{"id":53022,"date":"2022-01-13T13:19:15","date_gmt":"2022-01-13T12:19:15","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=53022"},"modified":"2022-01-13T13:19:15","modified_gmt":"2022-01-13T12:19:15","slug":"hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/","title":{"rendered":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian"},"content":{"rendered":"<p>Kolera gaixotasun infekzioso oso kutsakorra da, bakterio (Vibrio cholerae) batek eragiten duena eta kutsatutako uraren (eta elikagaien)\u00a0 bidez transmititzen dena. Tokiko epidemiak ehunka urtez egon ziren Asian kantonatuta, baina XIX. mendean pandemia bihurtu ziren. Lehen pandemia (1817-1824) Indian hasi zen eta ondoko herrialdeetara, Asia Txikira eta Ekialdeko Afrikara zabaldu zen. Bigarren pandemia (1826-1837) Mekatik Egiptora igaro zen eta ondoren Errusiara. 1830eko azaroko altxamendu poloniarra erreprimitzeko Varsoviara joandako tropa errusiarrek Poloniara eraman zuten gaixotasuna eta, ondorioz, Erdialdeko Europara.<\/p>\n<p>1831ko abuztuaren amaieran izurriteak Europa inbaditu zuen. Guztira, 40.000 pertsona baino gehiago (13 milioi biztanle inguru) hil ziren Prusian olatu pandemiko honetan. Berlinen, 1831ko abuztuaren eta 1832ko urtarrilaren artean, 1.426 berlindar hil ziren; horien artean, Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofoa (1831ko azaroaren 14an). 1832ko otsailean Frantziara iritsi eta bertan 100.000 pertsona hil ziren, horietatik 20.000 Parisen. Kolerak \u00a0Ingalaterra ere inbaditu zuen, London hirian 800 hildako utziz.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53023\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png\" alt=\"\" width=\"750\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png 750w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01-300x174.png 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01-696x403.png 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01-726x420.png 726w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/p>\n<p><strong><em><u>Kolera pandemia Berlinen<\/u><\/em><\/strong><\/p>\n<ol start=\"1831\">\n<li>urtearen hasieran Polonian gaixotasuna deklaratu ondoren, urte horretako udaberrian Prusian neurriak hartu ziren gaixotasuna mendebalderantz heda ez zedin. Garai hartan, medikuntza babesik gabe zegoen izurriaren aurrean, eta ez zegoen jakiterik patogeno bakterianoek uraren bidez nagusiki gaixotasuna transmititzen zutela. Medikuak gaixotasunaren etorrera geldiarazten eta saihesten saiatu ziren, mugak hertsiki itxiz (osasun-lokarriak) eta berrogeialdi-neurriak ezarriz. Prusiako ekialdeko mugan, Itsaso Baltikotik Austriako mugaraino, kordoi mediku bat ezarri zen. Leku gutxi batzuetan bakarrik zeharkatu ahal izan zen muga berrogeialdiko egun batzuk igaro ondoren. Koleraren aurka hartutako neurriak alferrikakoak izan ziren. Kolerak sendagileak aztoratu zituen, ezin baitzuten argitu nola transmititzen zen. Alferrikako metodo terapeutikoek, hala nola kloro gaseosoarekin ihinztatzeak edo odolusteak, aukera handiagoa zuten gaixoa kaltetzeko, hobetzeko baino. Bestalde, sendagileek dieta arin eta bizimodu moral bat gomendatu zuten. Emaitza sendagarririk lortu ez zutenez, Zurrumurruak zabaldu ziren sendagileei leporatuz gobernuaren eskariz pobreak pozoitzea.<\/li>\n<\/ol>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53025\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN02.png\" alt=\"\" width=\"716\" height=\"425\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN02.png 716w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN02-300x178.png 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN02-696x413.png 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN02-708x420.png 708w\" sizes=\"auto, (max-width: 716px) 100vw, 716px\" \/><\/p>\n<p>XIX. mendearen lehen erdian, pobrezia eta gosea orokortuta zeuden Alemanian (pauperismoa). Pauperismo garaiko baldintza higieniko katastrofikoetan, izurria bereziki pobreen artean hedatu zen. Koleraren bakterioa putzu septikoetara iritsi zen gaixoen libraketetatik