{"id":62222,"date":"2024-06-12T12:37:49","date_gmt":"2024-06-12T11:37:49","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=62222"},"modified":"2024-06-12T12:37:49","modified_gmt":"2024-06-12T11:37:49","slug":"hirurehun-euro","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hirurehun-euro\/","title":{"rendered":"Hirurehun euro"},"content":{"rendered":"<p>Joan den urtean, <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/irunberriko-arroila-tranpa-bihurtuta_1334086_102.html\" target=\"_self\" rel=\"noopener\"><em>Irunberri 1990: Arroilaren negarra <\/em>liburua kaleratu nuelarik<\/a>, dei eta mezu asko jaso nituen han-hemenka liburua aurkezteko eskatuz. Poz ematen duen arren, esperientzia gazi-gozoa izan liteke askotan.<\/p>\n<p>Oro har, jendeari asko kostatzen zaio idazle batekin harreman profesionala eduki behar duela pentsatzea; alegia, jendea ez da jabetzen idazlea bere lana egiten duen pertsona bat dela, eta harengandik zerbait behar baduzu tartean transakzio ekonomiko bat egon beharko duela, beste edozein lanbidetako pertsonekin gertatzen den gisan.<\/p>\n<p>Hamarkada asko dira jada euskal literatura normalizatu zela, baina oraindik ez da normalizatu erakundeek eta jite guztietako kultur taldeek idazlearekin daukaten harremana. Ez dute idazlea kultur zerbitzu bat eskaintzen dien subjektu gisan baloratzen; ez dute idazlea militantziaren esparrutik atera oraindik, eta kulturaren langileen eremuan kokatu.<\/p>\n<p>Deitzen diguten antolatzaile horien elkarrizketak ondo hasten dira: zure azken obra interesgarria iruditu zaie, bazkide batzuek esan diete \u00abidazle hori gure herrira ekarri behar da\u00bb, eta hasi dira aurkezpen bat antolatu nahian.<\/p>\n<p>Eguna adosten duzu, ordua, lekua, badoa aurrera elkarrizketa, baina bada zerbait inondik agertzen ez dena, eta idazlea urduritzen hasten da. Ez daki nola atera gaia, zeren sumatzen baitu antolatzailea laster agur esatera doala. Betikoa da; duela berrogei urte horrela zen, eta orain ere bai. Amorragarria bezain etsigarria da sentipena: \u00abEz dugu ezer aurreratu, ez diogu hasiberri ilusionatua nintzeneko prekaritate hari zati txikienik ere kendu!\u00bb, pentsatzen du idazleak.<\/p>\n<p>Batzuetan ateratzen dute diruaren gaia, bukaeran betiere, eta hor hiru ordaintzaile mota agertuko dira. Lehenik, urrienak, eskatzen duzuna txintik esan gabe ordainduko dizutenak. Bigarrenik, zifra izoztuta daukatenak: \u00abHainbeste ordaintzen dugu, hori dugu ohitura\u00bb, eta 120 euro emango dizkizute, horretarako 200 kilometro egin behar badituzu ere, arratsalde osoa galdu, gasolina eta autopista-gastuak kendu eta gauaz euripean etxera itzuli. Okerrena da ohitura hori ez dutela eguneratu joan den hogei urtetan. Kultur antolatzaileetan inori ez zaio bururatzen bere prezioak urtero-urtero Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera igotzerik! Eta hirugarren postuan daude ordainketa oinarriraino murrizten dizutenak, hezurretan uzteraino: gasolinarena emango dizutela esaten hasten zaizkizu, \u00abbidaia gastuak\u00bb eta halako eufemismoak erabiliz.<\/p>\n<p>Diruaz hitz egitea ez da zure lanaren kuantifikazio ekonomiko bat egitea soilik; dirua balorazioaren sinboloa da, erakusten du zein neurritan kontsideratzen duten zure figura publikoa, zein neurritan estimatzen bizitza osoan egiten daramazun lana, beste langileen parean kokatzen zaituzten, ala makurtzen eta gutxiesten.<\/p>\n<p>Funtsean gizarteak idazleari buruz daukan ikuspegia dago jokoan. Eta kulturak, orokorrean (idazleok barne) espazioa eta prestigioa galdu du, erabaki politikoen ondorioz. Nork irabazi du? Ostalaritzak, gastronomiak, kirolak&#8230; Hitz batean: entretenimenduak. Pentsamenduaren aurkako politikak egin dira, erraz asetzeko grina apetatsuen aldekoak. Turismoa da mintzagai nagusia aspaldi, ez euskararen egoera.<\/p>\n<p>Nabarmena da EITBren apustua: gaur egun bost programa dauzka sukaldaritzaz, bat literaturaz, eta ordurik txarrenean. Baina hamabost programa gastronomiko ere izatera iritsi da urteotan. Kirolarekiko inflazioa Hodei Etxartek deskribatu du ederki, igande bateko bere esperientzian oinarrituz: \u00abEuskadi Irratian bederatzi kirol ordu izan bitartean, France Interren ordubeteko bederatzi saio izan zituzten\u00bb. Saioak zertaz? Gastronomia, politika, artzaintza, literatura, psikologia, kirola (37 minutu egun osoan&#8230; Eta amaitzen du esanez: \u00abEz dut sinesten euskaldunei asteburu osoan interesatzen zaien gai bakarra kirola denik\u00bb.<\/p>\n<p>Udaletxe gehienek ere ez dute ezer egiten liburuen alde; euren kemen eta aurrekontu gehienak gastronomiara bideratzen dituzte: bakailao astea, hanburgesa dastaketa, garagardo <em>fest<\/em> eta tripaki lehiaketa\u2026 Ezin ditugu denak arinkeriaren zakuan sartu, badaude aldeak. Gugandik hurbilen dauden erakundeak dira, denon diruez elikatuak, baina ia ezer ez dator itzulian sortzaileongana. Kulturako diruak kulturaren kudeaketan galtzen dira, udaletxe bakoitzak sortu duen euskara eta kultur teknikarien sare erraldoian; haien soldatek xurgatzen dituzten milioika euro horien azpiko lehortean bizi gara. Eta hori ere politika da; politika anti-kulturala.<\/p>\n<p>Izan ere, paradoxa bat ari da gertatzen hemen: udaletxe guztietan daude kultura eta euskara teknikariak, eta, aitzitik, euskara atzeraka doa, eta herrian kultura gabezia gero eta nabarmenagoa da.