{"id":65657,"date":"2025-11-12T15:43:56","date_gmt":"2025-11-12T14:43:56","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=65657"},"modified":"2025-11-12T15:43:56","modified_gmt":"2025-11-12T14:43:56","slug":"adela-gure-arabar-lorea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/adela-gure-arabar-lorea\/","title":{"rendered":"Adela: gure arabar lorea"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-65660 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-9-300x265.jpg\" alt=\"\" width=\"392\" height=\"346\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-9-300x265.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-9-696x615.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-9-476x420.jpg 476w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-9.jpg 726w\" sizes=\"auto, (max-width: 392px) 100vw, 392px\" \/><\/p>\n<p class=\"c0\" style=\"text-align: center;\"><span class=\"c3\">Adela, bere lagunekin. Ezkerraldeko neska da bera.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Euskal Herri eta mundu hobe baten alde egin zuen Adelak. Goizegi eta alanbre arantzadun mingarrietan endredaturik galdu zuen bizitza.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abOrduantxe ikasi neban ez juzgetan inor, inor be ez!\u00bb, dio Pilarrek, Adelaren ahizpak.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">ORISOL MENDI BARRENEAN<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Aramaioko Zubietagainekoa baserrian jaio zen Adela Ibabe 1945eko hazilaren 23an, eta oraintxe beteko lituzke 80 urte. Zortzi neba-arrebako familian. Uribarri auzuneko eskolan ikasi zuen umetan:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abErdaraz ez zen berba egiten gurean, bapez. Eskolan, berriz, txakur handi bat multa ipiniko zigutela euskaraz eginez gero&#8230;\u00bb, oroitzen du Pilarrek.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Pilar baserrian geratu zen. Baina lau urte gazteagoa zen Adela ja Bitoriara joan zen ikastera, Ursulinen ikastetxean interna:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abIkastetxetik bidali zuten inoiz gurasoentzat abisuren bat erdaraz egin behar genukeela etxean, Adelak erdararekin euskara nahasten zuelako\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Asteburuetan itzultzen zen baserrira. Adela, alaia zen:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abBatez ere alaia zen. Domeketan etortzen zen, eta etxera sartuz batera hasten zen dantzan, eta umeak pozik\u2026\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Batxilergoa bukatutakoan, Gasteizen geratu zen, osaba baten etxean, Magisteritza ikasten. Lagunekin ibiltzea, abestea, mendira joatea gustatzen zitzaion.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abGure aitak ez zuen ulertzen neskak mendira joatea. Adelak ez zion kontra zuzen egiten: \u2018Aita, han zuk ehizan egiten duzun lekua begituko dugu zelan dagoen\u2019\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Maistra moduan, O\u00f1atiko eskolan lan egin zuen lehenengo.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">SASOI INTERESGARRIAK<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">1968. urtea zen, garai \u201cinteresgarria\u201d. Sasoi aldakor gatazkatsu gogorrei deitzen zaie horrela, \u201csasoi interesgarriak\u201d, txinatarrek egiten omen duten moduan. Haize berriak zetozen kanpotik era guztietako askatasunen alde: Aljeriako gerra anti-koloniala, Parisko Maiatza, maoismoa, Pragako Udaberria, troskismoa, hippy mugimendua, Vietnamgo gerraren aurkako protesta, feminismoa&#8230;<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Hemen, Francisco Franco, Eliza Katolikoa eta Guardia Zibila ziren nagusi, baina diktaduraren kontrako protestak hasi ziren. Seminaristak ere Elizatik urruntzen ziren, euskaldun batzuek kultura moderno batekin amets egiten zuten (mendiko hizkuntza baztertuan), langileak grebara ateratzen ziren. Espainia nazional-katolikoaren kontra egitea ez zen debalde ateratzen, eta 1968ko udan ETAk Meliton Manzanas torturadore ezaguna hil zuenetik batez ere, errepresioa oso gogorra izan zen. Debekuak, isunak, detentzioak, konfinamenduak, torturak\u2026<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Kontestu hartan, Adela buru-belarri sartu zen Arrasateko ikastolaren aldeko proiektu handian.