{"id":50170,"date":"2021-04-07T11:05:37","date_gmt":"2021-04-07T10:05:37","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=50170"},"modified":"2021-04-07T11:05:37","modified_gmt":"2021-04-07T10:05:37","slug":"zugarramurdiko-altamira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/","title":{"rendered":"Zugarramurdiko Altamira?"},"content":{"rendered":"<p>Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta sutan hil zituzten inoiz ere sorginak izan ez zirenak. Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten gerora Munduko Ondare izendatuak izango zirenak. Orain, iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe kondenatu dituzte faltsutzat grafitoak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-50171\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\" alt=\"\" width=\"536\" height=\"452\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg 536w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1-300x253.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1-498x420.jpg 498w\" sizes=\"auto, (max-width: 536px) 100vw, 536px\" \/><\/p>\n<p>1880an agertutako historiaurreko labar-pintura hauek gaitzetsi zituzten akademikoek. 1886an Errege Kalkografiako Buruak zioen: \u201cHorrelako pinturek ez dute Harri aroko izaerarik ez arkaikorik ez asiriarrik ez feniziarrik, eskola berriko hala-holako ikasle batek emango lukeen itxura bakarrik\u201d. 1902an, aurkitzailea hil eta 14 urte geroago, benetakotzat onartu ziren azkenik, eta 1985ean Altamirako pinturak Munduko Ondare izendatu zituen UNESCOk \/ Argazkia: Yvon Fruneau<\/p>\n<p>Emakume haiek ez ziren inoiz ere sorginak izan, baina sutan hil ziren Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta. Labar-pintura horiek ez dira inoiz ere faltsuak izan, baina Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten. Grafitoak ez dira inoiz ere faltsuak izango Zientziak noiz grabatu ziren zehazten ez duen bitartean. Hala ere, faltsutzat kondenatu dituzte iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe.<\/p>\n<p>2005ean Iru\u00f1a-Veleian grafitoak zituzten pieza batzuk agertzen hasi ziren, talde arkeologikoak III mendean datatu zituenak. Jakina, ustekabe handia izan zen, batez ere euskarazko idatziengatik, mende hartan ere euskara Araban zegoela esan nahi zuten eta. Grafitoak III mendekoak ez ote ziren zalantza sortu zen, faltsuak zirelako iritzia ere bai. Naturala da eztabaida agertzea, baina naturaren aurka jardutea ez da naturala.<\/p>\n<h2><strong>Kanporatzea<\/strong><\/h2>\n<p>Grafitoak aztertzeko, Arabako Foru Aldundiak batzorde bat sortu zuen 2008an, \u201c<em>Iru\u00f1a-Veleiako Batzorde Zientifiko-Aholkularia<\/em>\u201d izenekoa, baina ez zen \u201caholkularia\u201d ezta \u201czientifikoa\u201d ere.<\/p>\n<p>Ez zen \u201caholkularia\u201d, aholkatua baizik. Batzordekide batek bere txostenean helburua grafitoak onargarriak ez zirela ebaztea zela <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v130.html\">aitortu zuen<\/a>: <em>\u201ceskatutako txostenak ez zuen inolaz ere jasotzen euskal idazkunak onargarriak izan zitezkeen egoerarik azaltzeko eskaria<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-50173\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA2.jpg\" alt=\"\" width=\"536\" height=\"452\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA2.jpg 536w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA2-300x253.jpg 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA2-498x420.jpg 498w\" sizes=\"auto, (max-width: 536px) 100vw, 536px\" \/><\/p>\n<p>\u201cVELEIAN OSO LAGUN, MARCUS\u201d *II=E \/ Irudia: <a href=\"http:\/\/sos-veleia1.wikidot.com\/ostracabase:15921\">SOS Iru\u00f1a Veleia<\/a><\/p>\n<p>Ez zen \u201czientifikoa\u201d ere, iritziemalea baizik, ez zuen frogarik bilatzen, ezta lortu ere. Beste batzordekide <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v160.html\">batek<\/a> bere txostenean hauxe zeritzan: \u201c<em>ez da oso ulergarria hiriaren izena, Veleia, latinezko iturri berankor batzuetan ere B letraz agertu arren, euskal grafitoetan beti V letraz idatzita agertzea<\/em>\u201d. Baina hara non 2012an froga bat agertu zen: erromatarren oparri bat aurkitu zuten, eta idazkunean Veleia V letraz irakurtzen zen. Harrigarriena zen batzordekide hau oparriaren aurkezpenean sinatzaileetako bat izatea.