<br \/>\nAzken aldian politika ofizialari alternantzia eman nahi dion gazte belaunaldi bat sortu da, baina, tamalez, sortzaileari ematen dioten tratua berdin-berdina da. Kulturarekiko errespetuaren transmisiorik jaso ez duen belaunaldi bat. Bizpahiru proposamen izan ditut haien aldetik, eta asmo on guztien azpitik tinko ageri ziren prekarietatearen haginak: \u00abAutogestioa da gurea, udalari ez diogu dirurik eskatzen, zure aurkezpenera datorren jendeak bere borondatea jarriko du zuri ordaintzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Xelebrea da psikologia hori: idazleari egiten diote proposamen bat, euren gustuko arropa erosten dioten dendariari egingo ez lioketena, edo iturginari, edo tabernariari, edo&#8230; Mikel Markez eta biok ikusiak gaude festa herrikoien alde gure emanaldi bat doan eskatu zigun morroia hurrengo astean Chrysler Voyager furgonetatzarra erosten. Hori bai auto-gestioa!<\/p>\n<p>Esplikatu nien artikulu honetan aletzen ari naizen gogoeta sorta, <em>txipa<\/em> aldatu behar zutela, eurak borrokatu nahi duten eredu berbera errepikatzen ari zirela. Baldintza xume bat jarri nien: lortu hirurehun euro, saiatu zaitezte, egin horretarako lana, eta pozik joango naiz. Ez nuen beste deirik izan haien aldetik.<\/p>\n<p>Pena eman zidan, eta ez diruagatik, baizik eta ikusi nuelako gizartea aldatu nahi duten horiek gizarteak kulturarekiko daukan erdeinu berbera praktikatzen dutela, edo axolagabekeria, agian inkontzienteki bada ere.<\/p>\n<p>Sortzaileen pobreziak herri otzan eta kultura gabea baitu ondorio nagusia.<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den urtean, Irunberri 1990: Arroilaren negarra liburua kaleratu nuelarik, dei eta mezu asko jaso nituen han-hemenka liburua aurkezteko eskatuz. Poz ematen duen arren, esperientzia gazi-gozoa izan liteke askotan. Oro har, jendeari asko kostatzen zaio idazle batekin harreman profesionala eduki behar duela pentsatzea; alegia, jendea ez da jabetzen idazlea bere lana egiten duen pertsona bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":46201,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-62222","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hirurehun euro - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hirurehun euro - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Joan den urtean, Irunberri 1990: Arroilaren negarra liburua kaleratu nuelarik, dei eta mezu asko jaso nituen han-hemenka liburua aurkezteko eskatuz. Poz ematen duen arren, esperientzia gazi-gozoa izan liteke askotan. Oro har, jendeari asko kostatzen zaio idazle batekin harreman profesionala eduki behar duela pentsatzea; alegia, jendea ez da jabetzen idazlea bere lana egiten duen pertsona bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2024-06-12T11:37:49+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pako Aristi\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Hirurehun euro\",\"datePublished\":\"2024-06-12T11:37:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/\"},\"wordCount\":797,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/PAKOARISTI.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/\",\"name\":\"Hirurehun euro - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/PAKOARISTI.jpg\",\"datePublished\":\"2024-06-12T11:37:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/PAKOARISTI.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/PAKOARISTI.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hirurehun-euro\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hirurehun euro\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hirurehun euro - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Hirurehun euro - Nabarralde","og_description":"Joan den urtean, Irunberri 1990: Arroilaren negarra liburua kaleratu nuelarik, dei eta mezu asko jaso nituen han-hemenka liburua aurkezteko eskatuz. Poz ematen duen arren, esperientzia gazi-gozoa izan liteke askotan. Oro har, jendeari asko kostatzen zaio idazle batekin harreman profesionala eduki behar duela pentsatzea; alegia, jendea ez da jabetzen idazlea bere lana egiten duen pertsona bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2024-06-12T11:37:49+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Pako Aristi","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Hirurehun euro","datePublished":"2024-06-12T11:37:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/"},"wordCount":797,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/","name":"Hirurehun euro - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg","datePublished":"2024-06-12T11:37:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PAKOARISTI.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hirurehun-euro\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hirurehun euro"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62222","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=62222"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62222\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":62223,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62222\/revisions\/62223"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/46201"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=62222"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=62222"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=62222"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}