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">IKASTOLAREN ERDITZE MINAK\u00a0<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Ezin zen ikastolarik sortu, \u201ceskola parrokial\u201d edo \u201ckatekesi\u201d moduan kamuflaturik izan ezik. Hala antolatu zen San Francisco Javier ikastola, Parrokiarena legalki. 1968ko apirilean hasi ziren klaseak: 3 edo 4 urteko 30 ume. Non-eta abadearen etxean. Alkateak ere babestu zuen, egoitza munizipalak utzirik, lehenengo Musakola auzoan, gero San Andres auzoan, eta hala. 1970ean, ikastolak 10 ikasgela zituen: 4 Musakolan, 3 San Andresen, beste 3 Ospitale zaharrean. Eta parrokiaren gauza izatetik kooperatiba izatera pasatu zen:\u00a0<\/span><span class=\"c1\">Sociedad Cooperativa de Ense\u00f1anza San Francisco Javier<\/span><span class=\"c4\">. Baina ez zen ikastetxe legala oraindik.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Parrokiak, Udalak eta herriko enpresa, elkarte eta laguntzaile indibidualek osaturiko Patronatu batek kudeatzen zuen ikastola, baina ez ika-mikarik gabe. 1972an eztabaida gogorrak piztu ziren Patronatuaren eta irakasleen artean. Maiatzaren 3ko asanbladan, matraka itzela izan zen. Gaia: \u201c<\/span><span class=\"c1\">La Religi\u00f3n y la autoridad de la Directiva<\/span><span class=\"c4\">\u201d.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Estatu frankistak ezarritako debeku eta traba ofizialez aparte, euskaldunen arteko amorruak azaldu ziren (hori XVI. mendeko Ibarguen-Cachopinen kronikako 12. koaderno desagertuan deskribatzen da labur: \u201c<\/span><span class=\"c1\">Vizca\u00ednos, cuando no ten\u00edan guerra con los de fuera la tomaban entre s\u00eds<\/span><span class=\"c4\">\u201d). Erlijioaren kontuarekin, eredu pedagogiko diferenteak, atxikimendu politikoak eta mesfidantza pertsonalak ere nahastu ziren. Lau urtez lanean dena eman ondoren, Adela bota egin zuten Arrasateko ikastolatik, beste batzuekin batera. Patronatuak 17 irakasletatik 15 bota zituen. Gero ametitu egin zituen gehienak, baina Adela ez. Gorrienak ez.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Mingarria izan zen, eta batzuek oroitu ere ez dute egin nahi. Arantza Landak, ikastolatik Adelarekin bota zutenak, adibidez:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abHain gaizki pasatu nuen, ahaztuta daukadala\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Adela, Torre-Izarran bizi zen, Sole eta Mariasun ahizpekin, langabezian. Ustekabean, haurdun geratu zen. Umea izan nahi izango zuen, ala ez. Ez izatea erabaki zuen. Baina abortatzea debekatuta zegoen.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Ilegala eta gogor zigortua izateaz gain, garestia eta arriskutsua zen. \u00abKontsidera ezazu ze beltz eta garratz behar zuen ikusi neskato horrek etorkizuna\u00bb.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">EGUNERO HASTEN DELAKO\u00a0<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Geltokian neska bat dago trenaren zain, eta estazioetan maleta batekin bakarrik dauden neskatoekin amistadea egiten espezialista den gizon batek espekulatu egiten du. Gaur egungo gazteek ez dutela lanik egin nahi izaten, ardurarik gabe ibiltzen direla, eta egin behar ez dena egin eta gero datozela disgustuak. Neska hori ere haurdun dagoela beharbada, bigarren hilabetean dagoen fetua abortatzera joango dela norabait. Horrela hasten da \u201cEgunero hasten delako\u201d, 1969an argitaratu zen Ramon Saizarbitoriaren nobela, kontatzen Gis\u00e8le izeneko neska baten bidaia, zertara-eta, abortatzera.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Francisco Francoren diktadurapean gogor kriminalizatu zen haurdunaldia etetea. Argudio batez ere erlijiosoekin, eta demografikoekin. 