{"id":54363,"date":"2022-05-26T17:21:58","date_gmt":"2022-05-26T16:21:58","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=54363"},"modified":"2022-05-26T17:21:58","modified_gmt":"2022-05-26T16:21:58","slug":"sua-dela-zio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/sua-dela-zio\/","title":{"rendered":"Sua dela zio"},"content":{"rendered":"<p><strong>Asisko Urmeneta<\/strong><\/p>\n<p>Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, metodologia enpirikoa aplikatuz. Ikertzaile serioren batek agerian utzi beharko du kontakizun horren barregarritasuna, baina, bien bitartean, hona hemen oinarrizko kronografia historikoa, gure hipotesiaren froga: zio politikoek eraiki zuten sorginkeriaren alibia, eta zio politikoek eraitsi.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1513.<\/b> Inkisizioa ezarri du Fernando katolikoak Nafarroa okupatu berritan. Urte hartakoa da Julius II.aren bulda: \u00abJoan eta Katalina, behinola Nafarroako errege-erreginak izandakoak, Satanen ministro berri bilakatu dira\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1516.<\/b> Nafarroa gibel askatzeko bigarren kanpainaren porrota. Inkisizioa da arduratu ondorengo errepresioaz: \u00abInkisidoreek jaso bezate informazioa jende horiez, zeintzuk entseatu baitira Nafarroa ematen Joan Albretekoari\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1521.<\/b> Erresuma liberatua: askatzaileek Inkisizio-jauregiari eraso diote, eta funtzionarioak Ebrora bota. Noaingo batailaren biharamunean, Ofizio Santua da arduratu oldartuen errepresioaz (eta emakumeen gauzifikazioaz): \u00abEzar zigorra iheslarien emazteei. Hala, bertan daudenei justizia hobeki erakuts, eta ez daudenek, arrazoi gehiago eduki dezaten etxera itzultzeko\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1522.<\/b> Amaiurko bataila. Sumario anitz errebelioaz: \u00abPertsuasio diabolikoak mugiturik, Berorren Maiestatea desobeditzeko asmo sendoaz\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1525.<\/b> Tribunal sekularrak (presidentea eta bi epaile espainiar, hiru epaile beaumontar) sekta satanikoa atzeman du lehendikotz, eta garbitzeari ekin dio \u00abaurkitu dituen sorgin gizakumeak eta emakumeak oro\u00bb. Urte horrexetan, Izabako erretoreak (zeina leiala baita, Nafarroako kleroaren gehiengo nagusiaren antzera) ohartarazi du: \u00abEz ezazue sinets sorginik badenik, ez baitago! Ez emakumezkorik, ez gizonezkorik!\u00bb. Urte batez bai, eta ondokoan ere bai, sarekadek sarekadei mendialde guztian. Izan ere, \u00absekta satanikoaren asmakuntzak ahalbidetzen dio absolutismoari bere muga- eskualdeen garbiketa\u00bb (Sophie Houdard). Bestalde, Diarmaid MacCulloch-ek bi giltza eman dizkigu atergabeko jazarpen hartaz: \u00abProzesatuak buruzagi nabarmenak izaten ziren, otzanenak ez baziren ere\u00bb. Baieztapen horretan bat datoz ordu hartako ehiztari inplakableenak: Sabbatean [Akelarre hitza Logro\u00f1oko inkisidoreek asmatua da] elkartzen omen ziren Lapurdiko \u00abjaun eta andere handiak eta beste jende aberats eta puxantak\u00bb (De Lancre). \u00abAkusatuak izaten ari dira Nafarroako jende ospetsuenak eta nobleenak\u00bb (Salazar). Bortxaz inposatzen ari den Ordena Berriari erresistentzia zegion lidergoa ordeztu beharra zen. MacCullochek bigarren gakoa: \u00abSorgin-ehizaren intzidentzia nagusia izan zen herri jakin batzuetan, zeintzuetan sistema biziki efikazak garatuak baitzituzten diziplina judizialean\u00bb. Euskal Zuzenbidearen arabera, akusatuak jakin behar du nor duen salatzailea, zein akusazioa, bere buruaren defentsa abokatuarekin prestatzeko. Berme prozesal soberaxe tiraniaren joko-arauarentzat: \u00abEzein erresuma kristauk ez dauka, eta gizalegez ez dezake eduki ere, ez forurik ez libertaterik heretikoen alde\u00bb (errege-erregina katolikoak, 1486). Eta horra hor Sekta Satanikoaren birtualtasuna: \u00abAkusatuak ez du abokatuaz kezkatu beharrik, zeren fede aferetan prozedurak behar baitu sinplea, antzespenik gabea\u00bb (Pe\u00f1a, 1578). \u00abKrimen hauek tratatu behar dira ezohiko prozeduraz, behatu gabe ez ordena juridikoari, ez eta usadioko legeari ere\u00bb (De Lancre, 1614).<\/p>\n<p>Kronologian aurrera egin aitzin: Nafarroa okupatuan milaka prozesu irekitzen ari diren bitartean, Nafarroa librean, hau da, Donapaleu hiriburu daukan erresuma subirano gutxiagotuan, ez da sorginkeria-kasu bakar bat ere eman; hots, Euskal Herrian ez da sorgin-ehiza ulertzen ahal okupazio-logikatik at.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1609.<\/b> Maila goreneko kontaktuak Ainhoan, frantziar epaileen eta espainiar inkisidoreen artean. Tokiko jaunkilot batzuk dituzte anfitrioi, euren arerio politikoak erditik kentzeko grinatuak: \u00abZerrendan zeudenak, Urtubiako jaunaren etsaiak ziren\u00bb, Iru\u00f1eko apezpikuak errana.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1610.<\/b> Parisen garbitu dute Henrike III.a; erreginak (bezperan koroatua, kasualki) desegin du Estatu Kontseilua, eta berria eratu. [Marie Medici florentziar bankarien alaba da, papista, eta espainiarren aldekoa Italiako gerletan]. Kontseilu berriak eginkizun nagusia du Espainiarekin bakea sinatzea. Orduantxe desagertu euskal sorginak! Felipe III.ak geopolitika berria markatu du, eta ez da Logro\u00f1ora hurbildu, ospatzear duten hondar autodafera.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1611.