{"id":49547,"date":"2021-02-08T18:41:20","date_gmt":"2021-02-08T17:41:20","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=49547"},"modified":"2021-02-08T18:41:20","modified_gmt":"2021-02-08T17:41:20","slug":"lurralde-baten-emaria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/lurralde-baten-emaria\/","title":{"rendered":"Lurralde baten emaria"},"content":{"rendered":"<p>Bizitza bateko obra da. Jakin nahiko nuke noiz hasi zuen; Arantzazuko garaietatik derrigor, oharrak hartu, fitxak osatu, bibliografiak eta Euskal Herriko historiak irakurri&#8230;\u00bb Ezin du bestela ulertu Xabier Eizagirre Jakineko kideak Joxe Azurmendik apailatutako lanaren dimentsioa \u2014hura aritu da edizio lanetan\u2014. Erdi Aro goiztiarrean abiatu eta XX. mende atarira heltzen den denbora tartea hartzen baitu lanak, 1.500 urte inguru. Tarte horretan zer gogoetatu den Euskal Herrian; zeinek, nondik. Emaitza: <em>Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi<\/em>. Azurmendiren obraren zutabetako baten baitan ondua: Euskal Herriaren eta euskal kulturaren historia euskaldunen ikuspegitik eraikitzea. Eizagirre: \u00abJoxek beti izan duen kezketako bat da hori, betean gauzatu duena hemen. Tituluak dioena da: Euskal Herriko pentsamenduaren historia bat, zabalean\u00bb.<\/p>\n<p>Egin gabe zegoen lan bat da. Ez behintzat halako osotasun sen batekin. \u00abIzaera entziklopedikodun\u00bb obratzat aurkeztu dute horregatik Jakinek eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrak \u2014bien artean sustatutako <em>Ur-jauzia<\/em> bildumaren lehen argitalpena da\u2014. \u00abKontaera narratiboa du, baina nahikoa da ikustea 500 izenetik gorako aurkibidea ohartzeko zertaz ari garen\u00bb, Eizagirrek. Badu aurrekorik, hala ere: Azurmendik Joseba Intxaustiren bultzadaz egin zuena 1985ean. Ilustraziora artekoa landu zuen orduan; osatu eta XIX. mendea gehitu dio orain.<\/p>\n<p>Emari horri beha, ikuspegi androzentrikoa eta Mendebaldeko joeren isla nabari dira. Baina batez ere, euskal pentsamenduak izan dituen etenak dira nabarmenak Eizagirrerentzat: \u00abHistoria hautsi bat da, Euskal Herriaren historia politikoa bera bezala\u00bb. Hizkuntzarena \u2014gutxiengoa da euskaraz ekoitzia\u2014 eta Euskal Herriaren zatiketa politikoa dira eten nagusiak, <em>gaineko<\/em> Estatuen gorabehera politikoek baldintzatu baitute euskal lurretako gogoeta lana. \u00abNafarroak entitate politiko propio bat zeukan heinean errazagoa zen obra autonomoago bat sortzea. Baina XVI. eta XVII. mendeetan, esaterako, inperio espainolaren ildoko produkzioa da batez ere; Frantzian ere berdintsu\u00bb.<\/p>\n<p>Hain da joria mamia, sakontzeko pista asko gordetzen dituelakoan baitago Eizagirre. \u00abIkerketa berri eta berritzaileen ernamuina dago hemen\u00bb. Ur jauzi oparotik tantak dira ondokoak, lagin bat:<\/p>\n<h1>ERDI AROKO TUTERA<\/h1>\n<p><strong>Judu, musulman eta kristau<\/strong><\/p>\n<p>\u00abHemen ia inork ez daki irakurtzen, eta jakinda ere berdintsu, apenas baitago zer irakurririk. Europa oihan lurralde barbaro sakabanatua da. (&#8230;). Ezjakintasuna erabatekoa da gizarte zibilean hala eliztarrean. Hainbat apaizek bataiatzen ere \u2014latinez\u2014 ez omen daki\u00bb. Hala deskribatzen du Azurmendik V. mendeko giroa, VIII. mendean \u00abberreskurapenaz\u00bb hitz egiten hasten den arte, monasterioetan eskolak sortuz joan, eta, astiro, Europa guztira zabaltzen hasi ziren arte. \u00d1abardura: \u00abEskolatuak monjetarako edo administrazio zerbitzurako kandidatuak soilik ziren. Nekazarien haurrak ez. Neskak ere ez\u00bb.