{"id":64990,"date":"2025-08-06T12:38:41","date_gmt":"2025-08-06T11:38:41","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=64990"},"modified":"2025-08-06T12:38:41","modified_gmt":"2025-08-06T11:38:41","slug":"1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/","title":{"rendered":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian"},"content":{"rendered":"<p>1592. urtean, San Fermin ospakizuna uztailaren 7an egin zen, Fernando Katolikoak (Iruzurtia ere deituak) Nafarroa Gaztelako Koroan sartu zuen eguna, 1515ean (\u201c<em>para siempre jam\u00e1s<\/em>\u201d, zehazten zenez). Alegia, Fernandok bere ondasuntzat hartu zuen Nafarroa, eta ez zuen egin foruen zina, bisorraiak (erregeordeak) baizik, haren ordez, Florist\u00e1n Im\u00edzcozek azaldu duenez (\u201cCoronamientos y juramentos reales en Navarra (1494-1551): un proceso de adaptaciones\u201d in <em>Pr\u00edncipe de Viana<\/em>). Egungo hitzez, benetako ekintza instituzionalaren suzedaneo bat eskaini zuen, arma ekintza baten lorratzean: 1512ko Fernandoren espainiar inbasioa. Eta hortik gainerako geroko ondorioak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1200\" height=\"588\" class=\"wp-image-64991\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\" alt=\"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/7\/76\/Pamplona_-_Petit_de_Meurville.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg 1200w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-300x147.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-1024x502.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-768x376.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-696x341.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-1068x523.jpeg 1068w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-857x420.jpeg 857w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-324x160.jpeg 324w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7-533x261.jpeg 533w\" sizes=\"auto, (max-width: 1200px) 100vw, 1200px\" \/><\/p>\n<p>Auzi hori behin eta berriz errepikatu zen XVI. mendean. Erresumako Gorteek (parlamentuak, alegia) artean ere espero zuten nafarrek errege-erregina propioa edukitzea, behar bezalako koroatze eta zin-egite ekitaldia, Iru\u00f1eko Andre Maria elizan. Hartara, berretsi egingo zen nafarren eta erregearen arteko ituna: zina Berorrek herriari eta herriak Berorri, espainiar konkista aurretik bezala. Karlos V.a enperadorea eta Filipe II.a Gaztelakoa haren semea (1527-1598), ordea, Fernandoren aginte moldekoak ziren: gerra ekintza gauzatuen politika eta gaztelar estiloko goitik beherako agintea.<\/p>\n<p>Nafarroako giro antiespainiarra zapuzten laguntzeko eta Henrike III.a (1589tik, Frantziako IV.a) Nafarroa-Biarnoko erregearen aldeko nafartzaleak (<em>navarriscos<\/em>) zapaltzeko, Filipe II.a espainiar erregeak bere kontseilaria ezarri zuen Iru\u00f1eko apezpiku (1588): Bernardo Rojas y Sandoval gaztelarra. Apezpiku horrek deitu zuen Iru\u00f1eko Sinodoa (1590), Kontrarreforma Nafarroan eta elizbarruti osoan aplikatzeko. Frantziako erlijio gerretan murgilduta, Henrike III.ak higanota protestanteen babesa zuen.<\/p>\n<p>Nafarroako orduko giroa ezin da bereizi erresuma auzoan, Aragoin, bizi zen aztoramendutik. Filipe II.aren espedizio militar batek Zaragoza okupatu zuen 1591n, Antonio Perez haren idazkariak bertara ihes egin ondotik. Nafarrak ataka estuan ziren. Errege armadaren inbasio arriskua benetakoa zen. Aldiz, Filipe II.a erregeak eta haren aholkulariek laster ulertu zuten zilegitasun auzi bat zutela jokoan: Bortuz iparraldetik, Henrike III.a Nafarroakoa prest zen eraginkorki Nafarroa osoko errege bihurtzeko, bertako herritarren laguntzaz.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"450\" height=\"765\" class=\"wp-image-64993\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/juramento-real-de-1592-archivo-real-y-general-de.jpeg\" alt=\"Juramento real de 1592. Archivo Real y General de Navarra\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/juramento-real-de-1592-archivo-real-y-general-de.jpeg 450w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/juramento-real-de-1592-archivo-real-y-general-de-176x300.jpeg 176w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/juramento-real-de-1592-archivo-real-y-general-de-247x420.jpeg 247w\" sizes=\"auto, (max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/p>\n<p>1592ko azaroaren 20 euritsu batean Felipe aita eta haren seme-alaba monarkikoak euskaldunen hiri buruzagira heldu ziren, segizio militar bat aldean zeramatela. Iru\u00f1era bidean, Lizarran nafar ikurrak tente altxaz bete zen erregearen ongietorri protokoloa. Erregeak Mart\u00edn de C\u00f3rdoba Nafarroako bisorraiari agindu zion Erresumako Gorteak dei zitzala. Helburua: Filipe II.aren (Nafarroako IV.aren) seme eta ondorengoaren zin-egitea gauzatzea, Iru\u00f1eko Santa Maria Erregina elizan (katedralean). Bitartean, erregeak Iru\u00f1eko Ziudadela bisitatu zuen, eraikitze-lanetan baitzen nafarren lan-esku gatibua baliatuz.