{"id":60438,"date":"2023-12-28T08:02:47","date_gmt":"2023-12-28T07:02:47","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=60438"},"modified":"2023-12-28T08:02:47","modified_gmt":"2023-12-28T07:02:47","slug":"armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/","title":{"rendered":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen"},"content":{"rendered":"<p>Azerbaijanek Artsakh Errepublikaren aurka irailaren 19an abiarazitako ezusteko erasoaldi zorabiagarriak nabarmen aldatu du eskualdeko segurtasun arkitektura, 2020ko Karabakh Garaiko gerra ondoren sortu zena. 24 ordutan, Azerbaijanek Artsakh Errepublika amore ematera behartu zuen. Jarraian, armeniar guztiak erbestera abiatu ziren presaka. 2023ko urriaren hasieran, 102.000 armeniar inguru sartu ziren Armenian Artsakhetik, eta ehunka gutxi batzuk baino ez ziren geratu bertan. Status quo berri honek galdera asko planteatzen ditu, besteak beste, eskualdean bakea mantentzeko errusiar taldearen etorkizuna, Armenia eta Azerbaijanen arteko bake-itunaren perspektibak eta Artsakheko armeniarren patua, itzulera-eskubidea eta jabetzaren berreskurapena barne. Galdera horien erantzunak hilabete batzuk barru ezagutuko ditugu. Baina argi eta garbi esan daitekeena da 2023ko irailean Azerbaijanek Artsakh inbaditu izana izan dela Ilham Aliyevek Artsakheko armeniarrei ezarri dien \u201cazken irtenbidea\u201d, hau da, eskualdeko garbiketa etniko osoarena.<\/p>\n<p>Jendea jasaten ari den lurreko oinaze guztiak kontuan hartuta, desegokia dirudi Artsakheko armeniar kultur ondarearen etorkizunaz hitz egitea. Hala ere, badu zentzurik, armeniarrek Artsakhen utzitako ondare kultural zabaleko eraikin eta monumentu baliotsu asko suntsituak izan direlako edo desagerrarazteko mehatxupean daudelako. Artsakheko lurralde osoan, gutxi gorabehera, bostehun toki historiko eta 6.000 monumentu daude. Horiek guztiak, bada, Armeniako historiaren aurkako erabateko intolerantziagatik ezaguna den gobernu baten kontrolpean daude orain. Armeniar herriaren monumentuak nahita suntsitzea funtsezkoa da Azerbaijanek lehian dauden Nakhichevango eta Karabakh Garaiko lurraldeen jabetza historikoa lor dezan. Nolanahi ere, leku historiko horiek suntsituz eta eskualde horietako armeniarren historia ezabatuz, Azerbaijango Aliyeven erregimenak kultura-ondarea arma bihurtu du. Erregimen azerbaijandarrak uste du armeniarren froga historikoak desagerraraziko balitu lurralde horietan, hau da, haien ondare kulturala, orduan armeniarrek ez luketela lurralde horiek erreklamatzeko inolako eskubiderik izango.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"740\" height=\"444\" class=\"wp-image-60439\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg 740w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1-300x180.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1-696x418.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1-700x420.jpeg 700w\" sizes=\"auto, (max-width: 740px) 100vw, 740px\" \/> Khachkarak, lehen Djulfako hilerri armeniarra zen hartan.<\/p>\n<p><strong><em>Monumentuak suntsitu izanaren aurrekariak. Najichevan (1997-2006)<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Suntsituak edo manipulatuak izango diren beldurrak historikoki armeniarrak izan diren beste eskualde batean gertatutakoetan oinarritzen dira, Nakhichevan, non 1997 eta 2006 artean Azerbaijanek armeniar ondare guztia desagerrarazi baitzuen: 89 eliza, 5.840 khachkars (harrizko gurutzeak) eta 22.000 hilarri baino gehiago. Kasurik latzena 2005ean Djulfako Erdi Aroko hilerria eraistea izan zen, milaka khachkar gurutze zituena. [Khachkarak, armeniar kristauek historikoki hildakoen monumentu bezala edo gertaera garrantzitsuen kokapena markatzeko erabiltzen dituzten harrizko lauzak dira. Djulfako hilerriko khachkar gehienak harri arrosa eta horixkako harlauzak ziren, sei eta bi metro eta erdi arteko altuerakoak, gurutze eta irudi sakratu kristauen irudikapenez apainduak, baita landareen, eguneroko bizitzako eszenen, diseinu geometrikoen eta armenierazko epitafioen imajinez ere. \u00a0Askok uste dute harrizko gurutzeek arima salbatzen laguntzen dutela zeruaren eta behean lurperatuta daudenen