{"id":65352,"date":"2025-10-15T13:59:39","date_gmt":"2025-10-15T12:59:39","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=65352"},"modified":"2025-10-15T13:59:39","modified_gmt":"2025-10-15T12:59:39","slug":"euskararen-mende-magikoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskararen-mende-magikoak\/","title":{"rendered":"Euskararen mende magikoak"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaltzale irudikatzen zaitut, irakurle!; beharbada, nire moduan, euskararen etorkizun hurbilaz kezkatuago zaude izan dugun iraganaz baino. Halere, nago euskararen iraganaz ere jakin-min poxi bat izango duzula. Itzulinguruak alde batera utzita, zure ustean, irakurle, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron euskalduntze berantiarra da euskararen iraganari buruzko teoriarik ziurrena, probableena, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">errealitate iraganetik<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0hurbilen egon litekeena? Horixe entzun eta ikusi ahal izan duzu ETBn!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Teoria horren arabera, Kristo ondoko V. eta VI. mendeetan, erromatarren inperioa desegin zenean, Akitanian bizi ziren leinu edo tribu euskaldunak Nafarroa Garaira igaro ziren merovingio eta bisigodoen erasoetatik ihesi, egun <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0deitzen dugunean kokatzeko, garai hartan botere politikoaren aldetik han hutsunea zegoelako.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Teoria horri jarraikiz, akitaniar leinu edo tribu euskaldun haiek indoeuropar hizkuntzaren batean mintzo ziren baskoiak, hizkuntza zeltaren batean hortxe nonbait, euskaldundu zituzten (bortxaz, sedukzioz, edo bortxaz eta sedukzioz, biak batera), eta hegora ez ezik mendebaldera jo zuten, han ere hizkuntza zeltetan mintzatzen omen ziren arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron arbasoak euskaldunduz (bortxaz, sedukzioz, edota bortxaz eta sedukzioz).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Teoria horren alde omen daude Koldo Mitxelenaren Euskara Batu Zaharra, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">protovasco<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0delakoaren hipotesia, eta dialektoen modernotasunarena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori hala izatera, ez dakit zuri, irakurle, baina niri behintzat goitik behera jausiko litzaidake akordua dudanetik izan dudan uste aski sendoa: latina baino askoz lehenago ere gure arbasoak txor-txor euskaraz mintzo ohi zirela aspalditxotik hasita, orain dugun baino lurralde zabalxeagoan, eta jakina, eboluzio historiko aski naturala izan zutela, handiko eta hemendiko maileguak hartuz, eta garai bakoitzari zegokion eboluzio normal samarra izanik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Liburuaren egile den Juan Martin\u00a0Elexpuruk irizten dio euskalduntze berantiarraren defendatzaileek desegoki ulertu dutela, modu gotorregian, Koldo Mitxelenak kautela handiz eta testuinguru \u00abpolitiko-linguistiko\u00bb jakin batean \u2014EAJn euskara batuaren aurka zeudenak konbentzitzeko edo\u2014, modu leunean proposaturiko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">protovasco<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">-aren hipotesia, eta horregatik heldu direla pentsatzera delako batu zaharrean mintzo zirenak mendebaldera hedatzean zatikatu zela euskara, hango biztanleek hitz egiten zituzten bestelako hizkuntza substratuen eraginez (hizkuntza zeltak segur aski).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Elexpururen iritzian, askoz probableagoa da euskararen zatiketa dialektala erromatar inperioaren gainbehera edo desegitea baino zaharragoa izatea, eta akitaniar euskaldunen <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">inbasioagatik<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0ez, baizik eta erromatar kronikariek-eta izendaturiko baskoi (nafar nagusiki), barduliar (gipuzkoar nagusiki), eta karistiar (bizkaitar nagusiki) leinuen zatiketagatik sortua izatea, eta halaber, Eliza katolikoak haietan funtsaturik moldaturiko elizbarrutien eragin axolazkoagatik \u2014segur aski apaizen hizkuntza jardunak izan du eragin handiena herritar xehe letragabekoengan, eta goi mailako jende alfabetatuaren artean, aldiz, hizkuntza erromantzeek\u2014, eta ia gaur arte, euskara batu modernora arte, aldaketa handirik gabe bizirik iraun izana, nagusiki bi arrazoirengatik: bata, euskaldunen kontzientziagatik, eta bestea, inguruan hizkuntza ordezkapenerako egun baino askoz bitarteko kaxkarragoak zituztelako auzo herri edo estatuek.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Koldo Mitxelenak modu leunean proposatu zuen euskara batu zaharrik inoiz inon egon ote da?; egon bada, zein boteretan oinarriturik hedatu zen, Iru\u00f1eko edo Nafarroako estatuan? Denok dakigu nafar erresumaren administrazio hizkuntza ez dela inoiz euskara izan \u2014badirudi nafar funtzionarioek bazekitela euskaraz, eta ahoz elebakarrekin erabili ere egingo zuten, baina idatziz ez!\u2014; hizkuntza erromantzeetan idazten zirela administrazioko idazkiak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehenago ere esan dut, apaizen eragina izan zitekeela erabakigarriena euskalkiak finkatzeko garaian, baina haiek ere euren herritarren hizkuntzan oinarriturik, hura zertxobait jasorik eta euskalki batuan, onenean, erromantzeetara jotzen ez zutenean alegia, eurak ere gaztelaniaz eta frantsesez eskolatuak izan ohi baitziren, eta ez euskaraz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskalkien arteko aldeak handiak dira? Noiz nola! Esate baterako, gure aitak, azkoitiarra izaki, harreman dezente izan zuen mendebaldeko euskalkietan mintzo zirenekin (eibartar, otxandiar, are bermeotarrekin ere bai) eta ez nion inoiz entzun bizkaiera ulertezina zitzaionik, nahiz bermeotarrena, kasurako, berezia gertatzen zitzaion. Gaur egun neurtu ere egiten da distantzia linguistikoa. Arabako Aramaioren eta Zuberoako Altz\u00fcr\u00fckuren artean %60,56koa omen da; Lemoizen eta Eskiularen artean %66,56koa; eta Aramaioren eta Amezketaren artekoa %43,52koa. Konparatistentzat, aldeak ez dira handiak, baina herritar arruntentzat aldeak nabariak dira, eta gaztelania edo frantsesa ikasi ahala, haietara jotzeko isuria, gero eta handiagoa.