<\/p>\n<p>San Eulogio Kordobakoak 848an ezagutu ei zituen Leire, Urdaspal, San Zakarias Zilbetikoa eta Nafarroako beste zenbait monasterio. Han topatu zituen lanen lilurak jota, kopiak zabaldu zituen laikoak kultura latino profanora zaletzeko. Eraman zuen <em>Mahoma profeta faltsuaren historia<\/em> ere, eta garaiko hari esanguratsu bati heltzen dio hor Azurmendik: Nafarroa, musulmanaren eta Europa kristauaren arteko zubi gisa.<\/p>\n<p>XII. mendera iritsita, nabarmentzen den fenomenoa da hori. Korana Iru\u00f1ean itzuli zen lehenengoz latinera, 1143an. \u00abZentro urbanoak indartu dira, monasterioetako eskolen lekuan katedraletakoak altxatu burgoetan, gotzainen babespean. Klase berri bat \u2014<em>burgesa<\/em>, hots, kaletarra\u2014 gora doa, kultur aro berri bat hasi da. Teologia hutsaren aldean, matematika, logika, astronomia, alkimia gehiago interesatzen dira. Musulmanen zientzia deskubritu da liluraz beterik\u00bb. Juduak izan ziren kristauen eta musulmanen arteko bitartekaririk behinenak. Tuterak izan zuen judu komunitate nabarmena, eta Euskal Herrian antisemitismoak izan zuen indarra ere jasotzen du Azurmendik, sasoian oraindik arrazoi erlijiosoetan ardaztutako arbuio bat zena.<\/p>\n<p>Beste bi iraultza handi ere jazo ziren aroaren amaieran: paperarena eta inprentarena.<\/p>\n<h1>MARGARITA NAFARROAKOA<\/h1>\n<p><strong>Arteak eta erreforma<\/strong><\/p>\n<p>Jauzi bat Aro Modernora. Nafarroako erresuma eraitsi dute, eta horrek eten berri bat dakar Euskal Herriko pentsamendura, aurrerantzean inperioen koordenatuetan sortuko baita. Estatu modernoen sorrera jokatuko da, eta Euskal Herria joko horretatik kanpo geratuko. Ni-aren eztandak arrakalatuko du erlijioa zein filosofia, eta Estatuak inkisizioa eta sorgin ehiza baliatuko ditu \u00abtresna politiko-polizial gisa\u00bb. Azurmendi: \u00abInkisizioak eraginiko terrorearen ondorioa izan da euskaldun jendeak atzerritiko ideia ororen aurrean beldurrez eta mesfidaz erreakzionatzea. (&#8230;) Euskal Herria Europako zientzia eta pentsamendu modernoaren mareagora guztitik kanpora geratu da, filosofia eta teologia aristoteliko erdiarotarretan hondar-jota\u00bb.<\/p>\n<p>Aurrez, Nafarroako erresumaren azkenaren erreginak mugituko ditu urak: Margarita Nafarroakoak (1492-1549). Azurmendiren arabera, bi aldetatik izango da \u00abgomutagarria\u00bb: \u00abIdazle humanista gisa eta erreforma erlijiosoaren zale gisa\u00bb. Umetatik izan zuen kulturarako sarbidea eta interesa. Poemak, otoitzak, ipuinak idatzi zituen, eta \u00abletra eta arteen mezenas bezala\u00bb nabarmendu zen \u20141545ean inprimatuko da Etxepareren <em>Linguae vasconum primitiae<\/em>; 1549an hilko erregina\u2014.<\/p>\n<p>Baina eztabaida erlijioso sutsuenen garaia zen Europa osoarentzat, eta Margarita ere ez zebilen hortik urrun. Nabarmen hauspotu zuen erlijio erreformaren aldeko pentsamendua, katolizismo hertsienaren haserrea sutuz. XVI. eta XVII. mendeetako pentsamendua \u00aberlijio araztasunaren zelo sutsuak\u00bb laburtzen duela dio Azurmendk: \u00abTeologo eta mistikoengandik Inkisizioaren aguazilenganaino eta heretikoenganaino. Era guztizko garbitasun obsesioaren aroan gaude. Bat eginik joango da hizkuntz, odol, jatorri-garbitasunaren zeloa\u00bb.<\/p>\n<h1>JOANES UHARTE<\/h1>\n<p><strong>Argi gutxiko ilustrazioa<\/strong><\/p>\n<p>Austriar Etxearen mendeetan segituta, euskal gizartea kanpoan barreiatuta agertuko da, inperio espainolarentzat lanean batik bat. Sasoiko eztabaidetan ariko dira, \u00abburu\u00bb izateraino zenbait. Erakusle garbiak, Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa; Nafarroako konkistan Gaztelaren aldera lerratutakoa lehena, eta independentziaren alde borrokatu direnetako bigarrena. Kontrarreforman kokatutako \u00abfenomeno unibertsalak\u00bb biak. \u00abErlijioak diferentzia sozial eta politikoen gainetik erakuts dezakeen indarraren agergarri onak biak, istilu politikoetatik sortu den mugimendu espiritual, transzendente baten adibideak. Loiola eta Xabier seguru asko sekula euskaldunek mundu guztian izan duten eraginik handiena ukan dutenak ditugu\u00bb.