{"id":52085,"date":"2021-10-07T19:05:21","date_gmt":"2021-10-07T18:05:21","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=52085"},"modified":"2021-10-07T19:05:21","modified_gmt":"2021-10-07T18:05:21","slug":"nabarralde-historia-binetaz-bineta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/","title":{"rendered":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta"},"content":{"rendered":"<p>Nafarroako historiari buruzko komiki-sortaren editoreari eta egileei Kike Infamek eginiko elkarrizketa, Nafarroako Komiki-Azokan dedikatu dieten erakusketaren eta ale berriaren argitarapenaren karira.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52086\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO01.jpg\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"166\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO01.jpg 400w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO01-300x125.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/p>\n<p>Irudia: Joseba Larratxe<\/p>\n<h3><strong>Gure historia beste era batera kontatzea: hori da Nabarraldek 2016 urteaz geroztik garatzen duen komiki-bildumaren abiapuntua. Umiltasunez baina zehaztasun eta maitasun handiz egindako komikiak, gure marrazkilari onenetako batzuen eskutik. Joseba Larratxe <\/strong><em>Josevisky<\/em><strong>, Adur Larrea, Asisko, Ainara Azpiazu <\/strong><em>Axpi<\/em><strong> edo I\u00f1aketek Angel Rekalde, Miren Mindegia eta Mikel Bego\u00f1aren testuak marraztu dituzte Nafarroako historia kontatzeko. Horiekin guztiekin hitz egingo dugu proiektua ezagutzeko. Kike Infameren elkarrizketa.<\/strong><\/h3>\n<p>&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p><strong>Zer da Nabarralde?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Gure herriaren historia, oroimena eta ondarea ardatz dituen taldea da. Ondarea da gizarteak heredatzen duena, oroimena barne. Gure historiaren zati bat ahaztuta dago. Iraganean, Nafarroako Erresuma izan da erdigunea, baina denborarekin ondare hori bazter batean geratu da eta berreskuratzeko Nabarralde sortu zen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52088\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg\" alt=\"\" width=\"559\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg 559w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02-218x300.jpg 218w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02-306x420.jpg 306w\" sizes=\"auto, (max-width: 559px) 100vw, 559px\" \/><\/p>\n<p>Eneko Aritza, lehen errege baskoia komikiaren azala (Joseba Larratxe)<\/p>\n<p><strong>Memoria berreskuratzeko zuen ekimenetako bat komikitik sortu da.<\/strong><\/p>\n<p>Angel Rekalde: \u00ab<em>Berehala ikusi genuen komikia jendearentzako komunikazio-bide irisgarria dela<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Hasierako proposamena komikilari baten eskutik, Joseba Larratxe <em>Josevisky<\/em>renetik, jaio zen. Bere proposamena gustatu zitzaigun, eta berehala ikusi genuen komikia jendearentzako komunikazio-bide irisgarria dela. Gure kezka beti izan da gure historiako pertsonaia enblematikoak berreskuratzea, eta Joseviskyk horrekin komiki bat egitea planteatu zigun. Denek dakite nor den El Cid, baina oso jende gutxik ezagutzen ditu Antso Jakituna edo Eneko Aritza.<\/p>\n<p><strong>Joseba<\/strong>: Gurasoen bitartez ezagutu nuen Angel Rekalde. Erdi brometan esan nion Nabarraldek komikirik beharko balu prest nengokeela elkarlanerako. Baina Angelek azkar erantzun zidan baietz, bazutela burutan komiki proiektu bat eta hitz egingo genuela. Gero etorri ziren bilera eta <em>brainstorming<\/em>-ak eta hasieran bi\u00f1eta gutxi batzuetako triptiko bat izango zena 20 orrialdeko komiki bihurtu zen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52090\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03.jpg\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"543\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03-300x212.