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta honaino heldurik, honainoko guztiak iritziak ote dira, funtsean?; ala \u00abzientzia linguistikoa\u00bb egun aski aurreraturik dago eta datu objektibo-zientifikoetan oinarriturik baieztapen biribilak egin ditzake, nahiz eta testu zaharrik ez, baizik eta harri gaineko hitz batzuk baino ez diren kontserbatzen garai zaharretatik?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Oso ondo ulertzen den liburua da Elexpururena, nahiz neurri txiki batean alde tekniko ulergaitza ere baduen (neuretzat behintzat). Hori bai, hasieran esan bezala, jarraitzen dut euskararen etorkizunaz kezkatuago iraganaz baino.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskaltzale irudikatzen zaitut, irakurle!; beharbada, nire moduan, euskararen etorkizun hurbilaz kezkatuago zaude izan dugun iraganaz baino. Halere, nago euskararen iraganaz ere jakin-min poxi bat izango duzula. Itzulinguruak alde batera utzita, zure ustean, irakurle, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron euskalduntze berantiarra da euskararen iraganari buruzko teoriarik ziurrena, probableena, errealitate iraganetik\u00a0hurbilen egon litekeena? Horixe entzun eta ikusi ahal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":39993,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-65352","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskararen mende magikoak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskararen mende magikoak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskaltzale irudikatzen zaitut, irakurle!; beharbada, nire moduan, euskararen etorkizun hurbilaz kezkatuago zaude izan dugun iraganaz baino. Halere, nago euskararen iraganaz ere jakin-min poxi bat izango duzula. Itzulinguruak alde batera utzita, zure ustean, irakurle, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron euskalduntze berantiarra da euskararen iraganari buruzko teoriarik ziurrena, probableena, errealitate iraganetik\u00a0hurbilen egon litekeena? Horixe entzun eta ikusi ahal [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-10-15T12:59:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"I\u00f1aki Idigoras\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pako Sudupe\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"headline\":\"Euskararen mende magikoak\",\"datePublished\":\"2025-10-15T12:59:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/\"},\"wordCount\":676,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/07\\\/Pako-Sudupe.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/\",\"name\":\"Euskararen mende magikoak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/07\\\/Pako-Sudupe.jpg\",\"datePublished\":\"2025-10-15T12:59:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/07\\\/Pako-Sudupe.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/07\\\/Pako-Sudupe.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskararen-mende-magikoak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskararen mende magikoak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11\",\"name\":\"I\u00f1aki Idigoras\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"I\u00f1aki Idigoras\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/inaki\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskararen mende magikoak - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskararen mende magikoak - Nabarralde","og_description":"Euskaltzale irudikatzen zaitut, irakurle!; beharbada, nire moduan, euskararen etorkizun hurbilaz kezkatuago zaude izan dugun iraganaz baino. Halere, nago euskararen iraganaz ere jakin-min poxi bat izango duzula. Itzulinguruak alde batera utzita, zure ustean, irakurle, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron euskalduntze berantiarra da euskararen iraganari buruzko teoriarik ziurrena, probableena, errealitate iraganetik\u00a0hurbilen egon litekeena? Horixe entzun eta ikusi ahal [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-10-15T12:59:39+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"I\u00f1aki Idigoras","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Pako Sudupe","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/"},"author":{"name":"I\u00f1aki Idigoras","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"headline":"Euskararen mende magikoak","datePublished":"2025-10-15T12:59:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/"},"wordCount":676,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/","name":"Euskararen mende magikoak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg","datePublished":"2025-10-15T12:59:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Pako-Sudupe.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskararen-mende-magikoak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskararen mende magikoak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/8b3e7787e979b08b925031433aaa6f11","name":"I\u00f1aki Idigoras","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/0dd5d12b6375229c675eb140c0526db8f7c53d6409b8b696167311ae863d5622?s=96&d=mm&r=g","caption":"I\u00f1aki Idigoras"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/inaki\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65352","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65352"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65352\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65353,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65352\/revisions\/65353"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39993"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65352"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65352"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65352"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}