1941eko Zigor Kodean abortua Estatuaren aurkako krimentzat hartzen zen eta gogor zigortzen zen. Kriminalizazioa eta zigorra konfirmatu ziren hurrengo kodigoetan ere: 1944, 1963 eta 1973koetan.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Neska haurdunak Estatu frantsesera, Holandara edo Ingalaterrara joaten ziren. Bere izena argi azaltzea nahiago ez duen emakume batek (M.G.-k), honela esplikatzen du:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abAbortatu, sekretu itxian egin behar zen. Ilegala zen eta kanpora joan behar genuen, Iparraldera edo Londresera. Ni Londresera joan nintzen. Horretarako laguntza behar zen, dirua, abioia, han non geratu. Tunel ilun-ilunean sartzea zen. Ni behin joan nintzen abortatzera, Londresera. Gero beste birritan, adiskideei laguntzera\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Hurbilago ere egiten ziren abortuak, klandestinoak, baina arriskutsuagoak izaten ziren. Emakume asko hil zen haurdunaldiaren etena baldintza txarretan eginda.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">HAIN ERRAZ, HAIN SINPLE<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Adelari Irungo etxebizitza partikular batean egin zion abortua, klandestinoki, mediku frantses batek. Gaua hantxe pasatu zuen (ez zen alaia eta distiratsua izango otsaileko gau luze hura), eta herrira itzuli zen biharamunean. Etxean, gaizki sentitzen zela-eta, Arrasateko Ospitalera eraman zuten. Barne-odoljarioa zeukan (\u00abzer ete da andra erdiaren zauria?\u00bb). Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantziaz. Han, sinpleki hil zen 1973ko otsailaren 11n, 27 urte zituela.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Heriotzaren azalpen formala \u201cperitonitisa\u201d izan zen. Baina laster zabaldu zen gertaera zehatzago azaltzen zuen berba ostendua: abortua.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Adelaren ahizpek beldurra izan zuten aita eta ama enteratuko ote ziren. Alaba galtzearen zoritxar mugagabeaz gainera, inork kontatuko ote zien ulertezinagoa izango zen hura guztia.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Ondorio judizial batzuk izan ziren: ospitalera lagundu zioten lagunek deklaratu behar izan zuten, mediku frantsesa atxilotu egin zuten. Ez zegoen epailerik, ostera, emakumeen duintasuna suntsitzen zuen Estatua auzipetzeko.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Aramaiotik gora joanda dagoen Uribarriko kanposantuan ehortzi zuten Adela (\u00abazpian lur hotza, gainean harria\u00bb) eliza-dorre handiaren aldameneko hilerri txikian. Elurra ari zuen egun hartan, eta adelatarrei malkoak atera zitzaizkien begitik (\u00abgogorrenari ere pausatu zitzaion elur maluta bat begiaren ertzean\u00bb).<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-65658 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-300x252.jpg\" alt=\"\" width=\"327\" height=\"275\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-300x252.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-1024x859.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-768x644.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-696x584.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-1068x896.jpg 1068w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2-500x420.jpg 500w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image2-2.jpg 1200w\" sizes=\"auto, (max-width: 327px) 100vw, 327px\" \/><span class=\"c3\">Natxo de Felipe, artxiboko irudi batean, taldekideekin zuzenean kantatzen.<br \/>\n(Marisol Ramirez | FOKU)<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">NATXO DE FELIPE\u00a0<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Ikastolatik kaleratu zituztenean ezagutu zuen Adela Natxo de Felipek. Bilbotar militantea, 22 urterekin, batetik bestera ibiltzen zen gitarrarekin bakarrik kantuan.