{"id":50820,"date":"2021-06-05T10:30:43","date_gmt":"2021-06-05T09:30:43","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=50820"},"modified":"2021-06-05T10:30:43","modified_gmt":"2021-06-05T09:30:43","slug":"murgiltzen-ikasi-ito-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/","title":{"rendered":"Murgiltzen ikasi ito gabe"},"content":{"rendered":"<p>Murgiltze eredua legez kanpo ezartzeak piztu duen kolerak Baionako karrikak bete ditu: 10.000 lagunetik goiti bertaratu baita. Denek aho batez aldarrikatu dute euskarazko irakaskuntza, bai eta kondenatu ere Frantziako konstituzio Kontseiluaren erabakia. Deialdia oso zabala izan da eta protestan segituko dute.<\/p>\n<p>Behaztopatu da jendea bidea hain den tinko. Luzaz beha egon da manifestazioa abiatu aitzin, Lauga kiroldegitik. Luzaz, trumilka eta kexu bildu den jendea antolatzeak eskatzen baitu bere denbora. 10.000tik gora izan ziren \u00abEuskarak murgiltzea behar du\u00bb leloaren oihukatzen, atzo, Baionan. Ikasle, guraso, irakasle, hautetsi eta euskal eragileek beztitu zituzten karrikak oro, euskarazko irakaskuntza egiten duten hiru sareen deiari erantzunez: pribatua, publikoa eta Seaska.<\/p>\n<p>Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak galdetu du: \u00abSeaskan 37 ikastola badira, hemeretzi ama eskola sail katolikoan eta hogei publikoan. Orotara 5.000tik gora haur ari dira murgiltze ereduan Iparraldean. Ikastetxe horiek guziak legez kanpo lirateke?\u00bb. Izan ere, Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituko murgiltze ereduak legeztatuko lituzkeen <em>Molac legea<\/em> partez gibelerat bota du joan den astean. Alabaina, legez kanpo bilakatu ditu murgiltze ereduan irakasten dituzten guziak.<\/p>\n<p>Joaldunek dute ireki bidea. Protestaren burua herriko etxetik iragaitean, buztana partitu berria zen abiapuntutik, kopuru kolosalaren adierazle. Pandemiak protagonismoa ami\u00f1i bat galdu du.<\/p>\n<p>Aiherrako (Lapurdi) eskola pribatuak traktore erraldoien burrunbaz adierazi du bere kolera: \u00abNahi genuen murgiltze eredura pasa, guraso eta irakasleak alde gara, ez da arrazoirik eza ukaiteko, alta ez digute baimenik eman nahi Molac legea ez deino pasatua\u00bb, adierazi du Maitena Irigaraik. Horiez gain, Bardoze (Lapurdi), Idauze Mendi, Larraine (Zuberoa) eta Ortzaize-Arrosako (Nafarroa Beherea) eskola publikoetako guraso eta herritarrek heldu den ikasturtean murgiltze ereduaren irekitzea nahi dutela aldarrikatu dute. Jean Dominique Iriarte Larraineko auzapezak ozen erakutsi du kexu dela: \u00abEuskara gure hizkuntza, atzo zanpatua, mespretxatua, Errepublikako izar beltzek zanpatua. Zugan murgiltzen garen bezala zugan murgildu nahi ditugu gure haurrak. Nehongo konstituziok ez du hizkuntza bat erailtzeko edo goxoki hiltzen laguntzeko eskubiderik. Euskaraz bizitzeko eskubidea ez da negoziatzen, ez erosten, eta are gutxiago saltzen!\u00bb.<\/p>\n<p>Marie Andree Ouret Biga Baiko bozeramaileak lazki deskribatu du Molac legearen errefusatzea: \u00abKolpea izugarria da. Gure hizkuntzak heriotza segurura kondenatu nahi dituzte\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, murgiltze eredua garatzen duten egiturak arriskuan ezartzen ditu Parisen ebazpenak. Seaska itunpeko elkartea izanik ere, arranguraturik agertu dira ordezkariak. \u00abEz dugu erabakia onartzen. Kosta ahala kosta murgiltzeko ereduarekin segituko dugu\u00bb, erran du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Bestalde, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hala adierazi zuen, ebazpenaren harira: \u00abFrantziako Gobernuari eta Parlamentuari eskatu diet bitartekoak atzeman ditzatela aniztasun linguistiko hori bermatzeko\u00bb. Macronek errandakoari honela erantzun dio Gorostiagak: \u00abEuskarak bermeak behar ditu\u00bb. Ildo beretik, Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko zuzendariak, beste herrialdeetako hizkuntzen erakunde publikoekin batera, gutun bat helarazi dio Macroni, aste honetan; \u00abaterabide indartsu bat\u00bb eskatu diote, \u00abeta fite\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Paristik ez datorrena<\/strong><\/p>\n<p>Frederique Espagnac eta Max Brisson senatariak manifestazioaren gidarietarikoak ziren, banderolaren eramaile: \u00abHemen naiz arduragabeko bahiketa salatzeko. Ez dugu utziko birrintzen duela mende erdi martxan den murgiltze eredua; elkarlan hori. Murgiltze eredua da manera bakarra euskarak bere lekua hartzeko. Eskualdeetako hizkuntzendako umiliazioa da\u00bb, erran du Brissonek. Hari beretik, Espagnacek gogoan ukan ditu egunotan Macron frantses presidenteak eta Blanquer hezkuntza ministroek adierazi dituzten \u00abele goxoak\u00bb: \u00abParlamentari gisa ekintzak behar dira; hitzekin ez da gehiago aski. Beraz sinple da, edo konstituzioa berrikusten da, edo gobernuaren lehentasunezko lege testu zalu bat egiten da\u00bb.<\/p>\n<p>Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Hiri Elkargoko lehendakariak ere bere kolera adierazi du eta gogorki kritikatu ditu bien jarrerak: \u00abBlanquerek azpiz eraso du Molac diputatuaren legea, hots, gure eskualdeetako hizkuntzek koadro juridikoa ukaitea\u00bb. Larritzat du: \u00abGibelatze handia da duela kasik 50 urte egiten dugunarekiko. Gure eskualdeak errefusatzen du eta garbiki erresistentzian gaude. Macronek dio altxor nazionalak direla hizkuntzak, ongi da, baina legearen promulgatzea saihesteko parada ukan duelarik, zergatik ez du egin? Bere esku da orain berrikuspen konstituzionala edo lege berri bat proposatzea\u00bb.