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-50175\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA3.jpg\" alt=\"\" width=\"424\" height=\"562\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA3.jpg 424w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA3-226x300.jpg 226w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA3-317x420.jpg 317w\" sizes=\"auto, (max-width: 424px) 100vw, 424px\" \/><\/p>\n<p>2012an Iru\u00f1a Veleian azaldutako oparria \/ Irudia: <a href=\"https:\/\/www.amaata.com\/2013\/02\/descubren-en-iruna-veleia-una.html\">Amaata<\/a><\/p>\n<p>Batzarkide horrek <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v110.html\">berak<\/a> ere txostenean iritzi hauxe ematen zuen: \u201c<em>piezen antzinatasunaren aurkako hizkuntz argudio ugari eta sendoak ere agertu dira. \u2013A artikulu mugatzailearen egotea. Zalantzarik ez duten hitzetan oso adierazita dago: naia, mona<\/em>\u201d. <em>\u2013<\/em>A letra artikulu mugatzailea den ala ez eztabaidan hasi gabe, aurkezten zituen bi adibide horiek ez ziren inola ere \u201csendoak\u201d; izan ere, egungo \u2018anaia\u2019 eta \u2018amona\u2019 izan litezke, eta azkeneko \u2018a\u2019 hori organikoa da, ez da artikulua ezta atzizkia ere; izenaren zatia da.<\/p>\n<p>Batzordean faltsutzearen aldeko guztien adostasunik ezta gehiengo osorik ere ez zegoenez, laborategi aditu batzuek grafitoak zein garaitan grabatu ziren ebaztera eramatea izango zen zentzuzkoa. Baina ez; 2008an, Batzordearen azken bilera amaitu eta berehalaxe, Aldundiak Eliseo Gilen taldea Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategitik bota zuen, eta 2009an Euskal Herriko Unibertsitateari eman zion zuzendaritza.<\/p>\n<h2>Salatzea<\/h2>\n<p>2009an Aldundiak Eliseo Gilen aurkako salaketa aurkeztu zuen Epaitegian. Hamabi txostenetatik bostek bakarrik zioten grafitoak faltsuak zirela, ez ziren arduratzen beste mende bat proposatuz garaia zuzentzeko, baizik eta zuzenean faltsukeria salatzean eta faltsutzailea Eliseo Gil zela mintzatzean ziren. Horrela Epaitegian salatu zitekeen, eta oso egitasmo adimentsua izan zen, hutsarte bat bermatzen baitzuen \u2013hamaika urtekoa izan zena\u2013 pandemia mediatikoak grafitoak eta Eliseo Gil jendaurrean aurretik kondenatzeko.<\/p>\n<p>Gehiegizko luzapen horretan, Instrukzioko epaileak bi erakunderi eskatu zien\u00a0 grafito batzuei buruzko txosten bana. Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko Goi Eskola izan zen bat. Goi Eskolak bi jarduketa egitea komeni zela proposatzen zuen bere<a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v200.html\"> txostenean<\/a>: \u201c<em>betegarria duten ildasken edukia aztertzea\u201d <\/em>eta <em>\u201caditu-indusketa bat abiaraztea\u201d<\/em>.<\/p>\n<p>Beste erakundea Espainiako Kultur Ondarearen Erakundea izan zen. Bere txostenean piezen azal gaineko hondarrak bakarrik <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v170.html\">aztertzen zituen<\/a>. Hala ere, zientziazko txinparta bat izan zuen, <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v200.html\">hauxe<\/a> jo baitzuen interesgarritzat: \u201c<em>zarakarrak modu kontrolatuan kentzea, horien azpian testua dagoen ala ez argi eta garbi egiaztatzeko<\/em>\u201d. Bide ona ziratekeen erakunde horien hiru proposamenak, baina Instrukzioko epaileak, epaiketako epaileak eta Auzitegiak arbuiatu egin zituzten.<\/p>\n<h2>Kondenatzea<\/h2>\n<p>Hamaika urte joanda epaiketa iritsi, eta 2020an epaia argitaratu zen. Eliseo Gil kondenatzen bazuen ere, guztiz kontrakoa adierazten zuen epaiak berak: grafitoak ez Eliseo Gilek ez beste inork ere egin ez zituztela <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v210.html\">baieztatzen zuen<\/a>, honako hau aitortzen zuelako: \u201c<em>ez da behar bezala frogatu grafito garaikideak <\/em>[Eliseo Gilek]<em> bere kabuz egin zituela<\/em>\u201d, baina \u201c<em>bere kabuz edo bitarteko batzuen bidez<\/em>\u201d egingo zituela uste zuen. Hala ere, iritzi hau ematean ez zuen argitzen \u201cbitarteko\u201d horiek nortzuk ziren, ez zituen identifikatzen; beraz, ez dira existitzen. Hori dela eta, inork faltsutu ez dituenez gero, grafitoak ez dira faltsuak eta Eliseo Gil ez da erruduna.<\/p>\n<p>Zigorraren aurka Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Arabako Lurralde Auzitegian, eta honek 2021eko urtarrilaren 26an eman zuen epaia. Berriro kondenatzen zuen. Helegiteko gai bat zaintza-katea haustea zen; hau da, frogak (aurkikuntzak<em>) <\/em>beti Aldundiaren esku egon zirela \u2013eta oraindik ere hortxe daude\u2013, alderdi salatariaren esku. Eta horrela, piezak \u201cbisitatzen\u201d zituztenei erakutsi egin zizkieten eta Aldundiak berak eskatutako ikerketa bat ere egin zien grafologi laborategi batek.<\/p>\n<p>Beraz, Auzitegia ezin zitekeen jakinaren gainean mintzatu, Epaitegiak aurkikuntzak zaindu ez zituelako, eta hauxe, hain zuzen ere, eskatzen zuen helegiteak: beharrezko zaintza judizial inpartziala. Beraz, nabaritasunez erantzun ezin zuenez, Auzitegiak Aldundiarekiko oso iritzi ulerbera eman behar izan zuen, <a href=\"https:\/\/www.veleia.fontaneda.net\/Pagina\/v220.html\">arazoa saihesteko<\/a>: \u201c<em>Piezak salatariaren esku geratu arren, nahita eragindako edozein kutsadura baztertzea egokia da. Salatariak ez zukeen egiazkotasun hori baieztatzea baino atseginagorik, Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategia erakarpen bikaineko gunea bihurtuko zuen eta<\/em>\u201d. Iritzi horrek (iritzia besterik ez izateaz gain) ez zuen zentzurik: Aldundiak \u201catsegin\u201d hori nahi izan balu, inolako frogarik gabeko faltsutzea salatu ordez, grafitoak noizkoak ziren egiaztatzeko laborategi batzuengana joko zen, eta, orduan grafito gehiago agertzen ziren ala ez ikusteko, indusketa kontrolatu bat egiteko arkeologi talde bat eratuko zukeen.