eta handik edateko uretara. Berlinen, gizarte-egoera ahuleko familiak sarritan apartamentu txikietan bizi ziren pilatuta. Herri-letrinen erabilerak, kutsatutako elikagaien zirkulazioak eta ur kutsatuarekin garbitzeak infektatutako pertsonen kopurua azkar handitzea eragin zuten. Klase pobreak, bereziki, ezarritako kolera-ospitaleez mesfidati zirenez, gaixoei familiakoek edo bizilagunek eman zieten arreta, eta horrek gaixotasuna gehiago zabaltzea ekarri zuen. Oro har, gaixotasunarekiko beldurrak tentsio sozialak sortu zituen: lurjabeak beren jauregietan isolatu ziren, eta herritar aberatsek beren landetxeetara ihes egin zuten, beste pertsonekin inolako kontakturik izan ez zezaten.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53027\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN03.png\" alt=\"\" width=\"692\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN03.png 692w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN03-300x231.png 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN03-545x420.png 545w\" sizes=\"auto, (max-width: 692px) 100vw, 692px\" \/><\/p>\n<p>Berlin hirian, izurriteak merkataritzan eta ekonomian eragin larria izan zuen, dirua ere karearekin garbitu behar zen, transmisio bide bat izan zitekeela uste baitzen. Bestalde, ehorzleak, oihal ziratu beltzez behar bezala bildurik, hirian zehar zebiltzan hildakoen hilkutxak zeramatzatela. Koleraren ondorioz hildakoek ez zuten hileta zintzo eta zuzenik izan. Halako moldez non duintasunik gabeko hobi komunetan lurperatu baitzituzten gauez, bakarrik, ez dolu-komunitateren ez kanpai-hotsaren laguntzarik, ezta hildakoa lurperatzen zuten lekuaren identifikaziorik ere. Hildakoaren aurpegia eta burua olana lodi batez estali behar ziren, aurrez kresal, gatz eta azido sulfuriko nahasketa batean blaitua; eta azkenean, ikatzez betetako hilkutxa putzu ahalik eta sakonenera jaitsi behar zen.<\/p>\n<p>Kolera izan zen garaiko gaixotasun beldurgarria. Izurrite berri bat zen, beldurgarria, jendea gaur koronabirusak baino gehiago izutu zuena, eta Prusiako estatuak gaur koronabirusaren aurka hartu diren neurriak baino askoz zorrotzagoak ezartzea eragin zuena. Prusiako erregimenak, teorian, kristaua, errukiorra eta urrikalkorra, pandemia honen aurrean neurri kementsuak, gogorrak eta, batzuetan, gupidagabeak hartu zituen. Estatu anonimo eta hotzeko makineriak efizientzia hutsa besterik ez zuen interesatzen. Elizaren bedeinkapenik gabeko hilerri berezietan egindako gaueko ehorzketek ezinegon sakona eragin zuten herritarrengan. Hain zuzen ere, tratu lotsagarri eta errespetugabe hori izan zen 1831n Prusiaren ekialdeko aldeetan istiluak eta matxinadak piztu zituena. Berlingo lehen kolera-hilerria, presaka eraikia, presio publikoaren pean bakarrik sagaratu zen. Hala ere, lurperatze anonimoaren prozedura hobi komun batean eta hileta-laguntzarik gabe mantendu zen. Ondorioz, familia asko kolera kasuak ezkutatzen edo heriotzaren beste arrazoi batzuk azaltzen saiatu ziren.<\/p>\n<figure id=\"attachment_53029\" aria-describedby=\"caption-attachment-53029\" style=\"width: 590px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-53029\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN04.jpg\" alt=\"\" width=\"590\" height=\"411\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN04.jpg 590w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN04-300x209.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN04-100x70.jpg 100w\" sizes=\"auto, (max-width: 590px) 100vw, 590px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-53029\" class=\"wp-caption-text\">Cholera-Epidemie in Hamburg &#8211; Die Saerge muessen in Massengraebern beigesetzt werden<br \/>Holzstich nach einer Zeichnung von Krueger, 1892<\/figcaption><\/figure>\n<p>Hobi komunetako ehorzketak<\/p>\n<p><strong><em><u>Hegelen heriotza eta hileta<\/u><\/em><\/strong><\/p>\n<p>Hegelen heriotza ezustean harrapatu zituen denak. Hegel, une hartan, ospearen gailurrean zegoen, unibertsitateko irakasle eta filosofo gisa unerik onenean. Garaiko kritikariek honelako epitetoak eskaintzen zizkioten, \u201cbere garaiko lehen pentsalaria\u201d, \u201cAristoteles berria\u201d, \u201cpentsamenduaren erresumako erregea\u201d, \u201clehen mailako izarra\u201d, etab.