{"id":54715,"date":"2022-06-22T11:28:29","date_gmt":"2022-06-22T10:28:29","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=54715"},"modified":"2022-06-22T11:28:29","modified_gmt":"2022-06-22T10:28:29","slug":"euskal-arrantzaleen-arantza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-arrantzaleen-arantza\/","title":{"rendered":"Euskal arrantzaleen arantza"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: left;\"><span style=\"color: #808080;\"><strong>Frantziaren menpe zen bitartean Kanadako Cape Breton uharterat joandako euskaldunak ikertu ditu Ihintza Marguiraultek. Konklusioa: euskaldunak sentitzen ziren, bertzeek ere hala ikusten zituzten eta harreman onak zituzten autoktonoekin.<\/strong><\/span><\/p>\n<figure id=\"attachment_54716\" aria-describedby=\"caption-attachment-54716\" style=\"width: 768px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-54716\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/1-1.jpg\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"461\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/1-1.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/1-1-300x180.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/1-1-696x418.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/1-1-700x420.jpg 700w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-54716\" class=\"wp-caption-text\">Louisbourgoko gotorlekua berreraiki zuten Galestik lan bila joan ziren etorkinek. Berreraikuntzarako ikerlariak bidali zituzten informazio bila Kanadarat, Frantziarat eta Ingalaterrarat. Handik \u00abkartatxoetan\u00bb bidalitako informazio trinkotua izan da Marguiraulten datu base nagusia IHINTZA MARGUIRAULT ARROSAGARAI<\/figcaption><\/figure>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Lapurditik 1713 eta 1758 bitartean Cape Breton uharterat (Kanada) abiatutako euskaldunek ez dute den mendreneko interes arkeologikorik. Frantsesak ziren, eta kontent frantses izateaz. Ustezko hipotesi horiek kolera piztu zioten Ihintza Marguirault Arrosagarairi (Ziburu, Lapurdi, 1988). Horiek eta baita ere, itzulpengintza ikasi ondoren bi urtez lan bila ibili, eta erantzun ziotelarik diploma gehiegi zuela. Diploma soberakinek eragin zioten frustrazioa asertiboki errezibitu du bere baitan, eta erabaki du tesi batez ematea errefera: San Laurendi golkoan (Kanada) euskaldunek zer-nolako progresioa izan duten espazioan eta denboran. Deliberatu zuen artxiboetan murgiltzea erakusteko garai hartan Lapurdiko kostatik abiatzen ziren ontzietakoak ez zirela frantsesak, euskaldunak baizik.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Horiek hola, Marguiraultek sei urte luze iragan ditu Montrealgo Unibertsitatean (Kanada), hiru aldiz egona da Cape Breton irlan, mikmak doi bat ikasi du, eta hango artxibategian gatibatu du bere burua arrapostuek libratu arte.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Bilaketa lan kolosalaren berri emateko gomita jaso du, Danimarkarat, NACS (Kanadar Ikerketen Iparraldeko Elkartea) nazioarteko kolokioaren 13. aldiaren karietara, heldu den agorrilaren 10etik 12ra.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Argitu du tesia ez duela bere buruarendako egiten, baizik eta Euskal Herriarendako: \u00abArbasoekiko zorra dudalako egiten dut, dena lapurtua izan baitzaie: historiatik arrunt ezabatuak izan baitira, nahiz eta sekulako aurkikuntzak egin dituzten\u00bb. Balea gantza ontzian bertan nola urtu asmatu zuen Sopite kapitainak, hori frantsesek aldarrikatzen duten aurkikuntza dela eman du adibide gisa. \u00abEuskal Herriari ekartzen diodan harri ttipia da lan hau. Desagerrarazi zituzten arbaso haiei, manera batez, berriz bizitzeko eskubidea emateko\u00bb.