arteko bitartekari lana arituzz]. Bada, 2005eko abenduaren 14an hasi zen hiru eguneko aldian, azeriar soldadu talde handi batek hilarriak mailuz suntsitu, harri hautsiak kamioietan kargatu eta Araxes ibaiko uretara bota zituen. Araxes ibaiak bi herrialdeen arteko muga egiten du tarte horretan, eta Djuifako hilerria ibaiaren inguruan dago. Hilerria suntsitzea eragin zuten ekintzak zenbait lekukok egiaztatu zituzten, eta ikusten ar zirena ezin sinetsiz, Irango lurraldean kokatutako ibaiaren beste aldetik ikusi zuten hondamendia. Horien artean, garai hartan Armeniako Eliza Apostolikoko Tabriz (Iran) hiriko gotzaina zena zegoen, armeniar filmazio talde batekin batera, argazkiak atera eta ekitaldiaren zati garrantzitsu bat bere kamerekin atzemateko aukera izan zutelarik<\/p>\n<p>Hondamendi honen aurrean nazioarteak eman zuen erantzuna epela izan zen. Gertaera eskandalagarri horiek eremu ezezagun, isolatu eta irisgarritasun gutxiko batean gertatu ziren. Beraz, istorio honek ez zuen behar zuten arreta eta garrantzia jaso.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"767\" height=\"1024\" class=\"wp-image-60441\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-2.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-2.jpeg 767w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-2-225x300.jpeg 225w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-2-696x929.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-2-315x420.jpeg 315w\" sizes=\"auto, (max-width: 767px) 100vw, 767px\" \/> Djulfako hilerria, milaka khachkarekin, 1990eko hamarkadan suntsitu baino lehen, eta bere gune garbia, 2006an tiro-eremu bihurtua. Mugaren Irango aldetik ateratako argazkiak.<\/p>\n<p><strong><em>2020ko gerra amaitu ondorengo beldurrak<\/em><\/strong><\/p>\n<p>2020ko Gerra amaituta, lehen Armeniak okupatutako lurralde garrantzitsu bat azerbaijandarren kontrolpean geratzen da. Hori dela eta, jende guztia beldur da, arrazoi osoz, Nakhichevango lurraldean gertatutako armeniar ondare kulturalaren ezabaketa Karabakh Garaikoan errepikatuko ote den. Armeniarrek gerran zehar azeriar etxe eta meskitak suntsitu zituzten arren, ez dago konparatzerik azerbaijandar funtzionarioek armeniar ondarearen aurka nahita egindako desagerraraztearekin, eta horrek argi uzten du ez dela gerra-istripu bat, baizik eta Estatuak babestutako saiakera bat, herri baten historia ezabatzeko helburua duena.<\/p>\n<p>Shusha (Artsakheko kultur hiriburua) hiriko Ghazanchetsots katedral ikonikoa desegin dute dagoeneko. Katedrala nahita bonbardatu zuten bi aldiz operazio militarretan, bonbardaketa ez zen kasualitatea izan, gerrako zalaparta eta iskanbila giroan egina, bertan jasotako munizio zatiek erasoan misil gidatuak erabili zirela adierazten baitzuten. Azerbaijanek jakinarazi zuenez, zaharberritzeak jatorrizko itxura itzuliko dio elizari, hau da, 1920aren ondoren, kupula kendu zenean, Ghazanchetsots zegoen egoera. Hala ere, baieztapen hori faltsua da, elizak kupula bat baitzuen 1920 baino lehen, hurrengo argazkietan ikus daitekeenez. Oso argi ikus daitezke elizaren aldaketak, garai presobietarrean, sobietarrean, 2001ean eta 2022an ateratako argazkiak alderatuz gero.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"750\" height=\"477\" class=\"wp-image-60443\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-3.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-3.jpeg 750w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-3-300x191.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-3-696x443.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-3-660x420.jpeg 660w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/p>\n<p>Ghazanchetsots katedrala 1868-1887 urteetan eraikia izan zen. 1920an armeniarren aurkako sarraskietan Elizak kalte larriak jasan zituen 1920an armeniarren aurkako sarraskietan, eta bere kupula suntsituta geratu zen. Sobietar Batasunaren garaian biltegi gisa erabilia izan zen. 1992an armeniar indarrek Shusharen kontrola hartu zutenean, Ghazanchetsots katedrala zaharberritu egin zuten. Katedrala Artsakheko armeniarren historiaren eta nortasunaren sinboloa da, eta erromesaldi herrikoiaren leku bihurtu da Armeniako armeniarrentzat zein diasporakoentzat. Askoren ustez, eta armeniarrek Shusharen defentsan etengabe egindako borrokak kontuan hartuta, katedrala Artsakheko armeniarren askapen mugimenduaren sinboloa da.