<\/p>\n<p>Pentsamenduaren historian beti daude une zoriontsuak paradigma berri bat sortzen denean, hizkuntza berri batean bitxia eta ohiz kanpokoa den zerbait, ulertzen zaila dena baina, aldi berean, hunkigarria dena. Halako gertaerek, heldu eta mamitzeko, hiri handi bat eta entzuleria interesatu eta hartzaile bat eskatzen dute. Hegelek biak Berlinen zituen. Gainera, epistemologiaren eta Ilustrazioaren oinarriek pentsalari alemaniar askorengan osatzen zuten pentsamenduaren egitura. Beraz, Hegelen ideiek eremu emankorra aurkitu zuten, eta bere pentsamenduak Unibertsitatean ematen zituen hitzaldien bidez hedatu ziren. Bere klaseak jendetsuak ziren eta ikasle-lantaldeak eratzen ziren, maisuaren pentsamenduak eztabaidatzeko. Hitz gutxitan: Hegel modan zegoen Berlinen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53031\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN05.jpg\" alt=\"\" width=\"670\" height=\"480\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN05.jpg 670w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN05-300x215.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN05-586x420.jpg 586w\" sizes=\"auto, (max-width: 670px) 100vw, 670px\" \/><\/p>\n<p>Hegel Berlinen hil zenean (1831-11-14an), kolerak hiria suntsitu zuen (1.426 berlindar hilda). Baina Hegel kolera izurritearen ondorioz hil zen? Sendagileen txostenen arabera, Hegelen gorputzak kolerak eragindako heriotzaren zantzu guztiak zituen: \u201caurpegia, eskuak eta oinak urdin izoztu batenak ziren\u201d. Baina, beste alde batetik, bere emazte Marie von Tucherrek esan zuen Hegel urdaileko minak jota hil zela. Hegelen lagunek bertsio hau onartu zuten Marie von Tucherrenganako begikotasunagatik. Hala ere, polemika honen atzean Hegelen emazteak onartu ezin zuen errealitate bat zegoen. Kolerak hildakoen hiletak, legenardunenak bezala, gauez egiten ziren, zeremoniarik gabe, haientzat gordetako hilerri bateko kare biziz tratatutako hobi komun batean lurperaturik. Marie Von Tucherrek, ehorzketa aukera honen aurrean, lotsa eta bidegabekeria sentsazioa zuen, eta gobernuari bere senarrak hobiratze normala izatea eskatu zion.<\/p>\n<p>Prusiako gobernua, mediku txostenetan oinarriturik, aski ziur zegoen kolera zela filosofoaren heriotzaren kausa. Hegel, beraz, kolerak hildako gainerakoak bezala lurperatu beharko lukete. Baina Prusiako egoera politikoa tentsio handikoa zen eta, gainera, izurriteak eragindako gatazka sozialek nabarmen larriagotzen zuten. Hegel pertsonaia eztabaidagarria zen, gobernuarentzat ez oso atsegina; ikasleek, aldiz, filosofoa asko miresten eta maite zuten. Beraz, istilu-arriskua handia zen, Hegelen miresle ziren ikasleak gobernuaren eta erregearen aurka baitzeuden. Hartu beharreko erabakia ez zen erraza, egoera konplexu horretan hainbat faktore tartekatzen baitziren:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53033\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"489\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06.jpg 1024w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06-300x143.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06-768x367.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06-696x332.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN06-880x420.jpg 880w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/p>\n<p>Hegel, bere ikasleen aurrean historiaren filosofia irakasten<\/p>\n<p>1-<strong><em><u>Hegelek Unibertsitatearekin eta Prusiako Monarkiaren gobernuarekin zituen harremanak tirabiratsuak ziren<\/u><\/em><\/strong>. Ezin esan erabat txarrak zirenik, baina egia zen Hegelen ideiak gaizki hartuak zirela Erregearen Gortean eta stablishman akademikoan. Hegelek bere \u201cZuzenbidearen Filosofian\u201d (1821) prusiar erreformatzaile liberal eta aurrerakoiek ezarri beharko luketen estatu mota deskribatzen du. Baina Federiko Gilermo III.a erregearen eta bere segizio erreakzionarioaren iritziz, Hegelen filosofia politikoa, konstituzionalismoari, eztabaida parlamentario publikoari, hauteskunde libreei eta funtzio publiko indartsu bati babesa emanez, 1789ko Frantziako Iraultzak aldarrikatutako printzipioak neurriz betetzeko programa moduko bat izatearen susmagarria zen. Arrazoi hauengatik, gutxitan gonbidatzen zuten Hegel gortera.