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">45 urteko aldi hartaz edirendakotik atera du konklusioa: \u00abEuskalduna ez zen frantsesa, ez zen haiekin bizi, Louisbourg hiriburuan salbu, salerosketan zebiltzan burges guziak nahasten baitziren\u00bb. Alta, Marguiraultek ez du batere tirriarik goi mailako kasta horretaz, nahiago baitu \u00abjende ttikia\u00bb ikertu, \u00abeguneroko bizia sortzen duen hori\u00bb. Hala, hiriburutik kanpo bizi ziren euskaldun gehiengo hori izan du ikerketa gaia: \u00abGehienak ez ziren frantsesak. Beren legeak egiten zituzten, elkarren artean konpontzen ziren, aski autonomikoki. Frantses legedipean baziren ere, euskaldunak ziren nortasunez, hizkuntzaz eta izatez. Frantsesek ere ez zituzten frantses gisa ikusten, argi eta garbi\u00bb.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Baieztapenak ez dituzte usteek eraiki, ikerketa zientifiko luzeak baizik: \u00abArtxiboetan euskaldunak ez dituzte behin ere frantsesak deitzen, <\/span><span style=\"font-size: medium;\"><i>basque de nation<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium;\">, <\/span><span style=\"font-size: medium;\"><i>de la nation des basques<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium;\">, <\/span><span style=\"font-size: medium;\"><i>venant de Basquerie<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium;\">. Garai hartan gaur egun baino gehiago existitzen ziren euskaldun gisa, eta abertzaleagoak ziren orain baino\u00bb.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><b>Mana zalea, jainko<\/b><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Alta, gaiaren hautaketan bertan Brad Loewen tesi zuzendariak ez zuen uste Marguiraultek deus interesgarririk atzemanen zuenik Cape Bretongo artxibategian 1713 eta 1758 bitarteko garaiaz, hots, irla Frantziaren menpe zenekoaz. Baina, usteak erdi ustel, arratsalde bakarrean jadanik sei euskal izen ediren zituen. Irriz oroitu du paper haietan atzeman zuen lehenetariko euskaldunaz: \u00abFagoaga andereak besteak baino ozenago oihu egin zuen hildako baten galtzerdiak lortzeko!\u00bb.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Utrechteko Itunetik landa, Frantziak Ternua galdu zuen, ingelesek berreskuratu baitzuten; ondorioz, Cape Bretonen kontzentratu zituen bere arrantzak 45 urtez, hor baitzen arrantza gune hoberena Ternuaren ondotik. Eta Lapurditik abiatu txalupak Frantziaren menpekoak zirenez geroztik, haiek ere tokiz aldatu behar izan zuten beren betiko arrantza gunea: \u00abEuskaldunak ez ziren batere kontent handik joan behar izateaz; artxiboetan ikusi dut hori. Erraten zuten hori frantsesen arazoa zela, ez beraiena; baina aukerarik ez zuten izan. Horregatik, euskaldunak ez ziren batere kontent frantses izateaz. Betidanik Ternuara zihoazela zioten, bakailaoaren arrantza gune hoberenak han baitzeuden. Balea ez, bakailaoa baitzen arrantza nagusia\u00bb. 1758ko gerlan, Frantziak berriz galdu zuen Ingalaterraren kontra, aldi hartan Cape Bretonen arrantzatzeko eskubidea ere galdu zuten euskaldunek.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><b>Sua etxeko hautsez itzal<\/b><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Euskaldunen artekotasuna islatu diote artxiboek. Jakin behar dena da garai hartan Cape Bretongo bigarren populua zela euskaldunena, frantsesen ondotik. Adibide hau ekarri du gogorat Marguiraultek: euskalduna zen emaztea zafratzen zuen Migdalen izeneko bat harrapatu zuten bertze euskaldunek, plazaren erdian sokaz estekatu eta zanpaldi bat eman zioten.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Ondotik, Louisbourgerat igorri zuten postaz, ohar batekin: han atxiki zezatela. Bizirik jalgi zen hartatik, eta hiriburuan kexaka hasi zen nazio kideek eman zioten zafraldiaz, baina isiltzeko manua zen ukan zuen arrapostua.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">\u00abIruditzen zait bazela isilpeko itun bat frantsesen eta euskaldunen artean: frantsesak agintean baziren ere, bakearen izenean, ez zirela euskaldunen istorioetan sartzen\u00bb. Akort eta aparte.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Bertze gertakari bat gogora ekarri du: hiru euskal ontziren dokumentazioa egiaztatzera joan zitzaizkien frantsesak. Bik bazuten; hirugarrenak, alta, ez.