{"id":63363,"date":"2025-01-14T10:42:27","date_gmt":"2025-01-14T09:42:27","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=63363"},"modified":"2025-01-14T10:42:27","modified_gmt":"2025-01-14T09:42:27","slug":"lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/","title":{"rendered":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako"},"content":{"rendered":"<p>Euskal Herriaren eta haren nazio nortasunaren gaineko eztabaidan, zenbait faktore daude tartean; batez ere, hauek: migrazio mugimenduak, globalizazioa \u2014euskarari toki hutsala baitakarkio\u2014, hiru administraziotan banatuta egotea eta estatu propiorik ez izatea \u2014eta, beraz, nazio gisa irauteko horrek dakarzkigun zailtasunak edukitzea\u2014.<\/p>\n<p>Aldagai batzuetan ezin dugu eragin handirik izan, baina funtsezko bi faktorek ez dute trabarik lege aldetik, eta gure erakundeen esku daude, ez beste inoren mende: bata lurraldetasuna da; bestea, EITBren zeregin erabakigarria. Jar dezagun arreta gure esku daukagun horretan, garaiz gabiltza-eta zuzentzeko.<\/p>\n<p>EAE eta Euskal Herria kontzeptuak maiz nahastea: horra hor gaur egungo euskal politikan egiten diren hanka sartze larrienetako bat. EAE Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak osatzen dute, eta Euskal Herriaren parte bat besterik ez da, Nafarroa ere Euskal Herriaren parte baita, eta halaxe Iparraldeko euskal probintziak ere (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea), Frantziako Estatukoak hirurak. Beraz, Euskal Herria bere osoan kontuan hartu beharrean soilik EAE kontuan hartzen duen zernahi politikak porrot egingo du, ezinbestean, Euskal Herriaren iraupena bermatzeko ahaleginean.<\/p>\n<p>Modu bakarra dago banaketa hori gainditzeko: EAEk eta Nafarroak harreman kulturalak, sozialak eta politikoak estutzea Iparraldearekin. Horrek, orain ia ez dagoen lotura indartzeaz gainera, esparru komun bat sortzen lagunduko du: esparru horri esker, euskarak eta euskal kulturak izango lukete modu bateratuan non loratu.<\/p>\n<p>EAEko gobernuak eta parlamentuak bere esku hartu behar lukete lurraldetasuna gidatzeko prozesua, EAEkoa denez gero Euskal Herriko erakunde multzorik indartsuena eta autogobernurik handiena duena. Gainera, EITB komunikazio erakunde publikoa da, dudarik gabe,\u00a0 lurraldetasuna eraikitzeko eta euskara zabaldu eta erabiltzeko eragilerik garrantzizkoenetako bat.<\/p>\n<p>Gaur egun, komunikabide publikoetan apenas agertzen diren Iparraldeko berriak, Iparraldeko kultur, kirol eta gizarte ekitaldiak. Hori erabat aldatu beharra dago: halako ekitaldiek toki normalizatua izan behar lukete EITBko saio guztietan, etenik gabe.<\/p>\n<p>Euskararen erabilerari dagokionez, EITBren hizkuntz politika da gakoetako bat, euskarak aurrera edo atzera egin dezan. ETB1 oso ondo dago ikusle euskaldunentzat, baina oso jende gutxik ikusten du. Komeniko litzateke gaztelaniazko eta frantsesezko azpidatziak jartzea, euskaldun berriei ikasten laguntzeko.<\/p>\n<p>Arrunt larria da ETB2n gertatzen dena. Ez du batere aldatu hasiera-hasierako hizkuntz estrategia: duela 40 urte, akaso izango zuen zentzua, baina gaur egun, egia esanda, uste dut kalte egiten diola euskararen erabilerari eta zabalkundeari.<\/p>\n<p>ETB2 gaztelania hutsezko katea da, eta, bertan, euskaldunek ere gaztelaniaz hitz egin beharra daukate, beren ama hizkuntza existituko ez balitz bezala, edo bere ama hizkuntzan hizketan jakingo ez balute bezala. ETB2k beste inork baino arrakala handiagoa sortu du euskaldunen eta euskaldun ez direnen artean, hau da, bi hizkuntz komunitatetan bereizi du herria \u2014sinpletze aldera, ez dut aipatuko Iparraldeko herritarren frantsesa\u2014, bi komunitate horiek ia bateraezin bihurtzeraino, bi hizkuntzen arteko harremana hutsaren hurrengoa baita ETB2n. Bi hizkuntzen integrazioa eta bizikidetza bultzatu ordez, guztiz eta erabat urruntzen ditu elkarrengandik, eta euskara ateratzen da beti galduan. Serio pentsatu beharko da ea errentagarria den EITB sostengatzeko egiten den ahalegin ekonomiko ikaragarri handi hori.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, eta nonbaitetik hasteko, badira martxan jartzeko moduko neurri soil batzuk. Bata, hizkuntza anitzeko azpidatziak erabiltzea. Kate askok hala egiten dute, normal-normal; Frantzia eta Alemaniako Arte katean, esaterako, harmonia bete-betean darabiltzate frantsesa eta alemana, gehienek darabilten ingelesarekin batera, jakina, azpidatziei esker, nork bere telebistan nahi duen hizkuntza aukeratuta. ETB2k zergatik ezin du sistema hori erabili bere saio guztietan? EITBren kudeatzaileek gaiari heltzen ez diotenez, parlamentuan aztertu behar da estrategia aldaketa hori, nire iritziz.<\/p>\n<p>Bada beste kontu bat ere, garrantzi gutxiagokoa baina esanguratsua, argi erakusten baitu indarra hartzen ari dela hizkuntzak elkarrengandik urruntzeko joera: aspaldi ez dela, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Diputazioa hasita daude \u2014inguru euskaldunenetakoak biak ere\u2014 formatu bereizitan bidaltzen beren mezuak: euskaraz bakarrik, edo erdaraz bakarrik. Politika hori zabaltzeko arriskua hortxe dago, eta, hala gertatuz gero, euskararen kalterako izango da beti.