{"id":63762,"date":"2025-02-25T12:29:11","date_gmt":"2025-02-25T11:29:11","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=63762"},"modified":"2025-02-25T12:29:11","modified_gmt":"2025-02-25T11:29:11","slug":"euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/","title":{"rendered":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ikerketa bat egin dute euskaraz ez dakiten 25-65 urte arteko biztanleek euskaltegiekin duten harremana aztertzeko; galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Interesari begira, jatorriari erreparatuta, atzerritarren artean handiagoa da. <\/strong><\/p>\n<p>Euskararekiko interesa agertu da. Ikasteko gogoa: \u00abNire lurreko hizkuntza da, eta ikasi egin nahi dut\u00bb. Eta atxikimendua: \u00abHemengo hizkuntza da, eta asko gustatzen zait\u00bb. Interes falta ere jaso dute. Euskara arrotz sentitzea: \u00abNire inguruan ez dute erabiltzen, eta ez dut behar\u00bb. Eta ez dela premiazkoa: \u00abNi gaztelaniaz bizi naiz, ez dut behar ikastea\u00bb. Siadecoren <em>Azken bost urteetan euskaltegietan matrikulatu ez diren EAEko herritar helduen arrazoiak aztertzeko ikerketa <\/em>azterlan mardulean jasotako hainbat erantzun dira. Ikerketaren izena ez da jasotzen duenaren deskripzio oso-osoa, izan ere, euskaltegietan jardun eta ikasprozesua amaitu gabe utzitako ikasle ohien ezaugarriak ere jaso dituzte. HABEren eskariz egindakoa da lana. 2023ko uztailekoak dira emaitzak, eta iaz argitaratu zituzten,\u00a0<em>e-hizpide <\/em>helduen euskalduntzearen aldizkarian.<\/p>\n<p>Araba, Bizkai eta Gipuzkoara begira egindako ikerketa da, ez du Euskal Herri osoko erretratua egiten, baina aintzat hartzekoa da, euskalgintzak mahai gainean jarria duen erronketako bat euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa delako gaur egun. Hor aurrera egite aldera, haurrak eskolan euskaldunduko dituen hezkuntza sistema sendo batez harago, egungo gizartearen beharrei taxuz erantzungo dien euskalduntze sistema bat trinko behar da helduentzat ere, etengabe hobera ari dena, eta hor aurrera egiten lagun dezaketen lanabesek berebiziko garrantzia dute.<\/p>\n<h3>Merkatu potentziala<\/h3>\n<p>Lehen inkesta egin dute euskaraz ez dakiten 25-65 urte arteko biztanleei galdera eginda. Hona atera duten ondorio nabarmenenetariko bat: \u00abEuskaltegietan matrikulatzeko interes maila ezagutzeko inkesta erantzun dutenen %37,7k ez dute euskara ikasteko batere interesik\u00bb. Hortik, Eustateko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuko 2021eko datuak kontuan hartuta, honako kalkulu hau egin dute ikertzaileek: \u00abHorrek 432.340 lagunera murriztuko luke euskaltegien merkatu potentziala\u00bb. Zedarritze oraindik \u00abestuago\u00bb bat eginda, ikasteko \u00abinteres oso handia edo handia dutenak\u00bb bakarrik kontuan hartuta, oraindik ere gehiago murriztu dute merkatu potentzial hori: 210.965 lagun dira. Oro har, inguru oso erdalduna dute ikasle potentzialek; seme-alabak dira salbuespena, %82,2k adierazi dute haien erdiek baino gehiagok euskaraz dakitela.<\/p>\n<p>Oro har, azterlanaren arabera, galderak erantzun dituztenek oso barneratua dute administrazio publikoan lan egiteko\u00a0garrantzitsua dela euskara jakitea. %92,2 daude ados baieztapen horrekin. Hala ere, %56,8k uste dute beste hizkuntza batzuk ikastea \u00aberabilgarriagoa\u00bb dela lan munduan aukera hobeak izateko. Euskara \u00abinposatu\u00bb egiten dutela uste dutenen ehunekoari ere adi erreparatu behar zaio: %33 dira.<\/p>\n<p>Ikasle potentzialen interesa kontuan hartuta, hiru kolektibo nabarmendu dituzte ikerketaren ondorioetan. Lehen taldea da atzerrian jaioak direnena: %49,8k euskara ikasteko interes handia edo oso handia azaldu dute, eta %42k luze gabe euskaltegian matrikulatzeko probabilitate handia edo erabatekoa adierazi dute. Ehuneko horiek apalagoak dira gainerako taldeetan. Hego Euskal Herrian jaiotakoen artean %34,6 dira interesa dutenak; Espainiaren administraziopeko beste autonomia erkidego batean jaiotakoen artean, %31. Migratzaileei egiten zaien harreran hizkuntzak izan behar duen tokiaren gaineko gogoetak ozentzen ari dira, haiei euskalduntzen laguntze aldera aintzat hartu behar diren aldagaien gaineko kezka ere mahai gainean dago, eta ikerketa honetako datuak\u00a0aski interesgarriak dira hausnarketa horiek osatzeko.<\/p>\n<p>Ikerketan nabarmendu duten bigarren taldea 25-39 urte artekoena da: %41,5ek euskalduntzeko interes handia edo oso handia dute, eta %27rentzat handia edo erabatekoa da epe laburrean euskaltegian hasteko probabilitatea. Hirugarrenik, emakumeak: %42k interes handia edo oso handia azaldu dute, eta, horien artean, euskaltegirako atea aurki jotzeko probabilitatea handia edo erabatekoa da %19,5entzat.