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Euskal tripulazioa ontzitik at zegoen, kapitaina eta mutila izan ezik. Kapitaina kexatu zen, eta preso sartu zuten. Marinelak itzultzean, irriz lehertu ziren erranez ez zutela kapitainaren beharrik eta atxiki zezatela.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Giroa berotu ahala, euskaldunak kexatu eta frantsesak ihesi abiatu ziren. Bertze bi ontzietako euskaldunekin batera, frantsesak harrapatu zituzten eta kapitaina libratu. Negoziatzaile batzuei esker, utzi zituzten libre.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Marguiraultek leitu ditu frantsesek beraien erregeari igorritako gutunak: gertakari hartaz pleini, baina, gainera, euskaldunek mikmakei erran zieten frantsesen arnorik ez gehiago erosteko, pozoia baitzen.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Marguirault dago ez ote zuen euskara jakiteak mailaz goratzen laguntzen, bigarren lengoaia baitzen islan.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Artxiboetan agertu zaion epaiketa du gogoan: euskaldun batek bertze hiru erail eta bi zauritu zituen. Epaiketa osoa euskaraz izan zen, eta Jean Labordek erran zuen itzulpenak gaizki eginak izan zirela, dena berregin behar zela. Prokuradore hori itzultzaile eta idazkari gisa ailegatu zen irlarat.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\">Artxibategiko \u00abkartatxoak\u00bb izan ditu ikertzaileak makulu. Louisbourgeko gotorlekua berreraikitzeko artxiboen beharra izan zuten, eta, ikertzaileak igorri zituzten Kanadarat, Ingalaterrarat eta Frantziarat. \u00abKartatxo horiek dira artxibo horietan ibili zirenek bildu zuten Louisbourgi lotutako informazio guzia, trinkotua eta laburtua\u00bb, azaldu du Marguiraultek.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\">Euskaldunak bezalaxe, Cape Bretonen ere bazen populu kolonizaturik: mikmakak. <\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\"><i>Justin Harriet<\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\"> komikian (Erein, 2015) Francisco Fructuoso eta Gregorio Muro <\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\"><i>Harriet-<\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\">ek ezinago argikiago erakutsi dute euskaldunek eta mikmakek nolako harremanak izan zituzten. Tesiak harrapatzen duen garaia baino mende bat lehenago kokatua bada ere, Marguiraultek aitortu dio egiazkotasuna bi populuen arteko harremanari dagokionez: \u00abKomikia fidela zaio historiari, badakigu euskaldunek ukan zituztela harremanak talde autoktono ezberdinekin, eta kasik denekin onak. Inuitekin salbu: ertainak, baina haiekin kasik nehork ez zuen harreman onik. Euskaldunak bakarrak izan dira errespetuzkoak ukaitea\u00bb. Herria utzi eta lurraren bertze muturreraino joatearen helburua arrantza zen, eta arrantza zen ere autoktonoekin zuten harremanen funtsa. \u00abEuskaldunek izan zituzten harreman komertzial sendoenak mikmak populuarekin izan ziren, pidgina sortzeraino. Badira hitz batzuk mikmak hizkuntzan euskaratik heldu direnak: adibidez, <\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\"><i>elegewit<\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\">, errege. Balitzateke ikerketa interesgarria egiteko: euskarak ba ote duenez mikmaketik datorren hitzik\u00bb.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-family: Times, serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><span style=\"font-size: medium;\"><span lang=\"en-US\">Euskaldunek mikmakei ematen zizkieten kobrea, txalupak, sagarnoa, bixkotxak, armak&#8230; Eta mikmakek trukean hartzen zizkieten larruak eta perlak. Marguiraultek oroitarazi du: \u00abEuskaldunak biziki onak ziren txalupagintzan. Hara joan, eta ur pean uzten zituzten ondoko sasoirako. Baina mikmakak uretik atera, eta erabiltzen hasi ziren. Tratu bat egin zuten, beraz, haiei erakatsiz nola eraiki. Bi populu kolonizaturen arteko tratua zen azken batean. Bazen elkarlan bat, elkarrekin ari ziren lanean, ez bakarrik arrantzan, baizik eta geroko lanetan ere, arrainak husten eta\u00bb. Harremanaren sakonak eramanarazi zituen mikmakak Euskal Herrirat, behin baino gehiagotan gainera; Messamouet mikmaken buruzagia Baionako M. de Grandmont gobernadorearen etxeko ohorezko gomita izan baitzen hilabete batez bederen, 1580ko hamarkada hasieran. Marguiraultek erantsi du Peter Bakker linguista handiak aipatu izan duela badela zurrumurru bat zeinak baitio bi ontzi oso bete mikmak jin zirela Zibururat bizpahiru hilabete pasatzera.