{"id":65524,"date":"2025-11-07T20:23:54","date_gmt":"2025-11-07T19:23:54","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=65524"},"modified":"2025-11-07T20:23:54","modified_gmt":"2025-11-07T19:23:54","slug":"gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/","title":{"rendered":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak"},"content":{"rendered":"<p>Gure aititek, Eusko Gudariak kantaren hitzen egileak, zioen abestia herriarena dela. Ez litzateke interes alderdikoien mesedetan inoiz gehiago erabili behar.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-65525 aligncenter\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-3-300x205.jpg\" alt=\"\" width=\"473\" height=\"323\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-3-300x205.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-3-218x150.jpg 218w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-3-615x420.jpg 615w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/image1-3.jpg 660w\" sizes=\"auto, (max-width: 473px) 100vw, 473px\" \/><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c6\">Gernika gerra aurretik: Jose Antonio Agirre eta bere ezkerrean Jose Maria Garate.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">\u00abGudari\u00bb ezizenarekin sinatzen zituen Eli Gallastegik bere artikuluak\u00a0<\/span><span class=\"c10\">Aberri<\/span><span class=\"c8\">\u00a0aldizkarian, gerra zibila baino askoz lehenago. Jose Maria Garate Azkarragak, garai hartan Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zenak, gerra zibila baino urte batzuk lehenago, hau da, 1932an idatzi zuen Eusko Gudarien letra,\u00a0<\/span><span class=\"c10\">Atzo Bilbon nengoen<\/span><span class=\"c8\">\u00a0arabar kanta tradizionalaren doinuan oinarrituta. Istorio hau nire amak kontatu dit, eta baliteke akatsen bat egotea. Niri kontatu didan bezala transmititzen dut nik.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Istorioa honako hau izan zen: behin melodia entzunda, batzuen artean komentatu zuten polita izango zatekeela melodia horri letra bat jartzea. Jose Maria Garatek, garai hartan Esteban Urkiaga\u00a0<\/span><span class=\"c10\">Lauaxeta<\/span><span class=\"c8\">k sortutako Bilboko euskaltegi batean euskara ikasle zebilenak, letra xume bat idatzi zuen, gaur egunera iritsi dena. Mendira eraman zuen eta, ibili bitartean, hizketan eta kantuan, abestia abestu zien lagunei bere letrarekin. Ez dirudi arrakasta handirik izan zuenik, eta bere lagun batek, Ari\u00f1o delako batek \u2014 nire amak dioenez \u2013, Jose Maria Garatek idatzitako papera gorde zuen.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Urte batzuk geroago, gerra hasi zenean, Jose Maria Garatek, Bilboko Areatzan frontera zihoazen gudarien konpainiak desfilatzen ikusten ari zela, bat-batean Eusko Gudariak abesten entzun zuen konpainietako bat. Bere hasierako harridura eta harrotasunaren ondoren, kanta jada berea ez zela jakin zuen, herriarena baizik. Horrela egin zen ospetsu abestia.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Jose Maria Garate, gerran, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria zen, eta gerraren amaieran erbesteratu egin behar izan zuen. Lehenik Iparraldera joan zen, eta han jaio zen nire ama. Handik, II. Mundu Gerra hasi zenean eta naziak aurrera egiten hasi zirenean, familiak Venezuelara ihes egin zuen, eta han nire bi izeba jaio ziren. Venezuelan, CIAk bera eta bere anaia Blas (Jon Ander Etxebarria Garateren aitita) kontratatu zituen, Alemaniako enbaxadan klandestinoki sartu eta dokumentu batzuk lapurtu zitzaten. Han sartu ziren bi anaiak eta CIAri eman zizkioten lapurtutako dokumentuak. Errealitateak fikzioa gainditzen du askotan. Garai hartan uste zuten, iparramerikarrek Europan nazismoa garaitzen bazuten, Espainiako Estatua frankismotik askatuko zutela. Errealitatea, dakigunez, bestelakoa izan zen, eta ez gintuzten askatu, eta iparramerikarrak ez ziren\u00a0<\/span><span class=\"c10\">filmeko txintxoak<\/span><span class=\"c8\">. Geroago, Jose Maria eta Blas Euskal Herrira itzuli ziren, fusilatzeko eta kartzelatzeko arriskurik ez zegoenean.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Aititak dirua eman zuen ETAko presoentzat, eta Leizaola lehendakariak modu txarrean aurpegiratu zion ETAri laguntzea. Eztabaida gogor baten ondoren, Jose Maria Garatek EAJ utzi zuen. Bere bizitzako azken urteetan berriro afiliatu zedin ahalegin ugari egin zituzten arren (I\u00f1aki Anasagastik batez ere), ez zuen inoiz gehiago egin. Hala ere, beti mantendu zuen EAJren aldeko botoa.