{"id":65433,"date":"2025-10-30T21:32:13","date_gmt":"2025-10-30T20:32:13","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=65433"},"modified":"2025-10-30T21:32:13","modified_gmt":"2025-10-30T20:32:13","slug":"bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/","title":{"rendered":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz"},"content":{"rendered":"<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Aritz Ibarra naiz, urriaren 12an Falangearen aurkako mobilizazioan Ertzaintzaren pilotakada batek zauritutako gazte abertzalea. Gauza asko esan dira asteotan egun hartan gertatutakoari buruz eta, horietako batzuen ageriko faltsukeriaren aurrean, honako adierazpen hau egitera behartua sentitu naiz.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun politikoen egunotako jarrerak nor edo nor despistatu ahalko lukeen arren, uste dut ez dela beharrezkoa Falange talde espainolista eta ultraeskuindarraren ibilbide historikoa hemen azaltzea. Aski ezaguna da haren ideologia eta ordezkatzen duena.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Hala eta guztiz ere, aipaturiko politikariek ez dute zalantzarik egin alderdi espainiar faxista hura haiei aurre egin zieten herritarren maila berean jartzerako orduan. Egunero-egunero ikusten ditugu politikari zein tertulianoak telebistan kezka aurpegiz eta era solemnean ultraeskuinaren gorakadaren arriskuaz herritarrak ohartarazten. Faxista espainiarrak, baina, Euskal Herrira etorri ziren, eta alfonbra gorria jarri zieten diskurtso arranditsu haiek ahoskatzen zituzten berdinek.<\/p>\n<p><\/span><span class=\"c2\">Hatz-koskorrak sendotzeko eskularruak eta kaskoak jantzirik, makilak eskuan, bandera espainolak astinduz parkingetik atera ziren poz-pozik falangistak<\/span><span class=\"c1\">. Probintzia plazan zain zuten Ertzaintzak gure herriaren garai ilunenei goxo-goxo gorazarre egiteko eremua egokitu zien. Irain onartezin hari aurre egitera joan ginen hamarnaka gazte abertzale. Makilakadak jaso genituen ezker-eskuin Falangea eta Ertzaintzaren eskutik, haien arteko konplizitate erabatekoaz.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Ez ginen kontramanifestariak izan egurra jaso genuen bakarrak, ordea. Grabatuta geratu zen bezala, kontzentrazioaren ondotik, makilez armaturiko bi talde hauek, eskuz esku, zenbait gasteiztar kolpatu zituzten.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Jarraian, ziztu bizian, kondenak iritsi ziren. Alabaina, nor izan zen kondenatua? Falangea? Ez, ba! Haiek beren adierazpen askatasunerako eta manifestaziorako duten eskubide demokratikoaz baliatu ziren, ez besterik. Ertzaintza? Ezta pentsatu ere! Euskal gazteria izan zen kondenatua, bere jarrera gaitzesgarriagatik.<\/p>\n<p>Gatazka guztiak bi aldiz lehiatu ohi dira. Lehenik, konfrontazioa bera ematen denean, eta, ondoren, gertatutakoaren kontakizuna eratzen denean. Urriaren 12az geroztik, behin eta berriro errepikatu dute Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileek egun hartan Probintzia plazara bertaratu ginen herritarrok daukagula gertatutakoaren errua, antisistemak garela eta gure egiazko jomuga Ertzaintza zela.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Azken adierazpen honek \u2013aurrekoak bezalaxe\u2013 sinesgarritasun urria badu ere, honi erantzuteko tarte bat hartuko dut, ezinbestean. Lehenik eta behin, egiari zor, esan beharra dago gazte euskaldun askok Ertzaintza ez dugula gure sentitzen. Zaila da, benetan, kontrakoa sentitzea; izan ere, burujabetzarik ez duen nazio bat garen heinean, segurtasunaren eskumena maileguz jaso dugu, hots, azken buruan, talde polizial honen buruzagi gorenak Madrilen daude eta ez Euskal Herrian.<\/span><\/p>\n<p class=\"c0\"><span class=\"c1\">Bada beste arrazoi bat, hala ere, herritar askoren Ertzaintzarekiko atxikimendu eza azaltzen duena, batzuentzat pisuzkoena ziur asko: ertzainek egunerokotasunean, gehiegitan, gure herria eta hizkuntzarekiko erakusten duten jarrera mespretxuzkoa, alegia.<\/p>\n<p><\/span><span class=\"c2\">Ni ez naiz antisistema bat. Ni euskal poliziaren alde nago, baina konbentzimendua dut Euskal Herriaren burujabetza lortu ezean, ez dela halakorik existituko<\/span><span class=\"c1\">. Nolanahi ere, ez zait iruditzen poliziaren arazo hau haiei kolpeak emanez ebatziko denik, jakina. Eta ez dut uste nire aldamenean zen nehork halakorik pentsa zezakeenik ere. Zentzugabea dirudi, gainera, euskal gazteriak Hispanitatearen eguna, Falangea Gasteizera etorri zen eguna hain justu, hautatu izana, nor eta Ertzaintza erasotzeko. Begi bistakoa den bezala, analisi hori sinpleegia da, eta gertatutakoari buelta emateko zeharo interesatua.<\/p>\n<p>Aurrekoaren erakusgarri karikaturizatua da pasa den ostiralean Pradales jaunak Gasteizko Legebiltzarrean botatakoa ere. Haren esanetan urriaren 12an kalera atera ginen gazte abertzale eta antifaxistok kalean aurkitzen genituen pertsonak eraso genituen. Ez dut honetan sakonduko, ez du merezi. Asko zabaldu da manifestari gazte baten irudia adineko gizon bat istiluetatik babesten. Uste dut baieztapen horren aurkako argudiaketak sobera daudela, adierazpena bera bere kabuz erortzen da eta aurreko paragrafoan adierazitakoa berresten du. Agerikoa da Eusko Jaurlaritzaren estrategia manifestariak deabrutzeko fasean sartu dela. Presta gaitezen datorrenerako, beraz.