{"id":56350,"date":"2023-01-09T10:07:03","date_gmt":"2023-01-09T09:07:03","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=56350"},"modified":"2023-01-09T10:07:03","modified_gmt":"2023-01-09T09:07:03","slug":"aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/","title":{"rendered":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>\u2018<span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Gasteiz 1200, defentsa amaigabea\u2019 duela hamar mende hiriak jasandako setioaren, erresistentziaren eta konkistaren kontaketa ilustratua da. Aritz Ibarra gasteiztarrak plazaratu du, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"eu\">Elkarrizketa: <\/span>Aritz Ibarra (Komikilaria)<\/p>\n<figure id=\"attachment_56351\" aria-describedby=\"caption-attachment-56351\" style=\"width: 532px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-56351\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg\" alt=\"\" width=\"532\" height=\"800\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg 532w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1-200x300.jpg 200w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1-279x420.jpg 279w\" sizes=\"auto, (max-width: 532px) 100vw, 532px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-56351\" class=\"wp-caption-text\">Aritz Ibarra. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)<\/figcaption><\/figure>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Herri konkistatuen historian, okupatzaileen bertsioa gailendu ohi da. Gaztelarenak dira Nafarroako Erresumako mendebaldea konkistatu zueneko agiri gehienak, eta horiexek ematen dute \u00abGasteizen setioaren iraupenaren,\u00a0 gasteiztarrek jasan zuten gosete ikaragarriaren eta haren aurrean Nafarroako erregeak egin zuenaren edo egin ez zuenaren berri\u00bb. Iturri horiek eta beste batzuk baliatuta, gasteiztarrek zazpi eta bederatzi hilabete bitartean eutsi zioten erresistentzia eta Gaztelaren konkista hura ilustratu ditu Aritz Ibarra Agirrezabalek (Gasteiz, 1992) <a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/info\/noticia\/20221217\/un-comic-recrea-la-resistencia-de-la-poblacion-de-gasteiz-a-la-conquista-castellana-de-1200\">\u2018Gasteiz 1200, defentsa amaigabea\u2019 komikian<\/a>, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Nola sortu zen historiako pasarte hori argitaratzeko ideia? Hasieratik komikia egiteko asmoa zenuen?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Martin Ttipia elkarteko kidea naiz. Gasteizko elkarte txiki horrek Nafarroako historia bere osotasunean lantzea du xedea, gertakari hori bereziki. Norabide horretan, 2017an Gasteizko alde zaharrean antzerki erraldoia antolatu zuten elkarteko zenbait kidek, eta komikia nolabait gertakari hori ezagutarazteko bigarren urratsa izan da. Formatu aproposa iruditu zitzaigun, datuz jositako ohiko historia liburuak baino erakargarriagoa. Eta ni marrazkilaria izanda, halako erronka bati aurre egiteko gogotsu nenbilen.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Garai hartako gasteiztarrak omendu beharrean ginen. Denok dakigu historiaren kontakizuna garaileek kontrolatzen dutela, horregatik da horren ezezaguna gaur egun gasteiztar haien balentria. Guri zegokigun egoera iraultzea eta haien jarrera eredugarria ezagutaraztea.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Izenburuko \u00abdefentsa amaigabe\u00bb horrek zer esan nahi du, oraindik ere badirauela defentsa horrek?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Hala da. Garai hartako eta egungo errealitateen arteko ezberdintasunak begi bistakoak badira ere, orduko gasteiztarren erresistentzia euskaldunon biziraupen borroka historikoan kokatzen dugu. Ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere. Zorionez, burujabe izan eta munduko beste herrien pare bizitzeko borondateak oraindik bizirik dirau euskaldunon artean. Horri erreferentzia egiten dio komikiaren izenburuak.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Diozun moduan, historiako pasarte ezezagun samarra da, baita Gasteizen bertan ere. Gainera, ez dago horren gaineko datu askorik\u2026<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Bai, hala da. Gure historiako pasarte askorekin gertatzen den bezala, okupatzaileen bertsioa da iritsi zaigun bakarra. Gaztelarrak dira gertakari horren inguruan argitara atera diren agiri garaikide gehienak. Horiei esker dakigu setioaren gutxi gorabeherako iraupenaren, gasteiztarrek jasan zuten gosete ikaragarriaren eta haren aurrean Nafarroako erregeak egin zuenaren edo egin ez zuenaren berri.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Bestalde, setioaren aurreko azken agiri nafarrei esker dakigu Martin Ttipia izan zela garai hartan Gasteizko tenentea. Hau da, berak kudeatu zuela hiribilduaren defentsa.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Nola dokumentatu zara, edo norekin?