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">ETAko liberatu bat baino gehiago egon zen ezkutatuta nire aitita eta amamaren etxean, Espainiako agintariak haien bila zebiltzan bitartean. Nire amak gogoan ditu bere etxetik igarotako izen ezagunak. Aitita nire amarekin eta aitarekin batera joan zen Burgosko epaiketara, eta han harrotasunez bete zen, auzitegi frankistaren aurrean Eusko Gudariak abestu zutelako. Bere semea, nire osaba Jokin, ETAko kidea izan zen; multikopista batekin propaganda baino ez zuen egiten, eta \u2014 ziur ez dakidan arren \u2014 \u201ceroritakoei\u201d eskainitako monolito frankista batzuetan \u201cpetardoren\u201d bat jarri zutela ere esaten da. Osabak klandestinitatera pasatu behar izan zuen eta, Iru\u00f1ean zegoela, polizia militar frankistak alto eman zion. Korrika hasi zen, tiro egin zioten eta hankan zauritu zuten. Bala-zauri oso larria izan arren, torturatu egin zuten, eta, azkenik, Marokon mediku izandako eta gerra-zaurietan esperientzia handiko espainiar mediku militar batek ebakuntza egin zion eta hark salbatu zion bizia. Zazpi urte eman zituen osaba Jokinek espetxean, amnistia ospetsua iritsi zen arte.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Nire amama bihotzekoak jota hil zen, gazte samar, eta aitita, zahartu zenean, nire gurasoen etxean bizi izan zen gurekin. Oso hurbileko harremana izan nuen berarekin, baina, ni oso gaztea nintzenez, ez genuen inoiz politikaz hitz egiten. Telebistan ateratzen zenean ETAko kideren bat hil zutela, bera penatuta etortzen zen esanez:<\/span><span class=\"c10\">\u00a0\u00abbi neska-mutil hil dituzte\u00bb.\u00a0<\/span><span class=\"c8\">Egun batean, nik 14 bat urte nituela, manifestazio batetik etxera itzuli nintzen borra kolpe batzuk jasota, eta aititak adarra jo zidan; barre egiten zidan esanez \u201cguardia\u201d batzuk etorri zirela nitaz galdezka. Gogoratzen dudan pasadizo dibertigarri bat punk musika entzuten hasi nintzenean izan zen. Esan zidan lehen ez zitzaiola gustatzen\u00a0<\/span><span class=\"c10\">cowboy\u00a0<\/span><span class=\"c8\">filmetako musika, amerikarrek sudurrarekin abesten zutelako, baina orain, nik entzuten nuenaren aldean, amerikarrena onargarria ere iruditzen zitzaiola. 80ko hamarkadaren amaieran hil zen aitita, eta denbora behar izan nuen haren arnasketa entzutearen irudipena kentzeko.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">1996an, Ertzaintzaren Informazio brigadako ofizialorde Ram\u00f3n Doral hil zuen ETAk. Sabin Etxeak Eusko Gudarien jatorrizko lanaren zilarrezko faksimile bat oparitu zion ertzainaren alargunari. Gure familiak ezin zuen sinetsi, ez genekielako jatorrizkoa existitzen zenik ere. Egin-en hainbat idazki idatzi ondoren, familiak argi utzi zuen alargunarenganako errespetuagatik eta min gehiago ez eragiteagatik ez genuela faksimilea erretiratzea eskatzen. Baina gogoan genuen beste asko zeudela faksimilea lehenago merezi izan zutenak, eta inoiz ez zietela eman; nire aititarengandik hasi eta Euskal Herriaren alde bizia eman zuten asko eta askorenganaino, baita ETAko kideak ere.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Argi dago faksimilearen existentzia ezkutatu egin zigutela, ez zutelako lortzen gure aitita \u201calderdian\u201d afiliatzerik, eta familia osoa HBren boto-emailea zelako garai hartan. Eta inoiz ez gintuztelako eraman beren alderdira, beren entxufe eta lanetara. Aititak zerbait irakatsi bazigun, gu ez saltzea eta ondorio guztiekin Euskal Herria defendatzea izan zen. Sabin Etxean bilerak izan ziren, baina esan ziguten dokumentua legez ez zela familiarena, EAJrena baizik, eta legatu historikoa zela. Ez ziguten ikusten utzi, ezta jatorrizkoa benetakoa zela baieztatzen ere.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Gauza ez zen gehiagora joan gure aititaren oroimenaren errespetuagatik. Egin genezakeen gauza bakarra egile-eskubideak erregistratzea zen, baina ez diruagatik. Abestia herriarena da, aititak esan zuen moduan. Interes alderdikoien mesedetan inoiz gehiago erabil ez dezaten erregistratu genituen egile-eskubideak, horregatik baino ez. Gudari dira Euskal Herriaren eskubide eta askatasunen alde borrokatu ziren guztiak, hil ziren guztiak eta bizirik jarraitzen dutenak, izan zirenak eta izango direnak.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c8\">Hauek dira abestiaren jatorrizko hitzak:<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c4\">Eusko gudariak gara<br \/>\nEuskadi askatzeko<br \/>\nGerturik daukagu odola<br \/>\nbere aldez emateko<\/span><span class=\"c12\">.