<\/p>\n<p>Gogoratu behar da, halaber, Altenstein, Kultura ministroak, ezin izan zuela Hegel Zientzien Errege Akademiako presidente izendatu, izendapenerako akordio batera iritsi ondoren. Prusiako intelektual nagusiek Hegelen hautagaitzaren alde egin zuten, baina estamentu akademiko kontserbadorearen eta Gortearen oposizioak haren izendapena eragotzi egin zuen. Hain handia izan zen azken hauek erakutsitako aurkakotasuna, non filosofoa ez baitzen Akademiako kide soil bezala onartua izan.<\/p>\n<p>Bestalde, agintariek gero eta gogorrago gaitzesten zituzten Hegelen pentsamenduaren ondorio kaltegarriak, hari egozten baitzioten doktrina subertsiboen erantzukizuna. Horrela, bere izena askotan aipatzen zen garai hartako polizia-txostenetan, ideia subertsibo eta arriskutsuen hedapenean parte hartzen duen pertsona batena bezala.<\/p>\n<p>2-<strong><em><u>Ikasle ihardukitzaileen asaldura<\/u><\/em><\/strong>. Hegel ikasleen erreklamazioetan sartu zen, haien arazoez arduratuz. Gazteria borrokalaria zen, ausarta, errebeldea, edozein eratako konformismotik at zegoena. Gazte hauek gogotsu joaten ziren maisuaren eskoletara. Bere klaseak ikaslez gainezka zeuden, baita kanpotik etorritako pertsonez ere: artisauak, irakasleak, magistratuak, etab. Ikasleak, \u201cdena\u201d modu \u201cabsolutuan\u201d azaltzen saiatzen zen jakinduria baten irrikaz, klase horiekin liluratuta geratzen ziren eta haietatik euforiko irteten. Labur esanda, Hegelek grina pizten zuen ikasleengan.<\/p>\n<p>3-<strong><em><u>Gizarte-istiluen beldurra<\/u><\/em><\/strong>. Izurriaren hedapen-bideak ez ezagutzeak, Estatuak agindutako defentsa-neurriekiko mesfidantzak eta kolera-hilerri bereizi eta sagaratu gabeetako hilobi komunetan hildakoak lurperatzeak, istiluak eragin zituzten. Juduen aurkako konspirazioaren teoriak, baita medikuen aurkakoak ere, pobreak pozoitzeaz akusatuak, erruz zabaldu ziren. Nolanahi ere, Erdi Aroko izurriteetan izandako juduen sarraskiekin alderatuta, pandemia honetan juduen aurkako progromo gutxi batzuk baino ez ziren egon Erdialdeko Europako ekialdean.<\/p>\n<p>Bestalde, kolera aberatsen beldur zen bereziki, \u00a0behartsuak zein aberatsak gaixotasunaren biktima izan zitezkeela hur-hurreko asaldura sozial baten adierazle bezala ikusten baitzen. Koleraren eta 1830eko uztaileko Frantziako Iraultzaren arteko lotura analogoak izurrite \u201cmatxino-iraultzaile\u201d bihurtu zuen, biktima asko jaso zituena.<\/p>\n<p>4-<strong><em><u>Prusiako Estatuaren autokonfiantzarik eza<\/u><\/em><\/strong>. Agintariek koleraren aurka hartutako neurriek eragin handia izan zuten Berlinen, hiria hankaz gora jarriz, baina ezin izan zuten gaixotasuna geldiarazi. Berlindarrak zeharo hunkituta zeuden. Prusiako Estatu Modernoaren gaitasuna eta fidagarritasuna zalantzan jartzen ziren. Bai, Modernitateak agindu zuen zientziak naturaren faktore zehazgaitzak menderatuko zituela; baina argi geratu zen berlindarren aurrean agintza horren faltsutasuna. Beraz, izurriteak Prusiako Estatu modernoaren agintza hori ezeztatu zuen behin betiko. Bestalde, kontuan izan behar da kolerak Berlin ilustratuan izan zuen eragina, 1755eko Lisboako lurrikarak Europako Ilustrazio goiztiarrean izan zuenaren antzekoa izan zela. Zalantzarik gabe, giza arrazoimenaren bidezko naturaren kontrol progresiboaren ideia oso zalantzan jartzen zen.