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Zorionez, Fernando Sanchez Aranazek eta I\u00f1igo Larramendik bildu dute informazio guztia. Gaiari buruz argitara atera diren agiri guztiak ongi ezagutzen dituzte, eta horrek lasaitasun handia eman dit kontakizuna garatzeko momentuan. Edozein zalantza izan dudanean, beraiei idatzi eta segituan hori argitzeko dokumentu mordoa bidali dizkidate. Normalean, eskatutakoa eta askoz gehiago ere [barrez].<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Kontaketa historikoa da, baina fikzioa ere bai. Zer du gehiago, fikziotik edo gertakari historikotik?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Lehen esan bezala, gertakari horren inguruan dugun informazioa ez da asko. Guk kontakizuna osatzeko argitara atera diren datu guztiak baliatu eta hutsuneak modu zentzudunean bete ditugu. Agiri garaikide horietan, adibidez, gutxi hitz egiten da herri xeheaz, eta guk harengan jarri nahi izan dugu fokua, bera izan baitzen historia horretako benetako protagonista. Ez dakigu zehazki nola bizi izan zuten egoera latz hura; argi dagoena da okupatzaileen lehen erasoaldiak eten zituztela eta gosete ikaragarria jasan zutela nafar gisa jarraitzeko.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Komikiak edo kontakizunak badu abesti bat ere, ezta?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Bai. Garrantzitsua iruditzen zitzaidan kontakizunari soinua jartzea. Komikian kontatzen den gertakaria latza da eta bere gordintasunak irakurlea goibeldu dezake. Gure asmoa kontrakoa da, ordea, gasteiztarren erresistentzia nabarmentzea, irakurlearentzat pizgarria izan dadin, eta abestiaren laguntzarekin ere transmititu nahi izan dugu hori. Kaleko Urdangak taldeari proposamena egin nien eta segituan onartu zuten. Beraiek ere musikaren bidez dihardute euskaldunon historia ezagutarazten, oso txukun gainera. Hekthor folk musikari gasteiztarrak ere abestian parte hartu du. Harrera oso ona izan du abestiak, eta gure mezua zabaltzea lortu duela uste dut.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Zure lehen komikia da. Noiztik marrazten duzu?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Beti gustatu zait marraztea. Umetan marrazki bizidunak ikusi, komikiak irakurri eta marraztu besterik ez nuen egiten. Nerabezaroan, denboraldi luze batez alde batera utzi nuen ohitura hori, umeen kontuak zirelakoan edo. Zorionez, duela urte batzuk berriro ekin nion eta, nire buruari gero eta erronka handiagoak jarriz, trebezia irabazi ahala eta bidean kontziente izan gabe, nire txikitako ametsa bete dut, komiki bat egin dut.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Historiarekiko jakin nahia noiz piztu zitzaizun?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Egiazki, duela bost urtera arte-edo historia niretzat ikastolako irakasgai bat besterik ez zen. Euskal Herriaren gaineko ezagutzan sakondu nahiak eraman nau gure herriaren eta beste guztien historia arakatzera. Gure herriaren eta munduaren egungo egoera ulertzeko ezinbestean iraganera egin behar dugu. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta galdera gehiago sortzen dira. Eta orain amaierarik gabeko ikerketa horretan murgilduta nago.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Komikia egiteko prozesu osoan, zerbait gertatu zaizu bereziki zaila?\u00a0 <\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Informazio bilketaz ez naiz ni arduratu, eta gidoia nahiko bideratuta zegoen hasieratik; beraz, zentzu horretan lasai aritu naiz. Marrazkiei dagokienez, pentsa zitekeen Nafarroako irudi garaikideak aurkitzea izan dela lanik gogorrena, baina ez da hala izan. Iru\u00f1eko Biblia, 1197koa, ilustrazioz ugaria da eta baliagarria izan da herritarren, soldaduen eta erregeen janzkerak marrazteko. Gasteizko hiribildua marrazteko, ordea, Santa Maria Katedrala Fundazioak egindako maketak baliatu ditut. Gutxi asmatu behar izan dut, beraz.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Zailena, zalantzarik gabe, paisaiak eta kokapenak marraztea izan da. Orain arte marrazki solteak egin ditut, pertsona konkretuena. Komiki bat egiteak egoera, perspektiba eta kokapen ezberdin asko marraztera behartzen zaitu, eta zure konfort gunetik ateratzera, ondorioz.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Eta errazena edo, hobeto esanda, nahiz eta erraza ez izan, gustukoena zer izan da?<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Garaiko okupazio militar batek izan zezakeen gordintasuna nire marrazkiekin islatzen ahalegindu naiz. Hori izan da erronka motibagarriena agian. Herri honek jasandako konkistez ari garenean ere, zaila egiten zaigu hauek eragin zuten sufrimendua imajinatzea. Irudi gutxi dago horren inguruan. Eta gertakari hauek era pedagogikoan landu direnean ere, umeengana iristeko asmoz edo, iruditeria asko infantilizatu dela iruditzen zait. Herrien historia, are gehiago herri zapalduona, ez da Walt Disney izan, eta pasarte hau era ezberdin batean kontatu behar zela iruditzen zitzaidan.