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03-696x492.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03-594x420.jpg 594w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO03-100x70.jpg 100w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/p>\n<p>Eneko Aritza komikiaren zirriborro batzuk (Joseba Larratxe)<\/p>\n<p><strong>Zer da <em>Eneko Aritza, Lehen errege baskoia<\/em>?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Joseba<\/strong>: <em>Eneko Aritza, Lehen errege baskoia<\/em> da Angel Rekalderen gidoiarekin Nabarralderentzako marraztu nuen komikia.<\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Joseba oso pertsona irekia da, ni datuak ematen aritu nintzen pertsonaia ezagutu zezan eta berak gidoilari gisa akreditatu ninduen, nahiz eta lan guztia berak egin.<\/p>\n<p><strong>Joseba<\/strong>: Nabarraldek egin ohi duen bezala, komiki honen helburua Nafarroaren historiari buruzko begirada alternatibo bat erakustea da.<\/p>\n<p>Joseba Larratxe: \u00ab<em>Garrantzitsua da herri bezala iruditeria propio bat edukitzea [&#8230;] Ezinbestekoa da nazio bezala biziraun nahi badugu kultura eta sorkuntzari lehen mailako garrantzia ematea<\/em>\u00bb<\/p>\n<p>Izan ere, garrantzitsua da herri bezala iruditeria propio bat edukitzea. Iruditeria honek gure pentsamolde eta baloreei forma ematen die. Ez badugu iruditeria propio bat eraikitzen beste batzuek egindakoa barneratuko dugu, haien balore eta pentsamoldeekin batera. Horregatik da ezinbestekoa nazio bezala biziraun nahi badugu kultura eta sorkuntzari lehen mailako garrantzia ematea.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52092\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO04.gif\" alt=\"\" width=\"499\" height=\"697\" \/><\/p>\n<p>Eneko Aritzaren orri baten sorkuntza prozesua (Joseba Larratxe)<\/p>\n<p><strong>Formatu zaindua eta aldi berean apala da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Formatu sinplea izatearen abantaila du. Narrazioarekin jolas egin dezakezu. Pertsonaia oso modu argian aurkezten dugu. Ahaleginik txikienarekin oso emaitza interesgarria lortzen duzu. Historia irakurri ondoren, beste ikuspegi bat izango duzu. Gainera, hogei orrialderekin lortzen dugu.<\/p>\n<p><strong>Joseba<\/strong>: Momentu horretan ez nekien sail baten lehen alea egiten ari ginenik, baina zein formatu, material eta teknika erabiliko genituen erabakitzeko aukera izan nuen eta oso gustura geratu nintzen emaitzarekin. Sail ederra geratu dela esango nuke.<\/p>\n<p><strong>Hartu dituzuen erabakiek euskal komikiaren onenaren erakusgarri bihurtu dute bilduma.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Bai, baina zerikusi handiagoa du euskal komikiarekin gurekin baino. Haiek ari dira bilduma hazten. Adiskidetasun-errealitate bat dago, baina haiek egin dizkigute proposamenak. Marrazkilari guztiak oso indartsuak dira eta kalitate handikoak. Guretzat luxua da haiek bezalako artista handien adiskidetasuna izatea. Oso jende irekia da, eta lanerako gaitasun handikoa.<\/p>\n<p><strong>Joseba<\/strong>: Nabarraldek apustu polita egin duela iruditzen zait. Batez ere sail bat egitea ideia bikaina dela esango nuke. Euskal Herrian badago talentudun komikilari sorta eder bat eta ederra da Nabarraldek talentu horri etekina ateratzen diola ikustea. Garbi dago euskaldunok badugula gure historia ezagutzeko ase gabeko behar bat. Izan ere, euskal komikigintzan arrakasta handiena komiki historikoek izan dute, <em>Gabai<\/em>-tik hasi eta <em>Sugarren Mende<\/em>-ra arte. Irudiaren hizkuntza unibertsalean oinarritzen da komikia. Garai batean \u00abtxiroen zinema\u00bb esaten zioten. Erraza eta hurbila da eta, beraz, oso didaktikoa izan daiteke.