<\/p>\n<p>Honetaz gain, izurritea ekialdetik etorri izanak bereziki beldurgarri bihurtu zuen. Kolera, Berlinera iritsi aurretik, Mekan egon zen, eta gero Errusian, 1817tik; beraz, 1831n jada bazegoen gaixotasunaren \u201cmiasmak\u201d, Islamak eta Errusiako despotismoak kutsatuta zeudelako ideia. Izan ere, \u201diruditeria\u201d horretan bazen ideia bat kolera gaixotasun barbaroa zela, hau da, funtsean, Mendebaldeko Zibilizazioaren eta Ekialdeko Basakeriaren arteko borroka zela. Hala ere, imajinario honek, beranduago, askatasun-irrikarekin eta Europako iraultza politikoek bultzatutako gizarte-matxinaden arriskuarekin lotu zuen. Lotura hau, 1830ean ulertu ez zena, beranduago 1848ko alemaniar iraultzaren porrotaren arrazoi nagusia izango da, burgesiak iraultza sozialari zion beldurrak aristokraziarekin bat egitera eraman baitzuen.<\/p>\n<figure id=\"attachment_53035\" aria-describedby=\"caption-attachment-53035\" style=\"width: 800px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-53035\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN07.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"349\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN07.jpg 800w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN07-300x131.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN07-768x335.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN07-696x304.jpg 696w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-53035\" class=\"wp-caption-text\">Deutsche Akademie der Wissenschaften zu Berlin J\u00e4gerstr.-Ecke Gendarmenmarkt. Akademie der Wissenschaften der DDR Das Geb\u00e4ude wurde acht Tage vor dem festgesetzten Bautermin (15.6.50) vorfristig fertiggestellt. Aufn.: Illus K\u00f6hler 6786-50 9.6.50 do<\/figcaption><\/figure>\n<p>Zientzia Akademiaren eraikina Berlinen<\/p>\n<p>Faktore horiek guztiak kontuan hartuta eta egoera sakon aztertu ondoren, azkenik, gobernuak hileta publiko egiteko baimena eman zuen, administrazio-araudiaren \u201clehen eta salbuespen bakar\u201d gisa. Hegelen heriotzaren kasuan, zigorrak eta murrizketak bertan behera uzteaz gain, eskeletan izurritea aipatzea debekatu zen. Hala ere, Hegelen etxebizitza kalafateatu, ketu eta desinfektatu egin zuten, garai hartako osasun-arauen arabera.<\/p>\n<p>Hegelen hileta azaroaren 16an izan zen. Berlingo fakultate ezberdinetako irakasle eta ikasleek, Unibertsitateko areto handian bildurik, Unibertsitateko Errektorearen hitzaldia entzun zuten. Ondoren, jende prozesio handi bat eta auto ilera luze bat abiatu zen \u201cfrantsesen hilerrira\u201d, Maria Von Tucher, Hegelen alarguna, eta haren bi semeak hil-autoaren atzean zeudela. Ikasleek, zuzi bat astinduz eta koruan kantatuz, ohorezko guardia luze bat osatu zuten hilkutxa hilerriaren sarrerara igarotzean. Ikasleen presentzia masibo hau kontrastatzen zuen gobernuko, Gorteko eta Erregeko kideen faltarekin. Agintariek ez zizkieten doluminak eman senideei, ezta publikoki atsekabe sentimendurik adierazi ere. Erregeak ezin zuen onartu bere erresumako meneko batek berea baino ospe handiagoa izatea. Izan ere, \u201cMonarkia absolutuaren filosofoaren\u201d desagerpena lasaitu ederra izan zen guzti hauentzat.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-53037\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN08.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN08.jpg 600w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN08-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n<p>Hegelen hilobia<\/p>\n<p>Hegelen hileta baimentzeko Prusiako agintariek hartutako erabakiak, saihestu egin zituen haren debekuak eragin zitzakeen istilu sozialak. Zazpi hilabete geroago, Parisen, antzeko egoeran, guztiz kontrakoa gertatu zen. 1832ko ekainaren 5ean Lamarque general errepublikarraren hiletak ospatu ziren. Lamarque ospe handiko pertsonaia publikoa zen, eta Hegel bezala kolera izurritearen ondorioz hil zen. Hileta-segizioak Parisko bulebar handiak hartu zituen. Jendetzak, politikari errepublikar nabarmenen artean, kartsuki goratzen zituen bandera gorriak. Oso azkar, hileta-segizioa manifestazio bihurtu zen, eta, ondoren, tropekin izandako borroka odoltsu bat: 170 hildako, 700 zauritu, 1.500 atxiloketa, 82 kondena, horietako 7 heriotz zigorrera.