<\/p>\n<p>Azerbaijango gobernuak ekintza horiek egitean erakutsitako lotsagabekeria eta ausardiak iradokitzen dute gero eta konfiantza handiagoa dutela konkistatu berri diren lurraldeak nahi duten irudiarekin berregin ditzakeela.Beraz, arreta handia jarri da armeniar kultura-ondarearen hiru monasterio enblematikori epe laburrean gerta dakizkiekeen gorabeheretan.<\/p>\n<p>Lehenengoa Amaras monasterioa da (Martuni probintzian), V. mendeko mausoleoa duena. San Gregorio Argiztatzailearen garaikoa da, armeniar elizaren sortzailea. Mende bat geroago, Mesrop Mashtots armeniar alfabetoaren sortzaileak, armeniar lehen eskola ireki zuen Artsakhen. Harrezkero, Amaras monasterioa erlijio- eta hezkuntza-gune garrantzitsua bihurtu zen Erdi Aroko Armenian.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"576\" class=\"wp-image-60445\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4-300x169.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4-768x432.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4-696x392.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-4-747x420.jpeg 747w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> Amaras monasterioa, Martuni probintzian kokatua, errusiar armadak babestua<\/p>\n<p>Bigarrena Davidank monasterioa da (Martakert probintzian), IX. eta XIII. mendeen arteko hainbat etapatan eraikia, Erdi Aroko Armeniako konplexurik handienetako bat dena. Hamabi eraikin baino gehiago biltzen ditu, tamaina ezberdinetakoak, barnean garrantzi historiko eta artistiko handiko zenbait fresko eta hamarnaka Khachkar daudelarik.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"682\" class=\"wp-image-60447\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5-300x200.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5-768x512.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5-696x464.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-5-631x420.jpeg 631w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> Davidank monasterioa, Martakert probintzian kokatua<\/p>\n<p>Hirugarrena Gandzasar monasterioa da (Martakert probintzian), mendeetan zehar hezkuntza eta eskuizkribu ekoizpenerako zentroa izan zena. Historikoki, eskualdeko elizarik garrantzitsuena izan da sortu zenetik. Khachengo printze armeniarren hilobiratze lekua izan zen. Gandzasar Artsaj osoko erakarpen turistiko historiko nagusia da, eta, oro har, helmuga turistiko nagusietako bat. Erromesaldi gune bat ere bada, eskualdeko katedral historiko nagusia, bai Karabakheko armeniarrentzat, bai turistentzat (armeniar jatorrikoak). Esan daiteke Gandzasarrek, Artsakheko elizarik ospetsuenak, estatus mitikoa lortu duela, eta, Shushako Ghazanchetsots katedralarekin batera, Karabakheko armeniarren historiaren eta nortasunaren sinbolo boteretsua dela, haien erlijioa edozein dela ere.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"571\" class=\"wp-image-60449\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6-300x167.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6-768x428.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6-696x388.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-6-753x420.jpeg 753w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> Gandzasar monasterioa, Martakert probintzian kokatua<\/p>\n<p><strong><em>Azerbaijango erreferentzia Kaukasoko Albaniari<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Azerbaijango Kultura Ministerioak argi eta garbi adierazi zuen Amaras, Davidank eta Gandzasar bezalako elizak \u201calbaniarrak\u201d direla, ez armeniarrak. Anar Karimovek, Azerbaijango lehen kultura ministrordeak, txio polemiko bat argitaratu zuen, monasterioa \u201cVakhtang printze albaniarraren emazteak eraiki\u201d zuela esanez. \u201cAlbaniar erreferentzia\u201d Karabakheko gatazka militarrarekin batera piztu den eztabaida politiko-historiko mingotsa da.