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52094\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO05.jpg\" alt=\"\" width=\"423\" height=\"605\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO05.jpg 423w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO05-210x300.jpg 210w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO05-294x420.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 423px) 100vw, 423px\" \/><\/p>\n<p>Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak komikiaren azala (Adur Larrea)<\/p>\n<p><strong>Ekimena 2016. urtean sortu zen, 2017an ez zenuten komikirik atera, eta 2018an Adur Larrearekin itzuli zineten sorginei buruzko komikiarekin. Zer da <em>Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak<\/em>?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Ez da inoiz aurrez prestatutako planik izan. 2017an ez zen egin lehena mugitzen ari ginelako, arrakasta handia izan baitzuen.<\/p>\n<p>Kasu honetan, sorginen gaia dugu abiapuntu, beti modu penagarrian bideratu izan dena. Oso irudi folklorikoa iritsi zaigu, baina atzean errepresio bortitzeko istorio bat dago.<\/p>\n<p><strong>Adur<\/strong>: Maria Zugarramurdikoa fikziozko istorio txiki bat da, Maria Baztan benetako pertsonaian oinarritua. Ez dakigu gauza handirik bere bizitzaz, Zugarramurdiko prozesuan bizirik erre zutela besterik. Hala ere, istorio bat kontatzeko eta gertatutakoaren ikuspegi zabalagoa eman dezaketen gako eta gertaera kontrastatu batzuk irakurleari helarazteko balio izan digu.<\/p>\n<p><strong>Nolako esperientzia izan da?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Adur<\/strong>: Marrazkilari gisa asko gozatzen dut dokumentazio-lanarekin, eta kasu honetan Zugarramurdiko prozesuari buruz asko ikasteko aukera eman dit.<\/p>\n<p>Adur Larrea: \u00ab<em>Zugarramurdiko prozesuari buruz asko ikasteko aukera eman dit [&#8230;] Askotan, gaia hutsaltzen da edo inguruan sortutako izua alde batera utzita tratatzen da<\/em>\u00bb<\/p>\n<p>Askotan, gaia hutsaltzen da edo inguruan sortutako izua alde batera utzita tratatzen da. Zugarramurdiren kasuan, 300 pertsonatik gora salatu zituzten, dozena bat baino gehiago exekutatu zituzten, asko kartzelan hil ziren eta zigor asko kondenatuen ondorengoetaraino iristen ziren.<\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Adurrek harremanak ditu Zugarramurdiko elkarte batekin, eta elkarte hori ere kritikoa da emakume horien inguruan zabaltzen den irudiarekin. Memoria historikoak ez du izan behar boterearekin atsegina, alderantziz, boterea jasan duen jendearen ikuspegia transmititu behar du.<\/p>\n<p><strong>Gidoia Miren Mindegiarena da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Bera ingurukoa da, Elizondokoa, eta berehala barneratu zuen proiektua. Komikiak autoreek egiten dituzte, zuk datuak ematen dizkiezu eta horiekin beraiek ederto moldatzen dira.<\/p>\n<p><strong>Hurrengo zenbakia Asiskok egin zuen.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Asisko Asisko da. Esan zuen guztiari men egin genion. Komikia Nafarroako Erresumaren likidazioaren bostehungarren urteurrenean atera zen. Ordurako oso txikitua zegoen, baina independente izaten jarraitzen zuen. 1620an likidatu zuten. Datu hori ez da oso ezaguna, baina garrantzi handia du.<\/p>\n<p>Asiskok bere erara egin zuen. Bere estiloko komikia, oso pertsonala. Tintekin ere jolastu zuen. Inprimategira joan zen eta han dena aukeratu zuen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52096\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO06.jpg\" alt=\"\" width=\"623\" height=\"900\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO06.jpg 623w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO06-208x300.jpg 208w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO06-291x420.jpg 291w\" sizes=\"auto, (max-width: 623px) 100vw, 623px\" \/><\/p>\n<p>1620, Nafarroa beheregaina komikiaren azala (Asisko)<\/p>\n<p><strong>Zer da <em>1620, Nafarroa Beheregaina<\/em>?