<\/b> Eta zer egin 5.000 kausa irekiez? Grazia-ediktua eskaini, zeinaren bidez absoluzioa ematen baitzaio torturapean eginiko deklarazioan atzera egin nahi zuen orori. [Ordura arte erretraktatze hutsak herio-zigorra zekarren]. Garai berrien igarle, Venegas apezpikuak ebatzi du denek zekiten hura: \u00abZaharrenek ere ez dakite zer den sorgin izatea, ezta zer den akelarrea ere\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1614.<\/b> Herritar zenbaitzuek ez dute askietsi barkazioa, eta damu-domaien eske hasi zaizkie inkisidoreei. Inkisizio Supremoa ez da uzkurtu, eta isiltasun-ediktua du dekretatu: \u00abSekretua atxik biz Ofizio Santuak ezarririko gaztigu eta punizio kasuetan, eta hala kunpli dadila, edo, bestela, salatzailearen inobedientzia eta transgresioa zigortuak dirate zuzenbidearen araberako laztasun guztiaz\u00bb.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1615.<\/b> Bi inperio amorostuek ezteiak eszenifikatu dituzte, gurean. Arnegin sinatu dute: \u00abHerio-zigorra ezarriko zaio Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beherearen arteko mugalerroaren markatzeko ezarriak izan diren zedarriak etzanarazten, kentzen, hausten edo mugitzen dituenari\u00bb. Eta Pausun, printzesa nerabe bi elkarri trukatu.<\/p>\n<p><b>&#8211; 1616.<\/b> Felipe Espainiakoak eta Marie Frantziakoak, bakoitzak bere aldetik, predikari tropak igorri dituzte euskal mendietara, segida eman diezaioten herritar zifrituen burmuin-garbiketari. Eta, sorgin-ehiza ordu hartan bukatu baldin bada ere, Inkisizioak jarraitu du, espainiar ministerio den ber, \u00abezen Ofizio Santuko tribunalek ongi loturik atxiki baitituzte, eta atxikitzen, Berorren Maiestatearen erresumak\u00bb (Medina inkisidorea, 1655).<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asisko Urmeneta Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, metodologia enpirikoa aplikatuz. Ikertzaile serioren batek agerian utzi beharko du kontakizun horren barregarritasuna, baina, bien [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":39559,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-54363","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Sua dela zio - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Sua dela zio - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Asisko Urmeneta Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, metodologia enpirikoa aplikatuz. Ikertzaile serioren batek agerian utzi beharko du kontakizun horren barregarritasuna, baina, bien [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2022-05-26T16:21:58+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Asisko Urmeneta\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"headline\":\"Sua dela zio\",\"datePublished\":\"2022-05-26T16:21:58+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/\"},\"wordCount\":757,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/05\\\/ASISKO-URMENETA.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/\",\"name\":\"Sua dela zio - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/05\\\/ASISKO-URMENETA.jpg\",\"datePublished\":\"2022-05-26T16:21:58+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/05\\\/ASISKO-URMENETA.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/05\\\/ASISKO-URMENETA.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/sua-dela-zio\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Sua dela zio\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/miren\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Sua dela zio - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Sua dela zio - Nabarralde","og_description":"Asisko Urmeneta Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, metodologia enpirikoa aplikatuz. Ikertzaile serioren batek agerian utzi beharko du kontakizun horren barregarritasuna, baina, bien [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2022-05-26T16:21:58+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Asisko Urmeneta","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"headline":"Sua dela zio","datePublished":"2022-05-26T16:21:58+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/"},"wordCount":757,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/","name":"Sua dela zio - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg","datePublished":"2022-05-26T16:21:58+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/ASISKO-URMENETA.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/sua-dela-zio\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Sua dela zio"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/a0f064c4a38aaef1b58b785c1d4579f0","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/8d15af820acecdf93dd9ef2186326ae16943d999ac2e9ee425420f5b54544c99?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/miren\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54363","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=54363"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54363\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":54365,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54363\/revisions\/54365"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39559"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54363"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54363"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54363"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}