<\/p>\n<p>datua<\/p>\n<p>%49,8<\/p>\n<p><strong>Atzerritarren artean zenbatek duten ikasteko interes handia.<\/strong> Atzerrian sortutakoen %49,8k euskara ikasteko interes handia edo oso handia azaldu dute ikerketan; %42k, luze gabe euskaltegian matrikulatzeko probabilitate handia. Jatorriari so, ehuneko handiena haiena da.<\/p>\n<h3>Ezezkorako arrazoiak<\/h3>\n<p>Euskaltegian ez matrikulatzeko motiboen gainean galdera egin diete inkestan parte hartu dutenei. Gehien-gehienek \u00abarrazoi pertsonalak\u00bb aipatu dituzte. \u00abBatez ere, denbora falta: %71,4rentzat izan du eragina\u00bb, jaso dute ikerketan. \u00abKontziliaziorako arazoak\u00bb aipatu dituzte %27,3k. Euskararekiko interes falta ere agertu dute hainbatek.<\/p>\n<p>Eta euskararen gaineko aurreiritzien zama ere ageri-agerian azaldu da. %82,5ek esan dute euskara hizkuntza \u00abzaila\u00bb dela; Espainiaren administraziopeko erkidegoetan jaiotakoen artean oraindik ere zabalduagoa dago uste hori: hain justu ere, %87,1ek nabarmendu dute hizkuntzaren zailtasuna. Badira bestelako zioak ere erantzunetan. Euskara beren lehentasunetan ez dagoela argudiatu dute inkesta erantzun dutenen %36,6k, eta nagikeria aipatu dute %35,5ek.<\/p>\n<p>Hirugarren multzoan, ikastaroen prezioa, ordutegia eta euskaltegien eskaintzako bestelako faktoreak aipatu dituzte. Euskara ikastea garestiegia izateak eragina izan du %15,8rentzat, ordutegietara egokitutako talderik ez topatzearen arrangura azaldu dute %13,5ek, eta euskaltegiak \u00abpolitizatuegiak edo ideologizatuegiak\u00bb egoteak izan duen eragina aipatu dute %9,3k.<\/p>\n<p>Euskara ikasteko motibazioetara begira, berriz, hona ondorio nabarmenena: \u00abOndare edo kultura arrazoiek hartzen dute garrantzi handiena, orokorrean. Euskara mantendu beharra dagoelako, %88,5entzat da oso edo nahiko garrantzitsua, eta gure hizkuntza delako, %82,4rentzat\u00bb. Euskara ikasita familiako harremanetan eta harreman sozialetan egin ditzaketen lorpenen gaineko esperantzek aparteko indarra hartzen dute beren-beregi interes handiena dutenen erantzunetan. Seme-alabekin euskara erabili ahal izatea %26k aipatu dute, eta lagunartean eta aisialdian erabiltzeko era izatea %24k. Lan eskaintzei dagokienez, %20k adierazi dute euskara ikastea oso edo nahiko garrantzitsua dela.<\/p>\n<p>Euskara ikasteko interesa erakutsi dutenen segmentu horretan dauden beste datu batzuk ere nabarmendu dituzte ikertzaileek. Euskaraz oinarrizko maila bat lortzeko ikastaroa da gehienen helburua: %46,7k nahi dute. Baina informazio falta arazo da. %82,1ek informazio gutxi edo batere ez dute euskaltegien eskaintzaren gainean.<\/p>\n<h3>Hasi eta gero utzi dutenak<\/h3>\n<p>Euskaltegian hasi eta ikasketa prozesua amaitu dutenei egindako inkestan, han agertzen diren soslaietan, azpimarratzekoa da adinaren faktorea: 55 urtetik gorakoen artean %56,4k utzi zuten ia prozesua hasi berritan, gehienez ere A2 maila lortuta. Oro har, prozesua eten dutenen artean pisua dute, berriro ere, arrazoi pertsonalek: %62,7k argudiatu dute astirik ez zutelako\u00a0utzi zutela, eta %34,4rentzat kontziliazio arazoak izan ziren motiboa. Euskara ikastea \u00abgarestiegia\u00bb izatea aipatu dute %32,8k.<\/p>\n<p>Euskaltegien jardunean ikusitako eragozpenak ere agertu dira motiboen artean. %23,1ek uste dute euskaltegietako jarduna azterketetara bideratuegia dagoela. %22,7k ordutegi egokirik aurkitu ezina nabarmendu dute, eta\u00a0%19,4k, berriz, mailara eta beharretara egokitutako talderik topatu ez izana. Metodologiak ere uxatu ditu ikasgeletatik hainbat ikasle: %19,4k esan dute euskaltegietako metodologiak ez direla egokiak, eta %19k, metodologia ez dagoela hizkuntza \u00aberabiltzeko\u00bb pentsatua. Aukera izanez gero\u00a0euskaltegian berriro matrikulatzea \u00aberakargarria\u00bb izango litzatekeela erantzun dute hamarretik seik. Matrikulatzeko probalitate handia erakutsi dutenen ehunekoa, ordea, apalagoa da: %43,1 dira.<\/p>\n<p>Arrazoi ekonomikoak agertu dira inkestan parte hartu dutenen argudioen artean. Doakotasuna eskatu dute askok: \u00abEskolak debalde balira, agian apuntatuko nintzateke\u00bb. Sarbide malguagoa ere bai: \u00abEz dut diru laguntza lortzeko ikasturtea gainditu beharraren presiorik eduki nahi\u00bb. Metodologiarekin lotutako kexak ere azaldu dituzte: \u00abEz zitzaidan gustatzen nola ematen zituzten eskolak, ez zen batere dinamikoa\u00bb. Eta irakasleei egotzitako ajeak: \u00abIrakaslea ez da behar bezainbeste inplikatzen\u00bb. Euskaltegietan loratutako bizipen ederrak ere aipatu dituzte erantzun askotan. Sentitzen den gertutasuna goratu dute: \u00abGiro onean ikasten da\u00bb. Eta profesionaltasuna: \u00abOnak dira\u00bb.