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Asisko<\/strong>: Gure buruari galdetuz gero zein urtetan kendu zioten independentzia Nafarroari -independentzia kendu egiten baita, eta ez norberak galdu- automatikoki erantzunen genuke 1512an. Eta urte hartan inbasioa eman bazen ere, eta hiriburuaren okupazio militarra ere, Henrike II.ak lurralde puska bat liberatzea lortu zuen, eta bertan estatu subiranoa berrezarri 1527an. Mende baten ondotik, Frantziak diktat bat bota zuen Nafarroako estatuaren kontra, eta bi erresumak batu egin zituen, indarrez. Urte horrez geroztik da Nafarroa dependente.<\/p>\n<p><strong>Azterketa historikoa baino gehiago manifestua da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Hain zuzen ere. Asisko da. Autoreek badakite beren lana, eta adieraz daitezen uzten diegu.<\/p>\n<p><strong>Est\u00e8ve Polverel-en azterketa batetik abiatzen da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Garaiko liburua da, gutxi ezagutzen dena. Liburu hori argitaratu egin dugu, baina Asiskok lehenago aurkitu eta irakurri zuen, eta komikirako oinarri horretatik abiatu zen. Xabier Irujo historialariari zor diogu liburua argitaratzea. Efemeride hori izan da iazko gure lanaren ardatza.<\/p>\n<p><strong>Asisko<\/strong>: Polverel erraldoi horietako bat da, defentsa jarraikiaren nondik norakoak markatzen dituena. Baina obra hau beste erraldoi baten inguruan doa: P\u00e8ir Lostau, Parlamentuko Presidentea. Gizon ilustratu honek badauzka obrak idatzirik espainiarren okupazioaren kontra, eta 1617an argitaratu du <em>Ihardespena<\/em> izeneko liburua, Frantziari azaltzeko ediktu hark ez zukeela legezko baliorik Nafarroan, bi estatu ezberdin eta subirano direnez geroztik.<\/p>\n<p><strong>Ohi ez bezala jokatzen duzu formatuarekin eta tintekin. Nola bizi zenuen esperientzia?<\/strong><\/p>\n<p>Asisko: \u00ab<em>Herri normala bagina, <\/em>Ihardespena<em> denon ezaguna litzateke, baina nazio ukatu eta urratu honetan, sakon arakatu behar izaten da, den funtsezkoa azalarazteko<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>Asisko<\/strong>: Hasteko, Lostauren testua atzeman behar izan dut; herri normala bagina, <em>Ihardespena<\/em> denon ezaguna litzateke, baina nazio ukatu eta urratu honetan, sakon arakatu behar izaten da, den funtsezkoa azalarazteko. Testu horrek hartu du albumaren erdia, eta urrezko bitonoa eman diot, orduko garai barrokoari fidel. <em>Ihardespena<\/em>ren aitzin-gibel azalpen historikoa egin dut, zuri-beltzean: Nafarroa 1527tik [Zortzi eskualdeak liberatzen direnetik] 1789raino [Frantziak estatua bahitu arte]. Ni erosoago nabil zuri-beltzean, baina urrezko bitonoarena egoki dela uste dut.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52098\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO07.jpg\" alt=\"\" width=\"552\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO07.jpg 552w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO07-216x300.jpg 216w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO07-302x420.jpg 302w\" sizes=\"auto, (max-width: 552px) 100vw, 552px\" \/><\/p>\n<p>Foixeko Katalina komikiaren azala (Axpi)<\/p>\n<p><strong>Hurrengo zenbakia Ainara Azpiazu <em>Axpi<\/em>k egiten du, eta Foixeko Katalinari eskainia da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Gidoi-proposamen bat egin nion, eta berak primeran landu zuen. Nafarroan sortutako eztabaida batetik sortu da proposamena. Nafarroako azken erregina izan zen, senarra ezkontidea zen. Oso pertsonaia adierazgarria zen. Nafarroako Errenazimentua deitu izan den gobernu modu batzuk sortu zituen. Erdi Aroko erreinu bat hartu zuen oinordetzan, eta buelta eman zion gerra betean. Kudeaketa ekonomikoa landu zuen eta ehun urte iraun zuen berpizkunde kultural oso garrantzitsu bat ekarri zuen.<\/p>\n<p>Tartean Fernando Katolikoaren inbasioa tokatu zitzaion, erresuma erdibitu ziona.