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00ab1972ko bukaera aldeko larunbat gaueko afarian ezagutu nituen Mondragoeko ikastolatik kaleratutako irakasleak, haien artean Adela, gazte kuadrilla miragarria. Hango soziedade batetan-edo, berakatz zopa ederra afalduz. Babesa erakusteko kantu-afarira gonbidatu ninduten. Memoria flakatuta, ez naiz guztiz oroitzen norekin joan nintzen, baina uste dut Mari Uri Ruiz Bikandiren bitartez heldu zitzaidala gonbita, eta seguruen Bego Prieto gurearekin agertuko nintzela, nik orduan ez nuen-eta gidatzen\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Mugimendu Komunistako lagunengana joaten zen, edo herri bateko edo besteko elkartera:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abGiro beroko afari xume eder ahaztezina! Gogotik kantatu genuen, bai horixe! Handik hilabete batzuetara notizia itzela: Adela, lanetik kale gorrian, haurdun, eta, mutil-laguna soldadutzan zuela, sasiko abortatzean zerraldo\u2026\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Adela hil zenean, hutsune bazterrik gabea sentitu zuen Natxok, ahaideek eta lagunek bezala. Pena itzelarekin ehortzi zuten mendialdeko auzuneko negu giroan:<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abKanposantuan ginela, elurra mara-mara egin zuen. Etxeratu orduko, oraindino gurasoenean bizi nintzela, Bidebarrietara ematen zuen nire logelako mahaian, negar malkotan itota, egin nuen kantuaren lehenbiziko bertsioa \u201cAlostorrean\u201d doinuaren gainean. Ahaireak berak adierazten dit kantu epiko edo balada baten tankerakoa egiteko asmotan nenbilela\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Natxok Gabriel Arestiri laguntza eskatu zion.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">OSKORRI<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abIa egunero Gabriel eta Melirenera kafea hartzen joaten ginen Bego eta biok, eta, kantua guztiz gustura ezin biribildurik, kontuaren ingurumari guztiak zehatz kontaturik, Gabrielen sen poetikoak obratu zuen miraria, eta kantua osorik loratu zen ezagutzen dugun moduan\u00bb, dio Natxok.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abHau dena 1973ko otsailean. Apirilean, Oskorriren lehen formazioa sakabanatu zen, eta ni bakarrik gelditu nintzen berriro. Kantuaren lehen grabazioa Josu Torre eta Leo Bilbaoren etxean egin nuen. 1973ko udazkenean Anton Latxa juntatu zitzaidan, eta elkarrekin egin genuen lehenbiziko asteburua. Ostiralean O\u00f1atiko institutuan kantatu genuen arazorik gabe. Larunbatean, Ormaiztegin elizako kalostrapean, arazoekin. Igandean, Nafarroa Behereko Lartzabalen, Euskal Kantu Berrien txapelketan lehen premioa atera genuen Adelaren kantuarekin, eta premioa jasotzeko trinketeko kantxarako bide estua ukondokadaka ireki behar izan genuen, Argia dantza taldeko dantzariek irteera trabatu nahi zigutelako. Handik gutxira Bixente Martinez gehitu zitzaigun, eta halaxe!\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Gabriel Aresti asko haserretu zen Amati\u00f1orekin, Amati\u00f1ok ez zuelako aipatu ere egin Lartzabalekoa \u201cZeruko Argia\u201d-ko \u201cZenbat gara\u201d orrian. Baina hori beste kontu bat da.<\/span><\/p>\n<h5 class=\"c2\"><span class=\"c6\">OSO GEUREA\u00a0<\/span><\/h5>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">Oskorriren abestiak epikoa izan behar zuen, baina Adelaren bizitza ez zen batere epikoa izan, baizik arruntegia, lar humanoa, trajikoa azkenean. Hagatik sentitzen dugu hain geurea.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c4\">\u00abAdela oso geurea da\u00bb, idatzi zuen Goio Aranak artikulu oroigarrian, \u00abbere bizitzan -eta bere heriotzan- bildu zirelako egun ere oso sentiberak zaizkigun kontuak\u00bb.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c9 c11\"><a class=\"c12\" href=\"https:\/\/www.google.com\/url?q=https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/7k\/editions\/2025-11-09\/hemeroteca_articles\/adela-gure-arabar-lorea&amp;sa=D&amp;source=editors&amp;ust=1762961802559596&amp;usg=AOvVaw33XTvYXFyGXRqSi56izq0t\">https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/7k\/editions\/2025-11-09\/hemeroteca_articles\/adela-gure-arabar-lorea<\/a><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adela, bere lagunekin. Ezkerraldeko neska da bera. Euskal Herri eta mundu hobe baten alde egin zuen Adelak. Goizegi eta alanbre arantzadun mingarrietan endredaturik galdu zuen bizitza. \u00abOrduantxe ikasi neban ez juzgetan inor, inor be ez!