<\/p>\n<p>Jarraian esango dudanagatik batzuek inozo bat naizela pentsatuko dute, baina nik bederen, ez dut sekula Eusko Alderdi Jeltzalea etsai bezala sentitu. Are gehiago, haren iraganeko zenbait buru miresten ditut. Eusko Jaurlaritzaren manupeko Ertzaintzak distantzia laburrera jaurtitako pilotakada batek masailezurra hautsi, ahosabaia hondoratu, ezpaina erdiz erdi ebaki, hortz bat atera eta bi lekualdatu zizkidan, eta haiengandik oraino inolako aitorpenik edo mezurik jaso ez dudan arren, oraindik ere, ez dut EAJ nire etsai politiko gisa ikusi nahi, sinistuta bainago nazio hau ezberdin pentsatzen dugun euskaldunon artean eraiki behar dugula. Ez dut gorrotorik sentitzen, ezta sentitu nahi ere, baina alderdi honetako zenbait ordezkariren egunotako jarrera ikusteak zail jartzen dit, zinez.<\/p>\n<p><\/span><span class=\"c2\">Gertatutakoa publiko egin nuenean, harro sentitzen nintzela esan nuen<\/span><span class=\"c1\">. Eta kontua da, abokatu zuhur batek sentimendu hori plazan ez adierazteko gomendatuko lidakeen arren, egia ezkutaezina dela hau. Igande hartan, Falangearekin aurrez aurre aldamenean izan nituen aberkide anonimoekiko sentitzen dudan harrotasuna eta miresmena neurrigabea da. Beren gorputzak eta etorkizunak arriskuan jarriz, arduradun politikoen utzikeriak eragindako kaltea estali zuten. Falangea bezalako taldeek gure herrian inpunitate osoz diharduten bitartean, halako ekintzak burutzera behartuta gaude herritarrak. Kanpotik ezarritako legediari eta bertako zenbaitzuen utzikeriari buru eginez, Euskal Herria klandestinitatean, itzaletan, eraikia izan da mendez mende halabeharrez. Eta hainbat herritar eredugarriri esker, horrela jarraituko du, aurrera, behar bezainbeste burujabe izan arte.<\/p>\n<p>Ez dira pasako! Altxa Euskal Herria!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aritz Ibarra naiz, urriaren 12an Falangearen aurkako mobilizazioan Ertzaintzaren pilotakada batek zauritutako gazte abertzalea. Gauza asko esan dira asteotan egun hartan gertatutakoari buruz eta, horietako batzuen ageriko faltsukeriaren aurrean, honako adierazpen hau egitera behartua sentitu naiz. Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun politikoen egunotako jarrerak nor edo nor despistatu ahalko lukeen arren, uste dut ez dela beharrezkoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":65434,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-65433","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aritz Ibarra naiz, urriaren 12an Falangearen aurkako mobilizazioan Ertzaintzaren pilotakada batek zauritutako gazte abertzalea. Gauza asko esan dira asteotan egun hartan gertatutakoari buruz eta, horietako batzuen ageriko faltsukeriaren aurrean, honako adierazpen hau egitera behartua sentitu naiz. Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun politikoen egunotako jarrerak nor edo nor despistatu ahalko lukeen arren, uste dut ez dela beharrezkoa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-10-30T20:32:13+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"640\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"480\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Aritz Ibarra\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz\",\"datePublished\":\"2025-10-30T20:32:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/\"},\"wordCount\":780,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/\",\"name\":\"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"datePublished\":\"2025-10-30T20:32:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/10\\\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg\",\"width\":640,\"height\":480,\"caption\":\"Aritz Ibarra Agirre komikilaria. Lehen Mundu Gerrak Ipar EHan izan duen eraginaz komikia prestatzen ari du. Udalbitzako Geuretik Sortuak programako laguntzarekin.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde","og_description":"Aritz Ibarra naiz, urriaren 12an Falangearen aurkako mobilizazioan Ertzaintzaren pilotakada batek zauritutako gazte abertzalea. Gauza asko esan dira asteotan egun hartan gertatutakoari buruz eta, horietako batzuen ageriko faltsukeriaren aurrean, honako adierazpen hau egitera behartua sentitu naiz. Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun politikoen egunotako jarrerak nor edo nor despistatu ahalko lukeen arren, uste dut ez dela beharrezkoa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-10-30T20:32:13+00:00","og_image":[{"width":640,"height":480,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Aritz Ibarra","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz","datePublished":"2025-10-30T20:32:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/"},"wordCount":780,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/","name":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","datePublished":"2025-10-30T20:32:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Aritz_Ibarra_Agirre.jpg","width":640,"height":480,"caption":"Aritz Ibarra Agirre komikilaria. Lehen Mundu Gerrak Ipar EHan izan duen eraginaz komikia prestatzen ari du. Udalbitzako Geuretik Sortuak programako laguntzarekin."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bi-zertzelada-urriaren-12aren-inguruko-kontakizunaren-batailari-buruz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bi zertzelada urriaren 12aren inguruko kontakizunaren batailari buruz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65433","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65433"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65433\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65436,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65433\/revisions\/65436"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65434"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65433"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65433"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65433"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}