<\/p>\n<p>Beste testuinguru batean, haren historia azpimarratuko genuke, erregina oso esanguratsu batzuen taldeko kide baita (Margarita Angulemakoa, Joana Albretekoa&#8230;), oso ikasiak eta proiekzio handikoak, baina ez dira oso errebindikatuak. Iru\u00f1eko alkateak kale bat eman nahi izan zion, baina ez zuen asko aguantatu eta urtebete baino gutxiagoan kendu zioten. Eztabaida horretatik sortu zen bere historia ezagutarazteko nahia, ez bakarrik bere bizitza erakusteagatik, testuingurua ere oso aberatsa zen eta ez da gehiegi ezagutzen.<\/p>\n<p><strong>Axpi<\/strong>: Komikiak nahiko ezezaguna den pasarte bat kontatzen du, zeinetan Katalina Foixekoak bere semea galtzen duen Gaztelako inbasioan egin behar duen ihesean. Galera bikoitza da: batetik semea galtzen du, eta bestetik berritu eta indartzeko ahalegina egin duen Erreinua.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52100\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08.jpg\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"566\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08.jpg 768w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08-300x221.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08-696x513.jpg 696w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08-570x420.jpg 570w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO08-80x60.jpg 80w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/p>\n<p>Foixeko Katalina komikiaren orri bi (Axpi)<\/p>\n<p><strong>Nola eraman duzu aurrera lana?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Axpi<\/strong>: Irudiekin Katalinaren ihesa eta bere umearen galeraren minari forma ematen ahalegindu naiz. Ez du elkarrizketa askorik gidoiak ere hala zuelako, tentsio gorde asko duen istorio bat da.<\/p>\n<p>Bildumaren ezaugarrietako bat denez beltza eta beste kolore bat izatea, eta gorria, urdina, zilarra zirenez aurreko aleak, erabaki nuen hori-laranjaxka bat hautatzea lanerako. Asko gustatzen zait kolorea, paisaia nafarrekin ondo konbinatzen du eta eguzkia irudikatzeko ere oso egokia da. Eguzkia da istorio honen protagonista nagusia, inbasioaren testigu delako batetik, eta bestetik umearen galeraren eragile nagusia.<\/p>\n<p><strong>Orain arte egin duzun komikirik luzeena da, eta bi tintatan. Zaila izan da?<\/strong><\/p>\n<p>Axpi: \u00ab<em>Ez nekien zein zen Katalina, eta honi esker gehiago arakatzeko aitzakia izan dut. Espero dut irakurleei ere antzeko zerbait gertatzea, izan ere, bera ez ezik, bere genealogiako beste emakume batzuk ere oso interesgarriak izan baitziren.<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>Axpi<\/strong>: Oso interesgarria izan da, eta orain egiten ari naizen lan luzeetarako beroketa ona. Banuen gogoa istorio luzeagoetan barneratzeko, eta oraintxe 70 orrialde inguruko lan batekin ari naiz. Horrelakoetarako, pixkanaka joatea garrantzitsua iruditzen zait, komikia egiteak lan asko du eta ez nuen arrapaladan ibili nahi, gero norbere kontra etor daitekeelako.<\/p>\n<p>24 orriko komiki bat iruditzen zait zertzelada orokor batzuk emateko baliagarria den neurri bat dela. Xehetasun batzuk jakin eta ondoren gogorik bada, norberak bere ikerketa egiten segi dezake. Niri horixe bera gertatu zait, ez nekien zein zen Katalina, eta honi esker gehiago arakatzeko aitzakia izan dut. Espero dut irakurleei ere antzeko zerbait gertatzea, izan ere, bera ez ezik, bere genealogiako beste emakume batzuk ere oso interesgarriak izan baitziren.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52102\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO09.jpg\" alt=\"\" width=\"525\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO09.jpg 525w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO09-205x300.jpg 205w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO09-287x420.jpg 287w\" sizes=\"auto, (max-width: 525px) 100vw, 525px\" \/><\/p>\n<p>Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta komikiaren azala (I\u00f1aket)<\/p>\n<p><strong>Hurrengo zenbakian, bildumako azkenean, XII. mendeko Tuterara joango gara. Nola sortu zen lankidetza?