<\/p>\n<p>Karabakheko elizak kaukasiar albaniarrak direla (eta ez armeniarrak) dioen ideia, \u00a01960ko hamarkadako sobietar garaiko tesi azerbaijandar batetik sortu zen. Ziya Buniatovek aurkeztua, eragin handiko akademiko bat, geroago Azerbaijango historialari nazionaltzat hartua izan zena.<\/p>\n<p>Albaniarrak kristau herri txiki bat ziren Kaukasoko eskualdean, gehienak X. mendean iraungi zirenak, nahiz eta Udinak, Ipar Azerbaijango talde etniko txiki bat, bere ondorengo izan zitezkeen. Albanieraren idazkera zati zahar batzuk bizirik atera dira eta deszifratu egin dira.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"639\" class=\"wp-image-60451\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7-300x187.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7-768x479.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7-696x434.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-7-673x420.jpeg 673w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/p>\n<p>Hala ere, Buniatovek eta beste batzuek argudiatu zuten \u201cAlbaniako Eliza\u201d izeneko eparkia (elizbarruti) kristaua XIX. mendera arte existitu zela, eta hau nortasun albaniar banandu baten froga zela, aurretik uste zena baino ehunka urte gehiago iraun zuena. Anbiguotasun horri esker, politikari azerbaijandarrek baieztatu zuten Karabakheko elizak ez zirela egiazki armeniarrak (eta, beraz, bertako jendea ere ez zen armeniarra). Baina teoria horrek akats larri bat zuen, hau da, ez zuen kontuan hartzen eliza horiek armeniar estiloan eraikita zeudela eta armenierazko inskripzioekin estalita zeudela.<\/p>\n<p>Azerbaijango gobernuak ikerketa historikoak egitera bultzatu ditu bere historialariak, hiru helburu nagusi lortzeko: 1- Kaukasoko albaniarrak azerbaijandarren arbasoak direla azpimarratzea eta Armeniarekin dauden lurralde-gatazkei hobeto aurre egiteko oinarri historikoa ematea.. 2-Armeniarrak Azerbaijan hartzen duten lurraldeetatik deserrotzea eta haien kultura-ondarea desagerraraztea. 3- Azerbaijango lurraldean azerbaijandarrak errotzea dakarten ekintza mota guztiak bultzatzea.<\/p>\n<p>Horrela, bada, \u201calbanizazio\u201d prozesu horren bidez baieztatzen da armeniarrek ez dutela antzinako historiarik eskualdean, eta, beraz, ez dutela eskubiderik inolako erreklamaziorik egiteko, ez lurrari buruz, ezta antzinako monumentu kulturalei buruz ere; aldi berean, baieztapen irmo eta apelaezin hau bide bat da propaganda nazionalista indartzeko, alegia, eskualdea \u201cazerbaijandarren lurralde zaharra\u201d dela dioena.<\/p>\n<p>Teoria horren babesean eta bultzada berria emateko asmoz, Azerbaijango agintariek Nij eta Gabala hirietako elizak zaharberritu zituzten modu eztabaidagarrian. Nij hiriko eliza, arrazoi osoz \u201calbaniarra\u201d deitzen dena, Udin talde etnikoak populatutako eskualde batean kokatuta <em>baitago<\/em>, Norwegian Humanitarian Enterprise GKE norvegiar baten laguntzarekin zaharberritu zen. Hala ere, armenieraz agertzen ziren elizaren inskripzioak 2004ko abenduaren amaieran ezabatu ziren, eta, ondorioz, atzerriko enbaxadoreek uko egin zioten elizaren inaugurazio ekitaldira joateari. Garai hartan Norvegiak Azerbaijanen zuen enbaxadore zen Steinar Gilek kezka agertu zuen Azerbaijan armeniar monumentu erlijiosoei dagokienez hartzen ari den ospe tristeagatik, eta \u201carmeniar eliza eta monasterioen ia erabateko albanizazioa\u201d aipatu zuen, \u201chaien eraikuntza garaia edozein izanik ere\u201d.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"777\" class=\"wp-image-60453\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8-300x228.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8-768x583.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8-696x528.