\u00bb, dio Pilarrek, Adelaren ahizpak. ORISOL MENDI BARRENEAN Aramaioko Zubietagainekoa baserrian jaio zen Adela Ibabe 1945eko hazilaren 23an, eta oraintxe beteko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65662,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-65657","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Adela: gure arabar lorea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Adela: gure arabar lorea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Adela, bere lagunekin. Ezkerraldeko neska da bera. Euskal Herri eta mundu hobe baten alde egin zuen Adelak. Goizegi eta alanbre arantzadun mingarrietan endredaturik galdu zuen bizitza. \u00abOrduantxe ikasi neban ez juzgetan inor, inor be ez!\u00bb, dio Pilarrek, Adelaren ahizpak. ORISOL MENDI BARRENEAN Aramaioko Zubietagainekoa baserrian jaio zen Adela Ibabe 1945eko hazilaren 23an, eta oraintxe beteko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-11-12T14:43:56+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"705\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"435\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/webp\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Sarrionandia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Adela: gure arabar lorea\",\"datePublished\":\"2025-11-12T14:43:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/\"},\"wordCount\":1414,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/\",\"name\":\"Adela: gure arabar lorea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"datePublished\":\"2025-11-12T14:43:56+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Joseba-Sarrionandia.webp\",\"width\":705,\"height\":435},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/adela-gure-arabar-lorea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Adela: gure arabar lorea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Adela: gure arabar lorea - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Adela: gure arabar lorea - Nabarralde","og_description":"Adela, bere lagunekin. Ezkerraldeko neska da bera. Euskal Herri eta mundu hobe baten alde egin zuen Adelak. Goizegi eta alanbre arantzadun mingarrietan endredaturik galdu zuen bizitza. \u00abOrduantxe ikasi neban ez juzgetan inor, inor be ez!\u00bb, dio Pilarrek, Adelaren ahizpak. ORISOL MENDI BARRENEAN Aramaioko Zubietagainekoa baserrian jaio zen Adela Ibabe 1945eko hazilaren 23an, eta oraintxe beteko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-11-12T14:43:56+00:00","og_image":[{"width":705,"height":435,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","type":"image\/webp"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Sarrionandia","Tiempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Adela: gure arabar lorea","datePublished":"2025-11-12T14:43:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/"},"wordCount":1414,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/","name":"Adela: gure arabar lorea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","datePublished":"2025-11-12T14:43:56+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Joseba-Sarrionandia.webp","width":705,"height":435},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/adela-gure-arabar-lorea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Adela: gure arabar lorea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65657","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65657"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65657\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65664,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65657\/revisions\/65664"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65662"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65657"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65657"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65657"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}