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c4\">Irrintzi bat entzun da<br \/>\nmendi tontorrean<br \/>\ngoazen gudari danok<br \/>\nikurrinen atzean.<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c6\">Jose Maria Garate Azkarraga<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c6\">(Gudariek gerran gehitu zituzten beste ahapaldi batzuk ere badaude. Horiek ere beren autoretza eta balio historikoa duten arren, jatorrizkoak ez dira)<\/span><\/p>\n<p class=\"c2\"><span class=\"c7 c9\"><a class=\"c0\" href=\"https:\/\/www.google.com\/url?q=https:\/\/independentea.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/&amp;sa=D&amp;source=editors&amp;ust=1762546768236022&amp;usg=AOvVaw1xQkMRQOTbDY_pqr0dAYDW\">https:\/\/independentea.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/<\/a><\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure aititek, Eusko Gudariak kantaren hitzen egileak, zioen abestia herriarena dela. Ez litzateke interes alderdikoien mesedetan inoiz gehiago erabili behar. Gernika gerra aurretik: Jose Antonio Agirre eta bere ezkerrean Jose Maria Garate. \u00abGudari\u00bb ezizenarekin sinatzen zituen Eli Gallastegik bere artikuluak\u00a0Aberri\u00a0aldizkarian, gerra zibila baino askoz lehenago. Jose Maria Garate Azkarragak, garai hartan Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65527,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-65524","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gure aititek, Eusko Gudariak kantaren hitzen egileak, zioen abestia herriarena dela. Ez litzateke interes alderdikoien mesedetan inoiz gehiago erabili behar. Gernika gerra aurretik: Jose Antonio Agirre eta bere ezkerrean Jose Maria Garate. \u00abGudari\u00bb ezizenarekin sinatzen zituen Eli Gallastegik bere artikuluak\u00a0Aberri\u00a0aldizkarian, gerra zibila baino askoz lehenago. Jose Maria Garate Azkarragak, garai hartan Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-11-07T19:23:54+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"204\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"192\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Patrik Unzurrunzaga Garate\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak\",\"datePublished\":\"2025-11-07T19:23:54+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/\"},\"wordCount\":1002,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/\",\"name\":\"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg\",\"datePublished\":\"2025-11-07T19:23:54+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/11\\\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg\",\"width\":204,\"height\":192},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde","og_description":"Gure aititek, Eusko Gudariak kantaren hitzen egileak, zioen abestia herriarena dela. Ez litzateke interes alderdikoien mesedetan inoiz gehiago erabili behar. Gernika gerra aurretik: Jose Antonio Agirre eta bere ezkerrean Jose Maria Garate. \u00abGudari\u00bb ezizenarekin sinatzen zituen Eli Gallastegik bere artikuluak\u00a0Aberri\u00a0aldizkarian, gerra zibila baino askoz lehenago. Jose Maria Garate Azkarragak, garai hartan Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-11-07T19:23:54+00:00","og_image":[{"width":204,"height":192,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Patrik Unzurrunzaga Garate","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak","datePublished":"2025-11-07T19:23:54+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/"},"wordCount":1002,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/","name":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg","datePublished":"2025-11-07T19:23:54+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Patrik-Unzurrunzaga-Garate.jpg","width":204,"height":192},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudariak-dira-euskal-herriaren-askatasunaren-alde-borrokatu-diren-guztiak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gudariak dira Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu diren guztiak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65524","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65524"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65524\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65529,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65524\/revisions\/65529"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65527"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65524"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65524"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65524"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}