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Mikel<\/strong>: Angelekin izandako elkarrizketa batetik. Ondoren, bai Nabarraldek bai Tuterako Beterri Elkarteak uneoro lagundu ziguten.<\/p>\n<p>Angel Rekalde: \u00ab<em>Oso pertsonaia interesgarria dugu Benjamin Tuterakoa, eta ez da batere ezaguna. Mundu guztiak ezagutzen du Marco Polo, baina ehun urte lehenago gauza bertsua baina zehaztasun handiagoarekin egiten duen pertsonaia nafarra dugu.<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Mikel Bego\u00f1ak eta I\u00f1aketek erregeren bati buruz hitz egiteko ideia ekarri ziguten. Beti errege-erreginei buruz ari garela dirudienez, beste pertsonaia bati buruz hitz egitea aukeratu dugu: Benjamin Tuterakoa. Hori izan da prozesua, ideia orokor batetik abiatu eta gero zehazten joan gara. Oso pertsonaia interesgarria dugu Benjamin Tuterakoa, eta ez da batere ezaguna. Mundu guztiak ezagutzen du Marco Polo, baina ehun urte lehenago gauza bertsua baina zehaztasun handiagoarekin egiten duen pertsonaia nafarra dugu. Merkatari judua da, eta bidaian ikusten duenari buruzko txostena egiten du. Ia etnografoa da, ezagutzen dituen gizarteen berri emateaz gain, bere ohituren eta bizimoduaren berri ematen duelako.<\/p>\n<p>Oso interesgarria da eta ez da apenas ezagutzen. Judua zen, eta erlijioen arteko bizikidetza garai hartan beste leku batzuetan baino atseginagoa zela ikusten da.<\/p>\n<p>Mikel Bego\u00f1a: \u00ab<em>Gure hipotesiaren arabera, Antso Jakituna erregeak Benjaminen kontakizunaren berri izango zuen Tuterako gazteluan, Gaztelako tropek bere erresumaren mendebaldeko aldea erasotzen zuten bitartean<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>Mikel<\/strong>: <em>Benjamin Tuterakoaren bidaia handia<\/em> komiki bat da, eta komikiaren lengoaiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, Benjaminek egin zuen bidaiaren laburpen bat eskaintzen du. Gidoiaren oinarrian Benjaminen <em>Bidaien Liburua<\/em> dago, eta gidoia osatzeko liburu horretako zenbait pasarte esanguratsu aukeratu ditugu. <em>Bidaien Liburua<\/em>, edo liburuaren aurreko oharrak (antza denez Benjaminek ez zuen liburua berak zuzenean idatzi), testuinguru sozio-politiko jakin batean idatzi zen, eta hori ere islatu nahi izan dugu komikian. XII. mendeko zazpigarren hamarkadako Nafarroa izango zen testuinguru hori eta, gure hipotesiaren arabera, Antso Jakituna erregeak Benjaminen kontakizunaren berri izango zuen Tuterako gazteluan, Gaztelako tropek bere erresumaren mendebaldeko aldea erasotzen zuten bitartean.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52104\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO10.jpg\" alt=\"\" width=\"549\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO10.jpg 549w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO10-214x300.jpg 214w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO10-300x420.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 549px) 100vw, 549px\" \/><\/p>\n<p>Benjamin Tuterakoa komikiaren orri bat (I\u00f1aket)<\/p>\n<p><strong>Oro har, komiki historikoa ikuspegi klasikoago batekin lotzen dugu, baina aukera erregistro berriak esperimentatzeko aprobetxatu duzue. Nolako esperientzia izan da?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Mikel<\/strong>: Nire ustez komiki historikoaren zakuan pentsatzen dugun baino komiki gehiago sar daitezke. Adibidez, <em>Pilula Urdinak<\/em> (Astiberri, 2016), komiki autobiografiko bat da, baina, ere berean, iraganeko garai zehatz batean kokatuta dagoenez, komiki historikoa ere bada. Komiki historiko bat ez da soilik Erdi Aroan garatzen den istorio bat, edo gertakari handiak jorratzen dituena. Istorio pertsonal txikiak ere, nobela grafiko askotan jorratzen direnak, komiki historikoak dira. Alderantziz, gerta daiteke garai historiko batean kokatzen den gertaera bat, Erdi Aroan adibidez, fantasiazko lan bat izatea, kasu horretan historia dekoratu bat baino ez da. Ez dago ikerketa lanik, eta ihartutako topikoetan oinarriturik eraikitzen da komikia.