<\/p>\n<p>Gorteak biharamunean bildu ziren. Pedro Esartek (\u201c\u00bfFernando el Cat\u00f3lico y Carlos I aceptaron a Navarra como reino de por s\u00ed y eq\u00fceprincipal con Castilla?\u201d in <em>La conquista de Navarra y la Reforma europea<\/em>, Pamiela) azaldu du puntu bakarra zutela bilkuran: lau espainiar (<em>estrangero<\/em>) bertakotzea. Alegia, <em>naturalizatzea<\/em> edo legez nafar bihurtzea. Erregearen zerbitzuko gizonak, gehienak Nafarroako Elizaren munta handiko postuetan. Esan gabe doa, beti edo ia beti erdaldunak ziren.<\/p>\n<p>1592ko azaroaren 22an, Iru\u00f1eko Andre Maria Erreginan, zin-egite eta koroatze ospakizuna egin zen, Guardiola gaztelar aholkulariak prestatua. Erregearen eta haren seme-alaben eserlekuak nafar ordezkarienak baino nabarmen gorago jarri ziren; ospakizuneko oholtzaren kokapena, berriz, ohi ez bezala: elizaren alboko nabean, eta ez nabe nagusian.<\/p>\n<p>Filipe erregearen semeak, 14 urteko haurrak, eskua gurutzean eta Eskritura Santuak aldean zituela, motz adierazi zuen ezagutzen zuela bere absentzian bisorraiak 1586an foruei buruz zer zin egin zuen (\u201c<em>tengole visto y entendido y asi lo ratifico y juro<\/em>\u201d). Ez da harritzekoa laburkeria, testuaren mamia ez baitzen inondik ere ahuntzaren gauerdiko eztula, erregeak Nafarroarekin bete beharreko konpromisoak baizik. Ohiko protokolo garrantzitsuak urratu ziren, eta erregearen ekintza boluntarioa bailitzan aurkeztu. 1592ko ospakizun katramilatsu horren isla da hari buruzko akta iluna, lausoa eta eskasa xehetasunetan. Amaitutakoan, Filipe monarkak semea eskutik heldu zuen, eta elizatik atera.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"434\" height=\"585\" class=\"wp-image-64995\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-9-9.jpeg\" alt=\"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/9\/93\/Flickr_-_Yale_Law_Library_-_Mart%C3%ADn_de_Azpilcueta_%281492%5E-1586%29.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-9-9.jpeg 434w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-9-9-223x300.jpeg 223w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-9-9-312x420.jpeg 312w\" sizes=\"auto, (max-width: 434px) 100vw, 434px\" \/> Pare bat egunetan, Filipe II.a eta semea Iru\u00f1etik abiatu ziren negu giro ospelean, eta hegoaldeko bidea hartu. Lehenik, ordea, Martin Azpilkueta intelektual nafar ospetsuaren etxea bisitatu zuten Barasoainen. Azpilkueta hila zen ordurako erbestean, Erroman (1486), eta hiri horretan ehortzi zuten, San Antonio Portugaldarrenaren kanposantuan. Mezu bat ote zekarkioten haren familiari? Azpilkuetak, bere garaian Filipe II.arekin etsaituak, idatzi zuen \u201c<em>regnum non est Regis, sed communitatis<\/em>\u201d (\u201cerresuma ez da erregearena, erkidegoarena baizik\u201d).<\/p>\n<p>Hurrena, erregeak eta haren seme-alabek Tuteran hartu zuten gaueko aterpea. Horretarako, haren segizioak bortizkeriaz jokatu behar izan zuen bertakoen kontra (\u201c<em>no quisieron recebirnos y de fuer\u00e7a hezimos abrir mesones y cada uno se remedi\u00f3 como mejor pudo<\/em>\u201d). Luze gabe, Erresumatik irten zen, Nafarroari mezu gordina utziz: ez dago itunik, erregeak jartzen ditu baldintzak, Erresuma (funtsean) erregearen ondasuna da.<\/p>\n<p>Aragoin ez bezala, Nafarroan, oldar zentralista instituzionalagoa izan zen. 1593an, 1592ko gertaerei lotuta, Erresumako Diputazioaren funtzionamendua aldatu zen, eta Diputazio kolaborazionista bat eratu. Foruzale sutsuak kanporatuak izan ziren, eta Mart\u00edn de C\u00f3rdoba Nafarroako bisorraiaren gustukoak ezarri. Artean, ia 20 urte falta ziren Henrike III.a (Frantziako IV.a) eraila izateko (1610). Horrek, izuaren pedagogia kanpainak (sorgin ehizak), nafar foru erakundeen kolonizazioak eta Nafarroako eliteen gogoak erosteak bere fruituak eman zituen.