<\/p>\n<p>Idazkari, itzultzaile, jurista, teologoak. Ehunka aritu ziren inperioarentzat lanean; horien artean bat Joanes Uharte Donibaneko zientzialaria. Azurmendiren begietara, \u00abhumanista zientifiko bakana, Ernazimentuko espiritu berantiarra, tradizioarekin borrokan jarduna Espainietako giro zailean\u00bb. Aristotelesenganako fede itsua desafiatzera ausartu zen, eta humanismo literario-filosofikoa, azken berrikuntza zena, zientzia enpirikoen bidetik sarrarazi zuen, bere kasuan, medikuntzan.<\/p>\n<p>Hala ere, gutxiengoan jardun zuen Uhartek. Latina, grekoa eta ikasketa teologikoak nagusi ziren oraindik. \u00abEz da zientzia gizarte honi zer jakin, zer egin, zer itxaron irakasten diona\u00bb. Azurmendiri segika, XVIII. mendeak heldu behar izan zuen benetan mugimendurik sumatzeko. \u00abEuskal Herria, XVI. mendeko iraultza erlijioso gabe eta XVII. mendeko iraultza razionalista gabe sartuko da, kasik Erdi Arotik salto eginez, Ilustrazioraino. Argi gehiegi gabeko Ilustrazio bat, ezinbestean\u00bb.<\/p>\n<h1>PE\u00d1AFLORIDAKO KONDEA-ETA<\/h1>\n<p><strong>Tertulia erudituak<\/strong><\/p>\n<p>Joan dira katolikoen eta protestanteen arteko erlijio gerrak, eta Europa egonkortasun eta biziberritze aro batean da. \u00abXVII. mendearen azken aldetik XVIII.aren hondarrera jori-jori hozitu den mugimendu intelektual eta kulturalaren aroa, Ilustrazio edo Argien Garaia\u00bb. Mundu ikuskera berriak arrazoimenaren ardatza jarri nahiko du jiran alor orotan, justizian, ekonomian, kulturan, hezkuntzan. \u00abHerria eskolatzeari\u00bb inoizko garrantzirik handiena emango zaiola dio Azurmendik, %70-80 analfabetoa den Europan.<\/p>\n<p>Giro horren testigu, Euskal Herriaren Adiskideak izango da Euskal Herriko proiektu ilustratuetako bat. \u00abTertulia erudituak instituzionalduz\u00bb eratu zen elkartea 1748an, Pe\u00f1afloridako kondearen bultzadaz, Azkoitian (Gipuzkoa). Hala definitu zuten euren egitekoa jauntxoek: \u00abNazio baskoiaren zaletasuna ereitea zientziaren, arteen eta letren alde; zuzentzea ohiturak; kanporatzea ignorantzia eta bere zorigaiztoko ondorioak; eta estutzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko loturak\u00bb. Nafarroako kideak ere hasieratik izan ziren, hala ere.<\/p>\n<p>Hegoaldeko gazte ugarik mugaz bestaldera jo zuen eskola bila, asko Baionako Hiriko Kolegiora. Bergarako jesuiten eskolak ere eskaini zuen aurrerapenik irakaskuntzan. Garapen soziokultural handirik lortu baino lehen, baina, tropa frantsesek desegin egin zuten, 1794an. Orduan hartu zuen Borboi dinastiak Austria Etxearen lekua ere. \u00abMonarkiaren pentsamendu uniformistaren aitzinean, euskal jendeak ez du beste ideologiarik, aurreko mendeetan landutako alde batetik foruzalea eta bestetik monarkiaren deboziozkoa baino. (&#8230;) Euskal Herrian ideologia nagusiaren bi oinarri tradizionalak elkarren etsai bihurtu dira: foruzaletasuna eta monarkiarekiko atxikitasun itsua\u00bb.<\/p>\n<h1>GARAT ANAIAK<\/h1>\n<p><strong>Desastrearen ispilu<\/strong><\/p>\n<p>1789a. \u00abProba eta azterketa gaitza pentsamendu europar guztiarentzat\u00bb. Horixe Frantziako Iraultza Azurmendirentzat. Euskal Herriarentzat, aurreko aroan garatuz joandako diferentziak \u00abkontraesan politiko eta ideologiko urrakor gisa lehertzea\u00bb ekarriko duena, hurrengo mendea gerren eta foruen galeraren atezuan jarriz.