<\/p>\n<h2>Beldurra<\/h2>\n<p>Zeren beldur dira? Zergatik ematen die beldurra Aldundiari, Unibertsitateari, Epaitegiari eta Jaurlaritzari Zientziak grafitoen garaia egiaztatzeak? Zugarramurdi eta Altamirako auziak konpondu dituen bezalaxe, ez liokete inolako oztoporik jarri behar Zientziak orain Iru\u00f1a-Veleiako auzia ere konpontzeari\u2026<\/p>\n<p>\u2026Konpondu egingo denez gero ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/independentea.eus\/zugarramurdiko-altamira\/?fbclid=IwAR1MayPtaG3GDhDDqIJHgcDsk4y3o3TIFiSwNH72joKdvG4Ner6NOj_6FJ8\">https:\/\/independentea.eus\/zugarramurdiko-altamira\/?fbclid=IwAR1MayPtaG3GDhDDqIJHgcDsk4y3o3TIFiSwNH72joKdvG4Ner6NOj_6FJ8<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta sutan hil zituzten inoiz ere sorginak izan ez zirenak. Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten gerora Munduko Ondare izendatuak izango zirenak. Orain, iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe kondenatu dituzte faltsutzat grafitoak. 1880an agertutako historiaurreko labar-pintura hauek gaitzetsi zituzten akademikoek. 1886an Errege Kalkografiako Buruak zioen: \u201cHorrelako pinturek ez dute Harri [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":50171,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-50170","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta sutan hil zituzten inoiz ere sorginak izan ez zirenak. Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten gerora Munduko Ondare izendatuak izango zirenak. Orain, iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe kondenatu dituzte faltsutzat grafitoak. 1880an agertutako historiaurreko labar-pintura hauek gaitzetsi zituzten akademikoek. 1886an Errege Kalkografiako Buruak zioen: \u201cHorrelako pinturek ez dute Harri [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-04-07T10:05:37+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gontzal Fontaneda\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Zugarramurdiko Altamira?\",\"datePublished\":\"2021-04-07T10:05:37+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/\"},\"wordCount\":994,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/04\\\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/\",\"name\":\"Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/04\\\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\",\"datePublished\":\"2021-04-07T10:05:37+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/04\\\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/04\\\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zugarramurdiko-altamira\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zugarramurdiko Altamira?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde","og_description":"Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta sutan hil zituzten inoiz ere sorginak izan ez zirenak. Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten gerora Munduko Ondare izendatuak izango zirenak. Orain, iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe kondenatu dituzte faltsutzat grafitoak. 1880an agertutako historiaurreko labar-pintura hauek gaitzetsi zituzten akademikoek. 1886an Errege Kalkografiako Buruak zioen: \u201cHorrelako pinturek ez dute Harri [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2021-04-07T10:05:37+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gontzal Fontaneda","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Zugarramurdiko Altamira?","datePublished":"2021-04-07T10:05:37+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/"},"wordCount":994,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/","name":"Zugarramurdiko Altamira? - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg","datePublished":"2021-04-07T10:05:37+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/ZUGARRAMURDIKOALTAMIRA1.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zugarramurdiko-altamira\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zugarramurdiko Altamira?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50170","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=50170"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50170\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":50177,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50170\/revisions\/50177"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/50171"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=50170"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=50170"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=50170"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}