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/busturianaiak.home.blog\/2021\/11\/25\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/\">Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera&nbsp;pandemian<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kolera gaixotasun infekzioso oso kutsakorra da, bakterio (Vibrio cholerae) batek eragiten duena eta kutsatutako uraren (eta elikagaien)\u00a0 bidez transmititzen dena. Tokiko epidemiak ehunka urtez egon ziren Asian kantonatuta, baina XIX. mendean pandemia bihurtu ziren. Lehen pandemia (1817-1824) Indian hasi zen eta ondoko herrialdeetara, Asia Txikira eta Ekialdeko Afrikara zabaldu zen. Bigarren pandemia (1826-1837) Mekatik Egiptora [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":53023,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-53022","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kolera gaixotasun infekzioso oso kutsakorra da, bakterio (Vibrio cholerae) batek eragiten duena eta kutsatutako uraren (eta elikagaien)\u00a0 bidez transmititzen dena. Tokiko epidemiak ehunka urtez egon ziren Asian kantonatuta, baina XIX. mendean pandemia bihurtu ziren. Lehen pandemia (1817-1824) Indian hasi zen eta ondoko herrialdeetara, Asia Txikira eta Ekialdeko Afrikara zabaldu zen. Bigarren pandemia (1826-1837) Mekatik Egiptora [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2022-01-13T12:19:15+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"750\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"434\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jes\u00fas Perez de Vi\u00f1aspre Txurruka\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian\",\"datePublished\":\"2022-01-13T12:19:15+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/\"},\"wordCount\":1855,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/01\\\/AHEGELEN01.png\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/\",\"name\":\"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/01\\\/AHEGELEN01.png\",\"datePublished\":\"2022-01-13T12:19:15+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/01\\\/AHEGELEN01.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/01\\\/AHEGELEN01.png\",\"width\":750,\"height\":434},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde","og_description":"Kolera gaixotasun infekzioso oso kutsakorra da, bakterio (Vibrio cholerae) batek eragiten duena eta kutsatutako uraren (eta elikagaien)\u00a0 bidez transmititzen dena. Tokiko epidemiak ehunka urtez egon ziren Asian kantonatuta, baina XIX. mendean pandemia bihurtu ziren. Lehen pandemia (1817-1824) Indian hasi zen eta ondoko herrialdeetara, Asia Txikira eta Ekialdeko Afrikara zabaldu zen. Bigarren pandemia (1826-1837) Mekatik Egiptora [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2022-01-13T12:19:15+00:00","og_image":[{"width":750,"height":434,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png","type":"image\/png"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jes\u00fas Perez de Vi\u00f1aspre Txurruka","Tiempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian","datePublished":"2022-01-13T12:19:15+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/"},"wordCount":1855,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/","name":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png","datePublished":"2022-01-13T12:19:15+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/AHEGELEN01.png","width":750,"height":434},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hegelen-heriotza-1826-1837ko-bigarren-kolera-pandemian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53022","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=53022"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53022\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":53039,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53022\/revisions\/53039"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53023"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=53022"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=53022"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=53022"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}