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8-554x420.jpeg 554w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-8-80x60.jpeg 80w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> Udi herriaren liderra, Robert Mobili (ezkerrean), eta presidentea, Ilham Aliyev, Nij hiriko elizan (2021eko maiatza)<\/p>\n<p><strong><em>Nazioarteko gaitzespena Azerbaijani<\/em><\/strong><\/p>\n<p>2022ko martxoaren 10ean, Europako Parlamentuak Ebazpen bat onartu zuen Karabakh Garaian armeniarren kultura-ondarea suntsitzeari buruz, adieraziz 1.456 monumentu, gehienak armeniarrak, Azerbaijanen kontrolpean geratu zirela 2020ko azaroaren 9ko su-etenaren ondoren, askok nahita kalteak jasan zituztela. Parlamentuak adierazi zuen, halaber, Azerbaijanek ondare erlijioso eta kulturalaren suntsiketa konponezina egin duela, bereziki Nakhchivango Errepublika Autonomoan, non 89 eliza armeniar, 20.000 hilobi eta 5.000 hilarri baino gehiago suntsitu diren. Ebazpenak gaineratzen zuenez, Karabakh Garaian armeniarren kultura-ondarearen aztarnak ezabatzea, fisikoki kaltetu eta suntsitzeaz gain, historia faltsutuz eta Kaukasoko albaniar deiturikoen aztarnatzat aurkezteko ahaleginen bidez ere lortzen ari da. Eta, azkenik, armeniar kultura-ondarea ezabatzea Estatu mailako politika sistematiko baten eredu zabalago baten zati dela, armenofobia, errebisionismo historikoa eta armeniarrekiko gorrotoa bultzatuz, baita deshumanizazioa, indarkeriaren loriatzea eta Armeniako Errepublikaren aurkako lurralde-aldarrikapenak ere, hori guztia Hego Kaukasoko bakearen eta segurtasunaren aurkako mehatxua izanik.<\/p>\n<p><strong><em>Artsakh-ek independentzia galdu ondoren<\/em><\/strong><\/p>\n<p>2023an, Karabakh Garaiko hirugarren gerrarekin, Azerbaijanek osorik bereganatu zuen Artsakheko lurraldea eta, ondorioz, Artsakh Errepublika autoaldarrikatua desagertu da. Gaur egungo egoera honetan, ondare kultural, artistiko eta erlijiosoaren etorkizunari buruzko kezka areagotu egiten da. Aski da gogora ekartzea Azerbaijango funtzionarioen azken adierazpenak, horien artean Azerbaijango Arkitektoen Batasuna erakundeko zuzendariarenak, Karabakh Garaiko eliza guztiak suntsitzeko eskatuz. Bestalde, Ilham Aliyev presidenteak behin eta berriz eskatzen du armeniarren arrasto edo inskripzio guztiak elizetako fatxadetatik ezabatzeko, \u201cfaltsutzat\u201d joz eta eraikinen jatorria Kaukasoko albaniarrei egotziz.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"592\" class=\"wp-image-60455\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9-300x173.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9-768x444.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9-696x402.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-9-726x420.jpeg 726w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"682\" class=\"wp-image-60457\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10.jpeg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10.jpeg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10-300x200.jpeg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10-768x512.jpeg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10-696x464.jpeg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-10-631x420.jpeg 631w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/> \u201cGure mendiak gara\u201d monumentuak, Artsakheko armeniar herentziaren sinboloak, bertako biztanleriaren betiereko espiritua irudikatzen du<\/p>\n<p>Aliyeven haserreak jasango dituzten monumentuak zein izango diren ez dago ziur jakiterik, baina ziur aski eskualdeko sinbolorik ezagunena desagertuko dela pentsa daiteke, alegia \u201cGure mendiak gara\u201d monumentua, Sarkis Baghdasaryan eskultore armeniar ospetsuak sortua. 1967an, bederatzi metroko altuera zuen tobazko monumentu bat eraiki zen Stepanakert hiriburuaren sarreran. Monumentua, Artsakh ikur ofizialen parte izatera pasa zen, eta horrela, haren armarrian eta drams-etan (bertako monetan) irudikatua dago. Monumentuaren buruei , extraofizialki, \u201cpapik-tatik\u201d deitzen zaie, hau da, \u201camona-aitona\u201d.<\/p>\n<p>Eta zer gehiago suntsituko da?\u2026.Aliev familiaren erregimenak gorroto etnikoa eta suntsipen kulturala bultzatu ditu bere politika publikoan hainbat hamarkadatan. Orain, Najichevango eta Karabakheko lurraldeen gaineko kontrola sendotzean, Aliyevek armeniar kulturaren ezabaketaren azken kapitulua idatz lezake, 1915eko genozidioaz geroztik inoiz berreskuratu ezin izan zena. Gure begien aurrean gertatzen ari den genozidio kulturala galera nabarmena da armeniarrentzat, baita gizateria osoarentzat ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/busturianaiak.home.blog\/2023\/12\/03\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/\">https:\/\/busturianaiak.home.blog\/2023\/12\/03\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azerbaijanek Artsakh Errepublikaren aurka irailaren 19an abiarazitako ezusteko erasoaldi zorabiagarriak nabarmen aldatu du eskualdeko segurtasun arkitektura, 2020ko Karabakh Garaiko gerra ondoren sortu zena. 24 ordutan, Azerbaijanek Artsakh Errepublika amore ematera behartu zuen. Jarraian, armeniar guztiak erbestera abiatu ziren presaka. 