok erdaldunen baitan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">sartu<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> gara nolabait, baina ez gara gauza izan euren idiosinkrasian ami\u00f1i bat eragiteko. Erdi Aroa ekarri dut hizpidera, batetik, euskaldunon bilakaeran berealdiko aroa izan baitzen \u2014Azurmendiren harian betiere\u2014, eta ekarri ere, gaur egun Erdi Aroaren antzeko aro suerte bat bizitzen ari garelako mundu osoan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aro postmoderno gisara ekarria den aro hau, oro har, mundutarron idiosinkrasiaren \u2014Mendebaldekoentzat bereziki\u2014 eraldatzailea bilakatu da, eta berebat, euskaldunontzat aro eraldatzailea izan ez ezik, suntsitzailea erabat. Aroak aro \u2014erlijioaren mirabeak garen aldetik\u2013, historiaren amaierara garamatzan aroa heldu bide da, aro apokaliptiko gisara deskribatua. Baieztapen hori buruta<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">pena<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0\u2014<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">pena<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u2014 ez ezik, bada ere buruta<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">zioa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0\u2014<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">zioa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u2014. Hau da, euskaldunok \u2014euskal apologistek, kasurako\u2014 bertze herri edota nazioetako jendeen izari edo kategoria bera erdietsiko uste genuelakoan jardun dugu iragan mendean. Euskaldun soil-soila izatea ukatu izan gaituztenen izari bera edota <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> berdina erdietsita, berezko estatua izanen genuelakoan munduan. Euskaldunon batasuna erdietsirik, Euskal Estatu Batua izaki.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ordea, batasuna kontzeptu mitologikoari atxikirik<\/span><b>,<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> batasuna \u2014Euskal Estatua\u2014 kontzeptu patologiko bihurtu da, bihurtu dute apologistek. ETA fenomenoaren aroak berretsi eta ber finkatu du <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hori. Iragan mende erdialdean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal fenomeno sozial bortitza<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> berriz ere jalgi zenean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal arazoa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> espainiarren arazoa zen funtsean. Arazoa espainiarrena edo euskaldunona ote den ebatzi aldera, hona argibide bat: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal arazoa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> historikoki espainiarren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> totalitaristaren ondorioz azaleratu da. Paradoxikoa bada ere, izaera totalitaristek mantendu dute bizirik <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal arazoa. <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">Azkeneko euskal gatazka armatua euskal arazoaren adierazle hagitz krudela izaki. Finean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskal arazoa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> euskaldunona bihurriarazi baita; baitute, baitugu. Anartean, aitzitik, Frantziako Estatu demokratikoak aspaldi otzandu eta asimilatu zuen euskalduna. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal arazoa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ez da frantziarrena egundo izan, ez Frantziaren menpeko euskaldunentzat halakoa izan ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskalduna demokrazia modernoak asimilatua izan da<\/span><b>, <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">baina totalitarismoak bere egina du aldi berean. Mendez mendeko sistema totalitaristen ideologiek manera nabarmenez eragin dute euskaldunon <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">n. Ez gara bakarrak, noski. Inor ez da libratzen menperatzen duen ideologiaren eraginaz. Areago, ideologia totalitarista horien aurka gero eta gehiago borrokatu eta euren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> areago <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">inpregnatu<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izan da borrokalariengan. Are, euskaldun erreboltariek praktikatu duten borroka efizientea izan beharrean, ondorio in-efizienteak ekarri ditu. Espainiarren \u2014Espainiako Estatuaren aldian aldiko botereen\u2014 aurkako borrokan \u2014estatu totalitarista izatetik estatu demokratikoa bilakatze bidean\u2014 espainiarrek demokrazia suerte honen moldea txertatu dute euskal herritarrengan. Euskal herritarren izaera anitzaren ideia hau gailendu da: jendarte honetan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">guztiak <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">zilegiak <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">dira, euskal jendartea jende anitzez osatuta dago. Alabaina, euskal herritarra izan daiteke <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">euskalduna <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">izan gabe. Espainola ez bezala, euskaldunaren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> askotarikoa da, euskalduna jendarte anitzaren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> guztien jabe da.\u00a0Euskalduna espainiartasunean edota frantziartasunean bizi da, zenbait kasutan bietan ere bai, aldiz, espainolek eta frantsesek beren tasunean baino ez. Horra gaur egungo demokraziaren lege zigilua; zilegitasuna. Areago, frantsesak nahiz espainolak ingelestasunean bizitzen hasi dira euskalduntasunean bizi beharrik gabe, alafede.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Paradoxak paradoxa,<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">demokrazia postmodernoak euskalduna bihurrarazi du norbanako demokratikoena. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">De facto<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> demokratikoena, ez <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">de jure<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, ordea. Euskalduntasun <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">izaera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, paradoxikoa ez ezik, zinez paradigmatikoa da. Euskalduna askotariko izaeraz osatua izan arren, ez da subjektua. Ez da subjektu nagusia. Nagusitasuna beharrean euskalduna subjektu printzipalena izatea pentsa genezake. Bai zera. Ez horixe! Euskara <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">objektua<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> da euskara eduki ez duenarentzat. Artean, euskaldunak euskara bere gogora erabil dezake, baina berezko ekintza ahalmenik ez duen gauzakia izaki. Ondorioz edo, euskalduna ez da <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">subjektua,<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ez da subjektu aktiboa. Izatekotan subjektu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">erreaktiboa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> da. Euskaldunak ez dauka izaterik demokrazia modernoan. Beraz, erran dezagun, totalitarismoan funtsaturiko demokrazian.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaldunak \u2014euskalduntasunarentzat, alegia\u2014 ba al dauka etorkizunik? Hau da, mundializazioan eta globalizazioan hondoratzen ari diren estatu totalitaristen ondorengo garaian, demokrazia liberal postmodernoen ondorengo sisteman, euskalduna subjektu printzipala izan al daiteke? Nekez. Ezinezkoa erranen nuke. Euskara <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">zilegia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> da euskal jendartean. Euskarak baina, aspaldi utzi egin zion <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">haizu<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izateari.<\/span><\/p>\n<p><b>Oharra:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Artikuluaren bertsio luzea aurkitzeko, jo helbide honetara<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">:\u00a0<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/blogak.eus\/begizolia\/espainolak-eta-euskaldunak-eta-frantsesak\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/artikuluak\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian_2149841_102.html\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/artikuluak\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian_2149841_102.html<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espainolak eta euskaldunak saiakeraz gogoetan ari(tu) naiz. Joxe Azurmendik legez, neronek ere euskaldunentzat idazten dut. Ordea, nor da euskalduna XXI. mendean? XX. mendera arte, euskalduna euskaraduna zen. Historian, ideologiak ideologia, beren burua espainol edo frantsestzat jo izan arren, euskaradunek ez dute euskaldun izatea ukatu. Egun, euskaldun askok, euskaradunak izan arren, ez du bere burua euskalduntzat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65795,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-65794","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Espainolak eta euskaldunak saiakeraz gogoetan ari(tu) naiz. Joxe Azurmendik legez, neronek ere euskaldunentzat idazten dut. Ordea, nor da euskalduna XXI. mendean? XX. mendera arte, euskalduna euskaraduna zen. Historian, ideologiak ideologia, beren burua espainol edo frantsestzat jo izan arren, euskaradunek ez dute euskaldun izatea ukatu. Egun, euskaldun askok, euskaradunak izan arren, ez du bere burua euskalduntzat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-11-19T21:07:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"225\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"225\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Asurmendi Agirre\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian\",\"datePublished\":\"2025-11-19T21:07:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/\"},\"wordCount\":784,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/\",\"name\":\"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg\",\"datePublished\":\"2025-11-19T21:07:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg\",\"width\":225,\"height\":225},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde","og_description":"Espainolak eta euskaldunak saiakeraz gogoetan ari(tu) naiz. Joxe Azurmendik legez, neronek ere euskaldunentzat idazten dut. Ordea, nor da euskalduna XXI. mendean? XX. mendera arte, euskalduna euskaraduna zen. Historian, ideologiak ideologia, beren burua espainol edo frantsestzat jo izan arren, euskaradunek ez dute euskaldun izatea ukatu. Egun, euskaldun askok, euskaradunak izan arren, ez du bere burua euskalduntzat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-11-19T21:07:35+00:00","og_image":[{"width":225,"height":225,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Mikel Asurmendi Agirre","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian","datePublished":"2025-11-19T21:07:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/"},"wordCount":784,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/","name":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg","datePublished":"2025-11-19T21:07:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Mikel-Asurmendi-Agirre.jpg","width":225,"height":225},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunak-ez-dauka-izaterik-totalitarismoan-funtsaturiko-demokrazian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskaldunak ez dauka izaterik totalitarismoan funtsaturiko demokrazian"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65794","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65794"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65794\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65797,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65794\/revisions\/65797"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65795"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65794"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65794"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65794"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}