<\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"es-ES\">Berria<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Frantziaren menpe zen bitartean Kanadako Cape Breton uharterat joandako euskaldunak ikertu ditu Ihintza Marguiraultek. Konklusioa: euskaldunak sentitzen ziren, bertzeek ere hala ikusten zituzten eta harreman onak zituzten autoktonoekin. Lapurditik 1713 eta 1758 bitartean Cape Breton uharterat (Kanada) abiatutako euskaldunek ez dute den mendreneko interes arkeologikorik. Frantsesak ziren, eta kontent frantses izateaz. Ustezko hipotesi horiek kolera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":48211,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-54715","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Frantziaren menpe zen bitartean Kanadako Cape Breton uharterat joandako euskaldunak ikertu ditu Ihintza Marguiraultek. Konklusioa: euskaldunak sentitzen ziren, bertzeek ere hala ikusten zituzten eta harreman onak zituzten autoktonoekin. Lapurditik 1713 eta 1758 bitartean Cape Breton uharterat (Kanada) abiatutako euskaldunek ez dute den mendreneko interes arkeologikorik. Frantsesak ziren, eta kontent frantses izateaz. Ustezko hipotesi horiek kolera [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2022-06-22T10:28:29+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ainize Madariaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Euskal arrantzaleen arantza\",\"datePublished\":\"2022-06-22T10:28:29+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/\"},\"wordCount\":1175,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/\",\"name\":\"Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"datePublished\":\"2022-06-22T10:28:29+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-arrantzaleen-arantza\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskal arrantzaleen arantza\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde","og_description":"Frantziaren menpe zen bitartean Kanadako Cape Breton uharterat joandako euskaldunak ikertu ditu Ihintza Marguiraultek. Konklusioa: euskaldunak sentitzen ziren, bertzeek ere hala ikusten zituzten eta harreman onak zituzten autoktonoekin. Lapurditik 1713 eta 1758 bitartean Cape Breton uharterat (Kanada) abiatutako euskaldunek ez dute den mendreneko interes arkeologikorik. Frantsesak ziren, eta kontent frantses izateaz. Ustezko hipotesi horiek kolera [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2022-06-22T10:28:29+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ainize Madariaga","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Euskal arrantzaleen arantza","datePublished":"2022-06-22T10:28:29+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/"},"wordCount":1175,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/","name":"Euskal arrantzaleen arantza - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","datePublished":"2022-06-22T10:28:29+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-arrantzaleen-arantza\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskal arrantzaleen arantza"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54715","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=54715"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54715\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":54718,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54715\/revisions\/54718"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/48211"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54715"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54715"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54715"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}