2023ko urriaren hasieran, 102.000 armeniar inguru sartu ziren Armenian Artsakhetik, eta ehunka gutxi batzuk baino ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":60439,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-60438","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Azerbaijanek Artsakh Errepublikaren aurka irailaren 19an abiarazitako ezusteko erasoaldi zorabiagarriak nabarmen aldatu du eskualdeko segurtasun arkitektura, 2020ko Karabakh Garaiko gerra ondoren sortu zena. 24 ordutan, Azerbaijanek Artsakh Errepublika amore ematera behartu zuen. Jarraian, armeniar guztiak erbestera abiatu ziren presaka. 2023ko urriaren hasieran, 102.000 armeniar inguru sartu ziren Armenian Artsakhetik, eta ehunka gutxi batzuk baino ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-12-28T07:02:47+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"740\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"444\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jes\u00fas Perez de Vi\u00f1aspre Txurruka\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"11 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen\",\"datePublished\":\"2023-12-28T07:02:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/\"},\"wordCount\":1827,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/12\\\/word-image-60438-1.jpeg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/\",\"name\":\"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/12\\\/word-image-60438-1.jpeg\",\"datePublished\":\"2023-12-28T07:02:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/12\\\/word-image-60438-1.jpeg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/12\\\/word-image-60438-1.jpeg\",\"width\":740,\"height\":444},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde","og_description":"Azerbaijanek Artsakh Errepublikaren aurka irailaren 19an abiarazitako ezusteko erasoaldi zorabiagarriak nabarmen aldatu du eskualdeko segurtasun arkitektura, 2020ko Karabakh Garaiko gerra ondoren sortu zena. 24 ordutan, Azerbaijanek Artsakh Errepublika amore ematera behartu zuen. Jarraian, armeniar guztiak erbestera abiatu ziren presaka. 2023ko urriaren hasieran, 102.000 armeniar inguru sartu ziren Armenian Artsakhetik, eta ehunka gutxi batzuk baino ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2023-12-28T07:02:47+00:00","og_image":[{"width":740,"height":444,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jes\u00fas Perez de Vi\u00f1aspre Txurruka","Tiempo de lectura":"11 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen","datePublished":"2023-12-28T07:02:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/"},"wordCount":1827,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/","name":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg","datePublished":"2023-12-28T07:02:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/word-image-60438-1.jpeg","width":740,"height":444},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/armeniar-herriaren-kultur-ondarea-arriskuan-artsakhen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan\u00a0Artsakhen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60438","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60438"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60438\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60459,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60438\/revisions\/60459"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60439"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60438"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60438"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60438"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}