<\/p>\n<p>EH Baiko Anita Lopepe ere Parisi so dago: \u00abHasi beharko dugu gogoetatzen Paristik heldu ez den hori, Euskal Herritik beretik nola bermatzen ahalko dugun\u00bb. Haren ustez, Baionan bilduriko jendearen aniztasunak erakusten du euskararen aurkako erasoa izateaz gain \u00abkultur aniztasunaren kontrakoa ere\u00bb badela.<\/p>\n<p>Marines etorbidea jende uholdeak aldarrikapenez ito du. Ama haurraren gibeletik ari da, izerditan, matelak gorri-gorri. Bidea laburtu du, Hiriburuko ikastolara doan semearen zango laburren mesedetan. Irri\u00f1oa ezpainetan, ez ditu bere arrangurak kukutu: \u00abMurgiltze eredua aterabide bakarra da euskara menperatzeko ikusiz nola tipituak garen. Euskarak behar ditu arnasgune batzuk. Seaskarentzat bada arrisku gutxiago, aldiz eskola publikoetan bazen dinamika azkar bat murgiltze ereduaren alde, eta lege horrek dena blokeatzen du\u00bb.<\/p>\n<p>Badoa aitzina manifestazioa, tarteka animatuagoa da, gazteek orroaz aldarrikatzen baitute Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egitea. Xuban Oltzomendi, Ana Pujos eta Katixa Fagoaga libertitzen dira oihuen artean. Argi dute zertarako etorri diren: \u00abBiziki kexu gara ikasketak eta bizia ez baitizkigute euskaraz egiten uzten, euskara lanjerrean da\u00bb. Preseski, Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko bozeramailea, Paul Bilbao Kontseilukoa eta Kike Amonarriz Topagunekoa sostengua adieraztera etorri dira.<\/p>\n<p>Xaho kaiaren zabala toki eskasiak bahitu du. Hasi bezala, behaztopatuz bururatu dute protesta, Mixel Etxekopar musikariaren lirikak ferekaturik: \u00abNola kanta, nola hitzeman, Euskal Herrian euskaraz\u00bb<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Murgiltze eredua legez kanpo ezartzeak piztu duen kolerak Baionako karrikak bete ditu: 10.000 lagunetik goiti bertaratu baita. Denek aho batez aldarrikatu dute euskarazko irakaskuntza, bai eta kondenatu ere Frantziako konstituzio Kontseiluaren erabakia. Deialdia oso zabala izan da eta protestan segituko dute. Behaztopatu da jendea bidea hain den tinko. Luzaz beha egon da manifestazioa abiatu aitzin, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":48211,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-50820","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Murgiltze eredua legez kanpo ezartzeak piztu duen kolerak Baionako karrikak bete ditu: 10.000 lagunetik goiti bertaratu baita. Denek aho batez aldarrikatu dute euskarazko irakaskuntza, bai eta kondenatu ere Frantziako konstituzio Kontseiluaren erabakia. Deialdia oso zabala izan da eta protestan segituko dute. Behaztopatu da jendea bidea hain den tinko. Luzaz beha egon da manifestazioa abiatu aitzin, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-06-05T09:30:43+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ainize Madariaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Murgiltzen ikasi ito gabe\",\"datePublished\":\"2021-06-05T09:30:43+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/\"},\"wordCount\":810,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/\",\"name\":\"Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"datePublished\":\"2021-06-05T09:30:43+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/10\\\/Ainize-Madariaga.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Murgiltzen ikasi ito gabe\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde","og_description":"Murgiltze eredua legez kanpo ezartzeak piztu duen kolerak Baionako karrikak bete ditu: 10.000 lagunetik goiti bertaratu baita. Denek aho batez aldarrikatu dute euskarazko irakaskuntza, bai eta kondenatu ere Frantziako konstituzio Kontseiluaren erabakia. Deialdia oso zabala izan da eta protestan segituko dute. Behaztopatu da jendea bidea hain den tinko. Luzaz beha egon da manifestazioa abiatu aitzin, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2021-06-05T09:30:43+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ainize Madariaga","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Murgiltzen ikasi ito gabe","datePublished":"2021-06-05T09:30:43+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/"},"wordCount":810,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/","name":"Murgiltzen ikasi ito gabe - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","datePublished":"2021-06-05T09:30:43+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/Ainize-Madariaga.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/murgiltzen-ikasi-ito-gabe\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Murgiltzen ikasi ito gabe"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50820","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=50820"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50820\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":50821,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50820\/revisions\/50821"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/48211"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=50820"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=50820"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=50820"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}