<\/p>\n<p>Baionatik Bilbora, kultura ilustratu frantsesa estimatua zela azaltzen du Azurmendik. \u00abLiburu merkatu bizi-biziak aspaldian ziharduen Baionatik hegoalderantz\u00bb. Hainbat erakunderi zahar usaina zeriela ere badio, \u00abespiritu erdiarotar bat\u00bb, Europa <em>arrazoimen<\/em> eta <em>progreso<\/em> ideiek zeharkatzen zuten artean. Baina, oro har, aire berrien desira bazela dio, hiriaren eta landaren arteko aldea gainditzekoa, erlazio soziopolitikoak berritzekoa, ezagutza liberatzekoa. Hori zen nahia, baina besterik gertatu zena: \u00abErrusiatik Portugalera espiritu liberalenak berak jarrera moderatuetara uzkurtu dira, erreakzionarioetara izan ez denean. Tradizionalistak, arras izuikaratuak, mende osoko itsuskerian itsutu dira, edozein berritasunetan deabrua bera susmatuz\u00bb.<\/p>\n<p>Iraultzako proiektua lantzen eta burutzen aritu ziren euskal herritarren artetik, entzutetsuak izan ziren Garat anaiak: Dominique eta Dominique Joseph uztariztarrak. Izan ziren nor Parisen, baina bazuten Euskal Herriarentzat pentsatutako proiektu politiko bat ere, bai hasieran \u2014Dominique Joseph Lapurdiko diputatu zen 1789an; Justizia ministro eta irakaskuntza frantseszale berriaren protagonista gero\u2014. Iraultza Euskal Herriarentzat izan zen \u00abdesastrearen ispilu bizitzat\u00bb jotzen ditu hartara Azurmendik. \u00abEuskal Herri zaharraren maitale handiak izan arren, haren erakunde historikoen azken betiko hondamendiaren lekuko izan dira, eta eragite ere bai hein batean, euren asmoaren aurka\u00bb.<\/p>\n<h1>UNAMUNO ETA ARANA GOIRI<\/h1>\n<p><strong>\u00abEtendura espiritua\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Eizagirrek ekarri du haria azken muturrera: \u00abXV. mendera arte erlijio kristauak gidatutako obra bat bada, Mendebalde osoan bezala Euskal Herrian, hortik aurrerakoa sekularizazioaren historia bat da: erlijiotik desitsasten ari den pentsamendu baten garapena, harik eta XIX. mendean auzi politikoek erdigunea hartzen duten arte\u00bb. Liberalismoaren eta karlismoaren arteko talkaren forma hartuko du horrek Euskal Herrian. \u00abHerrialde guztietan organo intelektual berriak piztu dira gertatuaren protestarako eta, batez ere, foruak baino harago euskal identitate substantziala \u2014euskara, historia, antropologia\u2014 gogoetatzeko eta errebindikatzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Hortik, XX. mendean tradizio politiko nagusi izango direnetara iritsiz bukatzen du Azurmendik: nazionalismoaren eta sozialismoaren ur berrietara helduta. Horiek izan ziren XIX. mendean Europako korronte nagusiak eta beren isla izan zuten Euskal Herrian ere. Azpimarraz datozen egile bi dira Miguel de Unamuno eta Sabin Arana Goiri hor. \u00abEtendura espiritutzat\u00bb ditu biak, euskal gizartea lugorritu nahi dutenak. Unamunok existentzialismoaren aldeko ideiak ereingo ditu, besteak beste, eta Arana Goiri, klase diferentzien gainetik, \u00abeuskal <em>arrazaren<\/em> (nazioaren) batasunaren eta independentziaren\u00bb alde jartzen saiatuko da euskal herritarren gogoa. Azurmendi: \u00abEuskarak, Euskadik, esan ezin ahala zor diote haren ekinaldiari. Espainolismoak ez dio barkatu\u00bb. Hurrengo belaunaldietan eta \u00abgaur arte\u00bb haren ideiek eta batez ere ekintzek utzitako arrastoa nabarmentzen du, eta ez kasualitatez ixten Gabriel Arestik hari jarritako olerki batekin.