<\/p>\n<p>Labur esanda, Euskal Herriaren iraupenerako gakoa zera da: lurraldeen arteko zatiketa gainditzea eta batzen dituzten loturak indartzea, batetik, eta euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea, bestetik \u2014eta horrek guztiak ez du zerikusirik EAEk eskumen handiagoak edo txikiagoak izatearekin\u2014. Bide horretan aurrera egiteko, ezinbestekoa da alde batean baino gehiagotan ekitea: politikagintzan hasita, EAEk Iparraldean duen presentzia handituz esaterako, eta komunikazioaren munduraino iritsita, EITB sakon eraldatuz; hartara, posible litzateke bestelako pertzepzio bat zabaltzea euskal nazio nortasunaren gainean. Horixe izango da berme bakarra Euskal Herriak, euskarak eta euskal kulturak iraun dezaten hurrengo hamarkadetan, nazio gisa desagertu gabe Europako nazioen artean urtuta.<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Herriaren eta haren nazio nortasunaren gaineko eztabaidan, zenbait faktore daude tartean; batez ere, hauek: migrazio mugimenduak, globalizazioa \u2014euskarari toki hutsala baitakarkio\u2014, hiru administraziotan banatuta egotea eta estatu propiorik ez izatea \u2014eta, beraz, nazio gisa irauteko horrek dakarzkigun zailtasunak edukitzea\u2014. Aldagai batzuetan ezin dugu eragin handirik izan, baina funtsezko bi faktorek ez dute trabarik lege [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":63364,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-63363","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskal Herriaren eta haren nazio nortasunaren gaineko eztabaidan, zenbait faktore daude tartean; batez ere, hauek: migrazio mugimenduak, globalizazioa \u2014euskarari toki hutsala baitakarkio\u2014, hiru administraziotan banatuta egotea eta estatu propiorik ez izatea \u2014eta, beraz, nazio gisa irauteko horrek dakarzkigun zailtasunak edukitzea\u2014. Aldagai batzuetan ezin dugu eragin handirik izan, baina funtsezko bi faktorek ez dute trabarik lege [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-01-14T09:42:27+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"414\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"144\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gurutz Olaskoaga Sarasola\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako\",\"datePublished\":\"2025-01-14T09:42:27+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/\"},\"wordCount\":702,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/01\\\/berriaB.png\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/\",\"name\":\"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/01\\\/berriaB.png\",\"datePublished\":\"2025-01-14T09:42:27+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/01\\\/berriaB.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/01\\\/berriaB.png\",\"width\":414,\"height\":144},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde","og_description":"Euskal Herriaren eta haren nazio nortasunaren gaineko eztabaidan, zenbait faktore daude tartean; batez ere, hauek: migrazio mugimenduak, globalizazioa \u2014euskarari toki hutsala baitakarkio\u2014, hiru administraziotan banatuta egotea eta estatu propiorik ez izatea \u2014eta, beraz, nazio gisa irauteko horrek dakarzkigun zailtasunak edukitzea\u2014. Aldagai batzuetan ezin dugu eragin handirik izan, baina funtsezko bi faktorek ez dute trabarik lege [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2025-01-14T09:42:27+00:00","og_image":[{"width":414,"height":144,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png","type":"image\/png"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gurutz Olaskoaga Sarasola","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako","datePublished":"2025-01-14T09:42:27+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/"},"wordCount":702,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/","name":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png","datePublished":"2025-01-14T09:42:27+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/berriaB.png","width":414,"height":144},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurraldetasuna-eta-eitbren-erreforma-nazio-gisa-irauteko-gako\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lurraldetasuna eta EITBren erreforma, nazio gisa irauteko gako"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63363","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63363"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63363\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":63366,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63363\/revisions\/63366"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63364"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63363"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63363"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63363"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}