<\/p>\n<p>Normaltasun instituzional berria Gaztelaren eta espainiar erregearen neurrira moldatu zen. Nafar burujabetza aldezteko borroka etengabea Erresumako Gorteek zuzendu zuten. Bada, hurrengo hamarkadetan, proiektu absolutistatik babesteko, Bortuz hegoaldeko nafarren artean joera politiko paradoxiko bat nagusitu zen: Nafarroa <em>zorionez<\/em> Gaztelari (bere gogoz) batu zitzaiolako ideia. Alegia, berdinen artean egiten den ituna, mendebaldeko euskal lurraldeak garatzen ari zirenaren antzekoa. Inposizioa ala ituna? Dudarik gabe, eztabaida garratz askoren iturri, gaur arte. 1588tik 1593ra bitarteko gertaerak, berriz, aski argigarriak dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1592. urtean, San Fermin ospakizuna uztailaren 7an egin zen, Fernando Katolikoak (Iruzurtia ere deituak) Nafarroa Gaztelako Koroan sartu zuen eguna, 1515ean (\u201cpara siempre jam\u00e1s\u201d, zehazten zenez). Alegia, Fernandok bere ondasuntzat hartu zuen Nafarroa, eta ez zuen egin foruen zina, bisorraiak (erregeordeak) baizik, haren ordez, Florist\u00e1n Im\u00edzcozek azaldu duenez (\u201cCoronamientos y juramentos reales en Navarra (1494-1551): [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":64991,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-64990","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1592. urtean, San Fermin ospakizuna uztailaren 7an egin zen, Fernando Katolikoak (Iruzurtia ere deituak) Nafarroa Gaztelako Koroan sartu zuen eguna, 1515ean (\u201cpara siempre jam\u00e1s\u201d, zehazten zenez). Alegia, Fernandok bere ondasuntzat hartu zuen Nafarroa, eta ez zuen egin foruen zina, bisorraiak (erregeordeak) baizik, haren ordez, Florist\u00e1n Im\u00edzcozek azaldu duenez (\u201cCoronamientos y juramentos reales en Navarra (1494-1551): [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-08-06T11:38:41+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1200\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"588\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1aki Lopez de Luzuriaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian\",\"datePublished\":\"2025-08-06T11:38:41+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/\"},\"wordCount\":867,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/08\\\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/\",\"name\":\"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/08\\\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\",\"datePublished\":\"2025-08-06T11:38:41+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/08\\\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/08\\\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg\",\"width\":1200,\"height\":588,\"caption\":\"https:\\\/\\\/upload.wikimedia.org\\\/wikipedia\\\/commons\\\/7\\\/76\\\/Pamplona_-_Petit_de_Meurville.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde","og_description":"1592. urtean, San Fermin ospakizuna uztailaren 7an egin zen, Fernando Katolikoak (Iruzurtia ere deituak) Nafarroa Gaztelako Koroan sartu zuen eguna, 1515ean (\u201cpara siempre jam\u00e1s\u201d, zehazten zenez). Alegia, Fernandok bere ondasuntzat hartu zuen Nafarroa, eta ez zuen egin foruen zina, bisorraiak (erregeordeak) baizik, haren ordez, Florist\u00e1n Im\u00edzcozek azaldu duenez (\u201cCoronamientos y juramentos reales en Navarra (1494-1551): [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-08-06T11:38:41+00:00","og_image":[{"width":1200,"height":588,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1aki Lopez de Luzuriaga","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian","datePublished":"2025-08-06T11:38:41+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/"},"wordCount":867,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/","name":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg","datePublished":"2025-08-06T11:38:41+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/08\/https-upload-wikimedia-org-wikipedia-commons-7-7.jpeg","width":1200,"height":588,"caption":"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/7\/76\/Pamplona_-_Petit_de_Meurville.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/1592-erregeak-erronka-erresumari-espainiar-moldeko-ordena-nafarroa-garaian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"1592: Erregeak erronka Erresumari. Espainiar moldeko ordena Nafarroa Garaian"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64990","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64990"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64990\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":64997,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64990\/revisions\/64997"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/64991"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64990"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64990"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64990"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}