<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizitza bateko obra da. Jakin nahiko nuke noiz hasi zuen; Arantzazuko garaietatik derrigor, oharrak hartu, fitxak osatu, bibliografiak eta Euskal Herriko historiak irakurri&#8230;\u00bb Ezin du bestela ulertu Xabier Eizagirre Jakineko kideak Joxe Azurmendik apailatutako lanaren dimentsioa \u2014hura aritu da edizio lanetan\u2014. Erdi Aro goiztiarrean abiatu eta XX. mende atarira heltzen den denbora tartea hartzen baitu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":46546,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-49547","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lurralde baten emaria - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lurralde baten emaria - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bizitza bateko obra da. Jakin nahiko nuke noiz hasi zuen; Arantzazuko garaietatik derrigor, oharrak hartu, fitxak osatu, bibliografiak eta Euskal Herriko historiak irakurri&#8230;\u00bb Ezin du bestela ulertu Xabier Eizagirre Jakineko kideak Joxe Azurmendik apailatutako lanaren dimentsioa \u2014hura aritu da edizio lanetan\u2014. Erdi Aro goiztiarrean abiatu eta XX. mende atarira heltzen den denbora tartea hartzen baitu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-02-08T17:41:20+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Itziar Ugarte Irizar\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Lurralde baten emaria\",\"datePublished\":\"2021-02-08T17:41:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/\"},\"wordCount\":1585,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/\",\"name\":\"Lurralde baten emaria - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"datePublished\":\"2021-02-08T17:41:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/lurralde-baten-emaria\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lurralde baten emaria\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lurralde baten emaria - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Lurralde baten emaria - Nabarralde","og_description":"Bizitza bateko obra da. Jakin nahiko nuke noiz hasi zuen; Arantzazuko garaietatik derrigor, oharrak hartu, fitxak osatu, bibliografiak eta Euskal Herriko historiak irakurri&#8230;\u00bb Ezin du bestela ulertu Xabier Eizagirre Jakineko kideak Joxe Azurmendik apailatutako lanaren dimentsioa \u2014hura aritu da edizio lanetan\u2014. Erdi Aro goiztiarrean abiatu eta XX. mende atarira heltzen den denbora tartea hartzen baitu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2021-02-08T17:41:20+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Itziar Ugarte Irizar","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Lurralde baten emaria","datePublished":"2021-02-08T17:41:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/"},"wordCount":1585,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/","name":"Lurralde baten emaria - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","datePublished":"2021-02-08T17:41:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/lurralde-baten-emaria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lurralde baten emaria"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49547","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=49547"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49547\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":49548,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49547\/revisions\/49548"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/46546"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=49547"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=49547"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=49547"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}