<\/p>\n<p>\u00abErregistro berriei\u00bb dagokienez, ez dut uste gehiegi berritzen dugunik, ia dena asmatuta baitago. Komikiak eskaintzen dituen baliabideak gure erara egokitzen ditugu. Hori bai, egile gehienek egiten duten bezalaxe, guk ere, komiki berri bakoitzean formula berriak probatzen ditugu, bai narrazio mailan bai estetika mailan.<\/p>\n<p>I\u00f1aket: \u00ab<em>Emaitza aldizkari zaharren edo bigarren eskuko liburu-denda batean aurkitutako liburuen antzekoa izatea nahi nuen, orrialde zikinak eta horixkak, portada bikoiztua, azokan aurkitutako kromo-album zahar bat balitz bezala<\/em>\u00bb<\/p>\n<p><strong>I\u00f1aket<\/strong>: Niri dagokidanez, alderdi grafikoan landu dudan aurreko komikitik ikasi eta ezberdina den zerbait egiten saiatzen naiz.<\/p>\n<p>Honetan (XII. mendean bidaia-liburu bat idatzi zuen gizon baten istorioa kontatzen ari garenez, haren lehen argitalpena ia 400 urte geroago izan zena), emaitza aldizkari zaharren edo bigarren eskuko liburu-denda batean aurkitutako liburuen antzekoa izatea nahi nuen, orrialde zikinak eta horixkak, portada bikoiztua, azokan aurkitutako kromo-album zahar bat balitz bezala, eta tintetan bereizketa egitea (lerro beltza kenduz) garai batetik bestera aldatzen denean. Baina Mikelek gorago esan bezala, dena asmatua dago, nik egin dudan zerbait desberdina egiten saiatzen naiz, batzuetan ondo ateratzen da eta beste batzuetan ez hainbeste, baina pozik nago azken emaitzarekin.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-52106\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO11.jpg\" alt=\"\" width=\"680\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO11.jpg 680w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO11-266x300.jpg 266w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO11-372x420.jpg 372w\" sizes=\"auto, (max-width: 680px) 100vw, 680px\" \/><\/p>\n<p>Benjamin Tuterakoa komikiaren zirriborro bat (I\u00f1aket)<\/p>\n<p><strong>Nola erabakitzen duzue istorioen garaia?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Ez dago multzoarentzat ideia zehatzik. Oinarri esanguratsuak bilatzen dituzu eta bidean perlak topatzen dituzu lan egiteko.<\/p>\n<p><strong>Zein irakurle motarekin ari zarete topatzen?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Fundazio bat gara, eta banaketa-sare propioa dugu. Euskararen alde egiten saiatzen gara, baina eremu batzuetan hizkuntza gutxiago sustraituta dago, eta horregatik egiten dugu edizio elebiduna.<\/p>\n<p>Guretzat Durangoko Azoka erreferentea da eta liburu-dendetan ere banatzen da.<\/p>\n<p><strong>Bildumaren erdia pandemian zehar atera da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Eta ondo banatu da. 2.000 aleko tiradak egiten ditugu, eta hiru laurdenak banatuta daude.<\/p>\n<p><strong>Nafarroako Komikiaren Azokan atzera begirakoa egiten duzue.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Eurak hurbildu zitzaizkigun, eta dena oso erraza izan da. Egiten ari garen lanaren aintzatespen gisa ikusi dugu, eta horrek izugarri pozten gaitu.<\/p>\n<p><strong>Proiektuak?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Angel<\/strong>: Gehiegi ditugu. Komikientzat ez dugu oso plan argirik. Jarraitu nahi dugu, baina joango gara ikusten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eibar.org\/blogak\/e-gorblog\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\">https:\/\/eibar.org\/blogak\/e-gorblog\/nabarralde-historia-binetaz-bineta<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako historiari buruzko komiki-sortaren editoreari eta egileei Kike Infamek eginiko elkarrizketa, Nafarroako Komiki-Azokan dedikatu dieten erakusketaren eta ale berriaren argitarapenaren karira. Irudia: Joseba Larratxe Gure historia beste era