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Durangon egon da komikia; nolako harrera izan du? Orain Euskal Herri osoan zehar aurkezteko asmoa omen duzue.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Bai. Durangon izan gara, Nabarralderen postuan. Irakurleekiko harremana aurrez aurre bizi nahi nuen eta egunero han egoteko erronka hartu nuen nire gain. Oso pozik nago izandako harrerarekin.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"eu\">Gure asmoa da gertakari hau ezagutaraztea eta euskaldunon oroimen kolektiboan txertatzea. Aurkezpena eskualde guztietara eraman nahi dugu; proposamen politak jaso ditugu dagoeneko. Espero dut laster Ipar Euskal Herrian ere aurkezteko aukera izatea. Badirudi gertakari honekiko jakin-mina piztu dela, gazte askoren artean ere bai, eta kontakizun ofizialean sortutako arrakala hau baliatuko dugu.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"eu\">Naiz<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2018Gasteiz 1200, defentsa amaigabea\u2019 duela hamar mende hiriak jasandako setioaren, erresistentziaren eta konkistaren kontaketa ilustratua da. Aritz Ibarra gasteiztarrak plazaratu du, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elkarrizketa: Aritz Ibarra (Komikilaria) Herri konkistatuen historian, okupatzaileen bertsioa gailendu ohi da. Gaztelarenak dira Nafarroako Erresumako mendebaldea konkistatu zueneko agiri gehienak, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":56351,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-56350","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u2018Gasteiz 1200, defentsa amaigabea\u2019 duela hamar mende hiriak jasandako setioaren, erresistentziaren eta konkistaren kontaketa ilustratua da. Aritz Ibarra gasteiztarrak plazaratu du, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elkarrizketa: Aritz Ibarra (Komikilaria) Herri konkistatuen historian, okupatzaileen bertsioa gailendu ohi da. Gaztelarenak dira Nafarroako Erresumako mendebaldea konkistatu zueneko agiri gehienak, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-01-09T09:07:03+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"532\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"800\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Izaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb\",\"datePublished\":\"2023-01-09T09:07:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/\"},\"wordCount\":1081,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/01\\\/01-1.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/\",\"name\":\"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/01\\\/01-1.jpg\",\"datePublished\":\"2023-01-09T09:07:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/01\\\/01-1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/01\\\/01-1.jpg\",\"width\":532,\"height\":800,\"caption\":\"Aritz Ibarra. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde","og_description":"\u2018Gasteiz 1200, defentsa amaigabea\u2019 duela hamar mende hiriak jasandako setioaren, erresistentziaren eta konkistaren kontaketa ilustratua da. Aritz Ibarra gasteiztarrak plazaratu du, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elkarrizketa: Aritz Ibarra (Komikilaria) Herri konkistatuen historian, okupatzaileen bertsioa gailendu ohi da. Gaztelarenak dira Nafarroako Erresumako mendebaldea konkistatu zueneko agiri gehienak, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2023-01-09T09:07:03+00:00","og_image":[{"width":532,"height":800,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Xabier Izaga","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb","datePublished":"2023-01-09T09:07:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/"},"wordCount":1081,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/","name":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg","datePublished":"2023-01-09T09:07:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/01-1.jpg","width":532,"height":800,"caption":"Aritz Ibarra. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aritz-ibarra-gasteizko-hura-ez-zen-lehen-defentsa-izan-ezta-azkena-ere\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Aritz Ibarra: \u00abGasteizko hura ez zen lehen defentsa izan, ezta azkena ere\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56350","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=56350"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56350\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":56353,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56350\/revisions\/56353"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/56351"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=56350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=56350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=56350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}