<\/p>\n<p>datua<\/p>\n<p>39.188<\/p>\n<p><strong>Zenbat euskara ikasle.<\/strong> Euskal Herriaren zabalera begira, helduen euskalduntze-alfabetatzeari buruz Euskararen Adierazle Sisteman jasotako datu osoena da: 39.188 euskara ikasle ari ziren euskaltegietan 2022-2023ko ikasturtean.<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikerketa bat egin dute euskaraz ez dakiten 25-65 urte arteko biztanleek euskaltegiekin duten harremana aztertzeko; galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Interesari begira, jatorriari erreparatuta, atzerritarren artean handiagoa da. Euskararekiko interesa agertu da. Ikasteko gogoa: \u00abNire lurreko hizkuntza da, eta ikasi egin nahi dut\u00bb. Eta atxikimendua: \u00abHemengo hizkuntza da, eta asko gustatzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":63763,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-63762","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ikerketa bat egin dute euskaraz ez dakiten 25-65 urte arteko biztanleek euskaltegiekin duten harremana aztertzeko; galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Interesari begira, jatorriari erreparatuta, atzerritarren artean handiagoa da. Euskararekiko interesa agertu da. Ikasteko gogoa: \u00abNire lurreko hizkuntza da, eta ikasi egin nahi dut\u00bb. Eta atxikimendua: \u00abHemengo hizkuntza da, eta asko gustatzen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-02-25T11:29:11+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"289\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"225\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Arantxa Iraola\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua\",\"datePublished\":\"2025-02-25T11:29:11+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/\"},\"wordCount\":1091,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/arantxa-iraola.png\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/\",\"name\":\"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/arantxa-iraola.png\",\"datePublished\":\"2025-02-25T11:29:11+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/arantxa-iraola.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/02\\\/arantxa-iraola.png\",\"width\":289,\"height\":225},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde","og_description":"Ikerketa bat egin dute euskaraz ez dakiten 25-65 urte arteko biztanleek euskaltegiekin duten harremana aztertzeko; galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Interesari begira, jatorriari erreparatuta, atzerritarren artean handiagoa da. Euskararekiko interesa agertu da. Ikasteko gogoa: \u00abNire lurreko hizkuntza da, eta ikasi egin nahi dut\u00bb. Eta atxikimendua: \u00abHemengo hizkuntza da, eta asko gustatzen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-02-25T11:29:11+00:00","og_image":[{"width":289,"height":225,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png","type":"image\/png"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Arantxa Iraola","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua","datePublished":"2025-02-25T11:29:11+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/"},"wordCount":1091,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/","name":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png","datePublished":"2025-02-25T11:29:11+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/arantxa-iraola.png","width":289,"height":225},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaltegietako-ikasle-potentzialen-eta-bajen-erretratua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskaltegietako ikasle potentzialen (eta bajen) erretratua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63762","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63762"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63762\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":63765,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63762\/revisions\/63765"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63763"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63762"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63762"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63762"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}