batera kontatzea: hori da Nabarraldek 2016 urteaz geroztik garatzen duen komiki-bildumaren abiapuntua. Umiltasunez baina zehaztasun eta maitasun handiz egindako komikiak, gure marrazkilari onenetako batzuen eskutik. Joseba Larratxe [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":52088,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-52085","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroako historiari buruzko komiki-sortaren editoreari eta egileei Kike Infamek eginiko elkarrizketa, Nafarroako Komiki-Azokan dedikatu dieten erakusketaren eta ale berriaren argitarapenaren karira. Irudia: Joseba Larratxe Gure historia beste era batera kontatzea: hori da Nabarraldek 2016 urteaz geroztik garatzen duen komiki-bildumaren abiapuntua. Umiltasunez baina zehaztasun eta maitasun handiz egindako komikiak, gure marrazkilari onenetako batzuen eskutik. Joseba Larratxe [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-10-07T18:05:21+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"559\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"768\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Kike Infame\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"13 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nabarralde: Historia, binetaz bineta\",\"datePublished\":\"2021-10-07T18:05:21+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/\"},\"wordCount\":2540,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/10\\\/ANAHISTO02.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/\",\"name\":\"Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/10\\\/ANAHISTO02.jpg\",\"datePublished\":\"2021-10-07T18:05:21+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/10\\\/ANAHISTO02.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/10\\\/ANAHISTO02.jpg\",\"width\":559,\"height\":768},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nabarralde: Historia, binetaz bineta\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde","og_description":"Nafarroako historiari buruzko komiki-sortaren editoreari eta egileei Kike Infamek eginiko elkarrizketa, Nafarroako Komiki-Azokan dedikatu dieten erakusketaren eta ale berriaren argitarapenaren karira. Irudia: Joseba Larratxe Gure historia beste era batera kontatzea: hori da Nabarraldek 2016 urteaz geroztik garatzen duen komiki-bildumaren abiapuntua. Umiltasunez baina zehaztasun eta maitasun handiz egindako komikiak, gure marrazkilari onenetako batzuen eskutik. Joseba Larratxe [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2021-10-07T18:05:21+00:00","og_image":[{"width":559,"height":768,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Kike Infame","Tiempo de lectura":"13 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta","datePublished":"2021-10-07T18:05:21+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/"},"wordCount":2540,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/","name":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg","datePublished":"2021-10-07T18:05:21+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/ANAHISTO02.jpg","width":559,"height":768},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nabarralde-historia-binetaz-bineta\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nabarralde: Historia, binetaz bineta"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52085","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=52085"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52085\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":52108,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52085\/revisions\/52108"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/52088"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=52085"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=52085"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=52085"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}